2017/11/01

Lehen txanda 2017-2018

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.

  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?

12 comentarios:

  1. Oso esperientzia ona eta aberasgarria izan da niretzako. Gehien gustatu zaidana zentroan zeudenekin ekintzak egitea izan da, eta beraiek gurekin gustora zeudela ikustea. Ez dit ezerk harritu, espero nuen bezalakoa izan da. Uzturre zentroko langileekin ondo moldatu gara eta bertako pertsonei ere ondo tratatzen zien. Uzturre zentroak aukera asko ematen dizkie, ekintza ezberdin asko dauzkatelako eta ez daudelako denbora osoan hor sartuta. Egia esan ez nuke ezer aldatuko, ondo antolatuta dagoela iruditzen baitzait, egun bakoitzean solairu batera joanda. Esperientzia honek ilusioa bereganatzeko balio izan dit, bizitza gogo gehiagorekin bizitzeko. Bertan dauden pertsonak ikusita, gaztea naizenez momentu bakoitza ondo aprobetxatu behar dudala iruditzen zait. Etorkizunean espero dut horrelako pertsonei gehiago laguntzea, beraiengandik asko ikasteaz gain, poztu egiten nauelako.

    Ane Peña

    ResponderEliminar
  2. Oso esperientzia polita eta aberasgarria iruditu zait, gainera oso gustora jaitsi naiz eta oso ondo pasa det. Gehien gustatu zaidana, zentroko pertsonekin egin ditugun ekintzak eta beraiekin gauzak partekatzea izan da. Gehien arritu zidana, bertako pertsonen alaitasuna eta gauzak egiteko gogoa izan zen. Bertako langileak primeran tratatzen dituztela iruditu zait, eta geuri ere ala tratatu digute, oso jatorrak eta pertsona onak ziren. Nire ustez, uzturre zentroak, bizimodu hobea izateko aukera eskaintzen die gehienei, norbaiten laguntz behar dutenez, eta askok aukera ez daukatenez. Ez nuke ezer ere ez aldatuko, proiektua oso polita da den bezalakoa. Hasteko oso ideia ona iruditzen zait zentrora jaistea, eskolatik deskonektatzeko aukera baita, eta batzuetan gauza ezberdinak egitea ona da gero berriz ere eskolara gogo gehiagorekin joaten baitgara, esperientzia honek, bertan dauden pertsonetaz ez garela ahaztu behar transmititu dit, hor daudela eta zaindu egin behar ditugula. Etorkizunari begira, horrelako pertsonei denbora gehiago eskaintzea espero dut, asko alaitzen baididate. Eskolak oso ondo antolatu duela ere pentsatzen dut, eta beste eskolei horrelako zerbait egitea errekomendatuko nieke. Gainera pertsona batek heldutasuna irabazteko modu oso ona dela uste dut, bertakoek eduki dituzten arazoak eta historioak kontatzen baidizkigute, guk ez errepikatzekoak eta pasatako arazoak entzun eta gero asko pentsaarazten baidigute.

    Ane Iraola

    ResponderEliminar
  3. 1. Esperientzia ez zait asko gustatu, naiz eta esperientza berribat izanda.
    2. Lenengo eguna,zentruaren bisita oso.
    3. Ezerek.
    4. Ez didate ezer trasmititu.
    5. Beharrezkoa etxetan anotan ezdutelako dembora ain gainean egoteko.
    6. Ez izatea obligatorioa
    7. gogorik gabe joaten nintzen, ikasi dut denak azkenean berdin bukatuko dugula.

    Mikel Lekuona

    ResponderEliminar
  4. - Oso ona, horrelako esperientzia baten bitartez beraien bizitzaz ikasten dugu. Eta zer nolako bizimodua ematen duten bertako langileen laguntzaz.
    - Bertan duten gogoa lan egiteko eta gauza berriak ikasteko gogoa. Duten ilusioa bertako zaharrak ahalik eta hobekien bizi ahal izateko.
    - Bizitza aurrera eramateko izugarrizko sahiakera egin behar izan dutela. Gure bizitza ikusirik beraien bizitzan beste ohitura eta gustuak ezberdinak zirela.
    - Oso atsegina eta gertukoa. Azkenean beraien helburua guri bertako bizimodua erakustean datza eta gu egon edo ez arren beraiek beti erakusten dietela bertan bizi direnei laguntzeko gogoa.
    - Paregabea, horrela beraiek ere egunerokotasunean ekintza ezberdinak eginez egunak errazago eta motzagoak egiten zaizkie. Eta bertan ikusten da, Uzturren bizi diren haientzat ahalik eta baliabide hoberenak edukitzen saiatzen direla. Joko ezberdinak eginez, proiektu ezberdinak eginez, eskulana ezberdinak eginez...
    - Proiektu honetan faltan sumatu dudana egunak izan dira. Azken batean, bertako jendearekin egun batean bakarrik duzulako aukera harreman on bat edukitzeko edota bere bizipenak kontatu ahal izateko. Baina egun gehiago izango balira harreman estuagoa lortuko genukeen eta hori aberasgarria dela iruditzen zait. Eta uste dut ere bertan bizi direnak gogoarekin geratzen direla gurekin denbora gehiago pasatzeko.
    - Beste modu batean ikasteko aukera. Beti ikasgelan egon beharrean eta paperetik ikasi beharrean beste pertsona batzuen bizitzak entzunik gauza berriak ikasteko aukera ere ematen dizu. Bertatik ikasi dudana da, gauzak baliatzen eta momentukoaz disfrutatzen. Hemendik aurrera harremana ez galtzea kalean ikusiz gero eta kontuan hartzea egunerokotasunean gauza bakoitzak balio duena.

    IZARO PERURENA

    ResponderEliminar
  5. - Niretzat oso esperientzi polita izan da, aitona-amonek asko disfrutatu dutelako gurekin.
    - Gehien gustatu zaidana aitona-amonei ondo pasatzen ikustea izan da.
    - Gehien harritu nauena langileei egunero gogotsu ikustea beraiekin egoteko izan da. Nire uztez horrelako zentro batean lana egitea ez da erraza, horregatik meritu haundia dutela uste dut.
    - Oso ona
    - Uzturre zentroak aukera bikaina ematen die bakarrik dauden agureei edo haien betebeharrak bakarrik asetu ezin dituzten pertsonei. Baita ere gaixotasuna duen pertsona baten familiari ere, oso zaila izaten delako.
    - Ez nuke ezer ere ez aldatuko.
    - Uzturrek, egoitza bat modu desberdin batean ikusteko aukera eman dit. Gixotasun psikolojikoez gehiago ikasi dut gainera. Berriz ere joatea gustatuko litzaidake.
    Ana Jauregi

    ResponderEliminar
  6. Oso esperientzia aberasgarria izan da, oso gustora egon naiz. Gehien gustatu zaitena, beraien bizipenak entzutea izan da. Gehien harritu nauena, zer nolako memoria duten izan da. Bertako erabiltzaileak, bertan oso ondo daudela transmititu didate, ariketa ezderdin asko egiten dituztelako. Uzturre zentroak aukera asko ematen dizkie, alde batetik kirola egiten dute, beste aldetik memoria lantzen dute eta gainera beraien egoera antzeko batean dagoen jendearekin erlazionatzeko aukera dute. Ez nuke gauza handirik aldatuko, baino denbora gehiago beharko zela beraiekin egoteko uste dut. Egun hauetan asko ikasi dut, persona ezberdinak ezagutu ditut, eta munduan dauden gaixotasun eta arazo berriak ikasi ditut. Hemendik aurrera horrelako arazoak eta gaixotasunak kontuan hartuko ditut, orain badakitelako existitzen direla.
    Patricia Larrarte

    ResponderEliminar
  7. Lehengo urtean Esku biziak proiektuan parte hartu nuenez, jada ezagutzen nuen zentroa eta bertako pertsona asko. Bizitzaren beste aspektuak ikusteko eta aztertzeko aukera izugarria da. Bertako gehienen bizitza gurearekin konparatuz, oso gogorra izan dela ikustean, gauza askotaz konturatzen zara; pozik bizitzeko ez duzula gauza askorik behar alegia. Badago pisu bat non gaixotasun psikologikoak dituztenak bizi diren eta asko harritu zidan nolako normaltasunean kontatzen ziguten drogadiktoa zela edo alkoholikoa, eta horregatik direla orain eskizofrenikoak.

    Astero pisu desberdin batean genbiltzanez, ez genuen eduki bertako guztiak ezagutzeko aukerarik, pena bat da, baina ezagutzen genituen Pakita, Isabel... eta ezagutu genituenak ... hegoaldeko Jose Miguel edo belauntzako Carmen.

    Gehien gustatu zitzaidan momentua 17-18 urteko 3 gazte 80,90,50... urteko gizon- emakumeekin bizitzari buruz hizketan geundenean izan zen. Beraien bizitza nolakoa izan zen, Miguelek hankak nola galdu zituen, belauntzakoa izanda dena euskaraz egin ondoren, eskolara gazteleraz egiten zutenean... Hor geunden 3 gazteok isil-isilik dena entzuten, harrituta, pozik.

    Esker mila aukera honengatik eta ea laister bixitan joaten garen!


    Sara Maiza

    ResponderEliminar
  8. Hasteko, asko gustatu zaidan esperientzia izan da. Beste batzuetan joan izan gara baina ez zuen harreman txiki bat sortzeko denbora ematen. Oraingoan, aldiz, bertako pertsonak ezagutzeko, beraiekin kontu-kontari ibiltzeko, ekintzetan parte hartzeko eta konpainia egiteko denbora izan dugu.
    Gehien gustatu zaidana beraiekin hitz egitea izan da, arazoak, kontakizunak etab. elkarbanatzea. Bestetik, harrigarria iruditu zitzaidan batzuek duten osasuna eta bizitzeko gogoa. Egoitzetan dauden pertsonen aurreiritzia kentzeko balio izan dit esperientzia honek; hasieran triste eta gogo gabe zeudela iruditzen zitzaidan baina bukaeran, zoriontsu egoteko beste arrazoi batzuk daudela konturatu naiz, esaterako, elkarri laguntzea eta garrantzitsuena, entzungo zaituen norbait ondoan izatea.
    Pasa den udan, uzolandegietan, egoitza batean egon nintzen bolondres eta Uzturrerekin alderatuz, oso tristea eta desatsegina zen. Hango aiton-amonak ez zeudela gustora nabari zen, eserita eta isilik egoten baitziren egun osoan.Horretaz aparte, langileak ez zuten irrifarre bat aurpegian eta giro ilun bat ikusten zen. Uzturren, aldiz, ekintzak daude eta bertakoak parte hartzen dute, hitzaldiak egiten dituzte, soinketa pixka bat, kafea hartzen dute... nahiz eta guri gauza txikiak iruditu, beraientzat oso handiak eta beharrezkoak ziren.
    Proiektu honetatik aldatuko nukeen gauza bakarra solairu bakoitzean egun bat baino gehiago egotea izango litzateke.
    Hau guztia laburbilduz, egoitzetan dauden pertsonetatik asko ikasi daitekeela iruditzen zait eta espero dut ikasitako guztia kontuan izatea, ez baitugu askotan izaten horrelako esperientzia bizitzeko aukerarik.

    Lucia Beriain

    ResponderEliminar
  9. 5 ostegunetan, Uzturre zentrora jaisteko aukera izan dut gelakide batzuekin batera. Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat. Bertan egiten dutena hobeto ezagutzeko aukera izan dut, aiton-amonekin hitz egiteko aukera izan dugu eta esperientziak partekatzeko aukera ere izan dut.
    Uzturre zentroan, aiton-amoinei, eta gaixotasun psikologikoak jasaten dituzten personei bizi kalitate hobeago bat eskaintzen diete. Zentruko erabiltzaileak, esperientzia ona transimititu digute, eta gu laguntzeko prest egon dira momentu orotan. Eskizofrenia sufritzen duten pertsonekin egon ginen egunak asko harritu zidan; izan ere, aurreiritziak alde batera uztea lortu nuen, eta gu bezalakoak direla ohartu nintzen. Gainera batzuk beraien esperientzia kontatu ziguten. Beraz benetako errealitatea ezagutzeko aukera izan genuen. Egun berean, beraiekin ekintza bat egin genuen. Paper batean bakoitzak bere buruataz gauza positiboak idatzi behar zituen. Benetan pentsatzeko ariketa zen eta oso gauza interesgarriak atera ziren eta asko gustatu zitzaidan.
    Proiektu honen inguruan, ez nuke ezer aldatuko. Oso ondo antolatuta dago.
    Esperientzia honek gauza asko eskaini dizkit. alde batetik, aurreiritziak eta beldurrak alde batera uzteko balio izan dit. Bestetik, aiton amonei eta gaixotasun psikologioa duten pertsonei harreta gehiago eskaini behar zaiela konturatu naiz. Gehienak oso bakarrik sentitzen dira eta izugarri poztu ziren gu ikustean.
    Leire Gametxogoikoetxea

    ResponderEliminar
  10. Iñigo Del Rio
    1.Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Aste hauetan bizitako esperientzia hau egin ditudan besteetatik guztiz desberdina izan da. Orain arte ez dut honelako beste esperientziarik bizi, eta egia esan, hasiera batean ez nuen uste interesgarria izango zenik, baina benetan oso gustura egon nahiz uzterre egoitzan

    2.-Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zitzaidan egunetako bat, uzturre egoitzaren parean egin zuten toka lehiaketa izan zen. Han zentroko pertsona guztiak juntatu ginen eta ia denak animatu ziren parte hartzera.

    3- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien harritu nauen gauzetako bat, gaixotasun mentalen solairuko pertsonak nolako naturaltasunez kontatzen zuten beraien gaixotasuna izan zen. Esate baterako, eskizofrenia zuen emakume baten aurreko gauean idatzitako testu bat irakurri zigun, benetan denak unkituta utzi gintuena

    4.- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Haiek transmititu zidaten esperientzia oso polita izan zen. Gainera, haiek lasaitasun eta normalasuna transmititu ziguten momentu oro, beti baitzeuden lan eta barre egiteko gogoz.

    5-Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak beraiek bezela dauden beste pertsonekin harremana izateko aukera eman die. Txaramako amona batek esan zigun bezela, askoz gustorago zegoen zentruan beste pertsonekin ekintza desberdinak egiten etxean egun osoa aspertuta egon baino.

    6.-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Batzuetan ekintza batzuk nahiko astunak izaten ziren, eta batzuetan egoitzakoek ez zituzten egin nahi

    7.Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?
    Esan dudan bezela, esperientzia hau oso onuragarria izan da niretzat. Askotan, pertsona hauei buruz hitz egiterakoan irudi xarra hartzen diegu, baina beraiekin egun hauek pasa ondoren, nahiz eta batzuek gaixotasunen bat izan pertsona guztiz normalak eta atseginak direla ikusi dut. Oso ondo egongo litzateke hemendik aurrera pertsona gehiagok izatea esperientzia hau izateko aukera

    ResponderEliminar
  11. Esperientzia benetan onuragarria izan da niretzat Uzturre zentrura joatea. Aurretik neramatzan ideia okerrak burutik kentzeko balio izan dit bertako pertsonekin denbora pasatzeak. Askotan aurre iritziak ditugu eta gauza bat benetan ezagutzeak aurre iritzi horiek aldatzen dizkizu.

    Gehien gustatu zaidan momentua tokan jolastu ginenean izan zen. Oso ondo pasa nuen bertakoekin batera.

    Bertako jendeak berekin pasatako tarte hori nola eskertzen dizun harritu nau gehien. Gogoz hartu dituzte egin ditugun jarduerak eta eskerrak ematen dizkizue eskainitako denboragatik.

    Lehenago aipatu dudan bezala, esperientzia onuragarria transmititu didate erabiltzaileek. Esperientzia trukaketa izan dela uste dut. Nik beraietaz asko ikasi dut eta beraiek nitaz ere ikasi dutela pentsatzen dut.

    Uzturre zentroak zailtasunak dituzten pertsonei bizimodu duin bat ematen die. Beharrezkoak diren instalakuntzez gain, Uzturre zentruak erosi ez daitekeen gauza bat ematen die erabiltzaileei: konpainia. Bertako askok horren falta dute eta ederto etortzen zaie beste pertsonekin egotea.

    Gauza oso gutxi aldatuko nituzke proiektu honetan. Hala ere, bat esatekotan, batzuetan egin ditugun jarduerak astunak izan dira eta erabiltzaileek ez dituzte guztiz gozatu.

    Esperientzia honek pertsona berriak ezagutzeko aukera emn dit eta beraietaz ikasteko aukera. Nirekin esperientziak konpartitu dituzte eta ziur nago ez ditudala erraz ahaztuko. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonei buruz nuen aurre iritzia aldatu dut adibidez eta pertsona oso onak direla erakutsi didate. Hemendik aurrera beraiek erakutsitako gauzak eta eskainitako esperientzia nire bizitzarako aprobetxatzen saiatuko naiz.

    Pablo Uranga

    ResponderEliminar
  12. - Hasieran ez neuzkan gogo asko, baina egunak pasaz asko gustatu zait

    - Han dauden pertsonekin txikitan egindako gauzak esplikatzea, eta nola aldatu den mundua ikustea

    - Oso ondo dagoela organizatuta

    - Oso lagungarria dela beraientzat, komoditate handiak dituztela

    - Zentroan dagoen usaina ez da batere erakargarria, baino bestela, oso ondo dago antolatuta, eta arduradun oso onak dituzte

    - Jendearekin hobeto erlazionatzen ikasi dut, nire ikaskideekin jendeari laguntzen ikastea. Oraingoz ezertarako, baino espero dut handitan lagungarria izatea. Esperientzi ona iruditu zait, baino ez da niri gustatzen zaidana, ahala ere, gustora joan naiz.
    Eneko Camino

    ResponderEliminar