2012/10/18

Ikasturte berri bat, ilusio berri asko

Eman diogu hasiera kurtso berri bati, eta honekin batera gu ere martxan jarri gara gure proiektuak aurrera eramateko asmoz. Aurtengoan gainera, ilusio bikoitzarekin hasi gara. Batxiler 2ko proiektuari, Batxiler 1eko proiektua gehitu diogu ilusioz beterik. Joango gara gure ideiak, ilusioak, esperientziak... blog honetan kontatzen, baina urte ederra dugu aurretik. Gure esperantza hori da behintzat. Batxiler 1eko proiektua, aurrerago beste post batzuetan joango gara kontatzen, baina aurreratu, proiektu honetan, "Esku biziak" proiektuan, Hirukide eta Uzturre zentroez gain, TOPICek ere parte hartzen duela. Beraz argi dago, txontxongiloekin ere zerikusia izango duela. Beraz animo eta ea zer dakarkigun ikasturte berri honek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario