2011/10/11

Lehengo txanda bukatu da





Dagoeneko pasa dira 4 aste proiektuarekin hasi ginenetik eta lehengo txandakoak egin dituzte beraien saioak. Hemendik aurrera beraiei irakurri beharko diegu zein esperientzi kontatzen dituzten. Hori gertatu aurretik hona hemen zenbait argazki azkeneko ostegunean atereak.

2011/10/08

Informe semanaleko dokumentala

Aurreko larunbat batean, Tveko Informe Semanal saioan, ondoren ipintzen dugun dokumental hau emititu zuten 3. adinarekin erlazionstua. Dokumental oso interesgarria izan zen eta ondorengo estekan pintxaturik, ikustera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez, 15 minutu inguru irauten ditu.
Hona hemen aurkezpena eta saioa:
Por primera vez en la historia de España, el numero de personas mayores de 65 años supera al de menores de 14. Una realidad que nos obliga a plantearnos nuevos retos, para que este aumento de la esperanza de vida no solo suponga vivir más años, sino también hacerlo en las mejores condiciones. Hoy es el dia internacional de las personas de edad, y con Informe Semanal vamos a acercanos a la realidad de quienes afrontan el paso de los años incorporandose a territorios colonizados por los más jóvenes: las nuevas tecnologías, las redes sociales, o el voluntariado. Incluso existen experiencias pioneras de pisos compartidos entre jóvenes y mayores.


2011/10/07

Uzturre zentruaren zabaltzeari buruzko berriak

Hona hemen, aldizkari desberdinetan, Uzturre asistentzi gunea zabaldu zeneko zenbait berri:

Tolosaldeko Hitza: http://tolosa.hitza.info/2010/11/16/uzturre-asistentzi-gunea-inauguratu-dute/
Galtzaundi: http://galtzaundi.com/index.php?id_edukia=719
Diario Vasco:
Noticias de Gipuzkoa:

Hirukide Ikastetxea

Hirukide ikastetxea, Tolosan dago kokatua, eta 3 egoitza ditu. Haurreskola, Garmendiola aldapa 2, Haur eta Lehen Hezkuntza, San Frantzisko 12 eta Bigarren Hezkuntza, San Blas 27an.

Hirukide famili handi bat da non bertan, ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle, langile, begirale, entrenatzaile eta beste hainbat pertsonak parte hartzen dugu.

Hirukide ikastetxe Kristau eta Euskalduna da eta bere helburua ikasleen heziketa integrala da, mundu hobe baten alde.

Ondorengo estekan aurkituko duzu informazio gehiago:

www.hirukide.org

Uzturre asistentzia gunea

Uzturre Asistentzia gunea Tolosan, San Juan kalea, 4 (Alondegia Plaza) dago kokatua.

Zentroak guztira 157 plaza ditu. Plaza horietatik, 77 adineko mendekoentzako plazak dira, 16 adinekoentzako psikogeriatriako plazak, 24 zerbitzu psikosozialetako egoiliarrentzat dira eta 40 eguneko zentroko erabiltzaileentzat.
Gela guztiak ekipamendu eta altzari modernoenez hornituta daude, erosotasunari, funtzionaltasunari eta diseinuari dagokionez. Bainugelak guztiz egokituta daude eta bertara logelatik bertatik sartzen da, beraz, askoz ere erosoagoa da egoiliarrentzat.
Gela gehienak banakakoak dira, baina badira ere bikoitzak senar-emazteentzat, bikoteentzat edo logela partekatu nahi duten senitartekoentzat.

2020eko irailaren 11an izan zen irekia.





Hirukide-Uzturre Proiektuaren helburuak

Hirukide ikastetxea eta Uzturre asistentzia gunearen artean 2011ko irailaen hasi dugun proiektu honek ondorengo helburuak bilatzen ditu: 

1. Adin desberdineko pertsonen artean erlazio aberasgarriak sortu. 
2. Bi belaunaldiren artean, komunikazio aberasgarriak sortu, sentimendu eta pentsamolde desberdinak konpartituz. 
3. Gazte eta helduen arteko balore heziketan aurrera egin. 
4. Zahartze aktibo baten aldeko dinamika ahalbidetu. 
5. Ikasleentzat boluntario moduan aritzeko aukera zehatz bat eskaintzea eskola ordutegian. 
6. Nahi duten ikasleei boluntario bezala jarraitzeko aukera luzatu 

El proyecto que hemos comenzado en septiembre del 2011, entre el colegio Hirukide y el Complejo Asistencial Uzturre, persigue los siguientes objetivos:

1º Conseguir una interacción entre grupos de personas de diferentes edades en variedad de situaciones
2º Proporcionar una comunicación cercana, compartiendo sentimientos y pensamientos en una actividad significativa para ambas generaciones
3º Contribuir en la formación en valores de jóvenes y mayores
4º Generar dinámicas participativas que favorezcan el envejecimiento activo.
5º Ofrecer a nuestros alumnos una posibilidad concreta de trabajar como voluntarios dentro del horario escolar.
6º Ofrecer a aquellos alumnos que lo deseen la posibilidad de continuar por su cuenta con la labor de voluntariado.