Uzturre Asistentzia gunea Tolosan, San Juan kalea, 4 (Alondegia Plaza) dago kokatua.
Zentroak guztira 157 plaza ditu. Plaza horietatik, 77 adineko mendekoentzako plazak
dira, 16 adinekoentzako psikogeriatriako plazak, 24 zerbitzu
psikosozialetako egoiliarrentzat dira eta 40 eguneko zentroko
erabiltzaileentzat.
Gela guztiak ekipamendu eta altzari modernoenez hornituta daude,
erosotasunari, funtzionaltasunari eta diseinuari dagokionez. Bainugelak
guztiz egokituta daude eta bertara logelatik bertatik sartzen da, beraz,
askoz ere erosoagoa da egoiliarrentzat.
Gela gehienak banakakoak dira, baina badira ere bikoitzak
senar-emazteentzat, bikoteentzat edo logela partekatu nahi duten
senitartekoentzat.
2020eko irailaren 11an izan zen irekia.