2016/10/26

16-17 ikasturtea - 1.txanda



Dagoneko bizi izan duzue Uzturre zentruko esperientzia. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua izan dela zuentzat, eta orain zuen ebaluaketa egiteko garaia da, eta guk horren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.


  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? 
  • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? 
  • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

58 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  2. 1.- Momentatu batzuetan polita izan da, ikasi egiten duzulako eta aldi berean esperientziak ezagutu baina beste batzuetan oso aspergarria izaten zen, bi ordu oso luzeak suertatzen zitzaizkidan ez baigenuen ezer entretenigarria egiten eta asteak pasa ala, pereza handitzen joaten zen.
    2.- Gaixoen esperientziak ezagutzea.
    3.- Denak formal egotea, nik uste nuen batzuk ez zirela ondo portatzen edo eta kexatu egiten zirela.
    4.- Batzuen bizitzak oso gogorrak izan dira eta interesgarria izan da jakitea.
    5.- Ekintza interesgarriak egitea, ez asteko bi orduak eserita pasa ezer egin gabe, horrela gaixoak moitu egingo ziren eta ez zitzaigun aspergarri suertatuko.
    6.- Gaixoekin hitz egiten eta laguntzen beraiei ikasi dut. Ez, inkomoda eta oso aspertuta egon naizelako.

    ResponderEliminar
  3. 1.- Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientzia berri bat izan da, zeren lehengo urtean ez nintzan Uzturre zentrura jaitsi eta nire ustez gauza berriak ikasi ditutela.
    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Jendea oso atsegina izan da, bai zerbitzukok zein Uzturren bizi diren pertsonak, egia da batzuetan momentu deserosoak egoten zirela.
    3.- Zerk harritu zaitu gehien?
    Egia esan, nik uste nuen zentru honetan ez zeudela hainbeste ekintza eta egunero zerbait berria edo desberdina egiten dute eta horrek harritu nau.
    4.- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Atsegingarria eta beti zerbait daukate egiteko, gainera oso alaiak dira zentruko erabiltzaile guztiak.
    5.- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Pertsona berriak ezagutzea, pertsonen esperientzia pertsonalak jakitea eta ikuspuntu desberdinak edukitzea.
    6.- Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Nire ustez proiektu honetan denak probatu beharko genukeela eta gero ikasle horrei utzi haber segitu nahi duen edo ez, hau da, hautazkoa izan beharko luke baina minimo egun bat joan behar du probatzeko. Azkenean badaude pertsona batzuk kostatu egiten zaiela erlazioantzea edo ez dakite nola erantzun situazio hoetan.
    7.- Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Ikasi dut zentruak ez direla hain aspergarriak eta oso desberdinak direla. Ez nintzake boluntario bezala joango, zeren neri asko kostatzen zait erlazionatzea eta batzuetan ez nekien zer egin, nire ustez ez dut balio horretarako.

    LORENA ZHU

    ResponderEliminar
  4. 1-Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Hasieran gustora hasi nintzen, gogoz, baina asteak pasa ahala pereza gehiago ematen zidan jaistea. Hala ere, esperientzia polita izan da.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana aiton amonen esker onak izan dira, hau da, gu hara joateak beraiei zoriontsu eginarazteak.

    3- Zerk harritu zaitu gehien?

    Lehengo urtean egon nintzen eta hortaz, gutxi gora behera banekien zerekin topatuko nintzen. Hala eta guztiz ere, han lan egin edo beraiekin egoteko behar den energiaren beharrak harritu nau gehien. Beraiek gure zain egoten ziren, eta hortaz, guk gure onena eman behar genien. Bertan lan egiteko, egunero- egunero behar den energia hori mantentzeak harritu ninduen.

    3.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Beraiekin oso gustura sentitu naiz, parte hartzen zuten eta oso gertuko egiten zuten guztia. Hasiera batean, gehienentzat ezezagunak ginen, eta guztiz irekitzen ziren beraiekin pasatzen genituen bi orduetan.

    4.Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?

    Hitz onak besterik ez nituzke esango. Oso ondo zaindu eta tratazen dituzte, eta hainbat ekintza antolatzen dituzte beraiek gustora eta entreteniturik egon daitezen: ginasia, plastika, kontzertuak... Gainera erabiltzaileak oso gustora daude bertan, eta hori da garrantzitsuena nire ustetan.

    5.Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?

    Beharbada ordutegia. Nahiko gogorra edo "aspergarria" egiten da ordu horretan jeistea. Beharbada azkeneko bi orduak izango balira, arinagoa egingo litzateke.

    6.Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Hainbat gauza ikasi ditut, bai nik niregandik zein bertakoengandik. Beraien esperientziak asko balio izan dit, baita gaixotasun mentalak dituzten pertsonenak ere. Gainera zentroak aspergarriak ez direla ikusi dut, ondo tratatuak direla, eta oso egokiak direla beraien onurarako.

    ResponderEliminar
  5. Niretzako experientzia hau oso aberasgarria izan da. Hango zentroan sartzea eta pozik jartzea zuri ikustean ez du preziorik. Zentroan dauden erabiltzaileak oso onak izan ziren gurekin, tratu onarekin eta oso jatorrak noski. Hango zentroan ondo kudeatuta dago, aukera ezberdinak dituzte eginteko, adibidez, gaixo mentaleko pisua baratza bat dute, eta alako aukera gehiago egiten dituzte. Bost haste hauetan, zoriontsu bizitzeko ez dala behar guk uste dugun guztia ikasi dut, gauza gutxirekin konformatu gaitezkela. Eta honek boluntario bezala juteak bultzatzen nau.

    ResponderEliminar
  6. -Esperientzia berri bat izan da neretzat, inoiz bizigabekoa.
    -Gehien gustatu zaitena, egun batean ikasleok eta zentruko hainbat pertsonak batera "toka" jolasean aritu ginenekoa, non ikasle batek irabazi zuen.
    -Gehien harritu nauena Uzturre zentroko langileek izan duten jarrera gugan eta hango jendearengan, tratatzeko modua.
    -Beraiekin hitz egiten genuenean beraien istorioak kontatzen zizkiguten, gehienetan beraiek gazteak zirenekoak. Istorioa kontatu eta gero, hainbat aholku ematen zizkiguten irrifarra aurpegian zuelarik.
    -Aukera asko ematen dizkiete, esaterako, eguneko gelatxo bat daukate bertan jendea goizean joan eta arratsaldean beraien etxetara bueltatzen dira. Ondoren bertan "bizi" diren pertsonak daude non eguna bertan pasatzen duten ekintza dezberdinak eginez.
    -Derrigorrezkoa izatearen ondorioa, jendea bertara gustoa ez joatea da, eta horrek ez dktu onurak ekartzen.
    -Gauza asko eman dizkidate orokorrean: beraien istorioak, momentu onak pasatzea beraien ondoan, elkarrizketa interesgarriak... Ez dakit boluntario joango nintzenik,nahiz eta eroso eta ondo pasa ez dut nire burua bertan ikusten. Baina bai joango nintzela bi ordutxo pasatzera, emen egin dugun bezela.

    Ion Jauregi

    ResponderEliminar
  7. Oso esperientzia ona izan da, azkenean beraiekin harremanetan egoten zarelako eta gauzak ikasten dituzu. Gehien gustatu zaitena beraien poztasuna izan da, beti hitz egiteko prest zeudelako. Gehien harritu ditena izan da, batzuetan zentroan dauden pertsonak zer nolako pazientzia eduki behar duten. Beraien oso esperientzia ona transmititu diat, beraien poztasunarekin eta gauzak egiteko gogoarekin, aukera asko ematen dizkie egiteko, jolasak, paseoak.... ez nuke ezer aldatuko oso gustora egon nahiz eta berriro joango nintzen. Ikasi dut pazientzia gehiago izaten eta harreman gehiago izaten gendearekin, berriro joateko aukera ba dut joango nitzake gustatzen zaidalako pertsonak laguntzea eta konpainia egitea.

    mireia sanchez

    ResponderEliminar
  8. -Esperientzi berreia izan da.
    -Gauz desberdinak egiten direla.
    -Batzuen gogoak gauzak egiteko.
    -Ona.
    -Aukera asko eman dizkigute.
    -Derrigorrezkoa ez izatea.
    -Gutxi, ez , ez zaitelako gehiegi gustatzen.

    IKER MARTINEZ

    ResponderEliminar
  9. - Oso esperientzia aberasgarria izan da. Bertako jendea oso jatorra da eta oso harrera ona egin ziguten.
    - Nire aitonari buruz hitz egiten entzutea.
    - Pertsona batzuen memoriak.
    - Ona. Gu ikustean pozik ziruditen.
    - Zainduta eta behar gehienak asetuta izatea eskeintzen diote.
    - Proposatutako gai asko aldatuko nituzke adibidez.
    - Gustora egon naiz eta jendea ezagutu dut. Horretaz gain, ez dut ezer berririk ikasi.

    ResponderEliminar

  10. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Espereientzia berri eta interesgarri bat iruditzen zait.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Aitona amonei eta gaixo mentalei konpania egitea, beraiekin egotea eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izatea.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Oso jatorrak izan zirela eta beraien istorioak kontatzen zizkigutela.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperentzia positiboa eta desberdina trasmititu dute.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Ekintza oso interesgarriak eta desberdinak eskeitzen diezkiete eta oso gustura daude zentroak ematen dien zerbitzuarekin.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Egun gehiagotan jeisteko aukera aldatuko nuke motz egia egin zaidalako oso esperentzia ona iruditu zaitelako eta gehiagotan jutea gustatuko litzaidake.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik
    Aiton amonei entzuten jakitea, beraien bizi modua ulertzea… Prest egongo nintzateke baino denbora asko suposatzen du eta ardura oso haundia da

    ResponderEliminar
  11. 1.- Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Proiektu honetan parte hartzea, baliogarria izan zait pertsona helduekin hitz egiten ikastea, beraiekin pazientzia izan behar dela askotan gauza berdinak mila aldiz errepikatzen dituztelako baina kontuan hartu behar da pertsona helduak direla eta ahaztu egiten zaizkiela esandako gauzak. Beraiekin edozer gauzataz hitz egin daitekeela eta gauza asko dituztela erakosteko jakiteko balio izan dit.

    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana beraiek niri erakutsi dizkidaten gauzak izan dira eta beraiekin hitz egitea ez dela hain zaila nik uste nuen bezala. Zuk hitz egiten badiezu, nahiz eta kostatu, beraiek erantzun egingo dizuela ahal duten egokien eta beraiek bizitako gauzak kontutatu dizkidatela.

    3.- Zerk harritu zaitu gehien?
    Han dauden pertsonak nahiz eta etxean egotea nahiago egon, han egotea ere ez zaiela inporta, beraien familiak bisitatzera joaten direlako.

    4.- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia positiboa transmititu didate. Hara joan baino lehen uste nuen ez zutela ezer egiten, baina hara joaten konturatu naiz beti zerbait programatuta dutela eta ez badute zerbait programatuta han dagoenaren familiak paseo bat egitera ateratzen dutela.

    5.- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Han lo egiteko aukera ematen die edo egun baterako joateko aukera dute. Han aktibitate bat baino gehiago egiten dituzte, eta mezak, kontzertuak... prestatzen dituzte hango langileek.

    6.- Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Beraiekin aktibitate gehiago egingo nituzke, denak eserita egon beharrean eta hitz egiten, beraiekin paseatzera atera edo jolas batzuk prestatuko nituzke. Horrela dibertigarriagoa izango litzateke.

    7.- Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Bertan bizitzea ez dela hain gogorra nik uste nuen bezala. Han daudenak oso ondo sentitzen direla eta beraien egoera izugarri hobetzen dela. Ez dakit boluntario bezala joango nintzen, beraiekin hitz egiten ondo sentitu nintzen, baina ez nintzen ondo sentituko egunero hara joaten.

    ResponderEliminar
  12. 1-Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Gogoz jesten nintzen Uzturrera, gustora aritzen nitzen aiton amonekin hitz egiten. Nahiz eta azkeneko bi egunetan ezin joan izan gaixo nengoelako, experientzia politta izan da.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana aiton amonekin beraien experientzietaz edo bizitako momentuetaz hitz egitea izan da.

    3- Zerk harritu zaitu gehien?

    Nahiz eta aurreko urtean ere Uzturren egon eta gutxi gora behera ezagutzen nuen, aiton amonek gurekin egoteko eta hitz egiteko gogoak arritu dit gehien. Guri bizitako experientziak konfidantza guztiarekin kontatzeak ere arritu nau.

    3.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Oso gustura sentitu naiz beraiekin, beraiek ere parte hartzen zutelako, eta asko laguntzen zigutelako.

    4.Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?

    Aiton amonak oso ondo tratatzen dituzte eta beraientzako hainbat gauza antolatzen dituzte denbora guztian entretenituta egon daitezen.

    5.Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?

    Gauza berri gehiago sartuko nituzke, ekintza desberdinak.

    6.Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Beraiengandik asko ikasi dut. Kontatzen zizkiguten experientziak edo aholkuak benetan baliogarriak izango zaizkidala iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  13. 1.- Hasiera batean ez nintzen oso eroso egoten, baina egun hobeak edukitzen nituen eta horrek beraiekin gustorago egotea egiten zidan.
    2.- Egoera ezberdin asko daudela bizitza honetan, eta batzuk ezagutzea ondo dagoela.
    3.- Kasu handia egiten diela uzturreko erabiltzaileei, desmadre handia egongo zela uste nuen.
    4.- Gehienenak onak, baino beste batzuenak oso gogorrak zirela iruditzen zait.
    5.- Ekintza gehiego egiteko aukera izatea, eta ez ordu guztia hitz egiten egotea.
    6.- Egunen egunekoa bizitzen jakin behar delako. Horietako askok ez zuten aprobetxatu eta orain oso damututa daude. Askok esan zidaten aprobetxatzeko. Ez, momentu gehienetan ez nintzelako eroso egoten.

    Begoña Aranguren Aramburu

    ResponderEliminar
  14. Bost ostegun Uzturre zentroan egon ondoren, esan dezaket, oso esperientzia baliagarria izan dela niretzat. Hasieran pentsatzen nuen ez nintzela gustora sentituko eta zaila egingo zitzaidala hara joatea. Ez nintzen inoiz zentro batean egon eta beraz ez nekien ezer hauei buruz.

    Ez nuen horrelakorik imaginatzen. Oso ondo antolatuta eta prestatuta dago dena eta beraientzat ondo egokituta, hori asko gustatu zait. Gainera jende ugari dago eta beraien arteko harremana ere asko gustatu zait. Ekintza desberdin ugari egiten dituzte, hori ez nuen espero. Orain, han egon ondoren esan dezaket nire hasierako ideia aldatu egin dela eta oso gustora sentitu naizela. Beraiek gustora hartzen gaituzte eta hori eskertzeko da. Aukera asko ematen dizkiete, askatasuna ere badute eta ekintza gehiagarriak eta paseoak emateko aukera ere bai.

    Oso gustora sentitu naiz orokorrean, baina, solairu bakoitza ezberdina da. Eguneko zentroan eta beste solairu batzuetan errazagoa da beraiekin egotea, beraiek ere zain egoten dira eta errazagoa da konbertsazioa ematea. Baina azkeneko solairua aldiz, niri nahiko gogorra iruditu zitzaidan, hauen arazoa larriagoa zen eta inpresioa egiten zuen. Hala ere, ez zitzaidan solairu horretan egotea egokitu, gehienbat hirugarren solairuan era eguneko zentroan egon nintzen.

    Konturatu naiz, zentroko pertsona hauekin asko ikasten dela, balore asko transmititzen dituzte eta gauzak beste modu batera ikusten dira. Hala ere, nahiz eta amaieran gustora sentitu, denboragatik eta nire izaeragatik, pixkat bat kostatzen zaidanez, zaila da boluntario bezala joatea. Baina esperientzia hau oso polita eta baliagarria izan da.

    Ane Malvadi

    ResponderEliminar
  15. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Asko gustatu zait esperientzia hau, nere aitona urtean behin hilabete bat joaten da horrelako zentro batetara eta ondo egon da jakitea nolakoa den
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Beraiekin hitz egitea, gauzak ikastea, gure aitonei buruz hitz egitea...
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehienak oso gaizki daudela eta batzuen artean gaizki eramaten direla
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona izan da jakiteko zertaz naizen gai, lotsa edukiko nuen ala ez, gustora ibiliko nintzen ala ez...
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Konpainian egoteko aukera dute, gauzak egiteko aukera eta 24 orduak zainduta egotea
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Ertzainen kontzertuan aspertu egin nintzen egun bakarra izan zen baina agian aitonentzat ondo zegoen
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Nahiz eta pentsatu gauzak gaizki dijoaztela beti okerrago jarri daitezke, beraz momentua aprobetsatu behar dela ikasi dut. Ez nitzateke prest egongo boluntario bezala joaten ez naizelako gai ikusten han egiten duten lana ondo egiteko

    ResponderEliminar
  16. 1.-Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia oso ona iruditu zait eta ikasi dudana da pazientzia handia behar dela beraiekin hitz egiteko.
    2.-Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana da beraiekin hitz egitea eta historioak entzutea
    3.-Zerk harritu zaitu gehien?
    Jartzen zuten gogoa gauzak egiteko
    4.-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia oso ona transmititu didate
    5.-Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Ez izatea beharrezkoa
    6.-Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Ikasi dudana da aiton-amonei entzuten jakitea.Nahiz eta oso gustora egon ez nintzateke boluntario bezala joango zeren ez dut nire burua kapaz ikusten denbora asko beraiekin pasatzeko.

    ResponderEliminar
  17. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    esperientzia ederra. Oso gustora jardun nahiz bertan dauden pertsonei laguntzen gabonetako proiektuekin.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    bertan zegoen anbientea. Oso ondo moldatzen ginen gure artean eta adiskidetasun bikaina lortu nuen hainbat pertsonekin.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena, bertako pertsonak zenbat eskertzen dizuten lagundutakoa.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    esperientzia bikaina.
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Aukera asko ematen dizkiote uzturre zentroak, 4 astean ostegunetan jeitsi eta gauza desberdinak egiten genituen ostegunero.
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    ezer
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    adiskidetasuna, eta horretaz gain, jende desberdina ezagutzeko aukera, adin desberdina duten pertsonak hain zuzen. Bai, asko gustatzen zaidalako laguntzea

    ANTTON LOPEZ ARTEAGA

    ResponderEliminar
  18. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia ona iruditu zait eta adineko pertsonekin pazientzia izaten ikasi dut
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Beraien istorioak entzun ahal izana
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gurekin egoteko zuten gogoa
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona transmititu didate
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Autazkoa izatea
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Beraiekin egoten eta entzuten ikasi dut. Nahiz eta esperientzia ona izan den ez nuke han lan egingo.
    Kerman Sorarrain

    ResponderEliminar
  19. 1.- Lehenengo egunean nahiko ondo joan zen, zeren ez genekien nolakoa izango zen zentrua, baina urrengo 5 egunak tortura bat izan dira. Ez genekien nola hitz egin aitona amonekin eta saioak geroz eta aspergarriagoak egin ziren.
    2.- Esperientzia hau ez zait batere gustatu zeren behartuta joan gara. Gure kasa joaten baginen, zerbait ikasiko genuen baina behartuta ez zara gustura sentitzen. Baina aitona-amonekin pazientzia eduki behar da beraz pazientzia handiagoa izaten.
    3.- Gehiena arritu nauena aitona amonen egoera izan da. Kartzela batean daudela dirudi beraien azken egunak pasaz. (Batzuen kasuan ez da ala)
    4.- Oso majoak ziren langileak.
    5.-Derrigorrezkoa ez izatea, eta izatekotan, behin joanda nahikoa dela iruditzen zait.
    6.-Aitona-amonaei entzuten ikasi dut. Boluntario bezala joango nintzateke baina ez zaharretxe batera, beste toki batera.

    Iker.u

    ResponderEliminar
  20. Uzturrera joateko esperientzia euki dudan lehenengoa izan da. Zahar asko zeuden eta pisu bakoitzera 2-3 lagun joaten ginenez gutxi iruditu zitzaidan. Askotan gogo gabe joaten nintzen beraz ez zela derrigorrezkoa izan behar pentsatzen dut, esperientzia ona da baina gogoekin jun nahi duenarentzat, lagundu eta zaintzeko. Bestela goiza luze egiten da eta bertakoak ohartzen dira ez dituzula gogo asko.

    Gehien gustatu zaidana, egoera hau ezagutzeko aukera eta beraiekin hitz egiteko eta eskulanak egitekoa.

    Gehien harritu didana, zahar batzuen egoera izan da, diferentzia asko zegoela beraien artean, batzuk oso gaixo eta beste batzuk nahiko ondo zeudela zirudien

    Aldatuko nuena, 5 astez joan beharrean 2 ordu, goiz oso bat pasatzea, eta derrigorrezkoa ez jartzea Uzturrera jeixtera, nahiz eta komeni denoi egoera hau ezagutzea.

    Uzturren egon nahi zen aste hauetan gazteak garela aprobetxatu behar dugula ikasi dut, aiton amonei entzuten, eta egoera zail hau bizitzen dutela egunero, baita ere bizitza zaila eduki zutela gehienek gazte zirenean.

    Ez nintzen boluntario bezala joango gogo gabe jeixten nintzelako baina berez laguntzeko aukera ona da

    Iker Aguirre

    ResponderEliminar
  21. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzi berria eta ona, pertsona talde berria ezagutzen dut eta beraiekin egon.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Aito - amonari lehenoko gauzak kontatzen eta beraiekin eskulana egiten.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Naiz eta urte asko eduki gauza asko egiten dute, matematika, marrazketa...
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperentzi ona eta gustura, hango gehienak oso jatorrak.
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Aukera asko, janaria, lo egiteko lekua, gimnasia egitea, telebista ikustea, eskulana egite...
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Horrela ondo dagoela uste dut.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Aito - amonari konpaniatzea eta beraie entzutea. Nire ustez hemendik aurrera urte hauetan ez naiz izango boluntarioa, zeren ez dut denbora eta batzutan lotsa ematen dit. Ying Jie

    ResponderEliminar
  22. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Niretzat esperientzia hau baliagarria izan da pertsona helduekin eta mota ezberdinetako egoerak bizi hari dituzten pertsonekin ezagutzeko. Honen bitartez ere ikasi dut pertsona helduentzat jende gaztearekin egoteak asko eskertzen dutela eta beraiekin hitz egiterakoan gaur egungo egoera eta beraiek gazteak zireneko egoera asko aldatu dela ikusi izan dut.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana beraiekin gaur egungo gai desberdinez hitz egitea eta beraien ikuspuntua ezagutzea izan da. Hasieran naiz eta zaila iruditu zenbait gaietaz hitz egitea konturatu naiz gure ideiak eta beraienak ez direla hain desberdinak.
    • Zerk harritu zaitu gehien? Naiz eta beraien etxetik eta familiatik urrun egon pozik eta konforme bizi direla eta gainera askok etxean egon beharrean nahiago dutela han egon beraiek bezalako adineko pertsonekin.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Esperientzia oso positiboa transmititu didate gainera gogor lan egiten dutela eta pazientzia handiko pertsonak direla. Bestetik beraien lana oso gogorra dela transmititu didate pertsona heldu askooso egoera gogorrak pasatzen baidituzte.
    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? Bertan bizi direnak han lo eta janteaz aparte ere gauz asko egiten dituztela ikusi dut, aktibitateak egiten dituzte abestu, marraztu, esku lanak, gainera batzuetan eskurtsioak ere egiten dituzte.
    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? Egun geiago egoteko aukera jarriko nukeen eta egiten ditugun aktibitatek eskulanez eta hitz egiteaz aparte, aktibitate fisikoak, abestea, kalera aetratzeko aukerak jarriko nituzt¡ke.
    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Nik esperientzia gustukoak izan dut eta gainera beraiei esker asko ikasi dut gainera ez zitzaidake importako beraiekin egun geiago egotea voluntario moduan. Bestalde beste pertsonen esperientzieak ikusi ditut eta besteen bizitza ere zaila dela.

    ResponderEliminar
  23. 1. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Hainbat egun adinekoen artean pasa ondoren, esperientzia positiboa eta baliogarria dela esan dezkaet. Errealitatearen aldeetako bat ikusi eta adineko pertsonengandik asko ikasi dudalako.
    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, ahal dudan moduan eurei laguntzea da. Eurekin denbora pasatzea eta eurengandik hainbat balore ikastea.
    3. Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena euren artean dagoen bizikidetza da horre ez baita erraza hainbat pertsonekin gauzak konpartitzea. Baita ere, burutzen dituzten hainbat ekintzek harritu naute. Joan nintzeneko eta bueltako
    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentruko erabiltzaileek,esperientzia ona transmititu didate. Hainbat ekintza egiteko aukera ematen die eta beraiek askeak dira laguntzarekin edota laguntza gabe kalera joan ahal izateko asko gustatu zait uzturreko erabiltzaileen antolatzeko era.
    5.Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Nahi dituzten ekintzak egiteko aukera ematen die baita ere kalera ateratzeko eskubidea dute.
    6.Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Bizitzako proiektu honen inguruan ez nuke ezer aldatuko nuke esperientzia positiboa eta baliogarria izan baita.
    7.Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Adineko pertsonei laguntzeko aukera eman didate egun hauek baita beraiengandik zertxobait ikasteko aukera ere.
    8. Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik? Nahiz eta esperientzia polita eta baliogarria izan, ez nintzateke boluntario moduan joango ez baitut nire burua adineko pertsonekin hainbeste denbora egoteko gai ikusten.

    Ainhoa Eraso.

    ResponderEliminar
  24. 1- Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat proiektu honetan parte hartzea interesgarria izan da. Hasieran beldur pixka bat nuen uste nuelako aspertu egingo nintzela, baina astez aste gogotsuago nengoen.

    2- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana Uzturrekoak zein irikiak diren ikustea izan da, guri ezagutu gabe beraien esperientziak kontatzen zizkigutelako, eta hori izan da gehien bete nauena, gai ezberdinen inguruan denok hitz egitea.

    3- Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena Uzturrekoen bizipoza da, ez nuen uste hain ondo biziko zirenik, beti pentsatzen bainuen bertan triste eta aspertuta biziko zirela.

    4- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia oso ona transmititu didate, besteengandik gauza asko ikastea daudela erakutsi didate, euren esperientziak kontatzen zizkigutelako.

    5- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturre zentroak gogotsu jarraitzeko aukera eman die bizitzan, agian bizitzako egoerak direla eta bakarrik sentitzen zirelako etxean, eta aukera honen bidez, beste jende askorekin egunero egoteko aukera paregabea da.

    6- Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Boluntarioa izatea jarriko nuke, agian jendeak ez duelako nahi horrelako proiektu batean parte hartu eta hori azkenean nabaritzen da momentuan. Gainera, pereza asko ematen du aldapa igo eta jeistea, beraz, azkeneko bi orduetan jarriko nuke.

    7- Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Ikusi dut euren artean uste baino giro hobea dagoela, eta ez direla triste eta isiltasunean bizi. Gainera, asko zaintzen dituzte, kirola eginez, eskulanak... eta pertsona moduan ikasi dut irikiagoa izaten eta besteengandik ere gauzak ikasi daitezkeela. Ez nintzateke boluntario joango, konpromezu handiegia iruditzen baitzait.

    Irene Etxabe

    ResponderEliminar
  25. 1.-Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientzia hau berria izan da guztiz, eta hasiera batean aitortu beharra daukat ez nuela bertara joateko gogorik. Baina, nire iritzia aldatzen joan zen. Denbora pasa ahala gero eta gusturago joaten nintzen, eta aiton-amonak gurekin momentu bat pasatzeko irrikitan egoteak asko harritzen ninduen. Gauza berri asko ikasi ditut eta ez da uste nuen bezain zaila izan. Orokorrean, esperientzia positiboa izan da.

    2.-Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien atsegin izan dudana, beraiekin hizketan aritzea izan da. Bakoitzak gauza ezberdinak zituen kontatzeko eta zuek ere beraiei gauzak kontatzen hastean, berehala jarraitzen zuten hizketan. Gainera, gu ikustean pozik jartzen zirela nabaritzeak alaitu egiten ninduen.

    3.-Zerk harritu zaitu gehien?
    Hasiera batean, bertan bizi zirenak gogoz kontra bizi zirela uste nuen, eta leku triste bat zela. Baina bertara joandakoan guztiz kontrakoa dela ikusi dut. Hainbat eta hainbat ekintza egiteko aukera dituzte (gimnasia, yoga, baratza, pelukeria, eskulanak…), eta horrek modu batean, beraien bertako bizitza “errazten” du.

    4.-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroko erabiltzaileek, orokorrean, poza transmititu didate. Gehienei asko gustatzen zitzaien gu hara joatea, eta horrek zerbaitetarako balio izan duela transmititu dit. Honetaz gain, gutaz pendiente egon dira zerbait behar izanez gero. Horrek errazagoa egiten zuen bertan pasatzen genituen bi orduak, eta hori eskertzekoa da.

    5.-Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Batzuk gaixotasun mentalak dituzte; beste batzuk, berriz, ez daude ondo fisikoki, eta Uzturre zentroa bakoitzaren beharretara moldatzen da, beraien bizitza errazagoa eginez. Gainera, bertako egunak arinagoak izan daitezen ekintza eta ariketa ezberdinak antolatzen dituzte.

    6.-Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Egun gehiegi izan direla iruditzen zait, eta bukaera aldean luzea egin zait. Beraz, hauek murriztuko nituzke. Bost egunetan jaitsi beharrean, hiru edo lau nahikoa direla uste dut. Hau eginez, kurtso bukaeran, nahi duenari zentrora joatea aukeratzeko eskubidea eman behar zaiela uste dut, errepikatu nahiko ez duten pertsonak egon daizkeelako.

    7.-Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Bertako pertsonen egoeraz jabetzeko aukera ona izan da, eta esperientziaz gozatu arren, ez nintzateke boluntario bezala joango. Asko kostatuko litzaidake bertara joatea, enpatia handia duen pertsona naizelako, beraz, ez dut neure burua bertan ikusten.

    Nerea Eizaguirre

    ResponderEliminar
  26. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzat proiektu honetan parte hartzeak ilusio handia suposatu dit, beste generazio desberdin batekin konektatzeko aukera eman baitit. Aiton amona eta behar bereziak dituzten pertsonekin egon naiz eta beraiengandik gauza asko ikasi ditut, eta beraz, oso esperientzia baliagarria izan da niretzat.


    • Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Aurreko urtean ere Uzturrera jaisten nintzen eta bertan nire taldearekin harreman estu bat sortu nuen. Aurten berriz ere jaisten, aurreko urteko taldekide batzuekin topo egin dut eta oraindik ere nitaz gogoratzen eta nirekin hitz egiteko gogoa zutela ikusteak ilusio handia egin dit.
    Taldeko kide batek eguberriak zoriontzeko postal bat ere oparitu zidan, eta horrek asko bete zidan, asteroko bisitak beraientzat zein garrantzia duten konturatu bainaiz.


    • Zerk harritu zaitu gehien?

    Bertan zeuden pertsonen bizipoza eta bizitzeko gogoak. Sarritan pentsatu ohi dugu zentro batean dauden pertsonak triste eta goibel egoten direla egun osoan zehar, beraien familiagandik urrun aurkitzen direlako eta momentu batzuetan egia izan daitekeen arren, gure bisitetan alaitasuna nagusitu da. Eguna ekintzaz betea izaten zuten eta momentu oro zutenez egitekoren bat, ez zuten aspertzeko astirik. Gainera beraien arteko giroa ere aparta zen, nabari zen nahiko denbora iragan zutela zentroan eta beste kideekiko harremana oso ona zen, nahiz eta noizean behin beraien haserrealdiak izan.


    •Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Nire esperientzia oso positiboa izan da. Lehen aipatu bezala asko harritu zidan bertako aiton amonek zuten bizitzeko eta eguna ahalik eta hobeto aprobetxatzeko gogoa, eta niri ere bizipoz hori transmititu didate.


    •Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?

    Erabiltzaile askok ez zuten beraien etxean geratzeko aukerarik, adinagatik edota gaixotasun bat zutelako adibidez, eta hauen familiak beraien kargu hartu ezin zutenez Uzturrera eraman zituzten. Hau kontuan izanik, uste dut Uzturre zentroak beraien egoeran dauden beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko aukera ematen die. Horrez gain, egunean zehar antolatzen dituzten jarduera eta proiektu desberdinei esker pertsona hauen egunerokoa alaitzea eta atseginagoa izatea lortzen dute.


    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?

    Nire ustez, solairu bakoitzean egun bakarra egon beharrean, bakoitzak gune bat aukeratu eta bertara joan beharko litzateke bisita bakoitzean, izan ere, ordu batean ez dizu bertako guztiekin hitz egiteko eta ondo ezagutzeko denborarik ematen. Baina behin eta berriz solairu berdinera joanda, hango erabiltzaileak hobeto ezagutzeko eta beraiekin harreman hobe bat sortzeko aukera dago.


    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Egun hauetan esperientzia desberdin baina oso polit bat bizi izan dut. Egia da azkeneko egunetan eguraldi txarra zela eta, ez nuela Uzturrera joateko aparteko gogorik, baina behin han, oso gustura egon naiz egunero. Dinamika eta proiektu ezberdinak burutu ditugu bertako erabiltzaileekin eta guk egiten genuenari esker beraiek ere tarte dibertigarri bat pasatzen zutela ikusteak niri ere poztasun handia ematen zidan.
    Lehenago esan bezala, aurreko urtean ere Uzturrera joaten nintzen eta bi urte hauetako esperientzia kontuan izanik, hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke, baina nahiago izango nuke beti talde berdinera joatea, horrela harreman estuago sortzen delako pertsonen artean.

    ResponderEliminar
  27. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia polita izan da, izan ere, beste generazio bat ezagutzeko aukera eman dit eta gustora egon naiz.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana aiton amonek gure lana eskertzea izan da, ilusio handiz hartzen baigintuzten ostegunero.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena, zailtasunak izan arren, gauzak egiteko jartzen duten gogoa izan da eta gainera pozik saiatzen ziren gauza berriak egiten.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Orokorrean, poza transmititu didate, izan ere, sekulako ilusioa egiten zien gazteak joatea bertara. Askotan eskertzen ziguten beraiekin egotea eta entzutea eta hori oso pozgarria da.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Adineko pertsonei edo gaixo mentalei, 24 orduko arreta ematen die, izan ere, hauetako batzuk ez dute familiaren laguntzarik haibat arrazoi direla medio eta beraz, beraientzat Uzturrekoak familia bezalaxe dira.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Nik ez nuke ezer aldatuko proiektu honetatik, modu egokian antolatuta dagoela iruditzen zait.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Egun hauek oso baliogariak iruditu zaizkit, izan ere proiektu honen bitartez adineko pertsonekin eta gaxio mentalekin 1. Pertsonan egoteko eta euren egoera ikusteko aukera izan dut. Nire ustez, beraiek gugandik poza jasotzen duten moduan, guk ere gauza asko ikasten ditugu beraiengandik eta ez litzaidake inportako hemendik aurrera gehiagotan joatea zentrora, esperientzia polita baita.

    ResponderEliminar
  28. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    1- Esperientzia honi esker gauza berri asko ikasteko aukera izan dut. Eroso egon naiz jende honen aurrean eta momentu politak igaro ditut.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    2- Gehien gustatu zaidana beraiek bizitako momentu berezi horiek nirekin partekatu izana.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    3- Bertan dauden langileekin zer nolako harremana duten, eta egunero nola zaintzen dituzten.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    4- Oso ona, beraiei esker horrelako jendearekin nola jokatu behar dugun ikasi dugu, eta momentu oro errespetatuak izan behar direla.
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    5- Pertsona bezala hazteko aukera. Edozein eratako jendea baloratzen ikasiz, gauza asko ikasten dira bai beraiengandik eta bai beraien esperientziatatik.
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    6- Ekintza desberdin gehiago egitea, eta aldi berean beraien bizitzaz gehiago hitz egitea.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik
    7- Esperientzia berri bat bizitzeko aukera eta pertsona gaixoekin nola jokatu behar den ikastea. Ez nintzateke joango, momentu batzuetan ez nintzelako gustura sentitu.

    Irati Aldalur

    ResponderEliminar
  29. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?Esperientzia hau astuna egin zait zergatik pertsona helduekin egiten genituen lanak aspergarriak ziren. Nire ustez ekintza hau aukerazkoa izan beharko luke.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zerk harritu zaitu gehien? Aitonek duten poztasunak harritu nau gehien
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?Aitonekin pazientzia artu behar dela adierazi digute
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? Bertako langileek osos ondo tratatzen dituzte eta proiektu politak eta entretenigarriak proposatzen dituzte
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? nik aldatuko nuen gauza izango zen proiektu hau aukerazkoa izatea
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?Proiektu honek erakutsi didana izan da zer zer pertsona gehiago dauden nire inguruan ikustea, agian ikasketak amaitutakoan bolondres hasiko naiz

    ResponderEliminar
  30. 1) Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Proiektu honetan parte hartzea esperientzia oso betegarria izan da. Hasiera batean, aitortu beharra dago, ez nuela ilusio eta gogo handiekin hartu baina erabat aldatu nuen nire aurretik sortutako pentsamendua. Beste belaunaldi bateko pertsonekin egoteak eta haien istorioak entzutea oso interesgarria izan da Gainera haiei esker gauza berriak ikasi ditut: antzina bateko bizimodua, ohiturak edota nola tratatu beste pertsonekin.

    2) Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehian gustatu zaidana helduekin eta zaintzailekin hitz egitea izan da. Gurekin izan duten harrera oso ona izan da eta horrek asko lagundu izan du hitz egiterako garaian. Behin gauzak kontatzen hasten zitzaizkizula, minutuak oso azkar igarotzen ziren eta gainera esperientzia berriak entzuten zenituen.

    3) Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena gure arteko bizimodu desberdinak izan dira. Gure gaztaroa eta aitona-amonan gaztaroa oso bestelakoak dira. Haiek oso gazte ezkondu, lana egin edota gerratera joaten ziren. Gu bitartean, gure ikasketen inguruan gabiltza.
    Horretaz gain, beste gauza bat harritu egin nauena egin ditzaketen ekintza guztiak dira. Zentroan yoga, gimnasia, edota Wii-an jolastu ahal dute. Eta hori ez litzateke posiblea izango zaintzaileen laguntza gabe. Eta haien jarrera irekiak era asko harritu nau.

    4) Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroko erabiltzaileek poza eta alaitasuna transmititu didate. Guk harea joateak ilusioa egiten zien, “aurpegi gazteak” ikustea gustatzen baitzaizkie. Eta gero ilusio hori guri transmititzen ziguten. Gainera, batzuetan haien bilobei bezala tratatzen ziguten eta hori eskertzekoa da.

    5) Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturre zentroak asko laguntzen die bakardadea saihesteko. Aitona-amona batzuek ez dute inor zaintzeko eta behar duten gauza bakarra konpainia pixka bat da. Eta hori, Uzturre zentroak posible egiten du.

    6) Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Nik pertsonalki ez nuke ezer aldatuko baina agian egokiagoa izango litzateke ekintza hau boluntarioa izatea. Egon daiteke jendea ez zaiona gustatzen eta behartu izanez gero, gogo gabe joango lirateke eta ez lukete disfrutatuko.

    7) Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentroan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Aurreko galderetan esan dudan bezala, esperientzia berri honi esker pentsamolde berriak entzun ditut eta horri esker asko ikasi dut. Esan beharra dago, boluntario lan hau asko gustatu zaidala baina ez dut uste berriro joango nintzanik, konpromiso handia eskatzen baitu. Agian, beste boluntario mota bat bai.

    ResponderEliminar
  31. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia ona izan da gelatik atera garelako eta modu batean errutinatik atera gara. Gainera baliagarria izan da adinduen bizitza eta bizimodua ezagutzeko, eta era berean euren kezkak ezagutzeko. Azken finean gazteak ezagutzen dugu adinduek jasan duten gertaera guztiak liburuetatik eta aukera honekin euren ahotik ezagutu dugu. Nire ustez, hobeagoa da iragana ahoz ezagutzea liburuetatik baino, bizi dutenak hobeto dakitelako. Horretaz gain, oso aukera ona izan da besteei laguntzeko eta hori oso polita da zuk zure buruarekin ondo sentitzeko.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Niri gehien gustatu zaidana izan da 4 solairua. Solairu horretan egon ginean adinduekin hitz egiten egon ginen euren bizimoduetaz, haiek jasan duten aldaketetaz, gaur egungo bizimoduetaz, desberdintasunetaz... Nire ustez oso gai interesgarriak ziren eta gainera kultura ezagutzeko baliagarria izan zen. Egun horretan egon ginen pertsonak oso eroso geunden gai horretaz hitz egiten eta nire aburuz oso interesgarria izan zen jakitea nola aldatu diren gauzak. Normalean ez daukagu horrelako aukerarik eta nire ustez asko ikasi genuen bai adinduek eta baita ere gazteak.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Adinduek nahiz eta jakin zahar-egoitza batean zeudela, beraiek euren etxea bezela sentitzen zuten. Gazteak ez daukagu kontzeptu hori barneratuta, guretzako edozer gauza da etxea izan ezik. Ordea, beraiekin hitz egin ondoren ulertu nuen beraiek sentitzen zutela zaintzaileak familietako kide bat bezala eta eraikuntza etxea. Nire kasuan hori asko harritu zitzaidan, han pozik daudelako nahiz eta jakin bakarrik daudela ezezagun askoekin.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso esperientzia positiboa izan da. Nik hasieran ez nuen espero hain eroso egotea, baina han egon ondoren asko gustatu zait. Nire ustez gure gizartean ez daude ondo ikusita zahar-egoitzak edo pentsatzen dugu leku aspergarriak direla, baina errealitatean kontrakoa da. Ideia horiek aldatu behar dira, azkenean denok izango gara adinduak. Gainera, adinduek esku zabalekin hartu ziguten eta oso ondo portatzen ziren gurekin.

    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturre zentroko adinduek aukera dute han lo egiteko edo bakarrik eguna pasatzera joateko. Horretaz gain, aktibitate asko dituzte adinduek disfrutatzeko eta ondo pasatzeko, hala nola, bingoa, meza, kontzertuak… Gainera denboraren arabera aktibitate bereziak egiten dituzte. Horretaz gain, adinduek mugitzeko aktibitate fisikoak egiten dituzte, ile-apaindegia dute, egun batzuetan jendea joaten da adinduekin paseatzera, batzuk Eskolapioko baratzara joaten dira egun batzuetan…. Azken finean Uzturre zentroak aktibitate asko eskaintze ditu adinduei.

    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Nire ustez urte osoan jaitsi beharko genuke. Oso aukera ona da gure gizartea, kultura… hobeto ezagutzeko. Esperientzia onek oso baliagarria da eta gauza on asko eskaintzen ditu eta nire ustez urte osoan jaitsi beharko genuke. Bestalde, nire aburuz aktibitate gehiago ipini behar dira, hau da, zahar-egoitzan denbora guztia egotea ordez kalera ateratzera beraiekin paseatzera edo jolastea. Modu horretan ez ginen egongo denbora guztian eserita.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Zahar-egoitzak ez direla hain txarrak, gure gizarte betidanik erakutsi digu han ez dutela ezer egiten eta aspergarria dela. Esperientzia honek baliagarria izan da hobeto ulertzeko adinduen egoera. Horretaz gain, beraiekin hitz egin ondoren konturatu nahiz gauzak eta bizimodua asko aldatu dela. Badakigu gauzak aldatu direla, baina beraiekin hitz egin ondoren oraindik gehiago konturatzen zara gauzak eta bizimodua aldatu direla. Nire kasuan ez dakit boluntario izango nitzake, asko gustatu zait esperientzia baina pentsatu beharko nuen, azken finean ez da gauza erraza han egotea.
    Nerea Gonzalez

    ResponderEliminar
  32. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? - Esperientzia gogobetekoa, ezta izan denbora pasa bat, ni pertsona bezela garatzeko esperientzia bat baizik.
    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna? - Amona eta aitonen arteko zailtasunetan, gainditzen laguntzea eta beraiekin batera bata bestearengandik ikasi dugu, eta etorkizun baterako erabilgarri izango den zerbait dela.
    3.- Zerk harritu zaittu gehien? - Urte baten pertson hauek izan ditzaketen beherakadak, hau da, aurreko urtean ondo ezagutu nituen pertsonak haurten ez didate ezagutu eta nahiz eta haurreko urten beraiekin egon ginela azaldu arren ez ziren gogoratzen.
    4.- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    - Esperientzia ona alde batetik baina bestetik gogorra, lan asko eduki genuen beraiekin arremanetan jartzeko baina lana lortzean asebetetzea notatzen duzu.
    5.- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    - Ekintza asko eskeintzen dituzte zentroan, egia esan oso ondo dago antolatuta eta zahar egoitzan dauden aiton amonak asko eskertzen dute.
    6.-Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?

    Nire ustez, solairu bakoitzean egun bakarra egon beharrean, bakoitzak gune bat aukeratu eta bertara joan beharko litzateke bisita bakoitzean, izan ere, ordu batean ez dizu bertako guztiekin hitz egiteko eta ondo ezagutzeko denborarik ematen. Baina behin eta berriz solairu berdinera joanda, hango erabiltzaileak hobeto ezagutzeko eta beraiekin harreman hobe bat sortzeko aukera dago.
    7.-Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    - Ez dut ezer berezirik ikasi aurreko urteari begira, baina boluntarioaren lana zaila dela ikusi dut zuri kaso egiteko denbora asko sartu behar dulako baina ni behintzat prest egongo nintzateke edozein lan egiteko

    ResponderEliminar
  33. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia berri bat izan dela esan daiteke. Niretzat oso gustukoa izan ez den arren, beti ikasten dira gauzak. Hala ere, esan beharra daukat ez zaidala gehiegi gustatzen horrelako egoerak ikustea.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Azken egunean Uzturre zentroko gazteenekin egon nintzen. Drogen eta beste gauza batzuen ondorioz gaixo geratu direnekin, eta oso ondo pasa nuen. Umore handia dute.

    • Zerk harritu zaitu gehien?

    Beraiek eskertzeko duten moduak harritu nau gehien. Hau da, hasieran, zentrora sartzerakoan ematen du ez dutela ezertarako gogorik, baina gu joandakoan hitz egiteko esfortzua egiten dute. Gainera, joko ezberdinak egiten dira eta beraiek asko eskertzen dute. Egunen batean lehia ere sortu zen mahai jokoetan.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturreko langileen lana oso baliotsua da. Egun guztian beraien gainean daude eta oso ondo zaintzen dituzte. Gainera, beti umore onez daude. Beraiei ondo zaintzeaz gain, gurekin ere oso gertukoak izan dira. Askotan, zentrora iristen ginen momentuan hasieran kosta egiten zen beraiekin elkarrizketa bat mantentzea eta langileak laguntza handia ematen zuten.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?

    Egun guztian bikain zainduta egoteaz gain, kalera ateratzeko, beraien artean erlazionatzeko, mahai jokoetan ibiltzeko, kirola egiteko… eta horrelako beste hainbat aukera ematen dizkiete. Bertan oso gustura daudela ikusten da.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?

    Zenbait gauza ikasi ditudan arren, nire ustez boluntarioki egin beharreko ekintza da hau. Azken finean, gustu kontua da eta niri lan hau gustatze ez zaidan arren, nire taldekide askok errepikatuko luketen egoera dela badakit. Beraz, nahi duenak joan behar du nire ustetan.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?

    Lehen aipatu dudan bezala egun hauek ikasteko balio izan dute, guztion egoera ez da berdina eta daukaguna aprobetxatu behar dugu. Hala ere, ez nuke boluntario bezala jarraitu nahi oso lan gogorra iruditzen zaidalako eta uste dudalako lan hori egiteko bokazio handia behar dela.

    MIKEL LAKUNZA

    ResponderEliminar
  34. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Hasiera batean ez zitzaitan batere gustatu ideia hau, aukerazkoa izan beharko lukeela pentsatu nuen eta moemnturen batean irakasleari kexatuu nintzen. Denbora pasa ahala eta bertara joaten hasi ginenetik, zertxobait gehiago interesatu zitzaidan gaia. Bertakoekin egon naizen momentuetan gustora sentitu naiz eta hauek pozik zeudela ikustearekin konformatzen naiz.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    • Ez dakit oso ondo zein izan den gehien ekintza edo momentua. Ekintza batzuk nahiko interesgarriak iruditu zaizkit, baina beste batzuk oso astunak egin zaizkit, esate baterako, arazo mentala dituzten pertsonekin egotea ez zitzaidan ezer gustatu. Azken egunean egon nintzen gustora 4.pisuko atton-amonekin eskulana debserdinak egiten.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Zentro barruan dagoen giro onak harritu nau gehien. Joan baino lehen nuen ideiak ez zuen bat egiten honekin, atton-amonen artean liskar gehiago egongo zirela pentsatzen nuen baina ez da horrela, elkarren artean laguntzen dira. Honetaz gain, dagoen langile kantitateak eta antolakuntzak harritu nau, guztiz profesionalak direla ikus daiteke.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Bertan pasa izandako momentuak kontuan izanda, atton-amon askorekin konbertsazio normal bat jarraitu daitekelaz konturatu naiz, Bertan dauden agure guztiak ez daude egoera berdinean, haietako batzuk ez dute inolako hitzik esaten, eta beste batzuk berriz bere bizitza kontatzen dizute 2 ordu luzeetan. Honekin diot, bertan dauden persona batzuekin beste edozein persona batekin bezala jardun daitekeela.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturre zentroak erabiltzaile horiei ikaragarrizko aukera ematen die. Beraien eguneroko rutina entretenigarriagoa egiten die, zenbait ekintza desberdin egiten dituzte eta. Hauen artean gimnasia, refranak eta eskulanak dira nabarmenenak, Egun osoa pasa dezakete bertan eta haietako batzuk kalera irten daitezke bakarrik edo senideren batekin. Bestetik, erabiltzailearen familiari konfiantza transmititzen dion zentroa da Uzturre zentroa da.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Zentro barruan egoten diren denbora murriztuko nuke. Ez dut gogoko leku batean denbora asko egotea eta bertan dauden atton-amon askok ere ez. Egia zaila dela irteera gehiago egitea, baina ekintza gehiago antolatuko nituke kalean, alondegia plazan izango balira ere ideia ona irudituko litzaidake. Bestetik ez diot pegarik jartzen.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Ostegun desberdin hauek hasiera batean ez zidaten inongo interés minimorik piztu baina ondoren interesgarriak egin zitzaizkidan. Argi eta garbi ikusi dut ez dela asko behar adineko jendea pozik ikusteko, gure presentziarekin bakarrik aurpegia aldatzen zitzaien. Boluntario joatearen inguruan, ez naiz horrelako lanetan ikusten eta horrexegatik ez nintzateke komprometituko horrelako gauz batekin.

    ResponderEliminar
  35. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Hasiera batean ez nuen gogo handirik Uzturrera jaisteko, ez delako gehien gustuko ditudan gauzetariko bat. Baina bueno, bukatu dugu eta espero nuena baino hobeto joan dela esan dezaket. Momentu aspergarri batzuk ere pasa ditut, baina orokorrean daramadan ikuspuntua nahiko positibotzat hartzen dut. Beti dago ondo gauza eta esperientzia berriak izatea.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Ez dakit oso ondo esaten zein izan den gehien gustatu zaidan gauza. Ekintza batzuk nahiko entretenigarriak izan ziren, beste batzuk gehiago aspertu zidaten bitartean. Baina gauza batekin geratzekotan, aitona-amonei goizak pixka bat alaitu izana da. Egun batean amona batek ere esan zidan asko pozten genizkiela goizak, gurekin oso ondo pasatzen zutelako. Horrekin geratzen naiz.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Zentro barruan dagoen giro onak harritu dit gehien. Zerbait serioagoa izango zela uste nuen, dena geldituago egongo zela. Hainbeste ekintza desberdin egin ordez, bakoitza berak nahi zuenera gehiago ibiliko zela uste nuen. Gainera, aitona-amona eta zaintzaileen arteko harremana oso ona zela iruditu zitzaidan, elkarrekin barre eta bizi izandako momentu asko elkarbanatu zituztelako.

    • Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Denetik dagoela esango nuke. Aitona-amona batzuek asko hitz egin eta parte hartzen zuten, beste batzuk denbora guztian isilik egoten ziren bitartean. Batzuekin errazagoa zen elkarrizketa bat mantentzea, eta momentu onak pasatzeko aukera ere izan zen. Beste batzuek ordea, esan bezala, ez zuten ezer esaten, eta eserita erdi lotan egoten ziren. Zaintzaileengandik jaso dudan inpresioa ere oso ona izan da.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Beren bizitzak entretenigarriago egiten ditu. Beren bizitzak oso aspergarriak lirateke zentro hau kenduz gero. Egun osoa pasa dezakete bertan, eguneko zentroan, edo gaua ere pasa dezakete bertan, bakoitza bere logelan. Instalazio oso onak ditu zentroak, eta beraz, ekintza desberdin asko egiteko aukera daukate. Honetaz gain, egun osoa barruan sartuta ez egoteko, kalera ere irteten dira, eguraldi ona aprobetxatuz. Egia esan, aukera asko eta onak ematen dizkie zentroak.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Agian bertan igarotzen den denbora aldatuko nuke. Aukerazko erabaki bat bezala jarriko nuke, eta beraz, nahi duenak nahi duen denbora joan dadila. Gutxienez bizpahiru egun jarriko nituzke derrigorrezkotzat, eta hortik aurrera, bakoitza nahi duenean joan dadila. Joaten ez direnak klasean lan egin dezatela gai ezberdinak landuz, eta besteak behera jaits daitezela aitona-amonengana.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentroan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Gauza gutxi egin behar dela jendeari egun pozteko, hori da batik bat ikasi dudana. Hasieran kexatu egiten ginen ez genuela joan nahi, baina azkenean, ez da hain gaizki ere egon. Bi ordu ez dira horrenbeste, azken finean. Honetaz gain, jendea esker onekoa dela nabaritu dut, eta beraiengatik egiten dugun esfortzua eskertzen dutela. Bi gauza horiekin geratzen naiz. Hemendik aurrera joan nintzatekeen erabakitzeko unean ezetz esango nuke. Gauza positiboak jaso arren nahiko bokazionala den gauza bat dela uste dut, eta nik ez dut bereziki gustuko.

    Markel Agirre

    ResponderEliminar
  36. 1.-Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat proiektu honetan parte hartzea asko gustatu zait, ilusio askorekin egin duten zerbait izan da, beste generazio pertsonakoekin egotea eta parte hartzea aukera izan dut. Gauz asko ikasi dut holako pertsonekin egonda eta oso baliagarria izan zait proiektu au.

    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitena horrelako pertsonekin eduki dudan harremana, ikaragarria izan da, aurreko urten ere horrelako proiektuan parte hartu nuen eta lengo urteko nire taldeekin berriro elkartzeak ilusio handia egin dit. Bai beraientzat bai guretzat asteroko bisitak oso gogotsuak izan dira.

    3.- Zerk harritu zaitu gehien?
    Han barruan egonda zeukaten bizitzeko gogoa, indarra, maitasuna… gehienetan holako zentro batean dauden pertsonak triste, humore baxuan egoten dira beraien familiangandik urruti daudelako. Ostegun goizetan gu iristeak eta irrifar batekin jasotzeak, ez du preziorik horrek.

    4.- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso positiboa eta asko ikasi daitekeen esperientzia bat, gu iritsea eta beraiek gurekin egoteko gogoa edukitzea bizipoza da.

    5.- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturreko zentroan dauden pertsonak batzuek ez daukate aukerarik etxera joateko bere adinagatik edo duten gaixotasunagatik, horregatik ematen dieten aukera gazteekin momentuak bizitzea eskertzen da nire ustez, gainera beraiek ere guri kontatzean digute bere garaian, gaztetan, nolakoak ziren kontatzen digute. Asko disfrutatzen dute horrelako esperientziak kontatzen gaur egungo gazteoi.

    6.- Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? 
    Bakoitzak nahi duen pisuetara joatea eta bisita bakoitzean ara joatea, ordu betean ez du denbora guztiekin hitz egitea eta ondo ezagutzea baina pisu berdinera joanda ostegunero hango pertsonak ondo ezagutu.


    7.- Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Esperientzia desberdina bizitzea eta gainera oso positiboa izan da gustuago. Ostegunero pertsona desberdinekin ariketa desberdinak egitea oso gustukoa ta eta gainera guztiekin erlazio ona edukitzea oraindik gehiago.
    Niregatik lengo urteko esperientzia kontuan hartuta prest egongo nintzateke boluntario bezala joatea holako pertsonekin lan egitea poza ekartzen du eta.

    ResponderEliminar
  37. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Uzturren pasa ditugun aste hauek oso interesgarriak eta momentu honez bizi ditugu, momentu honetaz aparte gauza desberdinak ikasiz. Esango nuke, oso egokia dela orain gure etorkizuna definitzen laguntzen digutelako.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana da, beraien interesa da, besteekin hitz egiteko, komunikatzeko, gurekin eduki nahi duten harremana. Beraietako batzuek uste dute iadanik zaharkiturik daudela eta ezin dutela ezer egin, baina hori ez da egia, guk beraiei laguntzen diegu ikuspegi hori aldatzeko eta beraiekin denbora tarte bat pasatzeko.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Beraien artean duten alaitasuna da, beraien bizimodua bertara eraman dutela, eta beraien bizitza hori denez, ekintzetan dena ematen dute.Gauza txikiak asko baloratzen dituzte, eta nire ustez, denok baloratu beharko genituzte gauza txiki horiek, gauza handiei itxaron behar badugu bizitza oso pasako zaigulako.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Itxaropena ez dela galdu behar trasmititu didate, beti alai egon behar dela, eta gauzak gaizki jartzen badira aurrera jarraitu behar dela, ondorioak onartuz.

    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Beraiek toki lasai eta seguru batean egoteko aukera ematen diete, lagun berriak egiteko eta beraien artean harreman desberdinak edukitzeko.Ekintza desberdinak egiten dituzte, beraiek egun guztian aktibo egoteko eta bakoitzaren beharrren araberara egokitzen dira ekintzak.

    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Denbora tartearen aldetik ondo egonda, baina behera jeitxi eta gero berriro gora igotzea asko kostatzen da, gainera, gero klasea daukagu eta beti berandu iristen gara.

    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Nire pertsonalki, alaitasuna trasmititu dit, eta oso ondo etortzen da klasetik ateratzea, 7 ordu klase barruan egin beharrean, haize pixka bat hartzeko.Lehen esan dudan bezala, bertan trasmititutako gauzak honekin geratzen nahiz eta gehien horiek ikasi ditut, itxaropena eta alaitasuna. Oso gustora joango nintzake boluntario bezala, bakoitzak bere bizitzari beste ikuspegi bat ematen diolako, ezagutzen ez duguna.

    ResponderEliminar
  38. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Proiektu hau niretzat oso betegarria izan da, beste generazio bat ezagutzeko aukera eman didalako, baita beraiei konpainia egiteko ere. Egia da hasieran ez nuela gogo gogo askorik hara joateko, ez naizelako oso irekia. Baina azken finean esperientzia polita izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana aiton-amonei konpainia egitea izan da, guk beraiei geure kontuak kontatuz eta alderantziz. Denok baitakigu horrelako leku batean bizitzea momentu batzuetan gogorra izan daitekeela. Beraz, konpainia pixka batekin dena errazagoa bihurtzen da. Gainera, beraiek asko eskertu digute, eta niri behintzat asko betetzen nau hori entzuteak.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Ulertzekoa da jende guztiarekin harreman bera ez izatea, baina beraien artean asko kritikatzen dira,eta honek arritzen nau. Zeren eta ni bezelako pertsona ezezagun bati horrelako kontuak kontatzea arraroa egiten zait, gauza pertsonalak direlako.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Aurretik esan dudan moduan,esperientzia polita eta betegarria izan da niretzat,orain arte behin bakarrik egonda nengoelako horrelako zentro batean. Gainera,aiton-amona gehienak gurekin irekiak izan dira,eta beraien garaiko gauzak kontatu dizkigute,oso interesgarriak direnak.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Nire ustez Uzturre zentroa oso ondo prestatua dago,intalazio onak izateaz gain,residenteekin oso atseginak direlako, eta horrez gain, hainbat ekintza egiten dituztelako. Ekintzak egin ezin dituztenentzat ere badaude beste gauza batzuk, telebista edota egunkaria adibidez. Beraz,pertsona guztientzat ekintzak dituzte,zentroa oso ondo dagoelarik.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Esperientzia betegarria denez,urte osoan zehar joateko aukera eskainiko nuke nahi duenarentzat. Azken finean joaten garen denbora ez baita asko,eta jaitsitako egun bakoitzean solairu desberdinera joateak ez dizu bertako jende guztia ezagutzen uzten. Beraz, nire ustetan solairuak errepikatzea hobeto egongo litzateke, baina argi dago horretarako denbora gehiago beharrezkoa dela.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Lehenagotik zahar egoitzei buruz nuen ideia aldatzeko balio izan dit. Horrelako egoitzak oso ondo daudelako adineko pertsonentzat,eta oso ondo tratatzen dituztelako. Esperientzia betegarria izan denez eta laguntzea gustatzen zaion pertsona bat naizenez boluntario modura itzuliko nintzateke. Horrelako esperientziak bete egiten bainaute pertsona bezela.

    Irene Garmendia

    ResponderEliminar
  39. 1) 
    Baliagarria izan da niretzat hurrengo urtean egingo ditudan ikasketei begira. Gainera oso atseginak izan dira gurekin ea momentu onak ere izan ditugu. Egia da hasiera batean gogogabe negoela proiektuarekin oso desatsegina iruditzen zitzaidan aiton-amon ezezagunekin egotea eta eskolako aldapa jaitsi eta igo beharra. Baina ala ere asko ikasi dut eta esperientzia on bat izan dut.


    2)
    Izan dugun tratua oso ona izan da, beraiekin egoteko askatasuna eman digute nahiz eta hasiera batean beraiekin harremana erraztu ariketen bitartez edo beste metodoen bitartez.

    Gainera beraiekin ere oso momentu onak izan ditugu. Nik bi momentu berezi nahi ditut, lehenengoa eguneko zentroan geundela beraiekin marrazten eta hitz egiten izan genuen momentua izan zen. Bertan zeuden hiru emakumeekin hitz egiten egon nintzen eta beraien esperientziak kontatu zizkidaten niretzako baliagarriak izan daitezkeen aholkuak emanez. Nire amak edo amonak ematen dizkidaten aholkuak bezalakoak izan ziren, xamurtasun handikoak. Asko harritu zidan, ez zidatelako ezagutzen, baina asko gustatu zitzaidan.

    Bestalde, bigarren pisukoekin hainbat ekintza egin genituen. Hasieran pixka bat beldurtuta nengoen, baina egia esan asko gustatu zitzaidan. Asko hitze egiten zuten gurekin, oso azkar pasa zitzaidan ordua eta bertan dituzten animaliak, liburuak eta bestelakoak ere asko gustatu zitzaizkidan. Denak batera egon ginenen jolasten eta bertan sortu zen giroa oso espeziala izan zen.


    3)
     Bi gauz harritu zidaten. Alde batetik, bestako jendea gustura zegoela, hau da, beraiek nahiz eta beraien familiarik gabe bizi zoriontsu zirela. Denek edo gehiengoek berdina esan zidaten, pozik zeudela. Aiton-amon zaharrenak lehenengo, hirugarren eta laugarren solairuetan daudenak, lasai bizi zirela, jakinda ez zirela beraien familien karga bat. Bigarren pisukoak ere gustura zeudela hauek bertan egiten dituzten jarduerak eta bizimodua gustuko zutelako. Eta azkenik, eguneko zentrokoak egunean zehar, jendearekin zeudelako eta bertan egiten zituzten jarduerak beraien gorputza eta burua lantzen laguntzen zietelako.

    Bigarren gauz harrigarria, bigarren pisuko jendea globalean. Arazo mentalak dituzten jendearen beste ikuspegi bat nuen eta beraiek tratatzeko dauden zentroena ere. Baina nire ustez Uzturren beraien arazoekin ondo bizitzen erakusten die, ahal duten moduan behintzat.


    4) 

    Bertako jendeak beti alaitasuna transmititzen ziguten denei. Poz handia egiten zien guk bertara joatea beraiekin jarduerak egitea eta beraiekin egotea. Ez ziguten ezer eskatzen, gure konpainiarekin zoriontsu ziren. Beti gurekin hitz egiteko prest zeuden eta gertutasunez tratatzen ziguten denek.

    Bertan lan egiten dutenek ere oso atseginak izan ziren gurekin eta gure arteko lehen kontaktua errazten saiatzen ziren beti eta isiltasuna sortzean ere beraiek hitz egiten ziguten.


    5)
    Oso aukera ona da bertan egotea, zentro txikia denez atentzioa oso ona da eta familia bat izango balira bezala da. Bertara joatean nabarmena zen denak denen izenak zekitelako eta giroan ere nabarmentzen zelako.

    Gainera zentroa ere oso ondo prestatuta dago, nire ustez. Gainera Tolosan bertan egoteak familien gertutasuna errazten du.


    6)
    Egia esan ezer, oso atsegina izan da eta gauz asko egin ditugu beraiekin. Espero nuena baino gehiago ikasi dut, alde batetik aholku baliagarri asko eman zizkidaten, beti atsegina izatea zerbait oso positiboa dela eta horrelako zentroak ez direla uste nuen bezain txarrak, guztiz kontrakoa.

    Bai, esperientzia positiboa izan da eta oso ondo pasa dut. Gainera ikasketei begira logopedak jende helduarekin ere lana egiten dute, beraz esperientzia askoz baliagarria izango litzake.

    ResponderEliminar
  40. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia polita izan da, beste generazioen ezaugarriak eta bere bizitza nolakoa den ikasi dut.
    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Aiton amonekin parte hartzea hainbat ekintza eginez eta beraiek bere istorioak komentatzea da gehien gustatu zaidana
    3.- Zerk harritu zaittu gehien?
    Gehien harritu didan gauza da aiton amon batzuen egoera. Batzuk oso ondo zeuden eta ekintza gehienetan parte hartzen zuten, baino bestek, oso egoera txar baten zeudela ematen zuten. Ez zeukaten gogorik ez hitz egiteko, ez ekintzak egiteko...
    4.- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona transmititu didate baino baita ere beraien lana oso gogorra izan behar du eta pazientzia asko eduki behar dute hainbeste ordu beraiekin egoteko eta behar duten behar guztiak asetzeko
    5.- Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Uzturre zentroko aiton amonei han lo egiteko baimena ematen diote eta baita ere hor eguna pasatzeko aukera ematen die. Horrez gain, bertan, ekintza dexente egiten dituzte, adibidez, esukalanak, gimnasia...
    6.-Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Solairu bakoitzean denbora gehiago pasako nuke, horrela beraien bizimodua hobeto ezagutuko nuke eta beraiei laguntza gehiago eman ahalko nuke
    7.-Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Egun hauetan aiton amonen bizimoduaz asko ikasi det eta hori bere paperean jartzearazi izan dit. Ez nintzake boluntario moduan joango area, oso lan zaila iruditzen zaidalako eta pazientza asko behar delako

    IVAN ESCOLÁ


    ResponderEliminar
  41. Esperientzia ahaztezin bat izan da eta oso lagungarria gainera, nire etorkizunari begira. Oso modu atseginean hartu dut eskolatik bi orduz irtetea eta eguneroko errutina hori haustea. Pertsonalki oso esperientzia aberasgarria izan da bertan gauza asko ikasi bai ditut eta nire pentsatzeko era ere honi esker ere aldatu egin bai da. Gainera, oso entretenigarriak izan dira bertan egindako ekintzak (gimnasia, eskulanak, mahai-jokoak…)

    Proiektu honetatik gehien gustatu zaidana bertako jendearen eskuzabaltasuna izan da. Nahiz eta gu guztiz arrotzak ginen pertsonak izan, bertara joatean adeitasun osoz tratatu gaituzte eta euren bizitzako une eta eginkizunak kontatu dizkigute inolako arazorik gabe.

    Nik, zahar etxeen inguruan estereotipo oker bat nuen askotan entzuna bai nuen bertan zeuden adineko pertsonek zahar etxean egoteagatik sufritu eta deprimituta egoten direla. Hori dela eta esperientzia honi esker hau gezurra zela konturatzea izan da gehien harritu nauena.

    Aurreko paragrafoetan adierazi dudan bezala, bertako jendea nahiz langileak oso atseginak izan dira gurekin eta oso ondo tratatu gaituzte bertan. Gainera, bertakoek, zentro honi esker konpainian egoteko aukera dute eta oso ondo zaintzen dituzte.

    Nik bizitako esperientziari begira, solairu batzuetan egotea gogorra egin zait momentu batzuetan. Egia da, eguneko zentroan eta bigarren solairuan egotea oso atsegina eta dibertigarria izan dela baina 3. nahiz 4. solairuko egoera guztiz desberdina izan da. Azken solairu hauetan zeuden pertsona batzuen egoera oso gogorra suertatu zait, hori dela eta momentu batzuetan betan egotea oso gogorra iruditu zait. Gainera, iruditzen zait egun gehiagotan jaitsi beharko genukeela bertara.

    Lehen adierazi dudan bezalaxe pertsonalki asko ikasi dut esperientzia honetatik. Nire pentsatzeko era guztiz aldatu du eta honi esker konturatu nahiz zein erraza den zerbait txikia eginez bestea zoriontsu egitea. Bai, boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke osasunaren inguruan lan egin nahi bai dut eta esperientzia hau horretarako oso lagungarria dela iruditzen bai zait.

    Idoia Armendariz

    ResponderEliminar
  42. BLOGA: UZTURRE ZENTROAN EGON ONDOREN
    1. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Ez da lehen aldia izan bertara joan naizena, aurreko urtean ere "Esku Biziak" proiektuan parte hartu bainuen eta beraz, aiton-amona batzuk ezagunak nituen. Aukera baliagarria eta interesgarria izan da, baina beste modu batekoa izatea espero nuen. Eguneroko errutinatik irten eta deskonektatzeko aukera polita izan da, eta gainera, aiton-amonek pozik onartu gaituzte. Hasiera batean, ez nuen gogo handirik, aurretik egondakoek ez zidatelako motibazio handirik transmititu baina azkenean, ez zait aukera txarra iruditu.
    2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana aiton-amonek gauza berriak egiteko erakusten zuten gogoa izan da. Gu ia ezertaz ezagutu gabe, oso azkar konektatu dute gurekin eta beren haurtzaroko zein gerrako istorioak kontatzen ederki pasa dute, baita guk haiei entzuten ere. Zerbait egiteko laguntza behar bazuten, bi aldiz pentsatu gabe eskatzen ziguten eta guk pozik laguntzen genien.
    3. Zerk harritu zaitu gehien? Egoera horretan egon arren, aiton-amon batzuk duten bizitzeko gogoak harritu nau. Egunero egoitza horretan bizi izan arren ere, pozik bizi dira eta gu bezalako talde batek bisita egiteak sekulako ilusioa egiten diela konturatu naiz. Beti pentsatu izan dut, bertako aiton-amonak triste bizi zirela eta zentro bertako egoera ere okerragoa izango zela, baina erabat oker nengoen. Egunero ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izaten dute, eta beraz distraituta egoten dira. Beraien arteko erlazioak ere asko harritu nau, nahiz eta herri desberdinetakoak izan, edo ama-hizkuntza berdina ez izan, ederki konpontzen direlako beraien artean.
    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Esperientzia polita igaro dut beraiekin. Beti beraien gaztetako kontuak kontatzea gustatzen zitzaien eta beraiei entzuten ikasi dut. Askotan, zertaz hitz egin jakiten ez genuenean, beraiek izaten ziren konbertsazioa ateratzen zutenak, nongoak ginen jakiteko edo, eta hori asko eskertu dut. Hasiera batean lotsatuta edo beldur puntu batekin joan nintzen, baina asteak pasa ahala, beraiekin ere gehiago ireki naiz eta asko disfrutatu dut esperientziaz.
    Maite Elicdgui

    ResponderEliminar
  43. 1- Betidanik nahi izan dut horrelako gauza bat egin, baina inoiz ez det egin. Egia esan beldurra neukan gustora ez egoteagatik, baina azkenean joan eta gero han zeuden erizainen languntzarengatik askoz gustoragoa sentitu nintzen eta ondo pasa nuen.

    2- Gehien gustatu zaidan gauza, aiton-amonekin hartzen dezun konfidantza eta harreman da; eta hori dena bakarrik 2 ordu egonda, beraiek kontatzen dituzten istorioak eta gaztetan egindako gauzak.

    3- Egia esan ez dit ezer ere ez harritu, dena oso arrunta iruditu zait, baina egia esan harritu diten gauza bakarra beraien tratatzeko modua izan da, ni horrelako egoera batean egongo banitz ez det uste jendearekin horrela portatukon nintzatekeela.

    4- Sentsazio desberdinak, batzuk oso gustora zeuden eta beste batzuk ateratzeko ametsarekin zeuden.

    5- Hasteko 5 solairu zeuden eta bakoitzean gaixo desberdinentzako zegoen zuzenduta, 1. solairua egunezkoa zen eta aiton-amonek bakarrik eguna pasatzera joaten ziren eta aurkakoa 5. solairua zen, bertan giltzapetuta zeuden eta batzuk gauetan lotuta zeuden; hori beraien osasunarengatik egiten dute, deanbulatzen dutelako.

    6- Proiektua oso ondo dago, baina ikusten deten arazo bakarra hau da; solairu batera iristen zenean bertakoekin konfiantza lortzen duzu eta hurrengo ostegunean berriz zerotik hasten zea, nire ustez talde bakoitzak solairu bakar batean egongo beharko zuen.

    7- Joateko prest egongo nintzake baina egia esan ez det uste bakarrik joango naizenik, Uzturren gauza asko ikasten dira eta batez ere gauza hoberenatarikoa aiton-amonen pasarteak entzutea izan da.

    ANDER CINCUNEGI

    ResponderEliminar
  44. 5. Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? Sekulako ekintza pila antolatzen dituztela iruditu zait. Alde batetik, kalean egiten dituzten ibilaldiak, “Esku Biziak” proiektua, gu ostegunetan beraiekin egotera jaistea… Inoiz edo behin Donostiara bertako batzuk irteerak egiten dituztela ere kontatu ziguten behin. Horretaz gain, bertan errehabilitazioa edo gimnasia egiteko aukera dute batzuk, eta gehienetan entretenituta daudela iruditu zait, nahiz eta batzuetan, bertan lan egiten dutenen arreta ez den onena izan. Honetaz gain, festa bereziak diren egunetan, Iñauterietan edo Gabonetan esaterako, beste bisita bereziago batzuk izaten dituzte, umeak kantuan zein dantzan esaterako.
    6. Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? Beraiekin egiten ditugun ekintzak praktikoagoak izatea eskertuko nuke. Gimnasia egitea egia esan ez zait gehiegi gustatu, eta aiton-amonek ere ez zuten beren partetik gogo gehiegi jartzen. Jolas sinpleren bat sartuko nuke horren partez. Egia esan, aurreko urteko esperientzia gehiago gustatu zitzaidan, guk gure aiton amona taldea genuelako, eta nahiz eta gutako gutxi izan, beti ere beraiekin konfiantza hartzeko errazagoa egin zitzaidalako. Gainera, lana ere praktikoagoa zen, beti baitzenuen egiteko zerbait. Aurten aldiz, askotan egon gara zer egin ez genekiela, eta hori ez zait egokia iruditu. Talde haundixagoak egingo nituzke, eta horrela, aiton amonekin ere gazte gehiago egingo ginateke egun bakoitzean, hiru bakarrik egon baino.
    7.Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik? Beraiei entzuten eta pazientzia izaten ikasi dut, beraiek ez baitute guk dugun gauzak egiteko erritmo bera. Honetaz gain, eskolako errutinatik deskonektatzeko aukera izan denez ere, beraiekin ekintzetan parte hartzeko gogoa izaten nuen. Zentroko egoera nik uste ez nuen bat dela ikasi dut, eta gainera, ekintza ugari dituztela parte hartzeko aukeran. Hala ere, hemendik aurrera ez nintzateke boluntario gisa joango nire denbora librean. Eskolako ekintza bat izango balitz, agian prest egongo nintzateke, ez dugulako denbora asko pasatzen ere, baina nire denbora librean joateko ez zait oso aukera edo egoera aproposa iruditzen.
    MAITE ELICEGUI AGUIRRE

    ResponderEliminar
  45. Esperientzia hau niretzat berria izan da, esperientzia polita izan da. Hasieran uste nuen enuela ezer ikasiko, baina ikusi dut bisita labur batzuekin pertsona zaharrei irribarre bat jartzen zaie aurpegian. Asko eskertzen dute gure bisitak. Gehien gustatu zaitena, bigarren pisuan bingon jolastea, oso ondo pasa nuen egun horretan. Gehien arritu zaitena, beraien artean batzuetan gaizki jokatzen dutela. Uzturre zentroko erabiltzaileek buen rolloa eta aspermena transmititu didate. Batzuetan beraien bizitzaz hitz egiten dute oso gustura, baina beste batzuk ez dute ezer egiteko nahia. Uzturre zentroak leku bat ematen diete bere adineko jendearekin egoteko aukera. Etxean ez dutenean ezer egiten, Uzturre zentrora eramatea opzio on bat da, han jarduera ezberdinak egiten dituzte.

    Aldatuko nukeena: jarduera obligatorioa ez izatea. Eta beraiekin baratzera joatea lana egitea.

    Egun hauek balio izan didate, konturatzeko gutxirekin asko egiten dugula. Hurrengorako badakit, bisita batekin asko egingo dudala, asko poztuko lirateke.
    Javier Castro

    ResponderEliminar
  46. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientza oso ona izan da proiektu honetan parte hartzea, gauza asko ikasi egin dut eta beraiekin hitz egiten konturatu nintzen han oso gustura zeudela eta beraien poza transmititzen zidan.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana izan zen lehenengo eguna soinketa egitea, azkenen beraiekin egiten zenulako eta gero ere bai beraiekin hitz egitea eta entzutea beraien esperientza bizi hontan.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien arritu zaidana izan zen, emakume bat gustura ez zegoela eta esaten zuen nola zen posiblea bere bizitza han bukatzea orduan pena eman zidan eta ez nuen ulertzen zergatik pentsatzen zuen han egotea txarrena zela.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientza asko dauzkatela eta bere lana maitatzen dutela.
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Joku desberdina egitea edo paseo bat ematea beraiekin.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Gauzka asko eman didate, asko ikasi egin dut eta beraiekin egotea sentituta naiz etxen bezala, oso ondo tratatu egin didate eta amonak eta aitonak transmititu zidan bihotz onekoak zirela eta honekin ikusita, boluntario bezala prest egongo nezake, gustura sentitu naizelako eta laguntzea gustatzen zaidalako.

    ResponderEliminar
  47. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia polita izan da globalean, hala ere denbora gutxi egon gea eta ez daukat asko komentatzeko.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien bat adin zaharreko pertsonekin egoteagatik beraiek edukitako poza.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Asko nola esaten zuten laixter hil egingo zirela eta nolako pentsamendu negatiboak zituzten.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Zentrokokin globalean ondo aritu naiz denak oso jatorrak ziren eta.
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Ez nuke aldatuko ezer proiektu hau asko gustatzen zait, uste dut esperientzia bat dela denak bizi beharko zutela.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Ikasi det adinekokin desberdin tratu behar ditugula, baino beraiek asko pozten dira gure bixitekin. Agian boluntario bezala aurkeztuko nintzateke, asko gustatzen zait beraiekin egotea, esperientzia desberdinak kontatzen digute beraiek esperientzia asko daukate eta.

    ResponderEliminar
  48. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Lehengo urtean ere, Esku Biziakeko proiektuan parte hartu nuen eta aurten, aurreko esperientzia ona gogoratuz gogotsu nengoen berriro ere beraiekin elkartzeko aukera izateko. Nahiz eta azkeneko astean pereza pixka batekin jaitsi aurreko urtearen eramangarriagoa izan baitzen. Hala ere, oso esperientzi polita iruditu zait, baliagarria helduak gehiago ezagutzeko eta beraien aurrean nola jokatu ikasteko

    Zer da gehien gustatu zaizuna? 
    Gehien gustatu zaidana, beraien alaitasuna izan da. Nahiz eta egun guztia bertan pasa beti mantentzen dute irribarrea. Asko gustatu zait nola onartu gaituzten hasieratik, eta beraien indarra eta gogoa gauza berriak egiteko eta guri gauzak kontatzeko.

    Zerk harritu zaitu gehien?
     Esan bezala, asko gustatu zait nahiz eta egun guztia bertan pasa beti gogotsu eta alai daudela. Et baita ere guri hasieratik bola tratatu gaituzten. Uste dut hori izan dela gehien harritu nauenak.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
    Oso esperientzi polita iruditu zait, non asko ikasi dudan. Asko gustatu zait, beraien istorioak entzutea baino gehiago entzutea faltan bota dut. Uste dut, helduengandik asko dugula ikasteko eta aukera honek ate horiek irikitzen dizkigu. Beraiek ere, askotan, gure bizitzaren inguruan galdetzen ziguten, ea beraien bilobak ezagutzen genituen... eta hori ere eskertzekoa da. Aukera paregabea iruditzen zait, zenbait minutu helduekin pasatzeko aukera ematea.

    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? 
    Uste du, aukera pila bat dituztela. Ekintza asko dituzte egiteko, bai zentruan eta baita zentrutik kanpo ere. Uste dut ez dutela aspertzeko denbora, eta gainera beste egunetan zehar ere gazte gehiago joaten dira, goiza eramangarriagoa ezateko. Uste dut zentrua ondo dagoela antolatuta, solairu dezberdinetan eta persona bakoitza dagokion solairuan. Bai, gelak egokituta daudelako eta baita ekintzak bakoitzari bideratuta dudelako.

    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? 
    Uste dut proiektua ondo dagoela bideratuta, bai egiten diren ekintzengatik eta baita denbora eta iraupenaren aldetik. Baino aldatzekotan, aldatuko nukeena izango zan, joaten garen egun guztietan solairu berdinean egotea. Badakit ere egokia dela jende desberdina ezagutzea baino uste dut, egun batean egindako erlazioaren arabera egokia izango litzakeela egun bat baino gehiago egotea persona berdinekin. Horiek odo ezagutzeko eta erlazio hevea egiteko, beraien esperentziak eta istorioak kontatzeko konfidantza edukitzeko.

    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu?
    Helduak nolakoak diren jakiteko aukera eman dit, berien istorioak jakitzeko eta baita nola tratatu behar diren jakiteko. Esperentzi polita iruditu zait eta jendeari, urrengo urteetan, animatzen diot.

    Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Nahiz eta, oso gustura egon ez dut nire burua bertan ikusten.

    ResponderEliminar
  49. - Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
    Esperientzia desberdina, normalean ez ditugu horrelako jarduerak egiten eta zerbait ezberdina da. Hasiera batean ez nuen gogoz hartu baina orain, esperientzia bizi eta gero gustora nago, ondo pasa nuen.
    - Zer da gehien gustatu zaizuna? 
    Ez zait gauza bat konkretuan gustatu, orokorrean esperientzia ondo joan da, ez nuen ezer azpimarratuko. Zerbait azpimarratzean beste gauzei garrantzia kentzen zaiolako eta ez dut nahi.
    - Zerk harritu zaitu gehien? 
    Gehien harritu didana hangoen apaltasuna. Bai zentroko langileen eta baita ere zentroko pertsonen adiskidetasuna, sinpatia. Oso ondo tratatu gaituzte denoi.
    - Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
    Esperientzia ona, ezdakit errepikatzekoa, ez bait zait asko gustatzen horrelako zentroetan egotea, baina bai behintzat bizitzan behin probatzekoa, gustura bazaude jarraitzekoa eta bestela uztekoa.
    - Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? 
    Aukar anitzak, batik bat egun guztietan jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera, gehienbat gazteekin egoteko jarduerak. Eta hori eskertzekoa da, hango erabiltzaileek asko eskertzen baitute konpainia.
    - Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? 
    Ezdakit, zaila da zerbait berria proposatzea baina bai agian monotonoegia zen, hau da, denbora osoan jarduera berdina edota gu hara joaten jarduera antzekoak egiten genituen. Zerbait berria eta desberdina behar da, jarduera aldetik.
    - Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Esperientzia berri bat eman didate, ikasi dut ere pazientzia edukitzen, zentro hauetan behar den gauza oso garrantzitsu bat da eta nik onen gabezia dut. Boluntario bezala ez dut uste joango naizenik, "uste" esaten dut inoiz ez dakizulako bizitzan zein norabide jarraituko duzun. Nere burua ez dago prest bolntario izateko, beste gauza batzuetan atentzioa jarri nahi dudalako, oraingoz behintzat.

    ResponderEliminar
  50. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Hasieran gogo gabe joan nintzen, denbora pasatzera. Baina esperientzia bizi izan ondoren, esperientzia ona izan dela esan dezaket. Adineko pertsonekin elkarrizketa desberdinak izan ditut, hauek ulertzea lagundu didatenak eta hainbat gauza ikastera. Beraz, produktiboa izan dela esan dezaket.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, adineko pertsonekin egoteko eta hitz egiteko aukera izan da. Askotan alde batean uzten ditugu eta ez gara konturatzen gauza asko erakutsi diezazkigukeela.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Bukaera gelditu zitzaidan sentsazioak harritu ninduen, iritsi nintzenean ez nuen pentsatu esperientzia disfrutatzen amaituko nuenik.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia positiboa transmititu didate. Beraien lana nolakoa den gehiago ulertu dut eta lehen beraietaz nuen iritzia guztiz aldatu dut. Gainera lan oso zaila dutela konturatu nahiz eta ahal dituzten ahalegin guztiak egiten dituztela zaharren egunak alaitzeko.
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Egoitzan barneratuta egon beharrean, egunean zehar beste adineko pertsonei han egoteko aukera ematen diete. Aldaketa honekin inguru giro desberdina sortzen da aldiro eta adineko pertsonek hura eskertzen dute.
    Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Egun gehiegi direla esango nuke, askotan oso gogorra egiten da klasetik atera ondoren egoitzan egotea. Hortaz aparte ez nuke ezer gehiago aldatuko.
    Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Lehen esan dudan bezala, Uzturre zentroan, adineko pertsonekin hitz egitean, hobeto ulertu ditut eta zentroaren funtzionamendua ulertu. Gainera gaixoak ondo tratatuak daudela ikusi dut , nahiz eta arazo psikologikoak izan bizitza “normala” ematen dutela. Baina nahiz eta esperientzia positiboa izan, ez nuke neure burua boluntario bezala ikusiko urte batzuetan oso pisutsua izango zelako, eta esperientzia ez nukeelako guztiz disfrutatuko.

    ResponderEliminar
  51. - Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso gustora egon naiz 3 aste hauetan. Esan beharra daukat hasieran ez nuela gogo askorik uzturrera joateko baina azkenerako esperientzia desberdina baina dibertigarria izan da.

    - Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Orokorrean esperientzia guztia gustatu zait. Hala ere, gehien gustatu zaidana beraiek gurekin egoteko zuten ilusioa da.

    - Zerk harritu zaitu gehien?
    Hasiera batean, bertan zeuden aiton-amonak ez zirela gustora egongo eta etxera joan nahiko zutela uste nuen. Hala ere guztiz aurkakoa iruditu zait. Asko oso gustura joaten dira eta gogotsu ikusten nituen ariketak eta jokuak egiteko.

    - Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia atsegina izan da oso. Ez dugu beste taldeak bezain beste denbora eduki zentrokoekin egoteko, baina egon garen denboran oso gustura egon naiz.

    - Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei?
    Beraiekin ordu batzuk igarotzeko denbora asko eskertzen zuten eta egiten zituzten jokuak gogotsu hartzen zituzten, bertan zeuden denbora tartea entretenigarria izateko.

    - Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan?
    Nire ustez, ekintza bereziak egin beharko genituzke, gu joaten ginenean eta gu ez geundenean antzeko ariketak egiten baitituzte. Horretaz gain aukerazkoa izatea aukera hobea iruditzen zait, naiz eta ni gustura egon, beste batzuk agian ez zutelako joan nahi.

    - Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik?
    Esperientzia desberdin bat probatzeaz gain, bestelako pentsamolde bat duten pertsonekin egotea interesgarria iruditu zait. Boluntario lanak egingo nituzte, baina aukeran beste boluntariotza mota batean, ez baitut uste oso pertsona egokia naizenik horrelako lanetan boluntario izateko.

    ResponderEliminar
  52. Jada ezagutzen nuen apur bat zentroa, bertan lehengo urtean hainbat ordu pasa baitnituen. Oso esperientzia interesgarria izan dela iruditu zait, aberasgarria hainbat aspektutan, bizitzako beste etapa bat ezagutzeko aukera eman dit, errealitate eta bizipen berriak ezagutzeko eta azken batean denok iritsiko garen bizitzaren aro zailenetako bat gertuagotik bizitzeko. Protagonista sentitu naiz proektuan, bertakoek begiratzeko moduan eta haien begietako dizdirak ez du preziorik izan, benetan polit polita izan da. Gauza asko gustatu zaizkit orokorrean, baina beraiek zu han azaltzeak egiten zien ilusioak bete egin nau, hori da gehien gustatu zaidana. Gustatu eta harritu egin dit esperientziak, gehienbat pentsakera, tradizio eta bizimodu ezberdinetako pertsonen artean harreman erreza sortzeko gahi izateak harritu nau.

    Uzturre zentoa bertako erabiltzaileei edo bertan bizi direnei etxeko giro bat trasmititzen dietela uste dut, aspertuta ez egoteko milaka ekintza eta dinamika eginez, benetan planteamendu egokia dela iruditzen zait.

    Denboraren iraupena aldetuko nuke, azkeneko taldeakook oso denbora gutxi izan baitugu Uzturrera jeisteko eta solairu guztietan egoteko aukera galdu dugu, penatu egin nau, egia esan solairu bakotzak bere giroa, xarma eta bizipenak baitutu.

    Lehen esan bezala Uzturrek eta bertako pertsonek asko eman didate pertsona bezela, azken batean bizitza ulertzen laguntzen dizu, gaur gazte eta indartsu sentitu arren jakin badakigulako bizitza aurrera doala eta lehenago hala beranduago denak zahartzarora iritsiko garela. Denbora izan ezkero, bai, joango nintzateke boluntario moduan, baina ikasketak, kirola dena medio… saiatuko naiz tartetxo bat ateratzen eta ea datorren urtean bixitatsorenbat egiten dudan zentrora!

    Mila esker esperientzia hau posible egin duzuen guztioi!

    ResponderEliminar
  53. 1- Hasiera batean ez nekien zer egingo genuen, ea aspertu edo ondo pasako genuen edo zer. Lehenengo egunean egingo genuena ikusita interesgarria zirudien baina azkenean aspergarria bilakatzen da.
    2- Gehin gustatu zaidana eguneko zentroan egotea izan da, batez ere erresagoa delako beraiekin konbersazio bat edukitzea
    3-Ggehien arritu nauena instalakuntzak dira, denetarik dute eta oso zail dute bertan aspertzea
    4- Zentroko erabiltzaileek esperientzia ona transmititu didate eta gauza pare bat ikasi ditut beraiei esker
    5- Ba aukera oso onak, alde batetik eguna bertan pasa, jokuetan, deporte piska bat egiten, telebista ikusten, hitz egiten eta etb eta gero etxean lo egin, eta bestetik bertan bizi, bertan jasotzen duzun laguntzari esker bizitza errazagoa egiten
    6- Ez nuen gauza haundirik aldatuko, bakarrik agian 2 ordu gehiegi direla eta ordu bat pasa ondoren ez dakizula zeri buruz hitz egin ez ezer
    7- Egun hauetan asko ikasi dut eta beraien egoeran jarrita nik asko eskertuko nuke egin duguna, beraz azkenean oso probablea da guk ere horrela bukatzea, beraz oso interesgarria izango litzateke boluntario lanak egitea baina daukagun bizitzarekin ez dauka denbora nundik atera

    ResponderEliminar
  54. -Niretzat ez da izan esperientzia ona proiektu honetan parte hartzea, aspergarria iruditu zaidalako.
    -Gehien gustatu zaidana uzturre zentrokoek beraiei buruz kontzatzen zigutena da: beraien istoriak….
    -Gehien harritu didana izan da zentroan ego narren badaukatela gaitasuna gauza normalak egiteko, baratza bat da honen adibide.
    -Hotel batean bezala bizi direla diote gehienek, janaria ematen dietelako eta entretenitzeko gauzak egiten dituztelako.
    -Etxean bizitza mugatua zutenez, zentruan mugak irekitzen dizkiete eta hainbat egiteko gauza dituzte egunean zehar.
    -Proiektu honetatik aldatuko nukeena izango da derrigorrezkoa dela, ez zaidalako ondo iruditu horrelako lan bat denok egin behar dugula.
    -Ez dit ezer berririk eman proieku honek eta niri ez zaidanez gustatu ez nitzateke voluntario modura joango konpromezu handia iruditzen zaidalako, Uzturre zentrora gustura joan den batek aukera gehiago edukiko lituzke voluntario izateko.
    Aitor Goikoetxea

    ResponderEliminar
  55. Izugarrizko esperientzia izan zen, eta bertan oso gustura egon nintzen. Ez nintzen solairu guztietan egon, eguneko zentroan eta 2 garren solairuan bakarrik egon nintzen eta bertan hitz egiteaz gain jolasteko aukera izan genuen(bingon, kartetan…). Arrera atsegina egin ziguten bertakoek eta uzturre zentruko erabiltzaileak oso atseginak ziren. Gu bertara joateak, alaitu egiten zituzten bertako jendea eta hori da denatik pozgarriena.

    Uzturre zentroak bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera ematen du, izan ere, bertakoek beraien bizitza kontatzen dizute, eta oso interesgarria da kontatzen dutena. Azken batean, elkarrizketak ez dira normalean eukitzen ditugunak eta honek hainbat gauzei bueltak ematea eragiten dizu ( nire kasuan). Gainera, lehen aipatu bezela, ondo pasatzeko aukera ere badago, jokuen bitartez, bereziki bingo jolasean.

    3 egun besterik ez ginen joan eta gehiago joatea gustatuko litzaidake, egia da tarte batzuk pixka bat aspergarriak izan zirela baino orokorrean esperientzia berri hau berriz ere errepikatuko nuke. Laburbilduz, berriro joango nintzateke bolondres gisa, bertakoei lagundu eta alaitzeko asmo hutsez.

    ResponderEliminar
  56. Niretzat projektu honetan parte hartzea esperientzia berri bizitzeko aukera aparta izan da, nire etorkizunari begira aberasgarria izan litekeen esperientzia berri bat.

    Gehien gustatu zaidana zerbait berria egiteko aukera izan da, beste persona batzuei laguntzeko eman didan aukera, hain zuzen.

    Gehien harritu nauena zahar egoitza baten barruan egon arren transmititzen duten bizitzeko gogoa da, nahiz eta beraien gaztetasuna pasata izan nerabe batek dituen gauzak egiteko gogoak beti bezala jarraitzen du, inolako aldaketarik gabe.

    Lagunen arteko etxe batean bezala bizi dira, ez da logelaz beteriko eraikin soil bat, hainbat ekintza egiteko aukera dute eta persona berriak ezagutu eta ondorioz lagun berriak egiteko aukera zoragarria iruditzen zait.

    Beraien etxean bakarrik bizitzeko zailtasunak zituzten eta Uzturrek hori konpontzea ez ezik, ekintza berriak probatzeko aukera ematen die.

    Denboraren banaketa aldatuko nuke, hots, astean gehiagotan baina egunean denbora gutxiago. Azken astekook ez dugu aukerarik izan solairu guztietan egoteko eta horrek penatu egin nau solairu guztiek bere berezitasuna duela konbentzituta nagoelako. Dena den bi ordu jarraian luzeegia iruditzen zait bi orduren buruan adin diferentzia dela eta bien gustuko gairik gabe geratzea erraza delako.

    Bizitza beste ikuspuntu batetik begiratzen ikasi dut eta adinak ez duela gauza berriak egiteko gogoa zertan gutxitu behar. Boluntario joango den batek oso seguru egon behar du, azken finean konpromezu handia iruditzen zaidalako eta nahiz eta ni prest egon noizean behin joateko, ez dut uste nire boluntariotza eskaintzeko bezain besteko konpromezua hartzeko prest egongo nintzenik.

    Xabier Liceaga

    ResponderEliminar
  57. Orokorrean esperientzi positiboa eta pertsonalki lagungarria iruditu zait gure zaharrak ulertzeko. Egia da batzuetan ez nuela joateko gogorik eta beraz, ez dut uste derrigorrezkoa izan beharko zenik, alegia, joan nahi ez duenari notatu egiten zaiolako eta Uzturreko pertsonak nahiz eta zaharrak izan ez dira tontoak eta deskontentu hau ikusten dute.

    Gehien gustatu zaitena, zaharrekin hitz egitea izan da, euren gaztetako istorioak entzutea eta elkarrekin par batzuk botatzea, uste dut polita dela egoera desberdineko gazteen egoerak kontrastatzea.

    Gehien harritu nauen gauza, ez da ona izan: Bazauden momentuak non mentalki ondo zeuden zaharrak, mandalak eta marrazkiak pintatzen jartzen zituztela. Hau oso humilantea iruditu zait, ondo dauden pertsonek hori baino gehiago merezi dutelako. Gauza ez da aiton-amonak edozer gauzarekin entretenitzea ume txiki batzuk izango balira bezala, baizik eta edozein pertsona nagusiri bezala errespetatzea.

    Uzturrera joaten direnetatik denetarik dago, badaude pertsonak ondo pasatzen dutenak han baino badaude beste batzuk, lehen esan bezala, marrazkiak egiteak penagarria iruditzen zaiona. Hauekin ados nago baino orokorrean nahiko pozik ikusten zitzaizkien.

    Aukera gutxi egia esan, bingoa, telebista eta margoak. Ez dago ezer gehiago egiterik zentruaren barruan, pixkat pobrea iruditu zait egia esan.

    Proiektu honetan gauz asko aldatuko nituzte, hasteko lehen aipatutako derrigorrezko joan beharra, guztiz desados. Aldatuko nuen bigarren gauza balorazio faltsu hau egitea izango litzateke non gehiengoak gauza politak jartzen dituen eta hontaz ahazteko. Uzturrera joan nahi ez duenak, ezin dut pentsatu zer gogorekin egiten duen balorazioa hau...

    Nahiz eta esperientzioa asko ez gustatu (derrigorrezkoa), zerbait positiboa atera dut (indarrera nozki) eta da, nahiz eta zaharra egin, ez zara umeagoa egiten, baizik eta nobleagoa eta gehiago errespetatu behar den pertsona bat egiten zara, non margolekin ibiltzeak eta hango pertsonalaren "tonto ahotsa" erabiliz komentarioak entzutea penagarria den. Uzturrera boluntariotzat jungo banintza, zaharrei behar den bezala tratatuko nieke baina ez dut uste denbora asko egongo nintzenik, hango umekeri anbienteak azkar desmotibatuko ninduelako. Irakurri eta KONTUAN HARTUKO DUZUELAKOAN espero dut.

    Iñaki Suso.

    ResponderEliminar
  58. UZTURRE EGOITZA

    • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Izugarrizko esperientzia izan da proiektu honetan parte hartzea. Ostegunak pixkat hobeak egin dizkit proiektu honek. Adineko pertsonekin egotea zer den ikasi dut, beraiek zenbat sufritu duten bizitza honetan, dena ez digutela beti eginda emango eta ingurune berriak ezagutu ditut baita gaixotasun berriak ere.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana pertsona berriak ezagutzea izan da, bakoitza bere xarmarekin, bere historiarekin, bere familiarekin, baina bere adineko beste hainbat pertsonekin bizitzen ikasi behar izan dutenak.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena Uzturreko erizainek euren “pazienteak” tratatzeko modua izan da. Goxotasun handiz hitz egiten diete eta pazientzia handia dute. Gainera, zenbat gaixotasun ezberdin aurkitu ditzakegun ikasi dut eta horrek atentzioa eman dit.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Izugarrizko esperientzia ona transmititu didate zentruko erabiltzaileek. Gauza berriak erakutsi dizkidate eta beraien xarma transmititu didate. Poztasuna ematen zidan “eskerrikasko etortzeagatik” edo “goiza alaitu diguzue” entzuteak.

    • Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak erabiltzaile horiei? Aukera bikaina eman diete. Beraien bizi kalitatea hobetu dute, izugarri zaintzen dituzte eta alaitasuna transmititzen diete langile guztiek. Honekin guztiarekin beraien gaixotasun edo adina hobeago daramate.

    • Zer aldatuko zenuke zuk bizitako proiektu honen inguruan? Enuke ezer ere ez aldatuko, esperientzia bikaina izan da eta izugarri disfrutatu dut.

    • Zer eman dizute egun hauek Uzturre zentruan, zer ikasi duzu? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo zinateke? Zergatik? Gehienbat poztasuna eman didate Uzturrera jeitsi garen egun gutxi hauek. Gauza asko ikasi ditut bizitzari buruz eta adineko pertsona izateak bere alde on eta txarrak dituela transmititu didate. Nire denbora librean boluntario juteko prest egongo nintzateke, barrua betetzen baitit.

    Elene Ulacia

    ResponderEliminar