2018/03/01

Hirugarren txanda 2017-18

Dagoeneko amaitu da hirugarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.


  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?

10 comentarios:

  1. Bost astetan zehar, hainbat egunetan Uzturre zentrura joaten egon eta gero, hausnarketa bat egitea tokatzen zaigu, hainbat gauza positibo eta negatiboei erreparatuz egingo dudan hausnarketa izango da hau.

    Aurretik antzeko esperientzia bat izanda, "Manos vivas" izan zen bezelakoa, esperientzia honetaz ere hitz egin dezaket. Egia esan proiektu honetan parte hartzea beti aberasgarria da, hainbat arrazoiengatik, haien artean, jende berria ezagutzea, eta pertsona baten eguna irrifar sinple batekin alaitzea.

    Gehien gustatu zaidana, hainbat gauzetaz konturatu naizela da, adibidez, ez nuen pentsatzen irrifar batekin beste pertsona baten eguna alaitzea nuenik, eta hainbat egunetan hortaz jabetu naiz. Bestalde, zentruan dagoen atmosfera izugarria da, sekulako harremana dute bai gaixoen artean eta bai langileekin.

    Gehien harritu nauena zentruan duten konbibentzia izan da. Askotan konbibentzia horrelako tokietan ez da erraza, eta hemen, nabari da, denek beraien aldetik jartzen dutela, konbibentzia on bat egon dadin. Dituzten arauei esker dena errexagoa baita.

    Esperientzia asko transmititu dizkidate zentruko erabiltzaileek, denetariko esperientziak bazeuden, traumengatik hor bukatu duten pertsonak, edo beraien seme-alabek ezin direlako haietaz kargu egin. Ezagutzen ez nuen beste errealitate bat.

    Uzturre zentroak, aukera handi bat ematen die, berriz ere sozializatzeko aukera ematen die erabiltzeileei, baliogarrik sentitzeko aukera ematen die. Independienteak izateko aukera.

    Proiektu hontatik aldatuko nuena, denbora gehiago izatea pertsonak ezagutu ahal izateko eta beraien historiak eta horrelakoak ezagutzeko, oso denbora gutxi egoten garelako beraiekin.

    Lehen esan bezala, esperientzia honek, beste errealitate bat ezagutzeko aukera eman dit, gauza asko ikasi ditut esperientzia honekin, garrantzitsuena, ditudan gauza guztiei garrantzi gehiago eman behar diedala. Nik baino behar gehiago dituzten pertsonak ezagutu ondoren, atera dudan ondorioa da hori.

    Ruben

    ResponderEliminar
  2. * Esperientzia aberasgarria izan da proiektu honetan parte hartzea. Adineko pertsonekin eta gaixoekin egotea zer den ikasi dut, baita beraiek zenbat sufritu duten bizitza honetan ere. Horrelako momentuetan konturatzen gara zer zortedunak garen.

    * Gehien gustatu zaidana pertsona berriak ezagutzea izan da, bakoitza bere xarmarekin, bere historiarekin... Baina batez ere, konturatzea gu han egongo baraiei poztu egiten geniela konturatzen izan da, hau da beraiei pozik egitea.

    * Gehien harritu nauena Uzturreko erizainek bertakoei tratatzeko modua izan da. Goxotasun handiz hitz egiten diete eta pazientzia handia dute. Bestalde, pertsona bakoitza mundu bat zen, hau dau beraien gaixotasunekin eta beharrekin, eta lankideeek denak ondo ezautzen zituzten.

    * Esperientzia ona transmititu didate Uzturre zentruko erabiltzaileek. Gauza berriak erakutsi dizkidate eta beraien adinekoei laguntzeko gogoa transmititu didate.

    * Bertan, beraien bizi kalitatea hobetu dute, izugarri zaintzen dituzte eta alaitasuna transmititzen diete langile guztiek.

    * Aldatuko nuena, derrigorrezkoa ez izatea izango litzateke. Agian pertsona batzueri ez zaie gustatzen bertako anbientea eta sufritu egiten dute.

    * Gehienbat poztasuna eman didate Uzturrera jeitsi garen egun gutxi hauek. Gauza asko ikasi ditut bizitzari buruz eta adineko pertsona izateak bere alde on eta txarrak dituela transmititu didate.

    Maialen Estivariz

    ResponderEliminar
  3. Esperientzia oso polita iruditu zait, aberasgarria. Gainera taldean oso gustora egon naiz eta gauza berriak bizi ditugu batera. Gehien gustatu zitzaidan eguna azkena izan zen. 2. Solairuan egon ginen, gaixotasun mentalak zituzten pertsonekin. Hangoekin gehien elkarreragin nuen eguna izan zen. Beraien partez jartzen zuten gu ezagutzeko eta segituan oso eroso sentitu nintzen. Hauek ezagutzea errazagoa egin zitzaidan. Gainera psikologiako azken urteko praktiketan zegoen mutil bat zegoen. Honek gitarra jo eta kantatu egiten zuen. Ia goiz osoa abesten pasa genuen eta asko disfrutatu nuen.
    Uzturrek gauza asko eskeintzen ditu eta oso onak gainera. Zaintzaileak eta langileak oso alaiak ziren eta erlazio berezia zuten bertan bizi ziren pertsonekin, oso positiboa eta beharrezkoa iruditu zitzaidan. Goiza ondo antolatuta zegoen,ekintza desberdinekin. Horretaz aparte, pertsona bakoitzak behar zuen asistentzia berezia zuen; errehabilitazioa, podologoa …
    Aiton-amonen artean talde txikiak zeuden eta so dibertigarria zen beraien arteko elkarrizketak entzutea, batez ere eguneko zentroan.
    Adineko pertsonengana urbiltzen ikasi dut, eta hauekin hitz egiten. Iruditzen zait bertan lan egiten duten pertsonek meritu handia dutela eta berain lana oso garrantzitsua dela. Nire ustez ondo antolatuta dago proiektua, denbora aldetik nahikoa iruditzen zait lau egun izatea. Oso gustura joan naiz.

    Lucía GOya

    ResponderEliminar
  4. Esperientzia aberasgarria izan da, eta batez ere berria. Gaixotasunak jota dauden pertsonekin jardutea agian ez da lan erraza izan, baina une politek eta partekatutako momentuek edo bizipenek pena merezi izan dute.
    Gehien gustatu zaitena, gaixoen eta bertako langileen esker ona izan da. Keinu txikiak eta beraiengan atentzioa jartzea asko eskertzen dute, eta helduenek maitatuak sentitu direla esatean, hunkitu eta pozez betetzen gaituzte.
    Gehien harritu nauena aldiz, zaintzaileen lana izan da. Borondate on guztiarekin egunak joan egunak etorri zentruko gaixoei laguntzeko, babesteko eta zaintzeko prest daudelako. Horretaz gain, mentalki arazoak dituztenen egoera larriak edo serioagoak harritu eta nire egoera fisiko zein psikologikoa estimatzen eta hobeto ezagutzen lagundu dit.
    Uzturre zentruko erabiltzaileek esperientzia berria transmititu didate, nire "zona de konfort"etik irten ahots berriak zein ezberdinak entzun eta ezagutu ditudalako.
    Uzturre zentruak bizi berri bat bizitzeko aukera ematen die, noraezean eta bakarrik daudenei berriro ere bizitza gogoz bizitzeko aukera emanez, eta beraien bizitza pozez eta alaitasunez bizitzen, jendearen inguruan, bakarrik sentitu gabe.
    Proiektu honetan egia esan ez nukeen aldaketa askorik egingo baina bai uste dut hobeto izango litzatekeela Uzturre Zentruan egiten diren taldeen kideak kopuru handiagoak izango balira, aniztasun handiagoa egon dadin eta giro jendetsuago bat egoteko.
    Uzturre Zentruan egun hauek egoteak esperientzia, ikus-puntu berri bat eta bizi pentsaera berri bat konpartitu didate. Boluntario joateko prest egongo nintzateke nire hobbyei edo gustuko gauzei uko ez egiteko bezain denbora nahikoa izango banu. Esperientzia bakarra eta ahaztezina izan da, paregabea.

    Markel Rueda Olangua

    ResponderEliminar
  5. 1.galdera
    Proiektu honetan parte hartzea esperientzia ezinhobea izan da, bertan gauza berriak ikasi ditugu generazio zaharrenengandik eta horrek azken finean gauza positiboak dakarzkizu etorkizunerako.

    2.galdera
    Gehien gustatu zaidana bertan dagoen giro ona izan da, beraien artean oso harreman ona dute eta momentu dibertigarriak ere pasatzeko aukerak dituzte zaharrenek hainbat ekintzekin.

    3.galdera
    Gehien harritu nauena bertan langileek duten kordinazio ona izan da, bertako langile guztiek gaixo eta zaharren izen guztiak dakizkite, iraganean izandako esperientziak ezagutzen dituzte, eta bakoitzen beharretara oso ondo egokitzen dira. Gainera langileen eta bertako pertsonen artean konfiantza handia dago.

    4.galdera
    Erabiltzaileek transmititutako esperientzia oso ona izan da, denbora guztian oso ondo atendituta eduki gaituzte eta zerbait behar genuenean hor zeuden laguntzeko prest. Denak oso jatorrak izan dira eta konfiantza transmititu ziguten hasieratik.

    5.galdera
    Uzturre zentroak ematen dien aukera oso ona da bertan dauden pertsonei. Laguntza izugarria eskaintzen dute eta bertan oso egoera onean bizitzeko aukera dute. Gainera eguneko zentrua ere oso ondo dago, askotan familiakoek ezin dutelako beraietaz arduratu eta eguna pasatzeko aukera dutelako familiakoak itzuli arte.

    6.galdera
    Proiektu honen inguruan ez nuen gauza handirik aldatuko, gehienez ere, aukera polita izango zen bertako zahar edo gaixoekin kalera atera ahal izatea eta buelta bat eman edo horrelako zerbait egingo bagenuke.

    7.galdera
    Esperientzia berri eta oso on batez aparte, uzturren pasatako egun hauek gauza bat erakutsi didate; mundu honetan gu baino behar gehiago dituen pertsonak daude eta hauei laguntzea aukera polit bat da, gainera ditudan gauzak gehiago baloratzea ikasi dut. Hemendik aurrera behar handien duten pertsonei laguntza bat eskaintzea gustatuko litzaidake.

    ASIER MARTIN

    ResponderEliminar
  6. Espero nuena baino hobeagoa izan da esperientzia hau, beti oso itxia izan bait naiz eta uste nuen oso zaila egingo zitzaidala bertako pertsonekin egotea, baina benetan oso gustora sentitu naiz. Gehien gustatu zidana izan da, ikustea nola bertako bertako pertsona askok, gurekin egotean pozten ziren ; oso setimendo pozgarria da. Egia esan, ez naiz harritu ia ezerrekin... Bigarren solairuan egon nintzenean ni bezain frikia zen perstona bat ezagutu nuen, horrek bai harritu ninduela XD. Bertako erabiltzaileek esan dudan bezala esperientzia oso ona transmititu didate. Uzturre zentroan pozik dudela antzeman dut, proiektuak egiten dituzte, eta beste hainbat gauza interesgarri(arrauna...). Ez nuke ezer aldatuko proiektuaren inguruan, oso ondo antolatuta dagoela uste dut. Errepikatuko nuekeen esperientzia izan da.

    Irene Etxarri

    ResponderEliminar
  7. Hasieran pixka bat beldurtuta nengoen ez nekielako nolakoa izango zen esperientzia edo zer kontatu beharko genien aitona-amonei. Momentu batzuetan deseroso sentitzeko beldurra nuen. Baina lehenengo egunetik, bertara joan eta oso lasai sentitu nintzen. Aitona amonekin konfiantza oso azkar lortu genuen eta oso gustura egon nintzen. Beraz, oso esperientzia ona izan da. Beraiek alaitzeko eta guk ere gauza desberdin bat esperimentatzeko aukera ederra iruditu zait. Gehien gustatu zaidan gauza, beraiekin eskulanak edo jolastea izan da. Adibidez, iñauterietarako karetak margotzean edo bingoan jolastu genuenean. Gehien harritu nauena, aitona amonak zein humoretsu edo beti gauzak egiteko prest zeudela izan da. Nahiz eta aitona amona askok batzuetan ariketak ezin zituzten egin, gimnasiakoak adibidez, beti zeuden humore onez edota guri gauzak erakusteko irriketan. Uzturre zentruko erabiltzaileek oso esperientzia eta tratu ona erakutsi digute. Gauzak oso ondo antolatuak zituzten eta gure galderak edo dudak argitzeko prest egon ziren momentuoro. Beraien arazoak argitzeko eta egunak alaitzeko baita egunak alaitzeko eta beste persona batzuekin komunikatzeko baita erlazio ona sortzeko aukera ematen die uzturre zentroak. Egunak etxean aspertuta egon beharrean, batzuk centro de dia edukitzne dute eguna bertan pasatzeko entretenituak. Beste aitona amona batzuk, aldiz, bai eguna eta baita gaua bertan pasatzen dute. Ez dut ikusten beharra dagoenik ezer aldatzeko. Asko gustatu zait esperientzia eta ez nuke ezer aldatuko. Aitona amonekin egoteak eta beraien historio eta iritziak entzutea asko gustatu zait. Askotan gure lagunartekoen edo gurasoen iritziak entzuten ditugu eta helduagoekin egotea eta gauzak elkarbanatzea oso polita izan da.

    Miren Alargunsoro

    ResponderEliminar
  8. Egias esan hasieran ez nuen joateko gogo asko, uste nuen aspertu egingo nintzela eta gainera oso deserosoa izango zela. Horregatik Uzturrera joateko eguna hurbiltzen zen einean geroz eta urduriago jartzen nintzen eta gainera, denbora guztian pentsatzen nengoen bueltatzeko orduan aldapa igo beharko nuela (gainera beharbada euria egin ahal zuen…).
    Denbora pasa eta lehenengo eguna iritsi zen, baina nire lasaitasunerako egun horretan zentroa erakutsi ziguten eta bere instalazio guztiak. Solairu guztietatik pasa ginen, azkeneko solairutik hasi eta lehenengoan amaitu genuen; bertan logelak, pasilloak, makinak… ikusi genituen baita bertako zenbait pertsona eta langile. Bertako pertsona batzuk ezagunak egiten zitzaizkidan, beharbada eskolan ikusi nituen, baina hoietako asko ez nituen ezagutzen; hala ere ia denok gurekin egoteko irrikan zeudela zirudien. Horregatik hurrengoan lasaiago joan nintzen.

    Egia esan, azkenean oso ondo pasa nuen solairu guztietan eta ez nintzen azpertu. Lehenengo solairuan oso gusora egon nintzen, nire taldeko amonak oso dibertigarriak ziren eta asko dibertitu nintzen. Bigarren solairuan denbora guztian hitz egiten egon ginen: musikaz, ikasi nahi genuenetaz… Hirugarren solairuan bingora jolasten egon ginen, egia da ez genuela asko hitz egin, baina dibertigarria izan zen eta azkeneko solairuan eskulanak egin genituen hitz egiten genuen bitartean. Egia da solairu guztiak ez zirela berdinak izan eta batzuk besteak baino gehiago gustatu zitzaizkidala gehiago dibertitu nintzelako, baina oso gustora egon nintzen, ez zen para nada espero nuena. Gainera esan beharra daukat esperientzia honen ondorioz egoitzei buruz neukan irudia edo aurreiritzia zeharo aldatu zela; ez dakit ideia horiek Simpsoneko aitonarengatik edo pelikuletan ikusitako egoitzengaitik izango zen baina jada ez dut horrela pentsatzen. Uste nuen pertsona guztiak zaharrak zirela eta ia mugitu eta hitz egiten ez zutenetariko pertsonak zeudela bertan. Baina ikusi nuen jende “gaztea” ere zegoela (egia da kantitatea askoz txikiagoa zela) eta fisikoki oso ondo zeuden zaharrak ere zeudela; are gehiago, bertan 99 urte zituen emakume bat ezagutu nuen, aurten 100 beteko ditu.

    Oso esperinetzia onuragarria izan dela uste dut, bai beraientzat eta bai guretzat. Beraiek denbora pasa, entretenitu, dibertitu… egiten dira eta gutxienez gu lagundu edo eguna poztu egin diegularen sentsaioarekin goaz etxera.

    Oso garrantzitsua iruditzen zait Uzturrera joatea eta beraiekin egotea. Egunen batean gutako bat hoietako bat izango da, hau da, denok zaharrak egingo gara, bizitzaren zikloa da, horregatik garrantzitsua iruditzen zait erakustea zaharrak gure gizartearen zati handi bat direla eta zaindu egin behar ditugula. Zure aitonak adibidez, zure gurasoak, zu… zaindu eta lagundu zaituzte eta zuen ondoan egon dira eta gutxienez beraiei zaintzea beraiek egin zuten moduan edo beraien “bidaiaren amaieran” egotea garrantzitsua dela uste dut.
    Etxe batera ume bat etortzen denean zoriontasuna eta alaitasuna dira, aitonak aldiz, “karga” bat direla dirudite, baina azkenean biegi “zaindu” behar zaie ezta?.

    Ane Aldea.

    ResponderEliminar
  9. Ekintza honetan parte hartzea aberasgarria izan da niretzat. Bizitzarako gauza berriak ikasi ditugu, bertan dauden pertsonek esperientzia dutelako. Beste behin parte hartzea gustatuko litzaidake. Gehien gustatu zaidana, bertako pertsonein elkarrizketak mantentzea izan da. Beraien lehengo bizimoduaz ohartzeko eta beraien sentimendu eta anekdotak entzutea. Espero nuena izan da, lehenago egonda geundelako. Baliabide asko situztel airudietzen zait, gauza asko egiteko. Adineko persona gehienak, ez dute ezer ere edukitzeko entretenitzeko , beraz bertan, ekintza ezberdinak eginez entretenitu egiten dira. Gu han egotea beraientzat distrakzio moduko bat da eta guretzako aberasgarria den denbora pasa, beraz baliagarria da denentzat. Ez nuke ezer ere ez aldatuko, dena modu egokian dago antolatua. Taldeetan geunden kopurua egokia iruditzen zitzaidan, hau da, pisu bakoitzean hiru pertsona. Esperientzia polita izan da, berriro errepikatzeko aukera izango dudalakoan nago.

    Ainhoa Gibelale

    ResponderEliminar
  10. Asko gustatu zait esperientzia hau. Oso aberasgarria iruditu zait haien bizikidetzaren parte izatea, eta haien egunerokoan barneratzeko aukera izatea, ez joku edo ekintza bereziak egitea bakarrik, baizik errealitatea ezagutzea.
    Bestalde, nire esperientzia pertsonalari begira, oso erraza egin zait hasieratik haien taldean murgiltzea eta harremanak estutzea. Gehien gustatu zaidana haiek gu taldeko beste bat gisa tratatu izana da, mesederik egiten ari ginela hain kontuan izan gabe.
    Polita iruditu zait geure bizitzan zehar, behin izan arren, beste bizitzak nolakoxeak diren jakitea, eta haiengan eragitea.

    DORLETA GALAN.

    ResponderEliminar