2012/10/18

12-13ko lehen taldea

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentruan. Zihur gaude esperientzi oso baliotsua izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

18 comentarios:

  1. Niretzat, proiektu honetan parte hartzea, esperientzia berri zein onuragarri bat izan da. Alde batetik, gauza berriak ezagutzeko baliotsua izan da. Eta bestetik, mundu hori ezagutu eta gustatzen zaigun ala ez jakiteko aukera bat.
    Gehien gustatu zaidana, hango batzuek duten "bizi poza" da. Baita, hango langileek tratatzen dituzten modua. Hau da, euren gaixotasunekin, nahiko bizitza "normala" egiten dutela uste dut.
    Gehien arritu nauena, pertsona edadetuen bizitza da. Oso gogorra iruditu zait euren situazioa, eta nik gertu ikusi ez dudan zerbait da. Berria izan da niretzat, eta ondokoa hobeto apreziatzen lagundu didala uste dut.
    Hango ereabiltzaileek oso esperientzia polita transmititu didate. Gauza ezberdinak egin ditugu eta dibertitu direla uste dut.
    Uzturren zentruari dagokionez, oso zentru ona dela uste dut. Asko nabaritzen da berria dela, jende kualifikatua dagoela, eta horrelako jendearekin tratatzeko aukera guztiak daudela. Uste dut zentru hau oso garrantzitsua dela eta oso egokia horrelako pertsonentzat. Izan ere, eurek merezi dute horrelako zentru baten egotea, eta ez okerrago batean.
    Proiektu honen inguruan zerbait aldatzekotan, bakoitzak "gustatzen zaiona" gehiago egitea aukeratuko nuke. Hau da, nire kasuan adibidez, planta batzuetan denbora asko egon naiz. Eta beste batzuetan aldiz, oso gutxi. Horregatik egokia irudituko litzaidake planta guk aukeratzearena.
    Esperientzia berri honek, lehen esan dudan moduan, inguruan dudana hobeto apreziatzeko balio izan dit. Eta honetaz gain, horrelako lanak gustuko ez ditudala konturatu naiz. Ez da gauza txarra, kontrako guztia baizik. Gauza berriak eta esperientzia berriak ezagutu ditugu proiektu honekin.
    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  2. Benetan esperientzia oso polita izan dela uste dut, eta ez bakarrik beraien bizimodua, egoera ezagutu dugulako; baizik eta guk ere gauza asko ikasi ditugulako beraiekin egoten. Gehien harritu didana; guretzako astean bi ordu sinple, inora ez doana beraien eguneroko bizitzan izugarri dela. Eguneroko monotono hori apurtzen laguntzen diegu, gauza berriak egiten, esperientzia berriak bizitzen eta hori bai beraientzako eta baita guretzako ere oso polita da.
    Bada beste gauza bat ere espero ez nuena, eta hau beraien indarra da. Bertan zeuden askok burua galdua zuten eta ez ziren ia ohartzen non zeuden ere, baina baziren beste asko ondotxo zekitenak non zeuden, eta ziurrenik ez beraien gustuz. Baina ala ere beraien eguneroko ahalik eta hoberen egiten saiatzen ziren, umorea ez galtzen, eta bizitzaz ikuspuntu positibo bat hartzen nahiz eta une askotan zaila izan beraientzat hau bilatzen.
    Egia esan bertan lanean zeuden langileak izugarrizko lana egiten dute, zeren eta bertako pertsona horien bizitza aurrera ahalik eta ohikotasun gehienarekin eramaten saiatzen baitira; zainduz, alaituz … Honek denak bertako pertsonei bizitzeko aukera ematen diete, bai baitaude familia asko beraien etxeko pertsona helduaz adibidez kargu egiterik ez dutenak bere lana … dela eta, eta zentro honek aukera hori ematen die pertsona hauei.
    Nik uste proiektu hau laburregia geratzen dela, ez baitigu denborarik ematen ia bertako pertsonekin benetan tratatzen, hitz egiten, eta beraien egoera ezagutzen. Nahiz eta hori horrela izan nik uste ideia orokor bat egiteko nahikoa dela proiektu hau, benetan ezagutzeko zer den horrelako zentro bat. Askotan ezagutu gabe esaera moduko batzuk sortzen ditugu kanpotik, eta kasu horietako bat zen nirea. Gaixotasun mentala zuten pertsonak ez nituen horrela imajinatzen, oso desberdinak imajinatzen nituen eta ikusteko aukera izan dut ez direla beste “espezie” batekoak baizik eta gu bezalakoak direla, bakarrik zailtasun batzuk dituztela egunerokoa jarraitzeko.
    Nire kasuan ez nintzateke kapaza izango horrelako lan bat burutzeko, nik uste ez dutela ofiziotzat hori nahi, baina bai egunen batean agian denbora libre bat izanez gero planteatu nezake boluntario lan baten batean hastea, momentuz behintzat ez dut asmorik.
    Aio!

    ResponderEliminar
  3. Benetan esperientzia oso polita izan dela uste dut, eta ez bakarrik beraien bizimodua, egoera ezagutu dugulako; baizik eta guk ere gauza asko ikasi ditugulako beraiekin egoten. Gehien harritu didana; guretzako astean bi ordu sinple, inora ez doana beraien eguneroko bizitzan izugarri dela. Eguneroko monotono hori apurtzen laguntzen diegu, gauza berriak egiten, esperientzia berriak bizitzen eta hori bai beraientzako eta baita guretzako ere oso polita da.
    Bada beste gauza bat ere espero ez nuena, eta hau beraien indarra da. Bertan zeuden askok burua galdua zuten eta ez ziren ia ohartzen non zeuden ere, baina baziren beste asko ondotxo zekitenak non zeuden, eta ziurrenik ez beraien gustuz. Baina ala ere beraien eguneroko ahalik eta hoberen egiten saiatzen ziren, umorea ez galtzen, eta bizitzaz ikuspuntu positibo bat hartzen nahiz eta une askotan zaila izan beraientzat hau bilatzen.
    Egia esan bertan lanean zeuden langileak izugarrizko lana egiten dute, zeren eta bertako pertsona horien bizitza aurrera ahalik eta ohikotasun gehienarekin eramaten saiatzen baitira; zainduz, alaituz … Honek denak bertako pertsonei bizitzeko aukera ematen diete, bai baitaude familia asko beraien etxeko pertsona helduaz adibidez kargu egiterik ez dutenak bere lana … dela eta, eta zentro honek aukera hori ematen die pertsona hauei.
    Nik uste proiektu hau laburregia geratzen dela, ez baitigu denborarik ematen ia bertako pertsonekin benetan tratatzen, hitz egiten, eta beraien egoera ezagutzen. Nahiz eta hori horrela izan nik uste ideia orokor bat egiteko nahikoa dela proiektu hau, benetan ezagutzeko zer den horrelako zentro bat. Askotan ezagutu gabe esaera moduko batzuk sortzen ditugu kanpotik, eta kasu horietako bat zen nirea. Gaixotasun mentala zuten pertsonak ez nituen horrela imajinatzen, oso desberdinak imajinatzen nituen eta ikusteko aukera izan dut ez direla beste “espezie” batekoak baizik eta gu bezalakoak direla, bakarrik zailtasun batzuk dituztela egunerokoa jarraitzeko.
    Nire kasuan ez nintzateke kapaza izango horrelako lan bat burutzeko, nik uste ez dutela ofiziotzat hori nahi, baina bai egunen batean agian denbora libre bat izanez gero planteatu nezake boluntario lan baten batean hastea, momentuz behintzat ez dut asmorik.
    Aio!

    ResponderEliminar
  4. • Niretzat oso esperientzia polita eta baliagarria izan da. Pertsona hauen eguneroko bizitzaz gehiago jakiteko balio izan dit: beraien ohiturak, gustuko dituzten gauzak, esperientzia pertsonalak, … Uzturre da bisitatu dudan lehen zentrua eta gauza asko ikasteko balio izan dit eta arazoak dituzten pertsonak ezagutzeko aukera polita izan dut. Adineko pertsonekin ere, oso ondo moldatu naiz. Asko gustatu zait, beraiek gazteak zirenean bizi izan zituzten esperientziak.

    • Uzturre zentruko gauza asko gustatu zaizkit, baina gehien gustatu zaidana erabiltzaileek bertako pertsonei emandako tratua da. Bertan nabari daiteke beraien maitasuna transmititzen dietela zentruko pertsona guztiei. Asko gustatu zait aiton amonek duten bizitza, beraien artean ekintza asko egiten dituztelako. Nabari da Uzturre zentruan alai pozik daudela.


    • Gehien harritu nauna da, pertsona helduak beraiek dituzten arazo eta gaixotasun guztiekin zein alai bizi diren. Asko harritu ninduen ere, 96 urteko amona batek, burua gu baino hobeto edukitzeak.

    • Oso esperientzia polita transmititu didate baina garrantzitsuena bertako pertsonekiko harremana da. Beraiek transmititu zigutena da, guztiz bokazionala dela eta lan mota hau gustatu egin behar zaizula. Bestela, lana gogorra eta ezatsegina bihurtu daiteke.

    • Arazo berdinak dituzten pertsonekin komunikatzeko aukera ematen diete Uzturre zentruan. Hemendik kanpo, zaila izango litzake arazo berdinak dituzten pertsonek ekintzak egitea, komunikatzea, … Adineko pertsonak, mahai baten inguruan elkartzen dira eta bertan tertulia moduko bat egiten dute. Gero ere, asignatura batzuk lantzen dituzten burua martxan jartzeko. Lanean egoteko oso modu egokia iruitzen zait.

    • Proiektu honen inguruan ez nuen ezer aldatuko dena oso ondo planeatuta dagoela pentsatzen dudalako. Asko gustatu zait txakur bat ekartzearen ideia, zentrukoak oso alai sumatu nituen.

    • Gauza asko aportatu dizkit. Egun batean zentru batean lan egiteko premia izango banu, esperientzia handia aportatu dit eta niretzako ez zen zerbait berria izango.

    • Gaur egun, Batxilergoko ikaslea naiz eta ahalik eta nota onena atera behar dudanez, ez dut ia denbora librerik. Eskolatik kanpo ekintza asko ditut eta nire agenda gainezka daukat, baina horrek ez du esan nahi iraganean zentru batean lan egingo ez dudanik.

    Iñigo Matxain

    ResponderEliminar
  5. UZTURRE ZENTRUA

    1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Lehendik ere mundu hau pixka bat ezagutzen nuen, esperientzia batzuei esker. Baina beti esan izan dut eta esango dut horrelako gauzetatik asko ikasten dela eta pena merezi duela ekintza hauek egiteak; horrela beti ere motibazio gehiago pizten da ikasleongan eta baita gogoa ere behin eta berriz joateko.
    Argi dago beraz, esperientzia ona izan dela niretzat eta oso pozik geratu naizela egindako lanarekin.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana eurekin momentu horiek elkarbanatzea izan da, eta baita eurengatik ikasitako guztia ere. Askotan ez dugu uste baina horrelako egoeran dauden pertsonengandik asko ikasi daiteke.
    Horrez gain, eskainitako arreta ere gustatu zait; hau da, ez zegoen heldurik aurpegi arraroaz begiratzen zizunik, ezta mespretxatzen zintuenik, bakoitzari eskaintzen zenion laguntza ez zuten ukatzen eta begirada batekin ere dena ulertzen eta eskertzen zizuten.

    3. Zerk harritu zaitu gehien?

    Lehen esan dudan bezala, arreta ona ematearenaz ari naiz zehazki, hori da gehien harritu nauena. Beste zerbait espero nuen, agian ez ondo hartzea gure bisita, edo ez gu onartzea laguntza moduan. Ez dakit, zerbait arraroa…
    Eta beste alde batetik, euren jarrera pertsonalean zentratuta, bat edo beste aztoratuago ikustea espero nuen. Norbaitek bertatik atera nahiko balu bezala, edo gustura ez zirela egongo edo…Normalean, egoten baitira batzuk zentro hauetatik irten nahi dutenak.

    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Bertako erabiltzaileek esperientzia ona transmititu dute. Beti norbait geneukan konpainia egiten eta hitz egiten. Errespetuz jokatu dute gu guztiokin eta hori eskertzekoa da.
    Eurak ziren askotan guregana etortzen lehenak ahal zuten azkarren eguna hasteko eta denbora aprobetxatzeko.






    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Sendatu ahal izateko aukeraz gain jende gehiago ezagutzeko aukera dute. Euren gaixotasun edo arazo berdinarekin dagoen jendea, hain zuzen ere, eta behar bada horrek lagun diezaiekete aurrera egiten eta arazo horietatik pixkanaka- pixkanaka irteten.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Aldatuko nukeen gauza bakarra denbora da. Oso motza geratzen da eurekin pasatzeko denbora. Hain gustura sentitzen da bat bertan…
    Astean behin joatekotan denbora gehiagoz jarriko nuke bisita. Bestela asteko beste egunen batean ere joan daiteke.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    Esperientzia berri bat, momentu zoragarriak…eta gehienbat konturaraztea badagoela jendea zure laguntza esker onez hartuko duena eta benetan laguntza hori behar duena. Eta inoiz ezin ditugula horrelako pertsonak zerbait arraroa izango balira bezala begiratu edo epaitu. Eurak ere gu bezala pertsonak baitira eta gure errespetu bera merezi baitute.

    8. Eta hemendik aurrera zer?

    Hemendik aurrera ez dakit ziur zer egingo dudan. Gauza asko ditut egiteko eta nire helburuak gutxi gora-behera finkatuak ditut. Beraz, denbora dudanean beharbada joango nintzateke zentrora momentu gehiago pasatzera eurekin.
    Egia da faltan botako dudala ostegunetan zentrora joateko aukera hori eta horrek bultzatuko nauela hemendik gutxira berriro joatera, baina ez dakit.
    ALLENDE IÑURRITA

    ResponderEliminar
  6. 1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzako esperientzia hau esperientzia berri bat izan da. Esperientzia nahiko ona iruditu zait eta bizi beharrekoa zeren eta hor dauden pertsonak ikusten baditugu konturatzen gara zein ondo bizi garen eta ez ditugula beraiek dituzten arazoak egunerokoa aurrera eramateko.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana izan da zentroan dauden pertsona gehienak pentsatzen dutela modu batean “etxean” daudela eta hori nahiko garrantzitsua iruditu zait errazago egiten direlako eguneroko betebeharrak gustura bagaude.

    3. Zerk harritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena izan da zentroan dauden pertsonak beren gaixotasuna normal normaltzat hartzen dutela, normala dena, eta ez direla ezertxo ere akonplejatzen beraien gaixotasunez eta batez ere eguneroko bizitza normal normal egiten dutela.

    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturreko erabiltzaileek transmititu didaten tratua oso ona izan da. Momentu guztietan norbait zegoen gurekin eta guri esaten edo aholkatzen nola tratatu pertsona bakoitzari esanez adibidez pertsona bati altuago hitz egiteko pixka bat gorra zegoelako edo horrelako gauzak. Transmititu didatena izan da oso profesionalak direla eta lan hori lan bokazionala dela.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak ematen dien aukera bere gaixotasuna sendatzeaz gain nire ustez da sozialki hobeto sentitzea, bakarrik ez egotea, lagunak egitea… Zeren eta pertsona asko hauek dauden kasu berdinetan nik uste dut bakardadean erortzen direla.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nire ustetan proiektua nahiko ondo dago jakin ahal izateko ea gustatzen zaizun mundu hau edo ez zeren eta nire ustetan laburtuko balitz ezin litzateke hain ondo ikusi nola lan egiten dute eta luzatuko balitz gustatzen ez zaion pertsonarentzat asperdura bat izango litzateke.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?

    Egun hauek Uzturre zentroan pasatzeak aportatu dit pentsatzeak zein ondo bizi garen arazo “garrantzitsurik” eta graberik gabe, dugun bizi kalitate ona eta eskerrak eman beharko genukeela hain ondo bizi garelako eta beste pertsona asko gu baino okerrago bizi direla eta askok gu baino poziago bizi direla.

    8. Eta hemendik aurrera zer?

    Nahiz eta esperientzia hau gustatu izana ez dut uste hau dela nire bokazioa. Ez dut uste etorkizunean, lasterrean behintzat, bueltatuko naizenik boluntario bezala zeren eta uste dut laguntzeko hobe dela gertukoei laguntzea.
    ERNESTO LIMOUSIN

    ResponderEliminar
  7. Esperientzia polita izan dela uste dut. Astean behin 2 ordutan uzturrera joan garenetan oso ondo pasa dugu; bestalde bertako jendeak ere oso ondo parte hartu du eta denon artean talde polita osatu dugu. Uzturren pertsonekin komunikatzen ere ikasi dugu.

    Gehien gustatu zaidana uzturrekoekin pasatu ditugun momentu onak izan dira.Uzturrekoek adeitasunez hartu gaituzte bertan lana egin dugun arren ere momentu onak pasa ditugu: zakurrarekin, adineko pertsonekin,..

    Gehien harritu nauena bertan dauden instalazio egokiak eta prestakuntza bikainak dira, horretaz gain dena oso berria zen eta teknologiaren erabilera zabalduak ere asko harritu nau, horretaz gain, segurtasun neurriak ere oso onak zirela gehitu behar zaio.

    Bertakoen oso gustura zeudela esaten zuten eta ez da gutxigorako bertan oso ondo zainduak baitaude eta arreta egokia eskaintzen zaie.

    Bertan jende gehiagorekin harremanak edukitzeko aukera ematen diote, lagunak egiteko beraiekin momentu onak eta txarrak pasatzeko eta jende gehiagorekin egoteko.

    Denbora gehiago jarriko nuke bertara joateko bertan gauza asko ikasten direla iruditzen zaidalako.

    Bertan uste baina kontaktu gehiago eduki dugu bertakoekin eta horrek asko zabaldu nau eta jendeari laguntzen erakutsi dit.
    Adibidez jendeari laguntza ematea uste baina gehiago gustatzen zait.

    Nik ez dakit zer egin behar dudan iraganean baina denbora soberan izango banu horrelako pertsonei laguntzea asko gustatuko litzaidake. horretaz gain uzturre bezalako leku batean lana lortu ezkero dudarik gabe joango nintzateke.
    Nire ustez kurtso osoan joan beharko genuke uzturrera bertan jendearekin egon eta gauzak ikastera denbora gehixeago ez egotearen pena daukat.
    ANDONI MUJIKA

    ResponderEliminar
  8. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?


    Niretzat esperientzia oso polita izan da beraienkin egotea. oso gustura joan nahiz uzturrera. beraientzat ere esperientzia oso ona izan dala uste dut.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?


    Gehein gustatu zaidana izan da nola tratatu egin digute bertako pertsonak eta beraiei buruz hitz egiten zigula, beraien gauzak kontatzen zizkiguten eta konfiantza hartu zutela gurekin pentsatzen dut.

    3. Zerk harritu zaizu gehien?


    Gehein harritu nauena izan da beraien artean nolako erlazio ona zuten, eta bertan lana egiten zutenak maitasunez tratatzen zietela.

    4. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?


    Bertakoaek esperientzia ona transmititu didate. beti gurekin zegoen norbait eta oso ondo tratatu ziguten. lehen aipatu dudan bezala beraiek masitasunez tratatzen zieten guztieei.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentruak?


    Nire ustez Uzturre beraien gaixotasunekin laguntzen diete eta besteekin harreman bat edukitzea animatzen dietela.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?


    Niretzat proiektu hau oso ondo dago eta oso ondo antolatuta dago, baina uste dut denbora gehiago jarri behar dutela beraiekin denbora gehiago egoteko.

    7. Zer aportu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?


    Nire ustez proiektu hau aportatu dit denak berdinak gerala, norbait gaixotasun bat badauka ez da alde batera utzi behar horrengatik, lagundu egin behar zaio eta tratatu normaltasunez, beraiek hori eskertuko lukete.

    8. Eta hemendik aurrera zer?


    Oraintze bertan ez dakit nola izango da nire etorkizuna, baina gustatuko litziadake denbora pasa horrelako pertsonekin eta beraiek laguntzea.

    ELSA MORATO

    ResponderEliminar
  9. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia polita izan da proiektu honetan parte hartzea. Ekintza desberdinak egin ditugu egun bakoitzean eta gaixotasun desberdinak zituen jendearekin egon gara, laguntzen, ariketak egiten, eguneko aldizkaria irakurtzen, abesten, gimnasia egiten eta mila gauza gehiago egiten. Gainera pertsona berriak ezagutzeko aukera eman digu proiektu honek, eskolara igo ziren hiru boluntarioekin denbora asko hitz egiten pasa dugu eta.


    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana Uzturre zentroko langileak gaixoekin duten harreman estua izan da. Bizitza guztiaz ezagutuko balira bezala jokatzen dute. Gaixoei ez zaie ezer ere ez falta, oso ondo daude atendituta eta egunero gauza berri bat irakasten saiatzen dira. Nire ustez edonork ez du hori lortzen eta pazientzia asko behar da, horregatik gehien gustatu zaidan gauzetako bat da.


    3.Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu zaitena gaixo batzuen egoera izan da. Oso tristea iruditu zait, ezin dutelako ezer egin, gauza guztiak ahazten zaizkielako, ez dakitelako euren familia zein den eta egun guztia gurpil-aulki batean igaro behar dutelako. Horretaz aparte, ezin dute Uzturre zentrotik atera eta toki desberdinak ezagutu eta bisitatu, beraz geratzen zaien bizitza bertan pasako dute.


    4.Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Esperientzia ederra transmititu digute, batez ere hain gaizki ez dauden gaixoak. Egun batean adibidez eurekin hiru hilero argitaratzen duten errebistarekin laguntzera animatu ziguten. Beste egun batean zotzezko txalupak egiten erakutsi ziguten eta azkeneko egunean beraiekin gimnasian aritzeko proposatu ziguten. Honekin esan nahi dudana da, beti prest egon direla gurekin zerbait egiteko eta beti jarrera positiboarekin.


    5.Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Denei aukera ezin hobea eman die, batzuei famili bat eta etxe bat emateaz gainera, lan bat ere eman dietelako. Gaixotasun mentalak zituztenak adibidez, lana egiten dute goizero. Beste batzuk arropa garbitzen eta tolesten laguntzen dute. Gainera haien egoerako beste pertsona batzuekin daudenez harreman bat edukitzeko aukera ere badute.


    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Egia esan behar badut, ez nuke ezer aldatuko. Primeran dago antolatuta Uzturre zentroa. Baino zerbait aldatu beharko banu gaixoak kalera ateratzeko aukera emango nien, hau da, Tolosatik buelta bat emateko aukera. Hori bai, beti zentroko langile batek lagunduta noski. Nire ustez modu horretan askatasun gehiago izango lukete eta toki desberdinak ikusteak on egingo zien.


    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?
    Pertsona hobeago bat izaten lagundu dit, batez ere berekoikeria alde batera utziz eta besteei lagundu behar zaiela ikustaraziz. Nire ustez pertsona “humanoago” bat izaten lagundu dit proiektu honek.

    8.Eta hemendik aurrera zer?
    Oso lanpeturik nagoenez, ahal dudan heinean, noizbehinka, boluntario bezala joaten saiatuko naiz, bertako gaixoak laguntzeko eta eurekin denbora pasatzeko asmoz.

    Pablo Martin

    ResponderEliminar
  10. Ez da hain berria izan niretzat, gertu horrelako zerbait bizi izan dudalako. Baina oso esperientzia ona iruditu zait beraien eguneroko bizitza nolakoa den jakiteko eta aldi berean izugarrizko zortea dugula konturatzeko ere. Gainera, beraiekin komunikatzea etab. asko gustatu zait eta nik uste beraiek ere oso pozik jarri zirela gu ikustean.
    Gehien gustatu zaidana beraiekin pasa ditugun momentu guztiak eta beraiengandik ikasi dugun guztia izan da. Asko ikasi daiteke pertsona hauengandik nahiz eta egoera oso onean ez egon. Oso jatorrak dira eta benetan arreta jarri ziguten.
    Gehien harritu nauena pertsona hauek, bakoitzak duen gaixotasuna, eguneroko bizitzan lasaitasunez jardutea da. Zaila izan behar du horrelako gaixotasun bat edukitzea eta normaltasunez hartzea... Hala ere, batzuk ez dira egokitzen zentruetara, hasieran behintzat.
    Oso tratu ona izan dute gurekin eta guk beraiekin ere. Transmisioa oso ona, egokia izan da. Momenturo zegoen norbait gure ondoan eta zentruko pertsona bakoitzari nola hitz egin behar genien edota nola tratatu behar genien esaten ziguten. Asko eskertzen da hori.
    Uzturre zentru honek ematen dien aukera bakarrik ez sentiaraztea da batik bat. Gaixotasun hauetako bat duen pertsona batek beste batekin erlazionatzea, etab. Horrelako jende asko egongo da bakarrik dagoena eta egoera horretan bakarrik bizitzea oso tristea izan behar du, beraz, aukera paregabea da zentru honetan eguneroko bizitza egitea horrelako gaixotasun baten aurrean.
    Ez dakit, ez nuke ezer aldatuko. Izugarrizko ideia iruditzen zait horrelako zentru batean egotea, nahiz eta pena eman etxetik joatea baina gero zer ondo tratatzen dieten ikusten duzu eta gustora egoten zara beraiekin zentruan. Bisitatzeko denbora agian? Izan daiteke baina ez dakit, auskalo.
    Esperientzia berri bat, gure laguntza beti ere behar dutela eta horrelako pertsonak gu bezalakoak direla. Beraiengandik jasotzen dugun tratu berbera guk eman behar diegula. Ez diegu mespretxatu behar arazo edo gaixotasun bat izateagatik.
    Hemendik aurrera ez dakit zer egingo dudan ziur. Betidanik gustatu izan zait horrelako tokietan lan egitea baina, nork daki? Ez dakit horrelako zentro batera bueltatuko naizen. Oso gustura joan naiz ostegunero hara. Gainera, gure laguntza behar dutela %100 pentsatzen dut. Momentu libreren bat banu joango nintzateke beraiekin egoteko.

    ResponderEliminar
  11. NEREA LASO


    Esperientzia onuragarria izan da dudarik gabe. Adineko pertsonekin esperientzia izan dut lehendik,beraz, dezente ezagutzen nuen mundu hori. Gaixotasun mentala duten pertsonekin,ordea, lehendabiziko aldia izan da beraiekin hainbeste denbora pasatzeko aukera izan dudala. Gehien gustatu zaidana,beraz,mundu berri hau ezagutzeko aukera izateaz gain, denbora gutxian izan bada ere atxon amona zein beste pertsonekin igarotako denbora eta beraientzat horrelako ekintzek zenbaterainoko garrantzia duten ikustea izan da.

    Pertsonalki gehien harritu nauena, hain denbora gutxian nola « engantxatu »naizen da, askotan osteguna iristeko gogoz egoten nintzelako. Bestalde, gaixotasun mentala duten pertsonek beste edozeinek egin ditzakeen ekintza eta gauzak egin ditzaketela harritu nau.

    Uzturre zentroak antzeko pertsonekin egon eta arretaz zainduta egoteko aukera ematen die, askok gainera etxean ezin izango dute beraiek behar dituzten instalazioak eduki eta uzturre zentroak aukera hori ere ematen die.

    Proiektu hau, nire ustetan, oso ondo pentsatuta dago, batez ere denoi boluntariotza mundua erakusten diguzuelako. Egia da hala ere,batzuei ez zaiela erreza egiten atxon amonekin egotea,beraz, hauei 5 egunak luze egingo zaizkie beharbada.

    Lehen aipatu bezala, gaixotasun mentala ezagutu eta boluntariotza munduan esperientzia berri bat izatea aportatu dit. Hemendik aurrera, astean behin joatea gustatuko litzaidake eta horretara konprometitu. Aldez aurretik pentsatuta neukan horrelako proiekturen batean parte hartzea eta hau aukera ona izan daitekeela uste dut.

    ONDO IZAN!

    ResponderEliminar
  12. Niretzat esperientzia bikaina izan da. Aitona-amonen bizitza ezagutzen nuen aurretik beste zentro batean egon nahizelako, baino gaixotasun mentalak zituztenak nola bizi diren ez nekien. Ez nekien gaixotasun mental bat edukitzea hain erraza zenik, ezta nola sentitzen den mota horretako gaixotasunak duen jendea, horregatik asko gustatu zait Uzturrera joatea beraien bizimodua nolakoa den jakiteko eta kasu desberdinak ezagutu ahal izateko.
    Gehien gustatu zaidana, eta aldi berean harritu nauena, arazoak izan arren, aurrera egiteko duten gaitasuna, indarra eta kemena da. Arazoak izan arren zoriontsu eta itxaropenez bizi dira, eta pentsatzen dut askok beraien kasuan sekulako ezin egona izango luketeela, ni barne. Arazo larriak izan arren aurrera egitea lortu dute bere bizitzarekin, ahalik eta hoberen egoten eta hori benetan miresgarria da.
    Pertsonaren arabera, Uzturre zentroak gauza desberdinak aportatzen dituela uste dut. Aiton-amona asko jadanik zahartuta daude eta askok ez dira gai beraien kabuz gauzak egiteko eta laguntza behar dute, askok momenturo, eta Uzturrek lagundu egiten die. Beste batzuk eguna pasatzen dute bakarrik, eta hori oso ondo dago pertsona helduak entretenitzeko. Gaixotasun mentalak dituztenak aldiz, beraien kabu bizi daitezke, baino laguntza psikologikoa behar dute eta kontrola medikamenduak hartzerako orduan.
    Aldatuko nukeen gauza bakarra da denbora gehiago izatea, solairu bakoitzan denbora gehiago igaro ahal izateko eta bakoitzean dagoen bizimodua hobeto ezagutzeko.
    Batez ere gaixotasun mentalak dituzten pertsonak ezagutzea. Lehen beste irudi bat nuen haiekiko, guztiz okerra zena, orain aldiz ez. Errespetua diet, beraiek ez dute aukeratu etapa horretatik igarotzea ezta hor egotea ere, pertsona guztiz normalak dira, eta nire ustez jende askok ez du hori pentsatzen, beste planeta batekoak izango balira bezala begiratzen dituzte. Denek bizi beharko lukete esperientzia bat, guk azken hiru hilabeteetan bizitakoaren antzekoa.
    Hemendik aurrera bai pertsona helduak eta bai gaixotasun mentalak dituztenak, begirunez eta errespetuz begiratuko ditut, pertsona onak baitira eta benetan merezi dutelako. Eta betez ere inguruko gauzak apreziatuko ditut, edozein momentutan ni beraien lekuan egon nintekeelako.

    Alazne Artola

    ResponderEliminar
  13. Niretzat, esperientzia oso ona izan da, beste mundu bat ezagutzen duzulako. Ezagutzea beharrezkoa dela uste dut beraien egoera ikusita, asko ikasten baita. Gainera, esperientzia hau bizitzen dudan lehenengo aldia da, aurretik mundu hori ezagutzen ez nuen eta.

    Gehien gustatu zaidan gauza: bertako pertsonek nola bizitzen duten eguneroko bizia, alaitasunarekin.

    Astean behin bakarrik joanda ere, beraientzat asko da eta horrek harritu nau asko. Edozer gauza berri eginda, beraiek asko pozten dira eguneroko gauzen zerrenda apurtzen dutelako.

    Bertako pertsonak denak egoera antzekoak direnez, beraiei hobeto tratatzea lortzen da. Atentzio osoa dute han egiten duten langileek.

    Egia esan, antolamendua aldatuko nuke. Leku guztietatik pasa beharko genuke, eta guztietan antzeko denbora. Bestela ondo dago pentsatuta, denok parte hartzen dugulako besteei lagunduz.

    Lehen esan dudan bezala, esperientzia berri bat izan da. Beraz esperientzia listan beste bat gehitzen dut. Denetatik ikasi beharra dago, honetaz ere bai, eta probatu ere egin behar da, gustatzen edo gustatzen ez zaizun konturatzeko. Etorkizunerako oso garrantzitsua.

    Iñaki Lasa

    ResponderEliminar
  14. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzat esperientzia oso baliagarria izan da. Bertako gaixoakin erlazionatzen ikasi dugu, bakoitzak zuen gaixotasunaren arabera. beraz egun onak izan dira Uzturre zentrora joandakoak

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaizu gehien?

    Gehien gustatu eta era berean harritu nauena bertako langileek gaixoekin zuten erlazioa da. Horrez gain gaixoen erosotasun eta etxean bezela sentitzeko aukera horrek ere asko harritu dit

    3. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Esan dudan bezala, zentruko erbalitzaileak ez daude etxean bezain gustora, baina ez dute kexatezko arrazoirik, behar dutena eta gehiago baitute

    4. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentruak?

    Nire ustez Uzturre beraien gaixotasunekin laguntzen diete eta horrez gain erosotasunean laguntzen diete.

    5. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Aldatuko nukeen gauza bakarra gaixoen talde kopurua da. Zentroan gu binaka edo hirunaka jartzen ginen eta gaixo asko etortzen ziren guregana, horregatik talde txikiagoak egingo nituzke

    6. Eta hemendik aurrera zer?

    Proiektu honek jende mota ezberdinekin erlazionatzen erakutsi dit. hemendik aurrera eztakit, baina ez litzaidake inportako horrelako jendeari laguntzea

    IÑAKI ETXEBERRIA


    ResponderEliminar
  15. Oso esperientzia polita izan dela iruditzen zait baina ez da berria izan nire inguruan ere badagoelako horrelako arazoren bat duen pertsona bat. Ezagutzen ez diren perspertibak, iritziak eta beharrak ikusi ditugu beraiengan. Horrelako zentru batera joaten nintzen lehenengo aldia eta onugarria dela gure adinetako jendearentzat uste dut.
    Gehien harritu nauen gauza bat dagoen jende ezberdina da. Pertsona bakoitza ezberdina da eta bakoitzak dituen arazoaz konturatu behar dutela eta aldi batean denak batera egon. Gehien gustatu zaidana berriz, han dauden pertsonak egiten duten lana izan da beraien pazienteekin nola baitera esateko. Horetaz gain, eskaini dizkiguten momentuak ere gustatu zaizkit.
    Jende askok etxean ez duten aukera dute bertan eta oso onuragarria dela beraientzat iruditzen zait. Bertan egoteko aukerak oso onak dira, egun osoa beraiekin zaudelako eta edozein ez behar pasatzen bada laguntzeko gertu daude.
    Hemendik aurrera ez dakit zer egingo dudan. Esperientzia polita dela iruditzen zait baina beste alde batetik gogorra da lehen esan dudan bezala, gertuko pertsona bat daukadalako eta badakitelako hori zer den. Baina laguntzea iñoiz ez dator gaizki horregatik eskertzen dela uste dut.
    Maialen Alonso

    ResponderEliminar
  16. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzako esperientzia baliagarria izan da ez nuelako ideiarik mundu onen inguruan eta uzturrera joanez ba pixkatxobat ikasi det.Beraz, jakinean ibiltzeko gaizki ez dago.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaizu gehien?

    Gehien harritu nauenak seguruenik zenbat gaixotasun dauden eta horiek zaintzeko modua izan daiteke,eta horrekin batera nola dakiten bakoitzak duen gaitxotasuna eta nola zaindu beharra dagoen.Gustukoena ba bueno generalean dena antzeko.

    3. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Egia esan oso ona zeren nahiko ondo zeukaten kontrolatuta dena orduan ba dena ondo zijoan, jende ona iruditu zitzaidan eta bertan dauden gaixoak ondo zainduta egongo direlakoan nago.

    4. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentruak?

    Denetik dutela uste dut, bai jateko,jolasteko,ikasteko etbr..
    Noizbehinka ere eskurtsio batzuk egiten dituztela ere uste dut eta horrelako planekin ba bertan daudenak egunak entretenituak pasatzen dituzte.

    5. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Jende gehiago joatea taldeetan zeren gaixo asko daude eta gu gutxi gara beraiek denak atenditzeko momentu berdinean.

    6. Eta hemendik aurrera zer?

    Bueno ba esperientzia berri bat bizi dugu eta hemendik aurrera ba bueno gaixo bat edo edukitzen badut ba badakit zer izango den eta nola afrontatu pixkatxobat hobeto eta bueno bizitakoarekin ba ez litzaidake axolako gaixoei laguntzea beharrezkoa bada

    Manex Azkue









    ResponderEliminar
  17. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzako esperientzia oso baliagarria izan da ez nekielako gauza askorik gauza hauen inguruan eta orain ba bueno ohartuta nago.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaizu gehien?

    gehien harritu nahuena nola dituzten gauzak antolatuta da, gaixo bakoitzaren arazoa zein den eta nola zaindu beharra dagoen dakitelako.Gehien gustatu zaidana ba beraiek beti daudela prest hitz egiteko eta gu beraie laguntzen uzteko.

    3. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Nahiko alaia, bertakoekin erlazio ona dutela ere erakutsi digute eta bertako pertsonei behar dutena eta gehiago ematen die.

    4. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentruak?

    Aukera handiak dituzte, beti daukatelako aukera eskurtsiora joateko,kalera joateko edo ta kirola egitera joateko.Nahiko ondo dute antolatuta dena bertakoei egunak azkar eta gustura pasatzeko.

    5. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Taldeen kopurua aldatuko nuke zeren gu gutxi gara eta beraiek asko eta denei batera atenditzeko aukerarik ez dago.

    6. Eta hemendik aurrera zer?

    Hemendik aurrera ba ez dakit zer gertatuko den baina gauza onuragarriak lortu ditut esperientzia honekin: bata badakitela nolakoa izango litzateken gauza gaixo bat eduki ez gero eta prest egongo nitzatekela gaixoei laguntzeko beharrezkoa izango balitz



    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

      Niretzat esperientzia ona izan da gauza horietaz konturatzeko eta gertu bizitzeko.

      2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaizu gehien?

      Gehien gustatu zaitena gaixoek duten ardura eta atentzioa da eta gehien arritu nauena batzuk nolako egoeratan dauden ikustea.

      3. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

      Ona, bertakoei asko laguntzen dietelako ariketak egiten eta gazteak zirenean nolakoak ziren gogorarazten.

      4. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentruak?

      Aukera oso ona ematen die, adibidez, zailtasunak dituzten familiei bertan uzten edo familiarik ez dutenei etxe bat ematen.

      5. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

      Taldeak handitu egingo nituzke eta horrela egun gehiago joan ahal izateko aukera eduki.

      6. Eta hemendik aurrera zer?

      Ez dut uste gauza honekin jarraituko dudanik, ez zaitelako geiegi gustatzen beste pertsonekin lana egiteak.

      AITOR SAGASTUME

      Eliminar