2018/04/26

Azken txanda 17-18

Dagoeneko amaitu da azken taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.


  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?

11 comentarios:

  1. 1.Oso ona eta interesgarria bai.
    2.Beaiekin hitz egitea eta jolastea.
    3.Atso batzuk burutikan jota dauedela enplan bueno.
    4.Oso egokia eta ona.
    5.Gimnasia,esku-lanak...egiten dute.
    6.Opzionala egingo nukeela,denak ez daudelako ados derrigorrezkoa delako.
    7.Asko ikasi dut,nahiz eta askok ezin dutela mugitu eta laguntza behar dutela,burutikan ondo daude.Honekin gehio ikasi det.Hemendik aurrera,eh bai,nere bizitza segitukodudala bizitzen.

    Jon Ander Aramendi.

    ResponderEliminar
  2. Uzturre zentroko proiektua oso handia da eta bertan parte hartzea oso ondo egon da, bertan mota desberdinetako pertsonekin hitz egin dugu, beraiekin abestu edo eta atsothitzak ikasi ditugu. Pisu batzuetan zailagoa zen beraiekin komunikatzea beraien egoera okerragoa zelako, baina, honela poztasun piskabat ematen genien. Beraien izaera izugarria da, nahiz ezta hor barrun egon badaude batzuk poztasunakin jeikitzen direnak eta bertan egotea hobena dena. Proiektu hau ez nuke ezerrengatik aldatu, esperientzia oso ona da munduko beste ikuspegi bat ezagutzeko eta gaur egungo gazteei ez zaigu gaizki etortzen hau ikustea. Hemendik aurrea honelako pertsonekin aurkitzean beraiekin nola jokatuko dudan jakingo dut esperientzia honi esker. Eskolan proiektu hauek egitea oso ondo etortzen zaigu, honela egoera desberdinak ezagutzen ditugu eta gure buru karratuak ireki egiten ditugu pertsona hobeak izateko. Ez nuke ezer aldatuko proiektu honetatik, baina egia da azken pisuko pertsonekin egotea gustatuko litzaidake, baina beraien egoera nolakoa den jakinda ulertzen det ezin dala edozein pertsona joan beraien gana eta hori errespetatu egin behar da. Gainera esperientzia hontatik eskulanak egiten ikasi dut.

    ResponderEliminar
  3. Oso esperientzia aberasgarria iruditu zait aste hauetan bete duguna Uzturre zentroan. Hasteko, esan beharra daukat pena bat izan dela bi aldiz jaisteko aukera besterik izan ez dudala. Batetik, paroia egin genuen emakumeen nazioarteko egunean, eta bestetik, medikua eduki nuen beste egun batean; ezin izan nituen eguneko zentroko eta 2. pisuko aiton-amonak bisitatu.

    Hau guztia alde batera utzita, asko gustatu zait esperientzia. Justu bisitatu ditudan aiton-amonak ez dira Uzturre zentroko osasuntsuenak, baina gogoz har gaituzte egunero. Gehien gustatu zaidana, gure konpainia nola baoratzen zuten izan da.

    Gehien harritu nauena, agian, batzuek zuten bizitzeko gogoa eta poztasuna izan da. Azken finean, ezin dira ia-ia zentrotik atera, egunero gauza oso antzekoak egiten dituzte, baina hala ere, alde positiboa begiratzen dute eta egiten duten edozerrekin disfrutatzen dute. Hori da transmititu didatena, baina pena bat da positibismo hori aiton-amona batzuengan itzali izana.

    Iruditzen zait izugarrizko aukera eman digutela Uzturre zentrokoek. Eurei fabore bat egitearekin batera, guk esperientzia ederra bereganatzen dugu. Honez gain, lan heziketa ikasi nahi duen batentzat oso onuragarria izango litzateke, adibide gisa.

    Proiektu honen inguruan aldatuko nukena, agian, guk gauza gehiago prestatzea izango litzateke. Izan ere, jaisten garenean, egiten dugun bakarra eurek eguneroko programan daukaten ekintza da, askotan egiten dutena hain zuzen ere. Aldiz, ekintza "bereziak" prestatuko bagenitu, aiton-amonentzat berria izango litzateke; desberdina den zerbait egiten ondo pasako zutela iruditzen zait.

    Esperientzia honek, esan bezala, askorako balio izan dait, oso aberasgarria izan baita. Esperientzia oso polita daramakit nirekin, baita aiton-amonen oroitzapen polita ere. Gehien bat, nire aiton-amonak baloratu eta zaindu behar ditudala ikasi dut, denbora zait bat dedikatuz gero, asko poztuko ziren eta. Horregatik, hemendik aurrera eurengana gerturatzen eta euretaz interesatzen saiatuko naiz.

    Arantxa Garikano

    ResponderEliminar
  4. Espierientzia oso aberasgarria izan da Uzturre zentrora azken aste hauetan joan behar izana. Hasieran, ez nuen gogo askorik joateko, aspergarria izango zela pentsatzen nuelako, nahiz eta ez horrela izan. Lehen eguneko aurkezpenaren ondoren, nire iritzia guztiz aldatu zen bertan zeuden pertsonen inguruan, onera noski.

    Gehien gustatu zaidana, bertako pertsonekin hitz egitean sentitzen nuen sensazioa da. Oso ondo sentiarazten ninduen eta adin ezberdinen arteko ikuspuntuak ikusteko baliagarria izan zait.

    Gehien harritu nauena, bertan lan egiten zuten pertsonak izan dira. Lan tristea zela uste nuen, baina haiekin egon ostean, oso lan dibertigarria dela ikusi nuen.

    Bertako erabiltzaileek, oso royo ona transmititzen dute. Beraien lana oso gustoko dutela nabaria da eta hori, ezinbestekoa da nire ustez.

    Nire ustez, proiektu hau oso ondo dago, dagoen bezala eta ez nuke ezer aldatuko bertatik, nahiz eta jarduera batzuk aspergarri amarrak iruditu zaizkidan.

    Gauza asko ikasi ditut Uzturre zentroan joandako egunetan. Pertsona gaixoak edota pertsona helduak nolakoak diren ikustean, beraiekin nola portatu naitekeen ikasi dut eta beraien gustuak zeintzuk diren ere. Seguru nago ez ditudala ahaztuko bertan pasatako momentu onak.

    Jon Imaz

    ResponderEliminar
  5. -Oso esperientzia ona izan da, oso gustura egon naiz eta beriekin denbora pasa egotea eta beraiekin hitz egitea asko gustatu zait.
    -Gehien gustatu zaidana batzuen jarrera izan da, badakit han dauden guztiak egoera desberdinetan daudela baina orokorrean denak hartzen zuten parte eta oso gustura egon naiz beraiekin.
    - jendea ze irekia den harritu dit, pertsona baten ondoan exeri eta ordu osoa egotenintzen beakin hitzegiten eta gauza desberdinak egiten. Gainera lengo urtean manos vivas proiektuan egon nintzen eta nire taldekideek gogoratu egiten ziren, asko harritu ziten nitaz gogoratzea baina asko poztu ziten.
    -Oso jatorrak izan dira gurekin eta edozer gauza behar balinbagenun segituan etortzen ziren guregana eta kaso egiten ziguten. Oso atentoak izan dira gurekin eta denbora guztian laguntzeko prest zeudela erakusten ziguten.
    - Egun guztian zehar gauzak egiteko aukera ematen die.Ez aspertzeko eta jende gehiagorekin hitz egiteko aukera ematen die. Aspertuta egon beharrean aktibo mantentzen saiatzen dira.
    -Ez nuke ezer aldatuko, dena ondo organizatuta dagoela uste dut. Erlijioko bi ordu segidan edukitzeak oso ordutegi ona uzten du eta bi ordu horiek hontan aprobetxatzea oso ondo iruditzen zait. Pena bat da pisu bakoitzean egun bat bakarrik egotea.
    -Asko pozten ziten aiton-amonak pozik ikustea eta asteko egun hori diferentea bihurtzeko aukera izatea.Gainera pertsona heldu desberdinekin gauza desberdinak egi eta hitz egiteko aukera eduki det.Jakinda gaixo asko daudela Uzturre zentroan, beraiei laguntzeko aukera paregabea izan da, hemendik aurrera pertsona helduekin denbora gehiago egoteko gogoa daukat, beraiekin hitz egiten eta gauza desberdinak egiten.

    - Mireia Díez

    ResponderEliminar
  6. Uzturren bizi izandako esperientzia oso positiboa iruditzen zait, norberaren barne egoeraz ausnartzea egiten du modu batean eta hori oso aberasgarria iruditzen zait; horrez gain, zailtasunak dituzten pertsonekin egoteak asko irakasten du, beraien egoerak edo eta bizipenak kontatzen dizkizutenean. Gainera, eurekin jolasten eta hitz egiten konturatzen zara zeinen eskertuak dauden asko eta asko beraiekin astean ordu eta erdi egonda bakarrik, horrek ere unkitu eta bete egiten nau.
    Gehien gustatu zaidana euren harrera izan da, zeinen atseginak diren eta nola tratatu izan nauten, gainera zein indartsuak diren eta izan diren erakusten digute, eta hori miresgarria iruditzen zait. Urtero egin beharko litzatekeen ekintza bat iruditzen zait, urtean egun bakarra izango balitz ere, asko erakusten duelako.
    Esperientzia positibo eta aberasgarri honetatik eurekin elkarbanatutako barre eta momentu onekin geratzen naiz, emandako aholkuekin eta eurek transmititu eta emaniko barne indarrarekin.

    Nagore

    ResponderEliminar
  7. *Proiektu honetan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Lehengo urtean horrelako esperientzia antzekoa izan nuen baina oso diferentea izan da. Aurten solairuz aldatu gara eta bertan ikuspegi ezberdinak ikusi ditut.
    *Astero solairuz aldatzea izan da hoberena. Horrela egoera ezberdinak ikusten baitituzu.Pisu bakoitzean pertsona ezberdinekin egon gara eta gauza ezberdinak ikusi ditugu. Horrez gain, gaixotasun ezberdinen sintomak ikusi ditugu.
    *Gehien harritu nauena azkeneko pisua da. Bertan pertsona oso ezberdinak baitzeuden eta gaixotasun ezberdinekin. Bertan ikusi dut zer gogorra den batzuen bizitza eta gauzak baloratzen.
    *Oso jatorrak ziren bertako erabiltzaileak.Beti laguntzeko prest zeuden. Momentu zailetan hor zeuden laguntzeko eta oso alaiak ziren.
    *Aiton-amonentzat oso eperientzia handia da. Azken finean beraiei alaitu egiten diegu eta beraien egunerokoaz ahaztea eragiten diegu. Gainera, oso gustora egoten dira gazteen artean.
    *Beti ekintza berdinak egiten ziren eta nik uste dut aiton-amonek aniztasun gehiago edukiko balute gustorago egongo zirela. Hori kenduta oso gustora egon naiz.
    *Solidaria izaten ikasi dut.Azken finean niri ez zait ezer kostatzen beraiengana joatea eta konturatu naiz gurekin oso gustora daudela. Oso garrantzitsuak gara beraientzat eguna alaitzen baitiegu.Oso gustora sentitu naiz beraiekin, oso aukera polita da. Errepikatuko nuke.

    Leire Alonso Azanza

    ResponderEliminar
  8. Esperientzia aberasgarria izan da eta entretenigarria, espero nuen bezala. Proiektu berezia iruditzen zait eta gustatzen zait horrelako gauzak egitea, erlijioko klaseetako dinamika aldatzen baitu. Oso gogotsu joan gara lau egunetan, izan ere, ekintza desberdina da guretzat eta horrek asko erraztu du bertan daudenekiko harremana. Beraien aldetik ere hitz egiteko gogoarekin egon dira beti eta hori izan da gehien gustatu zaidana.
    Gehien harritu nauena da ikasi dugula zer gutxi behar den zoriontsu izateko. Uzturre zentrotik atera garen bakoitzean beteta sentitu naiz, gure denbora besteei eskaintzen diegunean bezala. 2 ordu ez da denbora asko baina konturatu naiz beraiek ere ez dutela asko behar ondo pasatzeko eta asko eskertzen dutela gu hara joatea.
    Uzturreko erabiltzaileei dagokienez, denetatik dago; batzuk oso gustura daudela esan digute, beste batzuk, aldiz, halabeharrez daudela han baina nahiago luketela etxean egon. Dena dela, uste dut denek eskertzen dutela Uzturre zentroak ematen dien laguntza. Hortaz gain, gure konpainia ere eskertzen dutela iruditu zait. Azken finean, gazteok beste ikuspuntu batetik hitz egiten diegu edozein gauzataz eta asko entretenitzen dira gurekin.

    Orokorrean, esango nuke disfrutatu egin dugula, bai guk eta baita Uzturre zentrokoek ere. Konturatu naiz, denbora pixka bat besteei eskaintzea, naiz eta askotan kostatu, ez dela hain zaila eta gauza asko irabazten ditugula horrelako ekintzen bidez. Horretaz gain, asko gustatu zait ikustea zein pozik jartzen diren elkarrizketa batekin, abesti batekin, dantza batekin... Ez dute gauza askorik behar ondo pasatzeko eta hori ikasi beharko genuke guk gazteok.

    Hemendik aurrera beste modu batera begiratuko ditut besteak laguntzea helburutzat duten kanpaina zein proiektuak. Askotan alferkeriagatik alde batera uzten ditugu horrelako aukerak baina konturatu naiz oso aberasgarria dela eta gauzak beste modu batera pentsatzen laguntzen digutela.

    Laida Mendiluze



    ResponderEliminar
  9. Netzako esperientza berri eta interesgarria izan da gehien bat besteei laguntzeko eta beraiekin egoteko aukera eduki dugulako. Gehien harritu nauena beraien ilusioa eta gogoa guin egoteko. Nere ustez uzturre zentorak dituen ekintzak oso politak dira eta beraien osasuna hobetzen dute, paseoekin,gimnasia egiten... Proiektu honek dituen alde onen inguruan ez dago ezer gehitzekorik beraiek niri gehiago erakutsi didate nik beaiei baino, ezin da hitzez azaldu bizitako sentsazio hori. Eta orain badakit hemendik aurrera ilusion eta gogo jarriko ditudala eguneko momentu txikietan beraiek egiten duten bezela.

    ITOITZ LEGARRA

    ResponderEliminar
  10. Uzturre zentrora joan garen egunetan oso ondo pasa dut. Esperientzi desberdina iruditu zait eta oso interesgarria. Hasieran, beraiekin hitz egiteko zailtasunak edukiko nituela pentsatzen nuen, baina gero ohartu nintzen elkarrizketa normal bat edukitzeko arazorik ez zeudela eta beraiek kontatzen ziguten historioak oso interesgarriak zirela. Beraien jarrera ezinobea izan dela pemtsatzen dut, ostegunero oso jator eta gogo askorekin jasotzen ziguten eta gurekin egoteko irrikitan zeudela somatzen zen. Kalean ekintzak egitea gustatuko litzaidake eguraldi ona aprobetxatuz, eta agian hori aldatuko nuke, ekintza desberdinak egitea eta leku desberdinetan. Esperientzi honetan bereziki pertsonei errespetuarekin hitz egtitea erakutsi dit, nola zaindu arazoak dituzten edo helduak direnei.

    Paul Rueda

    ResponderEliminar
  11. Uzturrera joatea oso esperientzia polita iruditzen zait. Asko gustatu zait beraiekin egotea. Beraiekin “ginasia” egin nuen egunean oso ondo pasa nuen. Beraiek kontatzen zizkidaten gauzak oso interesgarrial eta gogorrak iruditzen zitzaizkidan. Nire ustez honeto egongo zen pisu bakar batean egotea, hau da pisu desberdinetan egon gabe. Horrela konfiantza gehiago hartuko genukeen. Oso experientzia polita eta ahazteezina iruditu zait, errepikatzeko horietako bat.


    ANDER ALDEA

    ResponderEliminar