2012/01/27

"La locura de la droga" Documentos Tv saioan

Aurreko asteko "Documentos tv" oso interesgarria izan zen. Bertan, drogek duten eragina gaixoatasun psikologikoetan tratatu zen. Pertsona batzuetan drogen kontsumoak psikosi desberdinak sortzen ditu eta era berean adizioarekin jarraitzen dute. Honi gaixotasun duala jarri diote izen bezala adituek. Drogen harriskua nabaria da psikosiak sortzeko garaian. Ondorengo linkean sakatuta, dokumentala ikustea gonbidatzen zaituztegu. Ea zer iruditzen zaizuen.

2012/01/11

Hirugarren txandakoen ebaluaketa

Dagoeneko erdiak pasa gara Uzturre zentrotik. Hau azkar azkar doa eta konturatzerako bereak eman du. Oraingoan hirugarren txandakoei dagokizue ebaluaketa idaztea. Nahiz aurreko urtean bukatu hona hemen hausnarketan lagungarri izan daitezkeen zenbait galdera: Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?