2018/01/11

Bigarren txanda 2017-2018


Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.


  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?

11 comentarios:

  1. Uzturre zahar egoitzan oso ondo pasatu dut zaharrekinb batez ere bingoan jolasten edo beste hainbat jokotan. Esperientzia asegarri bat iruditu zait, niri beste pertsonei konpainia egitea gustatzen zaidalako. Ez da ezer harrigarririkegon, dena espero nuen bezala edo aurretik ikusi dudan bezala manatendu da, azken finean, zaharren egoitza normal bat da. Bertako langileeak oso atseginak ziren, batez ere bigarren pisuko langileak. Gainera horrek bertako gaixo eta zaharrengan ikus daiteke, oso gustura bizi direlako haiek emandako zerbitzuagatik eta azken finean beste lagun batzuk daukatelako (zaharrek askotan behar dutena maitasuna eta konpainia da, eta langileen bitartez lortzen dute). Egia esan proiektu hau oso ondo dagoela iruditzen zait, urte guztian zehar joan beharko genuke (eta bertakoek ere eskertuko lukete).
    Helburu garrantzitsuena niretzako nire etorkizuna norantz bideratuta egongo den zehaztea izan da aspalditik, eta honi esker jakin dut azkenean zer nahi dudan. Talde sozial dewsberdinetan lan egitea gustatzen zaidala deskubritu dut, eta horren inguruko etorkizun bat nahi dudala argi daukat.
    Jone Telleria

    ResponderEliminar
  2. Uzturre zentroan bizitako esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat. Bertako jendearen errealitatea nolakoa den ezagutzeko balio izan d it eta gauza asko ikasi ditut beraiengandik. Gehien gustatu zaidana bertako langile eta aiton-amon/gaixoen arteko harremana da. Asko harritu ninduen bertako gaixoak gertatzen zaien guztiaz konsziente izateak eta naturaltasun osoz kontatzeak. Uzturre zentroko erabiltzaileak oso jatorrak izan dira gurekin eta gure konpainia eskertu dutela iruditzen zait. Uzturre zentroko erabiltzaieei egonaldi atsegina eskeintzen zaie, zerbitzu asko asetzen dizkiete eta maitasun osoz hartuak dira. Ez nuke orokorrean ezer aldatuko; baina, aiton-amonekin/gaixoekin egin ditzazkegun ekintza gehiago txertatuko nituzke. Uzturre zentroko esperientziaren bidez bertako jendearen egunerokoa nolakoa den ikusi dut eta beraien bizipenak entzuteko aukera izan dut. Ez dakit hemendik aurrera Uzturre zentroa berriro bixitatzeko aukera izango dudan baina ikasitakoarekin geratzen naiz.
    Nerea Dorronsoro

    ResponderEliminar
  3. Esperientzia oso aberasgarria izan da Uzturre zentrora egindako bisitak eman didana. Hasiera batean ez nuen gogo asko bertara joateko aspertu egingo nintzela pentsatzen bainuen, horrez gain, gaixotasun mentalak zituzten pertsonen aurreiritz txarra nuen, baina lehen egungo bisita eta egin ziguten aurkezpena egin eta gero nire ikuspuntua guztiz aldatu zen.

    Gehien gustatu zaidana bertako pertsonekin egindako hizketaldiak izan dira. Beraiek beraien sekretutxoak eta gertaerak kontatzen zizkiguten, eta guk bitartean, geure gaztetasunetik geneukan ikuspuntua.

    Harrituta geratu naiz bertako pertsonekin. Asko adin zaharrekoak edo gaixoak dira, baina ala ere beraien bizipozak bertan jarraitzen du. Gimnasia, eskulanak, jokuak...horrelako gauzak egiteko irrikitan egoten dira eta horrek poztasun handia ematen du.

    Uzturren zeuden pertsonek transmititu didatena bertan pozik daudela izan da. Bertan behar duten guztia dute eta laguntza behar badute laguntzaileak beraiei laguntzeko adi eta prest egoten dira momenturo. Instalazioak ere oso ondo daude eta beraz espazio handia dute bertan. Honek beraiei ere independentzia puntu bat ematen die, gustuko dutena egiteko aukera baitute.

    Proeiktua oso ondo dagoela iruditzen zait baina agian laburregia izan da eta egun gehiagotan joan beharko genuke bertara. Horrez gain, batzuetan egindako jarduerak astun xamarrak izan dira.

    Esperientzia honetan gauza berriak ikasi ditut eta pertsona asko ezagutu ditut. Uste dut, proiektu honetan ikasitakoa nire bizitzarako onuragarria izango dela eta hori da garrantzitsuena. Beraiek nirekin beraien eguneroko gertakariak konpartitu dituzte eta nik beraiekin nireak. Esperientzia oso polita izan da eta seguru nago bizitako momentuak ez ditudala ahaztuko.

    Unai San Martin

    ResponderEliminar
  4. Uzturre zentroko esparientzia oso ona eta aberasgarria izan da. Han dagoen giroa izugarria da, denen artean oso ondo ematen dira eta beraien artean asko laguntzen dira. Jendea oso dibertigarria da eta beti zurekin hitz egin nahi dute eta beraien istorioak eta familien kontuak kontatzen dituzte. Gehien harritzen nahuena da hango jendeak nola erreakzionatzen dute gazteak ikustean, beti irrifarre batekin ahoan. Proiekto honek esperientzia berriak eskaintzen ditu eta ez nuke ezer aldatuko. Esperientzia honek balio izan dit konturatzeko beti pozik egon behar dala naiz eta bizitzan momentu txar asko pasa. Iker Lacunza

    ResponderEliminar
  5. Uzturren bost astez egon ondoren, esperientzia horren inguruko hausnarketa egitea tokatu zaigu dagoeneko. Esan beharra dago bertan izan nintzela Kirikiñorekin Gabonetan abesten eta dantza taldearekin dantzan duela pare bat urte, baina, esperientzia hau oso ezberdina izan da aurrekoekin konparatzen badugu. Gaixoekin eta aiton-amonekin astean bi orduz egotea oso aberasgarria izan da niretzat.
    Hasieran ez nekien nola eramango nuen beraiekin hitz egiteko kontua, baina, gutxira, edonorekin bezalaxe hitz egin zezakeela konturatu nintzen. Lehenengo astean solairu guztiak ikusi ondoren, bigarren astean bigarren solairuan egon nintzen gaixo mentalekin. Ondoren egon nintzen solairuak baina gehiago gustatu zitzaidan. Nahiz eta gaixo mentalak diren, egunerokotasunean kontrolatuta daude eta kalean ikusiz gero, pertsona normalak direla pentsatuko zenuke. Hiztunak, beraien gaixotasunaren inguruan hitz egiteko gai direnak, autonomoak… oso gustura egon nintzen beraiekin. Beste hiru solairuak oso antzekoak egin zitzaizkidan. Hauek adinez helduagoak direnez, gaitasun gutxiago dituztela konturatu nintzen. Gainera, hauekin egin genituen ariketak ez ziren eskulanak egitea bezain dinamikoak izan eta egoera honen aurrean zailagoa egin zitzaidan beraiekin komunikatzea ez baitzuten gaitasun hori nahiz eta nik nire aldetik ahal nuen guztia jarri nuen eta azkenean giro polita sortu zen.
    Uzturre zentroan dauden erabiltzaileek ez dute kexatzeko arrazoirik, bertako langileek oso ondo zaintzen baitituzte. Egunero ekintza ezberdinak egiten dituzte. Gainera, yoga, baratza, irratia gure ikastetxean… aukeraketa zabala dute gustuen arabera. Proiektuari dagokionez, esan beharra dago merezi duela. Nire bizitzan esperientzia honek eragina izango duela argi daukat. Gauzak bigarren ikuspuntu batetik ikusten hasiko naiz eta besteengan gehiago pentsatuko dut. Gainera, dugun adinerako eta orain errealitateaz jabetzen garenez, egin beharreko gauza bat dela iruditzen zait. Beraz, ez nuke ezer aldatuko eta proiektuak urteetan iraun dezan espero dut.

    NAROA JAUREGI

    ResponderEliminar
  6. Oso ondo egon da proiektu honetan parte hartzea, nire lehenengo aldia izan ez arren horrelako proiektuetan parte hartzea, gustora jeisten naiz Uzturre zentrora. Aiton amonen historioak entzutea eta beraiek nirekin gustora daudela ikustea da gehien gustatu zaidana. Bertako erabiltzaileek gustora dabiltzala ikusten da eta aiton-amonekin duten erlazioa oso ona dela. Beti daude muxuak, besarkadak ematen edo mimoak egiten beraien artean. Nire ustez proiektu hau ez luke derrigorrezkoa izan behar hori da proiektu honen inguruan aldatuko nuen gauza bakarra. Esperientzia honek gauza asko erakutsi dizkit. Lagun batzuk ere egin nituen zentroa, Consuelo adibidez, gure marrazkiekin ederki pasa genuen. Esperientzia gomendagarria edozeinentzat.

    Lorena

    ResponderEliminar
  7. Bigarren txandan, Uzturre zentrora joateko aukera eman zidaten.Bertan, bertako aiton-amonekin egoteko aukera paregabea eduki nuen. Ostegunetan jaisten ginen, eta bi orduz egoten ginen bertan. Nahiz eta niretzat ez izan esperientzia berria, lehengo urtean bezain gustura egon naiz.
    Gehien gustatu zaidana, bertako jendearekin edukitako elkarrizketak izan dira, beraien iraganaz hitz egin didate eta nik berriz, egunero gertatutakoaz.
    Aldiz, gehien arritu nauena, beraiek gure adinarekin zuten egoera izan da, beraien egoera. Bertako aiton- amonek eman didaten esperientzia paregabea izan da, beraiek eman didaten konpainia eta nik beraiei emandakoa. Bertan, goizean heziketa fisikoa egiten dute, hainbat ekintza ere egiten dituzte: baratzera joan, Tolosatik paseatu…
    Proiektu honetatik ez nuen ezer aldatuko, aukera ona eta esperientzia berriak izateko aukera ematen baitugu. Esperientzia honetatik ikasi dudan gauza garrantzitsuena, guk beraiengatik ikasitakoa da, gauza txikiak baloratzea eta beraien garrantzia kontuan hartzea.

    Olaia Amondarain Labayen

    ResponderEliminar
  8. Esperientzia polita izan da aiton amonekin egotea egia esan ez nuen uste horen ondo pasako nuenik eza horrenbeste ikasiko nuenik. Azken finean beraekin ordutxo batzuk egotea oso atsegina izan da, beraien historioak bizitako gauzak eta… kontatzen digute egia esan oso interesanteak izaten dira zeren bertan ikusten dituzu aiton amon batek bizi izan dituen gauza guztiak eta berak nola kontatzen dituen oso ikusgarriak izaten dira.
    Pisu bakoitzean egoera desberdinak aurkitzen dituzu. Niri gehien markatu didan eguna edurne pasbanen elkarrikezta bat ikusi genuen pisu ortan zeudenekin non bere bizitzari buruz hitz egiten zuen edurnek. Ondoren guztiak koarroan jarri eta zerrekin identifikatzen garen hitz egin genuen. Bazegoen emakume bat berak alcolarekin arazoak izan zituela eta orduan berak esaten zuen edurneren bideoak gauzak ondo egiten asi behar zuela ersakusi ziola eta nahiz eta gauzak ondo ez joan aurrera atera dautekela, beste mutil bat depresioan zegoen eta ain zuzen ere edurnek orixe kontatzen zuen bera ere depresio batetik atera dela hortaz ikusztearazi zioten bertako langileek depresiorako paastilla artzea edo bertan sartua egotea arazo bat dela baino bertatikk atera behar den gaixotasun bat dela. Egun ori izan da gehien markatu didana ala ere beste egunetan ariketak egin ditugu gimnasia,ekulanak,moztu ,pintatu…. Eta horietan ere oso ondo pasa dut.
    Egia esan berriro bueltatuko nintzakete bertatik izugarrizko sentsazio honerekin ateratzen nintzen gustora eta oso ondo sentitzen nintzen bertan lagundi izanak izugarrizko sentsazio onarekin bueltatzen nintzen.
    Nerea Eizagirre

    ResponderEliminar
  9. Azkeneko bost asteetan ostegureno uzturre egoitzara jetxi gara ikasle batzuk. Hasieran gogo asko genituen baina egia esan beldur pixkat ere, zer aurkituko genuen edo nola tratatu behar zitzaienean pentsatzen genuenean. Lehenengo egunean dena azaldu ziguten, zentroko leku desberdinak eta bertako atxon-amonen egoerak azaldu. Talde batzuetan jarri ziguten eta astero talde bakoitza planta batean egoten ginen, guztira bost planta zeuden. Bertara iristen ginanean, gure pisuko pertsonei ezagutzen eta hitzegiten hasi ginen eta geroz eta irikiago egoten ginen. Ekintza desberdinak egiten genituenez, asko dibertitzen eta ikasten genuen. Azken finean, horrelako pertsonak ahalik eta tratu normalena eskatzen zuten eta nahiz eta batzuetan kostatu, horrela egiten genuen. Bertako langileek ere asko laguntzen ziguten, gu erosoago sentiarazteko. Bukatzeko, eskatuko nuen gauza bakarra denbora gehiago egotea da, hau da aste gehiago bertara joatea. Oso esperientzia politta izan da, bai asko disfrutatu eta ikasi dugulako, benetan gomendatzen dut!!
    NATALIA NAVASCUES

    ResponderEliminar
  10. Nire ustez hau esperientzia oso polita eta alaia izan da. Astero joan eta jarduera desberdinak eginez aiton-amonak pozez beterik ikustea izan da niri gehien gustatu zaidana. Uzturrera joan garen egun hauetan ez gara eskulanak egitera bakarrik joan, baizik eta beraiekin hitz egiten eta denak pixkat alaitzera. Beraien familien historioak, beraien bizipenak, abenturak… kontatzen dituzten bitartean daukaten bizipoza nabarmena da eta horrekin batera ni oso ondo sentitzen naiz, beraiek entzutean laguntzen arik banintz bezala. Gainera jarduera honekin ez ditugu bakarrik aiton-amonak laguntzen, baizik eta beraiek guri ere. Beraiek bizitzan ikasi dituzten gauzekin, gu laguntzen gaituzte eta egoitza batean dauden aiton-amonak bisitatzera eta alaitzera joaten garenez, oso asetuta sentitu gaitezke.
    Irina Aguado

    ResponderEliminar
  11. Asko gustatu zait proiektu honetan parte hartzea. Nire lehenengo aldia izan da horrelako proiektuetan parte hartu dudana eta gustora jeisten nintzen Uzturre zentrora. Aiton amonen historioak entzutea eta beraiek nirekin gustora daudela ikustea da gehien gustatu zaidana proiektu honetatik. Bertako langileak gustora dabiltzala lan horretan ikusten da eta aiton-amonekin duten erlazioa oso ona dela nabari da. Beti daude muxuak, besarkadak ematen edo mimoak egiten beraien artean. Nire ustez proiektu honek ez luke derrigorrezkoa izan behar hori da proiektu honen inguruan aldatuko nuen gauza bakarra, baina esperientzia hau bizitzea ondo legoke, gauza asko ikas ditzazkezulako. Esperientzia honek gauza asko erakutsi dizkit. Egun oso politak bizi izan ditut zentroan aiton-amonekin gabonetako apaingarriak egiten. Esperientzia gomendagarria iruditzen zait edozeinentzat eta espero dut proiektu honek urte askotan jarraitzea.

    Ibai

    ResponderEliminar