2012/05/23

Aurtengoak eman du berea

Ostegunean izan zen azken eguna, Uzturre zentroarekin izan dugun proiektuarena. Esperientzi oso polita izan da, ikusi besterik ez dago egin dituzuen lanetan jartzen dituzuen komentarioak. Bai ikasle bai Uzturreko pertsona guztientzat, onuragarria izango zenaren ilusioarekin hasi genuen proiektu berri hau, eta hala izan delakoan amaitzen dugu kurtsoa. Beste pertsonak ezagutzea beti da ziraragarria eta are gehiago, hauek zerbait aportatzeko badute. Eta bai Uzturreko guztiek eta bai guk ere, elkar banatzeko eta eskaintzeko asko dugu. Pertsonak konpartituz elkar aberasten gara, eta proiektu hau horren adierazgarri izan da.
Irakasleok oso pozik bukatu dugu, zenbait gauza hobetzeko ere ikusi ditugu baina alderdi positibo asko ikudi ditugu. Honen ondorioz eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.
Eskerrak Uzturre zentruko erabiltzaile eta langileei. Erabiltzaileen partetik harrera izugarria izan da, handia erakutsi digutena eta batez ere transmititu diguten bizi poza. Mila esker planta guztietako erabiltzaileak.
Eta eskerrak ere langile guztiei. Gurekiko prestutasuna eta laguntza izugarria izan da. Lehen momentutik egon dira guregan bolkatuak eta lan izugarria eta maitekorra deskubritu dugu. Eskerrak bereziki Mª Eugenia eta Elenari guztiagatik.
Eta eskerrak ere ikasle guztiei. Beste behin ere altu utzi duzuelako gure zuekiko harrotasuna. Asko jaso duzue, baina asko eman duzuelako ere.  Mila esker zuetako bakoitzari ere eta animo, jarria bide horretatik.
Ebaluazio oso positiboa izan da beraz alderdi guztietatik, eta datorren urtean jarraitzeko asmoa adierazi dugu partaide guztiak.
Aurtengo ikasleei animatu, noizean behin Uzturrera bisitaldiak egitea eta bertako pertsonekin denbora pasatzea. Zain dituzue!!

Ondoren prentsan, azken eguneko ekintzaren bi agerraldiren loturak ipintzen ditugu.

MILA ESKER GUZTIOI!

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/05/20/vecinos/tolosaldea/jovenes-que-dan-ejemplo-en-tolosa

http://www.28kanala.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=4&video_id=661

1 comentario:

  1. Esperientzi politta, aurtengoa!! Gustoa ematen du ekintza honetan parte hartu dezutenek hain ondo baloratzea.
    Zorionak, ikasle, antolatzaile, langile, erabiltzaileei!!

    ResponderEliminar