2015/10/16

15-16 ikasturte ebaluaketa

Dagoneko izan duzue Uzturre zentruan esperientzia. Zihur gaude esperientzi oso baliotsua izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.

  • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk arritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

44 comentarios:

  1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    - Izugarrizko esperientzia izan da. Pentsatzen nuena baino hobeagoa dudarik gabe. Hasiera batean uste nuen ez nintzela kapaza izango beraiekin elkarrizketa bat mantentzeko gai baina gero beraiek ere erraztu egiten dizute dena.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    - Gehien gustatu zaidana izan da aiton amonak ze pozik ikusten genituen gurekin hitz egiten zeuden bitarteak eta nola kontatzen zizkiguten beraien bizitzako anekdota ezberdinak.

    Zerk harritu zaitu gehien?

    - Gehien harritu nauena da beraiek distraitzeko ekintza ezberdin asko edukitzen dituztela eta pertsona bakoitzarentzat gainera ekintza desberdinak.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    - Esperientzia oso ona, ze nola arduratzen diren denak aiton amona bakoitzaz eta oso komoda sentitu nahiz.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    - Aukera ugari ematen dizkiete, kalera ateratzea buelta bat ematera beste batzuk Wii -arekin jolastea…

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    - Aldatuko nuen gauza bakarra izango zen egun gehiagotan joatea aiton amonekin egotera eta ez 5 egun bakarrik.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    - Uzturre zentroak aportatu ditena da gehien bat aiton amonen aldetik gure edadearekin ikasi eta bizitza aurrera ateratzen saiatu behar garela eta zer nolako pertsonak dauden nahiz eta edadeko jendea izan aholkuak ematen dizkizu eta hori gaur egun guretzako eta gure edaderako garrantzitsua da.

    - Boluntario bezala gustura joango nintzake baina denbora aldetik partikularra dela kirola eta abar ez dut denbora asko.

    Dena laburtuz esperientzia oso on bat dela jakinarazi nahiko nuke eta behin eta berriz esperientzia hau errepikatuko nukeela dudarik gabe.

    ResponderEliminar
  2. 1- Esperientzia ona izan da
    2- Generalki egiten dituzten ekintza eta jarduerak
    3- Kobibentzia eta batzuen adin eta egoera
    4- Sergurtasunezkoa
    5- Bizimodu bat izatea, eta segurtasunez eta lasaitasunez bizitzeko aukera ematea
    6- Ez dakit
    7- Ikustea nola bizi diren gaixotasun eta egoera ezberdinetan dauden pertsonekin. Zer nolako jarrera eduki adin haueko pertsonekin eta boluntario bezala baliteke, ez dakit.
    Imanol Bodero

    ResponderEliminar
  3. 1- Esperientzia ona izan da
    2- Adineko pertsonekin komunikatzen ikastea
    3- Adineko pertsonen situazioa, gaixotasunak jota
    4- Ondo tratatu digute, momentu guztietan laguntzen beraiekin hitz egiteko
    5- Lagunak egin, bakarrik ez egotea, ondo tratatuak egotea, beraiekin pertsonak erlazionatzea...
    6- Borondatezkoa izatea, ez izatea derrigorrezkoa jutea
    7- Lagundu dit adineko pertsonekin hitz egiten ikasteko, ez, ez naiz jungo boluntario bezala, ez zaitelako gustatzen.

    Joseba

    ResponderEliminar
  4. Esperientzia ona izan da, hasieran uste nuen ez zitzaitela gustatuko baino espierientzia bukatu eta gero esan dezaket oso bustura egon nahizela.Gehien gustatu zaitena bertan ikusi genuen kontzertua izan da, oso gustura egon nitzen eta pertsona helduekin itz egiteko aukera ona izan nuen aspaldiko musikari buruz. Azken pisuan ikusitakoa inpaktatu ziten eta asko arritu zidan bertan ikusi nhen giroa. Hasieran erabiltzaieek kontatu zigutenean bertan ikusiko genuena ez nuen joan nahi baina bertan nengoenean oso gustura eon nitzen. Gauza asko ematen dizkie, babesa, oso ondo zaintzen die beraien bizitzaren amaiera arte eta beti distraituta egoten dira. Ez nuke ezer aldatuko, nik uste dut dena oso ondo organizatuta dago eta dena ikusteko aukera dugu eta denbora nahikoa dago dena ikusteko. Lehen lan horri buruz nuen pentsamendua aldatu zait. Ez nintzateke egongo prest bertara boluntario bezela joateko, dagoen egoera ez zaitelako asko gustatu. Iker gabarain

    ResponderEliminar
  5. Oso gustura joan naiz 5 aste haeutan, beraiekin istorio eta esperientxia desberdinak partekatzeko aukera izanagatik, eta berai goiza alaitzeagatik. Egia da uste nuela gaixoago zeudela, eta arazo kognitibo handiago zituztela, eta horrek onerako harritu nau. Ez litzaidake gustatuko beraien egoeran egotea, baina egia dauzturre zentroak oso ondo zaingzen dituela, eta gustura daudel gshienak. Oso kontentu sentitu naiz, oso esperientzia satisfaktorioa izan da.

    Andr Alcorta

    ResponderEliminar
  6. -Proiektu honetan parte hartzea esperientzia bikaina izan da niretzat. Gauza berri asko ikasi ditut eta ez da uste nuen bezain zaila izan. Giro oso ona egon da, gainera, pertsona helduekin hitz egitea pentsatze nuena baina errazagoa izan da.

    -Gehien gustatu zaidana beraien bizitzeko modua ikustea izan da. Ez nuen uste tratu hain ona jasotzen zutenik, bai begiraleen tratatzeko moduagatik eta baita ere, zentruan eskeintzen zizkieten ekintza guztiengatik. Gu ikusi bezain pronto, beraien aurpegiak asko aldatu ziren, pozik jarri ziren eta beraien jarrera gurekiko ere asko gustatu zait. Joku ezberdinak egin genituen, niri bingoan jokatzea egokitu zitzaidan eta momentu ahaztezinak izan ziren. Bingoa egiten genuen bakoitzean bi goxoki ematen zizkiguten; barre asko egin genituen guztien artean.

    -Gehien arritu nauenak izan da, batzuk hain ondo egotea eta beste batzuk ez hain ondo. Egoera oso ezberdinak daude, gainera batzuk hain ondo ikusi nituen arritu eta dena egin zidala zentruan ikustea horrelako pertsonak. Batzuk bakarrik bizitzeko gai zirela iruditu zitzaidan.

    -Guztiekin hitz egiten saiatu nintzen eta beraien aldetik tratu oso ona jaso dut. Batzuek gutxiago hitz egin arren gustora ikusi nituen, oso ondo onartu gaituzte eta poztasuna transmititu zidaten. Bueltatzeko gogo askorekin utzi naute, batzuekin harreman oso ona eduki dudalako.

    -Uzturre zentroak aukera asko ematen dizkie. Gainera behar den bezelako tratua jasotzen dute, oso ondo tratatzen dituzte, pelukerira jiateko aukera daukate, logela nahi duten bezela dekoratzeko aukera daukate, kirola egiteko aukera daukate, fisiora joateko aukera ere badaukate eta milaka gauza. Beraien denbora librean ekintza eta joku asko egiteko aukera daukate, hori oso ondo iruditu zitzaidan. Bingoan jolastu nuenean beraiekin, gustuko zutela ikusten zen.

    -Proiektu honen inguruan ez nuke ezer aldatuko. Oso ondo bizi dira, horrez gain, oso pozik ikusten zitzaien eta tratu oso ona jasotzen zuten, hori da garrantzitsuena.

    -Egun hauetan Uzturre zentroan egoteak gauza asko ikastera egin dit. Espero nuen bezain erraza izan da beraiekin hitz egitea eta beste bat bezala se titu naiz. Nik beraiekin hitz egiten saiatzen nintzen bezala beraiek ere esfortzu hori egiten zuten. Orokorrean, oso irekiak izan dira eta orain beste irudi bat daukat beraien inguruan. Kalean ikusten ditudan adineko pertsonak ez dira hain irekiak. Hemendik aurrera, boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke, horrelako esperientzia zoragarria errepikatu ahal izateko eta berriro ere, une ahaztezinak bizitzeko beraien ondoan.

    LAIDA

    ResponderEliminar
  7. 5 saio hauetan esperientzia desberdinak bizi izan ditut. Lehengo urtean Eskubiziak proiektuan parte hartu nuen, hau da, lehengo urtean egon nintzen beraiekin. Aurten, gehien harritu nauena, onerako, zentruko erabiltzaile batzuen egoera da. Hasieran psikologikoki okerrago zeudela pentsatzen nuen, baina egoera zearo desberdina izan da. Bertan dena oso kontrolatua dago; dietak, programazioa, medikazioa... Bestalde, bertan oso ondo zaintzen diete adinekoei, segurtasuna eta beharrak asetuz. Satisfakzio hori zentruko erabiltzeileek transmititu zidaten. Beraiei galdetzean, oso gustora daudela erantzuten zuten denek, etxean bezala zeudela. Gehien gustatu zaitena barrukoekin erlazionatzea izan da. Bertan beraiekin hitz egin dut, beraien arazoak ikusi ditut, ekintza desberdinak egin ditut, beraien ikuspuntua ikusi dut zentruarekiko... Uzturrekin egin dugun proiektuak adineko pertsonen arazoak eta psikologikoki arazoak ikusi eta ezagutu ditut. Horrez gain, arazo psikologikoenganako ikuspuntua aldatu dut; ideia desberdin bat nuen arazo hauei buruz. Boluntario izateko dudan nago. Alde batetik, beraiekin erlazionatzeko gogoa dut, beraiek ez aspertzeko eta egun txarra badute alaitzeko. Baina beste aldetik, ikasketak, partikularrak eta kirolak direla eta ez dut denbora asko izango boluntarioz joateko, beraz, pentsatu egin beharko dut.
    Laburbilduz, esperientzia onuragarria izan da. Nire hasieerako ikuspuntua eta ideia zearo aldatu da onerako. Zentruak ematen duen laguntza ikaragarria da eta bertako erabiltzaileak eskertzen dute.

    Iker Marin Dominguez

    ResponderEliminar
  8. •Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    -Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da proiektu honetan parte hartzea. Bertan, gauza asko ikasi ditut: bertako agureen bizimodua nolako den eta nola zaintzen dituzten.

    •Zer da gehien gustatu zaizuna?
    -Ikustea adineko pertsonak dituzten beharrak eta nola bizi diren bertan. Beraiekin hitzegiten egotea ere asko gustatu zait, beraien bizitza kontatzen zizuten askok eta zure bizitzarako asko laguntzen dizkizuten aholku asko ere.

    •Zerk arritu zaitu gehien?
    -Gehien arritu ditena izan da, aiton-amonak, nahiz eta zahar egoitza batean bizitzen egon, bizimodu normal eta egoki bat egin dezaketela. Adibidez, paseatzera atera daitezke edozein momentutan eta zentrotik kanpora, ekintza desberdin asko egiten dituzte.

    •Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    -Oso esperientzia polita trasmititu didate. Gehienetan, jolasteko edota hitzegiteko prest daude eta zurekin hitzegiteko gogo asko edukitzen dute. Gainera, beti, esku zabalik hartzen gaituzte.

    •Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    -Bertan ondo bizitzeko aukera eskeintzen die. Etxean zaintzeko aukerarik ez badu familiak, bertan egon daitezke etxean bezela bizitzen eta gaixotasunen bat badute, berarekin ondo bizitzeko aukera ematen die.

    •Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    -Nik aldatuko nukeen gauza bakarra, ekintzaren iraupena izango litzateke. Niri egun gehiagotan joatea gustatuko litzaidake eta esperientzia luzeagoa izatea.

    •Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    -Bertako aiton-amonen bizimodua ezagutzea konportatu dit. Boluntario modura gustora joango nintzateke baina denbora kontuengatik ezin det posible bihurtu.


    JONE ARROSPIDE

    ResponderEliminar
  9. -Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Aukera paregabea iruditzen zait horrelako pertsonekin denbora pixka bat egotea.Guk badakigu horrelako pertsonak daudela baina ez nekien nolako biziomodua edukiko zuten bertan eta nola bizi ziren. Eta orain badakit.

    -Zer da gehien gustatu zaizuna? Beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera, horrela beraien esperientzia kontatzen ziguten eta aholku erabilgarriak ematen zizkiguten bizitzari buruz.

    -Zerk arritu zaitu gehien?
    Pertsona batzuen egoerak. Batez ere azken egunean 5. eta 1. pisua ikustera joan ginenean. Alzeimerra zuen emakume batek batez ere asko arritu ninduen ez zelako kapaza ezer egiteko, alzeimerra oso garatua zuelako ez zelako kapaza objetu bat hartzeko ere. Eta pertsonak bertan sartzean, egiten dizikieten proba guztiak beraien egoera jakiteko, eta proba horiek ikustean konturatzea badaudela pertsona batzuk bertako galderak erantzuteko kapazak ez direla.

    -Nolako esperentzia transmititu dituzte Uzturre zentruko erabiltzailek?
    Nabari zen bokazioa zutela bertan lan egiteko. Pertsona bakoitzari desberdin tratatzen zioten eta bertako zahar eta pertsona bakoitza mantentzeko lan handia dagoela horren atzetik konturatu naiz.

    -Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Beraiek beraien bizimoduarekin jarraitzen dute. Baina kontrolatuagoak. Kalera irtetzeko aukera, erretzeko aukera.. ere badute. Eta egunero ariketa deserdinak egiten dituzte pertsonalki bakoitzari prestatutakoak eta baita taldean ere. Oso ondo zaintzen dituzte.

    -Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguran?
    Orokorrean ez nuke ezer aldatuko baino beraiekin denbora gehiago egongo nintzake azken finenan beraiekin ere erlazio ona genuelako.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? zergatik?
    Lehen esan bezela, bertako pertsonek aholkuak eman dizkidate eta horrelako pertsonak nola tratatu ikasi dut, naturaltasunez tratau behar diral eta ez bereziak izango balira bezala. Boluntario bezela joango nintzateke baina denbora librea ez daukat momentuz, eta aparte pixkat zaila egiten zaiz horrelako pertsonekin egotea eta horretarako bokazioa eduki behar dela pentsatzen dut. Baina denbora gehiagorekin akaso joango nintzateke.

    Ane Lazkano

    ResponderEliminar
  10. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gaixotasun mentala duten pertsonekin hitz egitea eta momentu desberdinak partekatzea. Eta garrantzitsuena, beraiei ulertzea iristea

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Alzheimer oso garatua zuen amona batek. Ez nuen inoiz ikusi hain garatua zuen pertsona bat Alzheimerrarekin. Beraz, asko arritu ninduen, eta ez nekin zer egin berarekin negoenean, dena ahazten baizitzaion

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Ona, zure pendiente, dudak argitzeko zeuden han eta beti galdetzen ziguten ea gustatu zitzaigun egon ginen pisua edo aber nola sentitu ginen

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Egia esan generalki oso ondo daude, nahiz eta pertsona batzuk egon esaten dutenak pixkat encerratuta daudela, baina oso zerbitzu ona eskaintzen die, beraz nire ustez aukera aparta da horrelako zentru batera ematea, pertsona gaixoa etxean edukitzeko gai ez diren familientzat

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Ezer ez, bakarrik denbora gehiago egotea beraiekin, azkenean beraiekin konfiantza hartzen duzulako

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Dena ez dela dirudien polita, azkenean badagoela jendea benetan gaizki pasattzen ari dena gu konturatu gabe. Ez daukat denbora askorik, gainera piskat tristezia sartzen zait, baina gustatuko litzaidake

    Libe Barriola

    ResponderEliminar
  11. Oso esperientzia polita da,errepikatzeko modukoa beraiekin gauzak elkarbanatzea,abestea,hitz egitea...Esku biziak probatuta nuen baina Batx2 ematen den aukeran oso ezberdina da orokorrean dena gustatu zait egon ginen 5 egunetan eta beraiek ere esan ziguten oso gustura sentitu zirela gurekin beraien gaixotasun,historio..kontatzen.Ez nau ezerrek arritu egonda negoelako baina beti zentroa sartzea hasieran inpresio bat ematen du bertan sartzerakoan baina kontrakoa da eta esperientzia paregabe bat da.Bertako gendea oso eskuzabala da eta langileak 24 ordu beraien gainean daude laguntza behar dutelako.Aldatzekotan egun gehio jarriko nituzke azken finean gustora zauden momentuan beti ya bukaeran izaten baita orduan egun gehiago jartzea proposatzen dut.Boluntario bezala joango nitzako oso gustura denbora izanez gero,baina bisiitaren bat egitera komenigarria izango litzake.


    IZARO GOENAGA

    ResponderEliminar
  12. Esperientza ona izan da, desberdina. Hasiera batean ez nuen uste gustatuko zitzaidanik, baina azkeneko egunetan gustura joaten hasi nintzen. Gehien gustatu zaidana adineko pertsonekin hitzegitea izan da, uste nuena baino errazagoa da, eta ikusi nuenez, asko gustatzen zaie beraien bizitzari buruzko galderak egitea. Gehien arritu nauena gaixotasunak gugan zer nolako eragina izan dezakeen izan da eta gaixotasunak izan arren, asko, pozik bizi direla. Uzturre zentroko erabiltzaileek adineko pertsonekin hitzegiten laguntzen zidaten, askotan ez nekielako zer esan, beraz, segurtasuna eman didate. Orokorrean ez nuen ezer aldatuko, gustura sentitu naizelako momentu guztitan.Adineko pertsonakin hitzegitea ikasten eta beraien bizimoduanolakoa den ikusten lagundu dit esperientzia honek.Boluntario bezala joango nintzateke, esperientzia berriak izateko aukera ematen duelako.

    Alex Imaz

    ResponderEliminar
  13. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia hau eskolan egindako beste esperientziekiko oso desberdina izan da. Ez naiz inoiz egon horrelako leku batean ,beraz, hasieran arraroa eta zaila egin zait. Esperientzia polita eta beharrezkoa iruditu zait. Beharrezkoa, ezezagunekin gauzak egiten laguntzen digulako horrelako esperientzia batek.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Han dagoen jendearekin hitzegitea, beraien istorioak edo bizitzako anekdotak entzutea eta haiekin barre egitea.
    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Solairu desberdin bakoitzean dauden pertsonak oso desberdinak zirela. Adibidez, ez dute zerikusirik hirugarren solairukoek azkeneko solairukoekin. Horrelako gauzek dexente harritu naute.
    • Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso ona, laguntzeko prest egon direlako hasieratik bukaerara, ondo tratatu gaituztelako…
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Oso aukera ona ematen diete hara joaten direnei, beraien bizitza zaila delako eta Uzturre Zentrokoek ahal duten moduan hobetu egiten dutelako. Han dagoen pertsona bakoitzari ahal dutenarekin laguntzen diete eta gainera instalazioak eta dena oso ondo daude, orduan han bizitzea ez da hain zailaedo gogorra egiten.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Nire ustetan ezer, Ondo dagoela iruditzen zait.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Gauza asko irakatsi dizkit .


    Beñat Sanchez

    ResponderEliminar
  14. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Proiektu hau, neretzako, gauza positibo bat izan da. Pertxona helduekin eta gaixotasun mentala dutenekin hitzegiten eta komunakatzen ikasi dudalako. Batez ere gaixoekin, uste nuena baino arazo gaiago edukiko nituela pantxatzen nuelako; baino pertxona normalekin bezala hitzegitea dea ikasi dut.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Egin ditugun gauz guztiak gustatu zaizkit. Batez ere gaixoekin egotea.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Zahar batzuen pasibitateak atentzioa deitu dit. Fala zaizkien urteak ondo pasa baherrean, batzuk amargaturik pasatzen dute.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Esan dudan moduan denetik dago. Badaude aspertu eta gaizki pasatzen dutenak eta badaude ondo pasatzen dutenak.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Nire ustez uzturre zentroak bizitza on bat edukitzeko aukera emanten die. Bertan gauz desberdinak egiten dituztelako eta ondo pasatzeko aukera ematen dietelako.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Ezer ere ez, nire ustez proiektua ondo dago egina.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Gustatuko litzaidake boluntario bezala joatea, baino ez dut denborarik. Baino prest egongo nintzateke, esperientzia polita izan dalako.


    Martin Rekondo

    ResponderEliminar
  15. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia oso positiboa izan da, izan ere beste errealitate bat azaldu digulako eta asko ikasi dugulako. Esperientzia horretan gauza asko partekatu ditugu:jolasak, abestiak, ariketak, istorioak...

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Oso ondo hartu gaituzte hasieratik eta oso pozgarria zen gu iristean beraien aurpegietan irrifarre bat ikustea.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien arritu nauenak pertsona batzuen egoerak izan dira. 1. eta 5. pisuan dauden pertsonen egoerak oso gogorrak eta zailak dira. Haien egunerokoa nola egiten duten benetan harrigarria da.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Beraiek transmititu didatena optmismoa izan da. Haiek egunerokoan hainbat gauza dituzte egiteko eta nahiz eta beste ikuspuntu batetik ez iruditu oso rutina entretenigarria, beraien irrifarreak hau transmititu izan didate.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak bizitza normal bat izaten lagundu diete, egoera zailak normalizatzeko. Zaila da han bizi direnentzat beraien familiekin ez bizitzea, baina bizitza eta rutina on bat emateko aukera ematen die zentroak.


    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Egia esan, ez nuke ezer aldatuko, egindako proiekuan denetarik egiten delako eta 5 egunei probetxu handiena ateratzen zaiolako.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Egun hauek han pasatzeak aiton-amon eta gaixo-mental askoren egoerak azaldu dizkidate, lehen ezagutzen ez nituenak. Boluntario bezala joatea oso ondo egongo litzateke, baina ez dut denbora libre asko.

    Mikel Malkorra

    ResponderEliminar
  16. Esperientzia honetan parte hartzea aukera ezin hobea iruditu zait, oso aberasgarria izan da. Aitona-amonekin, arazoak dituzten pertsonekin… denbora pasatzea asko gustatu zait. Bertan beraien bizimodua ikusteko aukera izan dugu, beraiekin ekintzak egin ditugu eta oso gustura sentitu naiz. Esperientzia horretan gauza gogorrak ere ikusi ditugu. Hitz egiten ez zuen pertsonak zeuden, triste aurpegia zuten pertsonak, goiz guztia lo pasatzen zuten helduak etab. Uzturre zentroan lan egiten duten langileek bertako pertsonak oso ondo zaintzen dituzte. Bakarrik bizitzeko gaitasuna ez duten pertsonak edo arazoak dituzten pertsonentzat zentro hau egokia da. Bertan beraien eboluzioa eramaten dute, medikamentuak kontrolatuz, autoestimua hobetzen doan ala ez begiratzen dute eta bertako pertsonak zoriontsuak izaten ahalegintzen dira. Proiektu hau gehiago luzatuko nuke, bost egun gutxi iruiditu zaizkit eta gehiagotan jaistea gustatuko litzaidake. Bertan bizi diren pertsonen egoera gertutik ikusteko aukera eduki dut eta boluntario bezala joatea gustatuko litzaidake. Bertako pertsonei jende berria ikustea ilusio handia egiten die eta ekintza desberdinak beraiekin egitea interesgarria iruditzen zait.
    Andrea Zumeta

    ResponderEliminar
  17. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea ?

    Nire ustez oso esperientzia polita da horrelako lekuetara joatea eskolarekin ez bada leku horietako egoera ezagutzea zailagoa delako. Honi esker orain badakit zein nolako egoeran bizi diren bertan eta zer nolako gauzak egiten dituzten entretenituak egiteko.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Beraiekin egoteko aukera paregabea. Beraien esperientzia kontatzen digute eta gauza desberdinak egiten dituzte; gauza horiek beraiekin egitea oso egokia iruditzen zait.

    • Zerk arritu zaitu gehien?

    5. pisuan dagoen egoera. Bertan dauden pertsonak haluzinazioak eta arratsaldetik aurrera ezinegona edukitzen dute eta zailagoa da beraiekin lan egitea. Horrez gain, aitona-amonen normaltasunak ere asko harritu ninduen, hau da, bere bizimodua normal egiten dute bertan eta kalera eta dena ateratzen dira.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Oso gustura daudela ematen dute bere lanean. Joateko garaian beti eskuzabalik hartzen digute eta hori eskertzekoa da. Gainera, aitona-amonak tratatzen dituzten modua oso egokia iruditzen zait.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Bizitza normaltasunez egiten dute. Adibidez, kalera joaten dira, gauza desberdinak egiten dituzte… Gainera bisitak egiten dizkie familiarrek. Horrez gain, ile apaindegia, medikua … daude beraiek nahi badute.

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Generalean proiektua oso egokia iruditzen zait. Ez nuke ezer aldatuko.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Beraien bizimodua ezagutzea asko aportatu dit. Ni pertsonalki ez nintzateke boluntario bezala joango; ez naiz ikusten holako leku batean lan egiten egoera batzuek asko hunkitzen bainaute.

    NAGORE LARRAÑAGA

    ResponderEliminar
  18. Proiektu honetako parte hartzearen esperientzia berria izan da. Aurretik, behin bakarrik joanda nengoen. Adineko pertsonekin egotea ez nago oso ohituta, aitona-amona gutxi ditudalako. Zentroan, aitona-amona asko ezagutzeaz gain asko ikasi dut beraietaz. Gehien gustatu zaidana, zentroa ezagutzea eta bertan zer egiten den jakitea izan da. Asko gustatu zait, gimnasia egin genuenean eta postalak egin genituenean. Gehien harritu nauena, adineko pertsonen gogoa da. Pentsatzen nuen, hasieran gogo gabe egongo zirela eta gauza gutxi ahalko genituela egin, baina esperientzia eta gero, ikusi dut oso irekiak eta gogotsuak direla. Erabiltzaileak, lehen esan bezala, gu ikustean asko poztu ziren, haiek energiaz beterik ikusten ziren, gurekin egon nahi zuten eta. Haiek gogoa transmititu digute eta guk gogoa transmititu diegu, ingurune oso egoki bat sortuz. Uzturre zentroak, egunero ekintza desberdinak ditu prestatuta erabiltzaileentzako.Gimnasia, Gabonetako apaingarriak egitea, testuak eta egunerokoa irakurtzea… ekintza asko egin ditzakete. Gainera, noizbehinka, erabiltzaile batzuk eskursioak egiten dituzte, Donostiara, arrauna egitera…

    Proiektu honen inguruan, gauza bat aldatuko nuke. Ez da nire kasua, baina uste dut, ez dela behartu behar pertsona bat zentroara joatera berak nahi ez badu. Orain arte beharrezkoa da. Bizitza osoan gogotsu eta pozik pasa behar dugula ikasi dut esperientzia honetatik. Beti gogotsu zeuden gu hartzeko. Ni ez nintzateke boluntario joango, bertako lana gogorra delako eta guk zati politena ikusi dugulako, atzean lan asko dago eta.

    Mikel Arechaga

    ResponderEliminar
  19. -Oso esperientzia ona izan da, normalean adineko jendearekin ez det izaten harremana, horregatik esperientzia ona izateaz gain, berria ere izan da eta asko ikasteko aukera eman dit.
    -Adineko pertsonei ariketak egiten laguntzen nengoela, ondo egin zutela esaten nienean jartzen zuten aurpegia asko gustatu zitzaidan.
    -Asko harritu ninduen gure batzuk zuten bizipoza eta irribarre egiteko zuten gogoa. Baita ere beste batzuk zuten hitz egiteko gogoa eta pentsatzeko moduak.
    -Batzuk lasaitasun asko transmititu didate, eta adineko jendea tratatzeko trebetasuna.
    -Aukera desberdinak dituzte adineko pertsonak eta beraien familia dituzten beharren arabera. Lehenengoa bakarrik egunez jutea da eta bestea gauez ere gelditzea.
    -Nere ustez, ez zen beharrezkoa izan beharko guztiok joatea bost astetan. Ez da oso onuragarria agureentzat norbaitek nahiz eta ez nahi esperientzia izatea behartzea.
    -Esperientzia, jakinduria, trebetasuna adineko jendea tratatzerakoa… Nahiz eta egun batzuk pasa nituen etorkizunean zer egin dudatzen esperientzia gustatu zitzaidalako, ez dut nere burua boluntario bezela ikusten.
    Maria Luque.

    ResponderEliminar
  20. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia berria izan da niretzat, bein ere bizi izandu ez nuena eta hasiera batean arraroa. Baina egunero konfiantza haundigoarekin sartzen joan nintzen han eta bukaerarako oso gustora. Behin ere ez nuen ikusi hain gertutik nola bizi diren horrelako lekuetan eta oso positibotzat hartzen dut han egotea hainbat jendek eramaten duen bizitza ezagutzen.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana haien gelak eta egiten dituzten ariketak ikustea da eta haiekin batera parte hartzea da. Beraiek guri gauzak kontatzea ezagunei bezela hartzea eta guk haiei gauzak kontatzea.
    Zerk arritu zaitu gehien?
    Batzuk ez daudela gustora duten biziarekin, gazteak izanda ere bizia etsita bizi dutela edo beintzat hori ematen du. Beste batzuk berriz oso pozik bizi dira eta gustora haien egoera desegokiena izanda ere.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso gertukoa eta beraiek gustora daudela haiek egiten dutenarekin generalean. Gende berria joaten den aldiro poza hartzen dutela norbait gaztea eta berria ikusteagatik.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera ematen du esperientzia bizitzeko eta argi ez dutenek zer egin eta giro ori gustuko dutenak hainbat kasutan, erabaki hori hartzen laguntzeko.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ezer ere ez nire ustetan egokia da proiektua egiten duten moduan oso sartuta baitago zentrua bera ere eta kontrolatua dago egiten duten guztia.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Len pentsatzen nituen hainbat gauza veste modu batera ikusi harazi dit. Zer egin beharko nukeen, erabakiko nuen joan ala ez.


    IÑIGO OTERMIN

    ResponderEliminar
  21. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    • Zerk arritu zaitu gehien?
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?



    Proiektu honetan parte hartzea esperientzia bikaina izan da, adineko pertsonekin esperientzia asko konpartitu ditudalako. Hasieran, uste nuen aspertu egingo nintzela eta ez nintzela gai izango ezezagunekin konbertsazio bat mantentzeko. Baina guztiz ezberdina izan da, lehenengo egunetik oso eroso sentitu naiz eta ez naiz batere aspertu.
    Gehien gustatu zitzaidana, postalak eta gabonetako apaingarriak egitea izan zen. Gabonetan pasatu izan ditudan momentu onekin oroitu nintzelako. Aipagarria den beste momentu on bat, gimnasia praktikatu genuen eguna izan zen. Egun hartan ni bihurtu nintzen monitore eta gela hartan zeudenei azaltzen nizkien ariketak.
    Beste aldetik, gehien arritu nauena izan da, agure batzuek ez dituztela gabonak beraien familiekin pasatzen. Nahiz eta Uzturren oso zainduak egon, nire ustez gabonak familiako kideekin konpartitu behar da. Orduan konturatu nintzen zer zorteduna naizen.
    Uzturreko erabiltzaileek zoriontasuna transmititu didate, nahiz eta adineko pertsonak izan eta beren etxeetatik at egon. Momentu hartan ohartu nintzen, zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi duzula.
    Uzturrek erabiltzaileei kalitateko zerbitzu bat ematen die, non aukera asko eskaintzen diete, hala nola, kalera irtetea paseotxo bat ematera, Wii-arekin jolastea, telebista ikustea, ariketa fisikoak eta mentalak egitea…
    Ez nuen ezer aldatuko, lehen esan dudanez, antolaketa bikaina delako eta aiton-amonak oso ondo zaindurik baitaude.
    Esperientzia hau bizitzeak, daukadana gehiago baloratzea eragin dit. Aiton-amonak txikitatik momentu gogorrak pasa dituzte eta beraien aholkuak entzutea oso interesgarria izan da niretzat.
    Ez nintzen boluntario bezala joango, denbora aldetik justu nabil eta.
    Julen Garcia

    ResponderEliminar
  22. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia ona izan da, desberdina. Ez nekien horrela izango zenik, baina azkenean esperientzia polit bat izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Beraiei laguntzea, batez ere gabonetako postalak egiten, ilusioz beterik egiten zituztelako.

    Zerk harritu zaitu gehien?

    Beraien artean dauden desberdintasunak. Pisu batetik bestera desberdintasun handia dago, baita pisu berekoen artean batzuetan, eta horrek dexente harritu ninduen.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Ba batzuk eguna bakarrik igarotzen dute eta beste batzuk zentruan bertan bizi dira. Zentruak aukera asko eskaintzen dizkie: gimnasia egiten dute, arietak egiten dituzte, zentruko batek egunkaria irakurtzen die, jokoak egiten dituzte, paseoak, eta orain gabonak direla, gabonetako postalak egin genituen, familiei bidaltzeko.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Ez nuke ezer aldatuko, dena ondo antolatuta egon da.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Ba esperientzia desberdin bat bizi dut, eta momentu zoriontsuak izan ditut. Oso gustora egon naiz, baina ez nintzateke prest egongo boluntario joateko. Adineko pertsonak ez dira egokiak niretzat, batzuetan ez dakit nola egon, beraz, 5 egun joateko bai baina boluntariotzat joateko ez.

    Josu

    ResponderEliminar
  23. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Alde batetik, esperintzia bikaina izan da neretzat, azken finean ez dut horretan lan egin nahi, baina bai jendeari laguntzen eta behar dutenei irrifar bat ateratzen, beste aldetik, pixkat gogorra egin zitzaiten segun eta ze pisuan tokatzen zitzaidan, adibidez, 4. pisuan edo 2. .

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Ez da gauza konkretu bat gustatu zaidan gauza bakarra. Lehenik, laguntza behar dutenei laguntzea gustatu zait eta beraien historiak entzutea ere gustukoa egin zait, batez ere, 1. pisuko atsona batekin.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Laugarren pisuko jendea. Zer nolako bizitza duten, egunero lau paretatan entzerratuta eta burua zer modutara joaten zaien. Zaila egingo zitzaidan horrelako gaixoekin tratatzea.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturreko erabiltzaileek zoriontasuna eta bizitzeko gogo gehiago eman dizkidate, nahiz eta adineko pertsonak izan eta beren etxeetatik kanpo egon zoriontsu bizi dira eta azken finean aukera gehiago dituzte bai sozializatzeko, besteekin gauzak konpartitzeko eta inportanteena, adineko pertsona batek bere etxean bakarrik bizi dena ez du beraiek izan duten aukera eduki, gurekin barreak eta konbertsazio luzeak konpartitu izana.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Adineko pertsona askok adin batea ailegatuta, bakarrik sentitzen dira eta geroz eta autonomi gutxiago dute. Uzturre zentroak laguntza eskaintzen die, mota guztitako laguntza.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Lehen esan deten bezela bizitzeko gogo gehiago eman didate, zoriontasuna transmititu didate eta klaro baietz joango nintzala boluntaria bezela, oso ondo pasatzen dut beraiekin eta ni pertsona bezela hobeto sentiaraztea egiten nau.

    ResponderEliminar
  24. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Niretzat esperientzia hau berria izan da guztiz, ez nuen inoiz denbora pasa adineko jendearekin modu honetan eta egia esan esperientzia aberasgarria iruditu zait. Horretaz gain, gauza berriak ikasteko balio izan dit.

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana beraiekin egotea izan da, hitz egitea, eta batez ere, beraien poza gu beraiekin bi ordu pasako genituela ikusterakoan.

    Zerk arritu zaitu gehien? Gehien arritu nauena beraien bizitzeko gogo falta izan da; jada zaharrak daudela diote eta nahikoa bizi izan direla, eta hori entzutea nahiko gogorra egin zait.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Esperientzia aberasgarria, bizitza beste modu batean ikusten laguntzen dute eta gainera, gu gazteak izanik, bizitzeko gogoa ematen dizute, momentu oro aprobetxatzeko gogoa. Orokorrean oso zoriontsu bizi direla dirudi, eta nik behintzat, zoriontasun berdinarekin bizi nahiko nuke bizitza guztian zehar.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Uzturre zentroak bizitza normal bat eramateko laguntza eskaintzen die, baina pertsona bakoitzak duen beharrari egokitua. Gainera uneoro ekintza eta zerbitzu desberdinak dituzte zentroan bertan beraien eskura, eta zer esanik ez, hainbeste lan egiten duten erizainak, medikuak, psikologoak, psikiatrak...

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Ez nuke ezer aldatuko, proiektua ondo antolatuta dagoela iruditzen zait.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik? Uzturrera joan izanak sentimendu desberdin asko transmititu dizkit; batzuetan enpatia izugarria sentitu dut aiton-amonengan, beste batzuetan aldiz, beraien zoriontasuna transmititu didate. Egia esan, ez dakit egokiena izango nintzatekeen Uzturre zentroan boluntaria izateko, izan ere, enpatia asko sentitzen duen pertsona bat naiz, eta, batzuetan horrela ez bada ere, ez nuke %100ean disfrutatuko.

    AINHOA SANZ

    ResponderEliminar
  25. Esperientzia txarra izan da zeren jendea han oso gaizki daude fisikoki eta batzuk mentalki ere baino mentalki hobeto fisikoki baino.

    Gehien gustatu zaitena izan da nola mantentzen dituzte jende zaharra gutxinaka gutxinaka hiltzen eta herenzia guztia hor uzten.

    Oso pozik daudela nahiz eta kartzel pribilejiatu batean bizi, batzuk esango didate jende hori atera daitekeela, baino horiek dira egunez pasatzen dutenak zentru horretan. Bestek akonpainatuta joan behar dira eta bakarrik denbora tarte bat. Eta batzuk ezin dira atera.


    Bere bizitza luzatu baino oso gaizki daude fisikoki eta mentalki bizi ona bizitzeko.

    Ez dakit zer aldatuko nuke proiektu honetatik zeren oso ondo dago montatuta eta instalazioak onak dira.

    Ez didate ezer aportatu egun hauek uzturre zentruan eta ez nintzateke boluntario bezala joango zeren laguntzeko pertsona bati ez duela ezer gehiago egingo bere bizitza osoan eta gainera, ez dela gai bere kabuz pentsatzeko, ez nuke nere denbora emango ezer aportatzeko eta bizitza txar horiek luzatzeko.

    Nik errespetatzen ditut lanean dauden pertsonak, nola egiten dute lan oso gogorra eta pazientzia askorekin pertsona horiekin bizitzako momenturen batean gu izango garelako baino ni nahiago dut hil ez banaiz gai eguneroko lanak egiteko, inserbiblea sentituko nintzen. Hau nere opinioa da eta bakarrik opinio bat da.

    Antxon

    ResponderEliminar
  26. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Oso esperientzia polita bizi izan dugu uzturre zentruko kideekin, gauza asko ikasi ditugu azken bost ostegun hauetan, eta bide batez, klaseetako estresaz liberatzeko aukera paregabea izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana, uzturreko kideak gu ikustean oso pozik jartzen zirela ikustea izan da, horrek, arro sentiarazten nau.


    Zerk arritu zaitu gehien? Bigarren pisuko kideak, batez ere, beraien bizian zehar oso gaizki pasa dutela ikustea eta ahala eta guztiz ere beti egon direla irrifartsu zuri animatzeko intentzioarekin, hori da gehien arritu nauena.


    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Erabiltzaileak maitagarriak izan dira gurekin, gauzaren bat behar bagenunen beti egon dira prest beraien eskuetan zegoen guztia egiteko.


    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? uzturre zentruak, beraien kabuz bizi ezin duten pertsonak hartzen dituzte eta bertan nahi duten guztia egin dezakete zentrutik atera gabe, ahala nola, hile apaindegira joan, fisioterapeutara joan...


    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? ez nuke ezer aldatuko, nire ustetan gauza asko eta baliogarriak ikasi ditzakezu proiektu honekin.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik? Gauza asko ikasi ditut uzturre zentruan, ez aurten bakarrik, baizik eta lehengo urtean "manos vivas" proiekturekin ere, batez ere, beraien txikitako pasarteak kontatzen zizkigutenean, beraek txikiak zirenean gauza gutxirekin konformatzen zirela ikusteak, gaur egun daukadana gehiago baloratzen lagundu dit. Momentuz ez, ez nintzateke boluntario izango baina etorkizunean, nork daki?





    ResponderEliminar
  27. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia berria izan da niretzat; horregatik, lehenengo egunean segurtasun falta pixka batekin joan nintzen. Baina egunak aurrera joan ahala geroz eta gustuago sentitu nintzen. Benetan esperientzia polita izan zen.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Han bizi den jendearekin berriketan aritzea asko gustatu zait, harrigarria da nola gogoratzen dituzten aspaldiko kontuak!! Bigarren solairua ere asko gustatu zait, solairurik “biziena” da. Gazteagoak direnez, ariketak desberdinak dira, baita solasaldiak ere.

    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Batzuetan nola joaten zaien burua. Laugarren solairuan adibidez andre batek delirioak zituen eta beste pertsonei iseka egiten zien. Lehenengo solairuan ere Alzheimerra zuen beste andre bat zegoen. Ez nintzen oso eroso sentitu.
    Aldiz, bigarren solairukoek positiboki harritu ninduten. Nahiz eta gaixotasun mentala eduki eta oso gaizki pasa izan, gehienek, denek ez esateagatik, zentruan inon baino gusturago daudela esan ziguten.

    • Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Orokorrean, poza transmititu didate, eta hara joateak zerbaiterako balio izan duela. 12ak heltzen zirenean, joateko ordua, denek eskerrak ematen zizkiguten eta beste bixitaren bat egiteko ere esan ziguten.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Adineko pertsonek 24 orduko arreta dute, eta denbora libre asko ez duten familientzako hori abantaila handia da. Bigarren solairuan daudenak beste pertsonekin harrematetan jartzeko aukera dute; batzuk, tamalez, ez dute haien familien babesa izaten eta.

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Bost aste joaten gara, baina horietatik 3 bakarrik pasatzen ditugu solairu batean; hortaz, denak solairu batetik pasa gabe geratzen gara. Hori pena handia da, solairu guztiek dutelako bere xarma. Nik lehenengo eguna eta bostgarrena batuko nituzke; hau da, lehengo egunean zentru osoko bixita azkarragoa egingo nuke, eta horrela geratzen diren beste 4 egunetan solairu guztietatik pasako ginateke.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Oso esperientzia aberasgarria irudi zait. Gaur egungo gizarteak adineko pertsonak eta gaixo mentalak baztertzen ditu eta proiektu honen bitartez gertutik ezagutu ditugu eta gaixo mentalen estereotipoak hausteko aukera ona dela iruditzen zait.

    RAQUEL LIZARRAGA

    ResponderEliminar

  28. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? esperientzia polita baina gehienbat interesgarria(historiengatik).
    Zer da gehien gustatu zaizuna? behar duten pertsonekin egotea eta beraien bizitza buruzko gauzak entzutea.

    Zerk arritu zaitu gehien? beste pertsonekin hitz egiteko daukaten errestasuna.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? esperientzia polita eta esberdina.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? pertsona bakoitzak daukaten arazo berdina duten pertsonekin egoteko aukera
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? denbora kontua
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?pertsona berriak ezagutzea.
    Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?bai zeren pertsona horiekin egotean ikusten da kaso eginez pozik jartzen direla.

    Joseba Arregi

    ResponderEliminar
  29. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    -Esperientzia ez zait batere gustatu, badago jendea boluntarioki parte hartzeko prest dagoena, eta ez zait iruditzen beste batzuk behartuta parte hartu behar dugunik.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    -Gehien gustatu zaidana egoitzako gaixoek duten gertutasuna da, jende arrotza hartzeko prest daude eta beti erakusten dute jende gaztearekiko admirazioa.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    -Gehien arritu nauena jende askoren egoera da, badago jendea oso gaizki dagoena eta horrek inpaktu handia eragin dit.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    -Denetik dago, badago jendea hitz egiteko eta beraien esperientziak kontatzeko prest dagoena, baino beste askok ez dute kanpoko jendearekin egoteko gogorik.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    -Uzturrek sekulako aukera ematen die erabiltzaile askori, beti pertsonaren bat dutelako inguruan eta oso ondo zainduta daudelako. Etxe askotan jaso dezaketen baino atentzio hobea.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    -Derrigorrezkoa izatea, hori ez zait bidezkoa iruditzen, gainera jakinda badagoela jendea boluntarioki joateko prest dagoena. Beste asko derrigortuta joatea eta gogoz kontra joatea baino hobea da, horrela ere gaixoek tratu hobea jasoko dute.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    -Aportatu didan gauza bakarra gaixoek bizi duten egoera ikusteko aukera izan da, eta hori ikusia nuen jada. Ez nintzateko boluntario joateko prest egongo, ez naizelako gustora sentitu.

    ODEI GARTZIARENA

    ResponderEliminar
  30. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    - Oso esperientzia ona eta desberdina izan da. Aurreko urtean antzeko zerbait egiteko aukera izan arren, aurtengoa desberdinagoa eta dinamikoagoa izan da. Bertako jendea hobeto ezagutzeko aukera izan dut.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    - Planta guztietara joateko aukera, modu horretan, ezaugarri desberdinak zituzten pertsonekin aukera izan dugu.
    Zerk arritu zaitu gehien?
    - Bertako jendea gauzak egiteko zuen gogoa, ekintza desberdinak egin genituen eta horietako bakoitza egiteko gogoa jartzen zuten.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    - Oso ona, ondo sentitzeko aukera eman digute eta oso ondo sentitu gara.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    - Beste adineko eta arazo desberdinak dituzten pertsonekin hitz egitea eta gauzak konpartitzea. Denetatik hitz egin dudu eta hobeto ezagutzeko aukera ona izan da.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    - Aldatuko nuke denak solairu guztietatik pasatzea, egia da gehienetatik pasa garela, baina gutako askok batean ez gara egon, eta aukera politta izango litzateke solairu guztietatik pasa izatea.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    - Jendearekin hobeto konportatzea, pazientzia izatea ere, eta adinako jendearekin eta arazoak dituen jendea tratatzen jakitea. Hemendik aurrera ez dakit joango nintzatekeen boluntario bezala, nahiko gogorra iruditzen zaidalako eta modu objetibo batean zaintzea posible ez zelako izango nire kasuan, nahiko gogorra iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  31. Uzturre zentroa emandako esperientzia,oso positiboa izanda.Bertan egondako denboran asko ikasi dut.Gehien bat,bertako aiton/amonen nolako bizimodua, eta zer nolako ekintzak egiten dituztek ikusi eta ikasi egin dut.Nire ustez, bai ni eta bai uzturreko pertsonak eta bertan lan egiten dutenak ondo pasa dugu elkarren hartean lan eginez.Adibidez, aiton amonekin marrazkiak egitea, tertulia piskak egitea,eta gehien gustatu zaidana da, bigarren pisuko agureekin ariketa fisikoa egitea izan zen.Baita ere azkeneko egunean azkeneko pisura joan ginenean, bertan zeuden tramankuluen funtzionamendua ikusteak asko gustatu zitzaida.Zergatik bertan elbarri bezala jokatu nuen eta bertako erizainak tramankulu batzuk ekarri zituzten , ni behar nuen atentzio jasotzeko.


    Egun gutxi izan dira, uzturre zentrora joateko. Baina asko ikasi dut. Gehien bat adinako pertsonak nolakoak dira eta nolako bizimodua duten ikusi dut.Jakin ezazue bertako aiton amona batzuk ez daudela fisikoki eta psikologikoki ondo eta horrek pentsarazten digu,zailagoa direla beraiekin egotea eta gehienetan beldurra ere sortzen zaie bertara bisitatzera joaten diren pertsonengan.Jakin ezazue bertako pertsonak, oso alaitsuak direla eta poztasunez hartzen dituzte,bertara joaten diren bisitariak.


    Esan nahi dizut, Uzturre zentrokoan dauden pertsonak , beraien gaztetasun galdu dute, baina benetako gaztetasuna beraien bihotzetan daudela ikusi izan dut.


    Uzturreko zentroa ematen dizun aukera bertara joatea, gauzarik politena izan da.Bertan ikusi dut adinako pertsonak eta gaztetasunaren nahasketak gauz onak ekartzen dituela.Hau da, elkarren hartean ekintzak egin ditugu, poztasuna, alaitasuna .... sortu dira.


    Nire ustez, proiektua, bertara joateko oso ondo dago antolatuta, horrela guztiek bertara joateko aukera izango dutelako.Baita ere Uzturrera joanda asko ikasten dezu.Gehienbat nolakoa den bizitza eta zaharra izateak ez du zertan gauz txarra izan beharrik.Niretzako alderantziz izan beharko zuen.Zaharra izate zerbait ona izan behar du. Zergatik

    1. Zure bizitza gozatu duzulako.
    2. Adinako pertsona gehienak arro daude, amona/aitona izango direlako.
    3. Uzturre zentroan egonda, beste pertsonak ezagutzeko aukera ematen dizu.
    4.Zure iraganeko pentsamendu onak etortzen zaizkizulako.

    Horregatik ez nuke proiektua aldatuko. Gauz interesgarria, polita, jendea ezagutzeko , zu irikitzeko, ....... dira aportatzen dizkizun gauz onak.

    Horaindik ere Uzturre zentroan egon nintzenean, bertan bizi zen pertsona batek esan zidan,

    Guk bertan bizitzen ez garenok, pentsatzen dugu, bertako pertsonak espetxe baten moduan daudela bizitzen.Baina bertako pertsona irribarrea egin zida eta esan zuen bertako lekua askatasuna zeukatela gauz asko egiteko.Adibidez,Bakarrik kalera joateko baimena, nahi dutenean ohera joan zitekeela, batzuetak ibilaldiak eta txangoak egiten dituzte.Baita ere abestu, ginmmasia egiten dute,ile apaindegira joaten dira......


    Asko aportatu dit Uzturre zentrora egon nahizen denboran.Gauz asko ikasi dut, bertako erizainekin eta adinako pertsonekin barre asko egin ditugu, elkarrizketa politak entzuteko aukera izan ditut.Lagun asko egin ditut. Eta nire bizitzan zehar bertara joan izanak zoriontsu egin nahu .



    Asko poztuko nintzateke bertara berriro ere joateak.Loteria tokatuko balitzaidan bezala izango zen. Pres egongo nintzateke berriro ere bertara joateko eta bertako lagunak agurtzeko eta beraiekin denbora pasa egoteko.Jakin nahiko nuke, zemuz pasa duten inauteriak eta zer gauz berriak dituzten bestei kontatzeko.



    Espero dut ahu idatzi dudan guztia, konbentzitzea eta zuk ere bertara joatea, bertan aurkitzen diren pertsonak ezagutzeko. Oso desberdina da, beeteek idatzitakoa irakurtzea edo pertsonalki bertara joateak. Zergatik bertan pasatutako gauz onak oroimenean gordetzen da eta ezin da, idatziz idatzi,sentimendu bat delako.

    ANIMATU BERTAKO GAUZ ONAK EZAGUTZEKO ETA BESTEEKIN ELKARBANATZEKO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Jon Sasiain.

    ResponderEliminar
  32. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    --Esperientzia ona izan det uzturre zentroan gaixoekin eta pertsona helduekin tratatuz eta beraiekin jolasten marrazten eta eskulanak egiten.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    --beraiekin eskulanak egitea, hitz egitean ikustea atentzioa jartzen dutela, marraztea...
    Zerk arritu zaitu gehien?
    --Behien arritu didana izan da batzuk oso gaizki dauedela eta asko zaindu behar diela beraien gainean asko egon behar dela.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    --Oso ona, bertakoak ondo zaintzen dutela
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    --Ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen diete: eskulanak, paseoak eman, marrazkiak egin, irakurri...
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    --Nik ez nuke ezer aldatuko proiektu honen inguruan
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Pazientzia izatea,helduekin ondo tratatzea eta hitz egitea, lotsa galtzea... ez det ustet bolunrtario bezala joango naizenik oso gogorra delako bertako egoera.

    MIKEL LANDA

    ResponderEliminar
  33. -Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Esperientzia oso ona izan da,egia da hasieran zaila egiten dela ezezagunekin kontaktuan jartzea,helduagoak izanda gehiago,baina kontaktuan jartzean dena errazagoa egiten da,eta esperientzia polita izan da.
    -Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana,beraien egoeraz jabetzea da.Behin baino gehiagotan aholkatu digute drogen erabileraz,beraien kasuak gehienbat drogen erabilerarekin dagoelako lotuta.Drogen kalteeetaz jabetu naiz,eta eskertzekoa da.
    -Zerk arritu zaitu gehien? Beraien alaitasunak,gaixo daudela badakite,eta nahiz eta helduak izan,gaixoak izan..edozein ezbehar izan,alaitasuna beraien egunerokotasunean ematen da.Zoriontsu bizi dira eta lagun artean aurkitzen dira egunero,nolabait bizitza ona daukatela esan daiteke.
    -Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Esperientzia ona.
    -Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Bizitzeko aukera,eta bizi-kalitate oneko aukerak izatea.
    -Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Ez nuke ezer aldatuko.
    -Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?Besteen egoerataz jabetzeko aukera ona izan da,eta daukaguna benetan baloratzeko gogoa ematen du horrelako esperientzia batek.

    MARTIN LAKUNZA

    ResponderEliminar
  34. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zerk arritu zaitu gehien?
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Esperientzia oso polita iruditu zaitela uste dut eta gauza asko ikasi ditutela. Gehien gustatu zaitena esperientzia honetatik beraiekin egotea izan da eta historioak ezagutzea. Harritu ditena da, ez zaitela hainbeste kostatu beraiekin hitz egitea. Beraiei gurekin hitz egiteko aukera ematea polita iruditzen zait. Ez nuen ezer aldatuko proiektu honen inguruan. Gauza berriak ikasteko aukera eman dit eta ez dut uste hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzatekenik zeren lan asko iruditzen zaidalako.
    Amaia Alargunsoro

    ResponderEliminar
  35. Esperientzia aberasgarria izan da, eta batez ere berria. Gaixotasunak jota dauden pertsonekin jardutea agian ez da lan erraza izan, baina une politek eta partekatutako momentuek pena merezi izan dute. Gehien gustatu zaitena, gaixoen esker ona izan da.
    Keinu txikiak eta atentzioa jartzea asko eskertzen dute, eta maitatuak sentitu direla esatean, hunkitu egiten gaituzte. Gehien arritu nauena, zaintzaileen lana izan da.
    Borondate on guztiarekin egunak joan egunak etorri zentruko gaixoei laguntzeko, babesteko eta zaintzeko prest daudelako. Horretaz gain, mentalki arazoak dituztenen egoera larriak arritu eta nire egoera fisiko zein psikologikoa estimatzen lagundu dit.
    Uzturreko zentruko erabiltzaileek esperientzia berria transmititu didate, nere “konfort” zonaldetik irten eta ahots berriak entzun eta ezagutu ditudalako.
    Uzturre zentruak bizi berri bat bizitzeko aukera ematen die, noraezean eta bakarrik daudenei berriro ere bizitza bizitzeko aukera emanez.
    Proiektu honetan aldatuko nukeena zera da: Uzturre Zentruan egiten diren taldeen kideak kopuru handiagoak izatea aniztasun handiagoa egon dadin eta giro jendetsuago bat egoteko.
    Uzturre zentruan egun hauek egoteak esperientzia, ikus-puntu berri bat eta bizi pentsaera berri bat konpartitu didate. Boluntario joateko prest egongo nintzateke nire hobby-ei uko ez egiteko bezain denbora nahiko izango banu. Esperientzia bakarra eta ahaztezina da.
    Ander Etxeberria.

    ResponderEliminar
  36. - Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
    Niretzak esperientzia oso positiboa izan da proiektu honetan parte hartzea. Izan ere, hasieran ez nuen parte hartzeko gogo ezta ilusiorik, ez zait eta gustatzen jende helduarekin zenbait jarduera egitea. Ala ere, egunak aurrera joan ahala, egoera aldatzen joan zen, eta ger eta gusturago sentitu naiz. Jende helduaren reakzioak ikustean gu bertan ginela jakiterekoan ikaragarri zen, eta asko pozten zizun. Gezurra badirudi ere, aiton amonak astebete itxaroten egoten ziren gu noiz etorriko eta beraien kontuak guri kontatzeko prest. Honek alaitu egiten zigun eta gusturago egonarazten ziguen beraiekin. Beraz, esperientzia hau bizitzea, niretzat oso esperientzia positiboa izan da eta hasierako uste guztiak aldatu dizkidan esperientzia bat.
    - Zer da gehien gustatu zaizuna? 
    Egia esan egin ditugun ariketak ez zaizkit asko gustatu, aspergarri egiten ziren eta ordua bukatzerako. Gehien gustatu zitzaidana beraz, aiton amonekin hitz egitea gustatu zitzaidan asko gustatu eta pozten baitzien beraiei. Beraiek poztearekin batera gu ere alaitzen ginen, eta hau dela eta beraiekin hitz egitea gustatu zitzaidan gehien.
    - Zerk arritu zaitu gehien? 
    Gehien arritu nauena, guk beraientzako suposatzen duguna izan da. Gezurra badirudi ere, aiton amonak "cuenta atras" a egiten egoten ziren noiz gu berriro etorriko. Honez gain, joateko ordua iristen zitzaigunean, denak esaten ziguten, hurrengo hastean berriro zatozte ezta? Hau izan da gehien arritu nauena eta baita gehien alaitu nauena ere hain gutxirekin zenbat egin daitekeen ikusita.
    - Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
    Uzturre zentroko erabiltzaileek asko lagundu zigutn. Egoera zailak ian arren, beti alai eta pozik zeuden, beti laguntzeko prest eta beraien izaerarekin denak alaitzen zituzten. Denei oso goxo egiten zieten eta edozertan laguntzen zieten eta horrelako zentroetan hau da azkenean beharrezkoa dena. Asko gustatu zait beraien jarrera pertsonen aurrean.
    - Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
    Uzturre zentroak ematen dien aukera oso positiboa da. Izan ere, beraiei gustatze ez zaien arren eta etxean gusturago egongo lirateken arren, onartzen dute uzturre zentroan oso ondo daudela eta ezin direla kexatu. Uzturre zentroko instalazio eta erreztasunekin bizitza asko errazten die eta honez gain, ez dira etxean bakarrik egten. Jende gehiagorekin entretenitu eta zenbait joku eta jinasia egiten dute, bera, asko laguntzeaz gain, beraientzat ere oso positiboa da.
    - Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
    Egia esan ez nuke ezer asko aldatuko, baina zeozer esatekotan egun kopurua izango litzateke agian. 5 egun gehiegizkoa iruditzen zait. Nik 3 edo 4 egun jarriko nituzke ta gustatu eta gustura joaten denari beste egun bat edo bi luzatzeko aukera eman. Bestela ez nuke ezer aldatuko.
    - Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Hasieran esan dudan bezala oso esperientzia positiboa aportatu dit uzturre zentroan egun hauek pasatzeak. Hemendik aurrera boluntario joateko prest egongo nitzateke, baina denborarik ez dut boluntario gisa aritzeko. Bestela prest egongo nitzateke boluntario gisa aritzeko egun hauetan eginikoa ikusi eta gero.

    Luis Mari Garikano

    ResponderEliminar
  37. - Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    ☆ Esperientzia hunkigarria izan da, izan ere, gauza asko ikasi ditut eta nere iritzia erabat aldatu da zentro gerontologikoei buruz proiektu honetan parte hartu ostean. Hasiera batean uste nuen zentro hauetan agureak gaizki bizi eta sentitzen zirela baina ohartu naiz kontrakoa dala hainbat ekintza egiten dituztelako.

    - Zer da gehien gustatu zaizuna?

    ☆ Gehien gustatu zaidana zentroan dauden gaixoen eta langileen arteko erlazioa izan da. Ikusi daiteke gaixoak oso gustura daudela eta harritzekoa da beraien familiatik pixkat baztertuta daudelako. Erosotasun hori beraien irrifarretan nabarmentzen da.

    - Zerk harritu zaitu gehien?

    ☆ Lehen esan bezela, gehien harritu nauena langileen eta gaixoen arteko erlazioa da. Hortaz alarte, harritzekoa izan da ere zenbat ekintza egiten dituzten gaixoek aspertuta ez egoteko eta sasoian mantentzeko.

    - Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    ☆ Boluntarioak balira bezela lan egiten dute, beti alai eta laguntzeko prest.

    - Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    ☆ Beraien faiilietatik urrun egon arren, Uzturre zentroak hainbat aukera eskaintzen ditu errealitateatik ihes egiteko. Aukerak hauek dira: marraztea, kirola egitea, paseatzea...

    - Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    ☆ Ez nuke proiektu honen inguruan ezer ez aldatuko. Uzturre Zentroak eskaintzen dituen aukerao eta antolaketa bikainak dira.

    - Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    ☆ Uzturre Zentroak aportatu didana da gaixoen edo agureen aholkuak entzutea eta lehen ez nituen ondorio batzuk ateratzea, adibidez, ikasketak garrantzitsuak direla eta droga txarra dala.

    - Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    ☆ Ez nintzateke prest egongo. Ez naiz pertsona oso irekia, gainera, gaixoen egoerari buruz jabetu ondoren zihur nago ez nintzatekela gustura edo alai sentituko.

    JON SANTOS

    ResponderEliminar
  38. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia atsegina izan da. Hasiera batean zaila izan da beraiek bezalako ezezagunekin hitz egiten hastea, erlazionatzea... baina pixkanaka lotsa galtzen edo konfiantza hartzen joan gara eta nire ustez, gauza asko ikasi ditugu beraiek emandako aholku edo iritziekin.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Azken aste hauetan gehien gustatu zaidana, beraiek kontatu dizkiguten esperientziak dira, askotan egin dituzten akatsak kontatu dizkigutelako eta haiei esker, akats horiek guk saihestuko ditugulako.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauenak, gertatu zaizkien zenbait gertaera dira. Hala ere, ikus dezakegu arazo horiei askok aurre egiten dietela eta bertan egin dituzten lagunekin, zoriontsu bizi direla, askotan egindakoaz damutu arren ere.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona. Ikusten da bertakoekin ere harreman on bat dutela eta lagun moduan hartzen dituztela hauek ere.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Zoriontasuna berreskuratzeko aukera ematen diete gehienbat. Egia da han baita ere beraien gqixotasunak tratatzen dituztela... baina hala ere, beraientzat jokuak prestatzen dituzte, ariketak... eta era honetan giro ona dagoela ikusten da denen artean. Nire ustez ariketa hauek ezinbestekoak dira beraientzat, hauekin, irrifar bat ateratzea lortzen dutelako.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko, pentsatzen dut dagoen moduan ondo antolatuta dagoela eta lana ongi atera dela.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Alde batetik, beste pertsona batzuen egoeraz jabetzeko aukera eman digu, eta era honetan, benetan daukagun suerteaz jabetzeko aukera eman dit.

    Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Ez dut uste pertsona aproposena izango nintzatekenik horrelako lan batean aritzeko. Egia da beraiek kontentu ikustea gauza atsegina dela, baina ez dut uste horretarako guztiz balio dudanik, azkenean ere egoera gogor batzuk ikustera iritsi zaitezkeelako.

    ARITZ LASA

    ResponderEliminar
  39. -Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperentzia oso aberasgarria eta polita izan dela iruditu zait, nahiz eta Uzturre bisitatu dudan lehen aldia ez izan. Adineko pertsonekin hitz egitea eta momentuak partekatu izana esperentzia berria eta positiboa izan da, honi esker bizipen berriekin atera naiz.

    -Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana beraiekin egoteagatik eman dizkiguten eskerrak izan dira. Beraiekin egon nintzenean, askok beraien esperientziak kontatzen hasi zitzaizkidan eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Gainera, bertan zeuden adineko pertsona gehienak oso alaiak dira, beti irrifarre batekin ematen ziguten ongietorria.

    -Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien arritu nauena beraiengana hurbiltzean tratatu zidaten modua da, hasiera hasieratik irrifar batekin hartu nindutelako eta bertara joan aurretik ez nuen horrelakorik espero. Bertako jendea goibel eta aspertuta egongo zela uste nuen baina gehienetan guztiz kontrakoa izan da.

    -Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroko erabiltzaileek asko lagundu ziguten bertara egokitu ahal izateko. Zaila da egunero aldarte berdinean egotea baina dena dela beti alai zeuden, bertako jendea laguntzeko eta animatzeko eta azkenean besteak ondo tratatzea da garrantzitsuena.

    -Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroa bertan egoten den pertsonentzat beraien etxea da. Bertan dute behar dituzten zerbitzu eta gauza guztiak, laguntza eskeintzen diete beren bizitzarekin modu egoki batean jarraitzeko. Gainera egunero egiten dituzte ekintzak beraien gorputza, burua eta horrelakoak lantzeko eta honi esker ez dituzte beren gaitasunak galtzen eta hauek mantentzeko aukera dute.

    -Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko,dagoen moduan oso ondo antolatuta dagoela pentsatzen dut . Bertan egiten duten guztia beraientzat egokia dela iruditzen zait, hainbat aktibitate ezberdin egiten dituztelako.

    -Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Gaixotasun mentalak eta aiton-amonen bizimodua hobeto ezagutzeko eta gai honi buruz nuen ikuspuntua ere aldatzeko balio izan dit. Hemendik aurrera boluntario joateko prest egongo nitzateke, baina ez dut denbora askorik boluntario gisa aritzeko.

    MIRIAN GARCIA

    ResponderEliminar
  40. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia oso ona izan da, dibertigarria eta oso atsegina. Aukera ona da adineko pertsonekin egoteko, eta beraien historia entzuteko.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, adineko pertsonekin harremana izatea da, hau da, beraiekin gimnasia egitea, jolastea, ariketak egitea… Azken finean gauza asko egiteko aukera izan dugu, eta beraiekin konfiantza handitzea lortu dugu. Asko gustatu zait berien irribarreak ikustea, guri ikusten zigutenean, beti bakarrik egoten baitdira.
    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Generalean ez dit ezerk arritu.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona transmititu didate, azkenean erlijioko klaseetan egon beharrean beraikein egoteak, despejatzeko aukera ematen du, eta aldi berean beriek zerbait ezberdina egiten egoteko ere.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera asko ematen die, eta gu joateko aukera ere dagoela ikusita beraientzat oso positiboa dela usten dut. Gainera Donostiara joateko aukera dute, edo eskurtsio ezberdinak egiteko aukera.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Proiektuaren inguruan, lehenengo eguna sobran dagoela usten dut, hau da zentrua ikustearena, politena adineko pertsonekin egotea baitda, eta ez zentrua ikustea.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?
    Esperientzia honek adinekoei poztasun handiagoa erakustea egin dit, beraien bizimodua ikustean. Ez nintzake boluntario joango, azkenean esperientzia ona izan da eta usten dut hemen bukatzen dela esperientzia ahaztezina.
    Maddalen

    ResponderEliminar
  41. -Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Esperientzia oso ona izan da adineko eta arazo mentalak dituzten pertsonekin egoteko aukera ematen digutelako.

    -Zer da gehien gustatu zaizuna? Pisu guztietan egoteko aukera eman digutelako eta beraien esperientziak kontatu izana

    -Zerk arritu zaitu gehien? Jartzen duten gogoa gauzak egiteko nahiz eta jakin ezin dutela egin edo zailtasunak izango dituztela. Eta batez ere beraien arteko erlazioa.

    -Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Oso ona eta oso ondo tratatu digute

    -Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Bizitza normal bat izateko aukera ematen diete eta beraien egoera zailak normalizatzen edo ahazten laguntzen die

    -Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Ez nuke ezer aldatuko.

    -Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik? Besteen egoeraz jabetzeko aukera ona izan da. Boluntario bezala gustura joango nintzake baina denbora aldetik ez dut denbora asko.

    Leire Perurena Pagola

    ResponderEliminar
  42. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia polita izan da eta asko ikasi dut. Aurreko urtean ere izan nintzen eta orduan banekien nola egoten ziren eta ze ekintza egiten zituzten gutxi gora behera. Baina hala ere, aurten pertsona desberdinak ezagutu ditut eta beraiekin gehiago hitz egiteko aukera izan dut.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaitena, hirugarren solairuan egotea izan zen. Eta centro de Dian ere oso ondo pasa nuen, bingon jolasten egon ginen. Zaharrei ondo pasatzen ikustea. Bakoitzak beraien gauzak kontatzea ere gustatu zait, eta azkenean naturaltasunez hitz egitea beraiekin.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien arritu zaidana, batzuei ikusten zitzaien poza izan da. Egia da batzuk tristeago zeudela baina adin horrekin ondo pasatzeko gogoa izatea primerakoa iruditzen zait. Gainera, bertan lana egiten zutenek zeukaten ordenak eta kontrolak arritu zidan. Pastillak ordenatuta zituzten pertsoneko eta eguneko, bakoitzari janaria kontrolatzen zioten, goizean esnatzeko pertsona bakoitzak ordu desberdina zuen...

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Esperientzia asko zeukaten eta zaharrak esaten zutenean laister hilko zirela edo ez zitzaiela asko geratzen bizitzeko naturaltasun osoz erantzuten zuten. Oso positibak ziren beraiekin eta bizitzan zerbaitetarako balio zutela transmititzen zuten.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Aukera ematen dizu ikusteko zahar etxe batean nola bizitzen den jendea. Ez da hain txarra, ematen duen bezela. Gainera aspaldiko ohiturak eta bizipenak entzuteko aukera ematen dizu, inork baino hobeto esplikatuko dizuete adineko pertsonak eta. Bestetik zahartzaroak dauden arazoez jabetzen zara eta orain zer ondo bizi zaren ikusten duzu. Gauza txikiak gehiago baloratzen dituzu.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Pisu berean egun bat baino gehiago egotea, horrela hobeto ezagutzeko aukera duzu jendea. Bestela oso ondo antolatuta dagoela iruditzen zait. Agian denbora gehiago uztea igotzeko eta jeisteko hobeto izango litzateke.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    Lehen esan dudan bezala, esperientzia berri bat da eta honekin gauza berriak ikasten dira, logikoa den bezela. Nire kasuan gauzak hobeto baloratzen ikasi dut eta orain kejatzen bagara, hemendik 50 urtera zer esanik ez! Boluntario bezala joango nintzateke behin edo behin, asko dibertitzen garelako elkarrekin.
    MARIA BERIAIN

    ResponderEliminar
  43. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia polita izan da, gauza berri asko ikasi ditut bertan eta zentro horien nere ikuspuntua guztiz aldatu da, baina onera. Hasieran beldur pixka batekin joan nintzen, zer topatuko nuen ez nekielako, baina lehenengo egunean dena ikusi eta hango batzeukin hitz egin eta gero beste egun guztiak poz-pozik joaten nintzen.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitena beraiekin hitz egitea izan da. Beraien esperientziak eta bizitzako momentuak entzutea, bere familiataz hitz egiten zutenean nola pizten zitzaizkien begiak, oso polita zen. Eta asko gustatu zitzaidan beste momentu bat bigarren pisuan egon nintzenean izan zen, egun horretan textu filosofiko batzuk irakurri genituen eta horiei buruz hitz egin eta beraien iritzia eman zutenean oso ondo eta gustora sentitu nintzen.
    Zerk arritu zaitu gehien?
    Bertan ez daude beraien familiarekin, baino pozik bizi dira, bere familia kideak nahi dutenean joan dezakete, han beraiekin afaldu.. dutxatu jantzi.. etxean bezala, baina laguntza mediku gehiagorekin.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia hona dutela transmititu diate, bere arauak dituzte eta batzuetan pixka bat gogorrak direla esaten dute baina beste zentru askorekin konparatuta dagoen hobeneratiko bat dela diote ere bai, instalakuntzak oso ondo daude eta beraien arteko harremanak onak dira. Gainera ia beti entretenituta daude zeoze desberdina egiten: jokoak, irakurtzen, idazten...
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre Zentroak bertan bizitzeko aukera ematen die familiarik ez duten pertsona zaharrei edo bakarrik bizi ezin dezaketen pertsonei, gaixorik daudelako, bere burua zaintzeko gai ez direlako eta arazo psikologikoren bat dutelako. Lehen pisuan eguneko zentroa dago eta han aiton-amonak eguna pasatzen dute konpainian eta gauza desberdinak egiten.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nuen gauza bakarra denbora izango zen. 5 aste eta bi ordu astean oso gutxi iruditzen zait, egun bat pasatzen dugu pisu bakoitzean eta konfiantza edo lotsa jun zaigunerako ya joateko ordua iritsi zaigu, nire ustez hori da okerrena, batzuekin denbora gehio hitz egitea asko gustatuko litzaidake.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik
    Gauza asko aportatu dizkit, gehienak gauza onak, konturatu naiz situazio horretan edonor egon gaitezkela eta igual diola zer arazo eduki, zure ingurukoek zuri igual igual tratatzen eta maitatzen badizute. Laister guk gurasoak zaindu beharko ditugu, eta beraiek guri zaindu ziguten moduan egin beharko dugu maitasunez eta pazientzia askorekin, igual dio zentro batean edo etxean egon, bisita bat edo bi astean eta hilabetea alaitzen diegulako.Bai, egingonuke pertsona bezela hazten laguntzen dizulako.

    Lucia Malcorra

    ResponderEliminar

  44. 1 Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    2 Zer da gehien gustatu zaizuna?
    3 Zerk arritu zaitu gehien?
    4 Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    5 Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    6 Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    7 Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera boluntario bezala joateko prest egongo nintzateke? Zergatik?

    1) Oso esperientzia ona iruditu zait uzturre zentroa bisitatzeko aukera hau. Gainera , uste dut, eskola guztiak egin beharko luketela horrelako zerbait. Nire ikuskera ere aldatu da zaharren egoitzaz eta horrelako zentroetaz. Uste nuen ez zeudela pozik bertan eta ez zietela behar bezela tratatzen , baina ikuspuntu hori guztiz aldatu zait , orain badakit nola tratatzen dituzten eta zer egiten duten eta ez dauka zerikusirik uste nuenarekin.
    2 ) Gehien gustatu zaidana izan da beraiekin hitz egiteko aukera, beraien bizitzetan pasatakoa, nola sentitzen diren...baina dudarik gabe, gehien gustatu zaidana izan da gu iristerakoan nola aldatzen zitzaien arpegia eta zein pozik jartzen ziren, horrek ez dauka preziorik...
    3) Asko harritu nau nola gogoratzen diren gazteetan bizitako guztiataz eta baita ere harritu nau nola hitz egiten diren bertan dauden pertsonen artean (tú cállate, eres una pesada..) baina hori grazia egiten zigun .
    4-5 ) Egia da askok nahiago dutela beraien etxeetan egon, baina jasotzen duten tratua oso ona da. Pelukeria joateko aukera dute, txangoak egiten dituzte, pilatesera joateko aukera dute, gimnasia egiten dute...
    6 ) Ikusi nuen rutina bat zeukatela, hau da, bazekiten egunero zer egin behar zuten, ze joku tokatzen zitzaien, gero egunkaria... Uste dut horrek aspertu egingo diela egunero ordu berean berdina egiten... Gauza desberdinak egin beharko lukete.
    7 ) Batzuk beraien esperientziak drogekin eta alkoholarekin adibidez kontatu didate eta horrek pentsatzea egin dit. Arazoei aurre egin behar zaiela esan digute, eta ez dugu etsi behar. Mezu horrekin geratzen naiz Uzturrekoekin hitz egin ondoren. Bai, boluntario moduan jokatuko nuke, ez zait irduditzen besteei laguntzeagatik pagatua izan behar izana.

    ResponderEliminar