2012/10/18

12-13ko lehen taldea

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentruan. Zihur gaude esperientzi oso baliotsua izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

Alzheimera eta gaixotasun mentalak

Ikasturteko lehen egunean, proiektua aurkeztea Mª Eugenia eta Helena etorri ziren Uzturre zentroko beste hiru erabiltzaileekin batera.
Adi adi egon ginen guztiok eta proiektua aurkezteaz gain, bi puntu aurkezteko aprobetxatu zuten. Alzheimerra eta gaixotasun mentalak. Bi gaitxotasun mota hauek gailentzen dira Uzturre zentroan, edo hauetaz zerbait gehiago jakiteak, bertako erabiltzaileak gehiago ezagutzen lagunduko digute. Ondorengo bi artxiboetan, Mª Eugeniak eta Helenak aurkeztu zigutena ipintzen dizuegu.

Ikasturte berri bat, ilusio berri asko

Eman diogu hasiera kurtso berri bati, eta honekin batera gu ere martxan jarri gara gure proiektuak aurrera eramateko asmoz. Aurtengoan gainera, ilusio bikoitzarekin hasi gara. Batxiler 2ko proiektuari, Batxiler 1eko proiektua gehitu diogu ilusioz beterik. Joango gara gure ideiak, ilusioak, esperientziak... blog honetan kontatzen, baina urte ederra dugu aurretik. Gure esperantza hori da behintzat. Batxiler 1eko proiektua, aurrerago beste post batzuetan joango gara kontatzen, baina aurreratu, proiektu honetan, "Esku biziak" proiektuan, Hirukide eta Uzturre zentroez gain, TOPICek ere parte hartzen duela. Beraz argi dago, txontxongiloekin ere zerikusia izango duela. Beraz animo eta ea zer dakarkigun ikasturte berri honek.