2013/10/31

13-14 ikasturteko lehen taldea

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentruan. Zihur gaude esperientzi oso baliotsua izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.

  • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? 
  • Zerk arritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

61 comentarios:

  1. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da bertan egotea, oso pertsona onekin egon garelako,eta oso ondo tratatu gaituztelako.Oso jende atseginarekin aurkitu gara bertan, eta benetan pozik ateratzen nintzen hortik, nire esperientzia kontatu ahal izateko.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, beraiekin egin ditugun jokoak izan dira, eta hauek parte hartzerakoan jarritako gogoa benetan gustatu zait.
    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Egia esan, ni uste nuenez, jendea oso gaizki zegoen, baina bertan egon ondoren, konturatu naiz,gu bezalako pertsonak direla.Bizitzan oso gaizki pasa egin dutena.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Bazeuden tratu oso onarekin tratatzen zuten pertsonak,maitasunez eta gogo handiz.Nahiz eta leku guztietan bezala,bazeuden lan egiteko gogo handia ez zeukaten batzuk.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Pertsona horiek erabilgarriagoak sentitzeko oso ona iruditzen zait.Bizitza normal bat dute, bere inguruan, beraien arazo berdinak dituzten lagunekin jolasten, ikasten eta denbora pasatzen.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Joko ezberdin gehiago antolatuko nituzke, gu joan garenean, batzuetan zer egin ez genekielako.Eta bertan dauden asistenteen laguntza gehiago ondo egongo zen, besteei nola tratatu ez genekielako.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Uzturrera joaten naizenetik, pentsaera ezberdina daukat, eta boluntario bezala apuntatzera pentsatu dut, benetan gaizki dauden pertsonak horren ondo ikusteak, animatu egiten zaitu eta.

    Edurne Tomé

    ResponderEliminar
  2. Neretzako esperientzia oso ona izan da ez nuen inoiz gaixoekin eta zaharrekin denbora hau konpartitu eta gustura egon naiz. Gehien gustatu zaidana egin ditugun hainbat ekintza izan dira adibidez gaixoekin hainbat gaiari buruz gauza batzuk irakurri eta denen artean komentatu baita ere zahar batzuekin boloetan jolasten eta parra egin dugu denok batera. Gehien harritu nauenak egunen zentroan zaharrak ariketak oso ondo egiten zituzten eta ez dakit nik edade horretan horrenbesteko memoria izango dudan. Oso esperientzia ona transmititu digute beraiek ere ekintzetan gurekin parte hartzen zuten eta gainera oso ondo egiten zuten tokatzen zitzaien ekintza. Uzturre zentroak oso aukera handiak ematen dizkiete zaintzaileak beti beraien gainean daudelako zaintzen eta arazoren bat badute lagundu egiten die. Ba nire ustetan ez dago gauza askorik aldatzeko joan garenean ondo pasa dut eta beraiek ere gurekin izugarrizko poza hartzen zuten. Hainbat gauza aportatu dizkit beraiek beraien esperientziak kontatuta ba gauzak bi aldiz pentsatzeak ematen dizu beraiek kontatutako faioetan ez erortzeko. Eta baita ere lehen pentsatzeko nuen modua aldatu dit. Hemendik aurrera badakit zentru hauetan gutxi gora behera zer ematen den eta badakit zer dagoen.

    Asier Cortajarena

    ResponderEliminar
  3. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Oso gustura egon naiz gaixo mentalekin, baina zaharrekin ez oso ondo, gehienak bere munduan zeuden, edo ez nahi zuten lan egin, ez zuten bere aldetik jartzen.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna? Gaixo mentalekin lan egitea, gaixotasun mentalen proiektuan lan egitea..
    • Zerk arritu zaitu gehien? Gaixo mentalak uste baino obeto daude, medikuei esker, nahiko ondo daude,eta irtealdiak eta dena antolatzen dute.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Gaixo mentalek oso gustura daude, besteek askok ez dira ezertaz enteratzen.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Beraietaz arduratzea, zaintzea, Familia gehienak ezin dute pertxon zaharrei zaindu, etxetik kanpo daudelako egun gehiena, eta arazo mentalak dituzten pertsonak bere egoeran dauden beste pertsonekin bizitzea oso komenigarria da, beraien artean lagundu eta ulertzen dira.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Denbora gehiago gaixotasun mentaleko pertsonekin.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer? Gizartea hobeto ulertzea, gehien bat arazoak dituzten pertsonekin. Hemendik aurrera pertson zahar bat arazoekin edo arazo mentala duen pertson bat ikustean, esperientzia honetaz gogoratuko naiz, eta hobeto konprendituko diet.

    Jon Zalduendo BATX-2

    ResponderEliminar
  4. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzako oso esperientzia polita izan da, Uzturre zentroan dauden zhar eta gaixoekin erlazionatzeko aukera eduki dugulako. Gainera oso baliagarria izan da, beste mundu berri bat ezugutu izan dudalako.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitena, gaixotasun mentalak dauzkaten pertsonekin egote aizan da, pertsona hauen esperientzia oso gogorra izan delako eta oso interesgarria izan delako esperientzia hauek entzutea eta aurrera nola jarraitzen zuten ikustea.
    • Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena, Uzturren dauden pertsonak egiten zuten elkarlana izan da, Uzturrera joan baino lehenago, banaka lan egiten zutela uste nuelako. Gainera oso giro ona daukate beraien artean.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona transmititu dutela uste dut, nahiz eta hor dauden pertsonen egoera oso zaila izan, pertsonak pozik eta gustura egotea bultzatzen zutelako giro ona jarriz. Gainera asko laguntzen zieten ariketak eta beharrezkoak diren gauzak egiten.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak, zaharrentzako zein gaixoentzako oso aukera ona ematen duela uste dut, hor dauden pertsonak gustora egoteaz eta behar guztiak asetzeaz gain, familiakoei lan asko kentzen dietelako.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Orokorrean proiektu hau oso ondo dagoela uste dut eta ez nuke ezer aldatuko. Nire ustez, egun bat gehiago egongo bagina, hobeto izango litzateke, Uzturreko pisu batzuk gehiago eta hobeto ezagutzeko gogoarekin gelditu naizelako.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Uzturreko proiektuan kolaboratzeak, esperientzia berriak bizitzea aportatu dit eta gauza berri asko ikastea. Zentroarekiko nuen ikuspegia edo iritzia aldatu egin dut hor egone eta gero.
    Bixen Gonzalez

    ResponderEliminar
  5. Nahiko esperientzia berria izan da Uzturre zentrora joatea bost aste hauetan. Nahiko esaten dut lehenago ere oso antzeko proiektu batean egon baitnintzen auzolandegietan, eta gutxigora-behera banekien zer aurkituko nuen. Baina honetaz gain esperientzia on eta betegarria izan dela iruditu zait.
    Astero bertako kideek, bai gaixo-zaharrek eta bai langileek zein gogotsu hartzen gaituzten izan da gehien gustatu zaidana.
    Arazo mentalak dituzten pertsonak ordea ez nituen lehenagotik ezagutzen eta honek arritu dit gehien, gaur egungo gizartetik oso baztertuta daudelakoaren sentsazioa eman dit eta hauetan gehien arritu nauenak gaixoek drogekin kontuz ibiltzeko eta ikasten jarraitzeko gomendatzen zigutenean izan da. Benetan esaten zigutelako eta naiz eta ez ezagutu guretzat hoberena nahi zutelako.
    Bertako erabiltzaileek guk geuk baino gogo gehiagorekin hartzen dute proiektua.
    Guk geuk baino gogo gehiagorekin hartzen zuten proiektua eta edozer gauza gin eskerrak ematen zizkizuen. Bertan gure presentzia utsak beraientzat asko esan nahi zuela trasmititzen zidaten.
    Uzturre zentroak komodidade handia ematen die bere bizitzari eta beraien egoeran dauden pertsonekin egotea baino hobeagorik ez dagoela uste du. Eta berdin arazo-mentalak dituztenekin beraien artean laguntza eman daitezke eta oso ona dela uste dut beraien egunerokotasunerako.
    Baliteke talde handiagoetan aste gehiagoetan juteak laguntzea, 5. astean hasten zara naturaltasun osoz bertakoekin baina proiektua bertan bukatzen dela kontuan izan behar da.
    Gure herriko bertako herritar handingehienekoen bizitzara gerturatu nau eta arazo mentaldunek ere gauza asko erakutsi dizkidate bizitzaren inguruan. Emendik aurrera errealitateri begiratuz badakit nahiko ziur ez nahi zela nire borondatez bertara bueltatuko.Batez ere denbora aldetik gauza bat ez bada bestea baitdelako eta pena bat da baina bizitako esperientziarekin geratuko gara.

    Julen Zubelzu

    ResponderEliminar
  6. Proiektu honetan parte hartzea benetan esperientzia aberasgarria iruditu zait. Egunero egoteko aukera ez daukagun pertsonekin egon gara eta beraiekin gure esperientziak konpartitu eta beraietaz gehiago jakin. Beraien bizimoduaz eta bizi izan dituzten gauzak ere kontatu dizkigute eta gainera beraiek pozik eta gustura ikustean benetan pozgarria da niretzat.

    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentalak zituzten pertsonen esperientziak entzutea izan da. Hauek benetan gogorrak dira, baina pertsona hauek beste modu batera ikustera bideratu naute eta beraietaz neuzkan aurreiritziak baztertzea. Hala ere, pertsona helduen bizitzetako esperientziak jakitea ere oso interesgarria iruditu zait.

    Gehien harritu nauena beraien arteko giroa da. Denak elkarlanean ibiltzen dira, ondokoa laguntzeko arazorik eduki gabe eta hau, benetan garrantzitsu eta ezinbestekoa iruditzen zait horrelako toki batean. Batzuek han egon arren duten bizipozak eta gauzak egiteko gogoak ere harritu nau, benetan zaila iruditzen zaidalako oraindik hau mantentzea.

    Bertako erabiltzaileak egoera onean bizi direla iruditzen zait. Ez daude ezeren falta, eta adinak eragindako zailtasunak kenduta, gehienek beraien bizitzeko gogoa mantentzen dute gu bezalako bisitak gustora hartuz.

    Uzturre zentroak beraien gaitasunak lantzeko aukera ematen die. Ariketa desberdinak egiten dituzte beraien ongizaterako, bai mugikortasun aldetik eta bai memoriarenetik ere. Bakardadean ez bizitzeko aukera ere ematen die, ekintza hauek taldean egiten baitira eta bertan dauden langileak ere aktiboki hartzen dute parte beraiekin eta bakoitzak behar duen atentzioa jasotzen du. Gainera gu bezalako taldeen bisitak antolatzen dituzte eta honek “haize berri” bat ematen die bertan bizi direnei.

    Proiektu honetan aldatuko nukeen bakarra pertsona talde bakoitzarekin egun gehiago egotea izango litzateke. Azken finean, egun bakarra igarotzen genuen pisu bakoitzeko jendearekin eta hasiera hotza denez, egun gehiago jarriko nituzke benetan beraiekin konfiantza hartu eta lagundu ahal izateko.

    Benetan bete nauen esperientzia izan da. Ez da bertara joaten nintzen lehen aldia eta sentsazio bera eduki dut. Zure presentzia hutsak edo laguntza txiki batek beraien poza ekar dezakeela pentsatzeak benetan pozgarria iruditzen zait. Gainera pertsona bakoitzak kontatutako bizipenak daramatzat nirekin etab aita beraiek gu itzultzeko gogoarekin geratu direla ere. Esperientzia polita iruditu zaidan arren, ezdut asmorik nire denbora librea bertan pasatzeko asmorik baina horrelako beste proiektu txikiren bat egonez gero, gustura hartuko nuke parte.

    MIREN BERASATEGI

    ResponderEliminar
  7. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Pues fue una esperiencia muy educativa ya que aprendimos sobre los problemas mentales y que los puede causarlos y muchas cosas mas ademas podiamos compartir conlaspersonas mayores y ayudarlas a mejorar en todo lo que se podia por mi parte fue una esperiancia muy divertida y agradable.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    En general me gusto todo pero lo que mas me llamo la anteción fue cuando empezamos a trabajar con los enfermos mentales y empezaron a contarnos sus esperiencias y su modo de vida antes y despues de padecer la enfermedad fue uno de los mejores momentos que pase ene l centro.

    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Lo mas extraño para mi fue que las personas se encontraban muy bien y pensaba que iba a ser una esperiencia no tan buena como ha sido fuel o unico que me parecio estraño

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Para mi las personas que trabajan alli son muy buenas personas y tratan muy bien a los abuelos y a los enfermos mentales y ese comportamiento tan bueno fue lo que me trasmitieron los trabajadores y colaboradores del centro
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Lo unico que cambiaria es que se alargara un poco mas el tiempo de visitas ya que aunque no lo paresca es muy entretenido el conocer a esas personas y relacionarce con ellas eso serial o unico que cambiaria

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Lo que me ha aportado el centro fue una gran esperiencia al conocer de cerca de las personas que necesitan nuestra ayudar para mejorar y me ha cambiado por completo el punto de vista que tenia sobre las personas con enfermedades mentales y a partir de ahora ya nos los vere como los veia antes.

    BRIAN ARIAS

    ResponderEliminar
  8. Oso interesgarria iruditu zait esperientzia hau, honi esker, gauza asko ikasi ditudalako eta gainera, pertsona hauekin lan egitea aberasgarria izan da konturatzeko gure gizartean dauden pertsonak direla baino gu garela lehenengoak haiei baztertzen eta ez luke horrela izan behar.
    Gaixotasun mentalekin lan egitea asko gustatu zait eta oso interesgarria izan da, beraien esperientziak entzutea nahiz eta gogorra izan erakutsi dit indar asko daukatela aurrera egiteko et ahori oso garrantzitsua da bizitzan.Horretaz gain, pertsona helduekin lan egitea asko gustatu zait batez ere eguneko solairuan, asko eskertzen zutelako gure laguntza.
    Uzturren dauden pertsonen familia askok kasurik ez egitea eta bertan utzi larritasunik gabe, baino honek ekarri du bertako pertsonak euren artean erlazio ona edukitzea eta kasu batzuetan lagunak egitea ere.
    Nire ustez oso gustura daude bertako langileek oso tratu ona edukitzeaz gain, euren beharretan laguntzen diete eta behar duten guztia daukate han. Gainera, bertako langileek beti saiatzen dira bertan dauden pertsonak ahal duten hobekien egotea, etxean bezala, eta hori da bertakoek gehien eskertzen dutena.
    Euren bizitza aurrera eramatea etxean egongo balira bezala, eta behar dituzten laguntzak edukitzea behar duten momentuan. Honekin batera, bakarrik ez sentitzea bertako beste pertsonekin batera eta honek, asko laguntzen die egunak hobeto eramateko. Gainera, denbora pasa asko dituzte ez aspertzeko eta hau izaten da gehien gustatzen zaiena, beti daukatelako ekintzaren bat egiteko eta horrela, ez dute beste gauza batzuetan pentsatzen. Azken finean deskonektatzeko balio zaie.
    Egun gehiago jarriko nituzke, motz geratzen delako. Baino esan behara dago, proiektu hau ez bazen egongo ez ginatekeela Uzturrera joango gurek abuz. Horregatik, asko gustatu zait proiektua laguntzen digulako ikusten zer nolako zortea daukagun horrelako lekuak egonda gure familietako pertsonak zaintzeko.
    Asko aportatu dit, hobeto sentiarazten lagundu dit beste pertsonei laguntzen egon naizelako eta gainera, eurek asko aportatu didate euren esperientzatik hasita euren konpaniara arte. Honek gainera, gai askori buruz hausnartzea ekartzen du, adibidez, drogen ondorioei buruz pentsatzea eta gehiago konzienziatzea dakar. Nire ustez, benetako esperientzia bat entzutea gehiago sakontzen du arazo horri buzurzko informazioa eman baino.
    Nire denbora librean gustatukjo litzaidake egunen batean bueltatzea eta bisita bat egitea. Zaila daukat oso denbora libre gutxi daukatelako baino bisitaren bat egingo nuke.

    ITXASO LEON

    ResponderEliminar
  9. Nire bigarren urtea izan da Uzturren,lehengo urtean “Manosvivas” proiektuarekin bertan egon nintzelako.Hala ere,aurtengo esperientzia politagoa izan da,zabalagoa.Iaz,talde txikietan soilik lan egiteko aukera izan genuelako,beraz,aurtengo esperientzia baliagarriagoa izan da pertsona gehiago ezagutu ditudalako.Esperientzia honek zaharren eta gaixotasun mentalak duten pertsonengan gerturatzea eskaintzen du,eta hori izan da agian gehien gustatu zaidana.
    Ez zenez nire lehengo aldia Uzturren,ia ezerk ez nau harritu,baina esan beharra daukat esperientzia politena gaixotasun mentala duten pertsonekin bizi dudala.Beraiekin egoteko eta esperientzia konpartitzeko aukera izan dugu eta beraien aldetik ez dute inolako arazorik edo oztoporik jarri,erraza izan da.Zaharrekin egoteko aukera ere izan dugu,polita izan da ere baina,baliotsuagoa 2º solairukoekin izan dudan aukera.
    Beraz,Uzturre zentroak eskaintzen duen aukera ona da,nire ustez asko ikasi daitekeelako proiektu honetatik.
    Proiektu hau dagoen bezala polita da,baina agian,denbora gehiago eskainiko nioke solairu bakoitzari,haien bizitza sakonki nola den ikusi.
    Egun hauek zentroan egoteak jendea gehiago baloratzea eta gehiago ezagutzeko balio izan dit.Benetan nolakoak diren jakin ahal izan dugu eta etorkizunerako balio izango digun esperientzia polit bat bizi dugu.

    Mireia Borrachero

    ResponderEliminar
  10. Aurtengo lehen taldea izan gara Uzturrera jaisten, eta esperientzia interesgarria izan da niretzat. Asko ikasi dugu, lehendik genituen aurreiritziak baztertu ditugu eta beren eguneroko bizitzan murgildu gara. Esperientzia aberasgarria izan da, geure kabuz seguru aski probatuko ez genukeena. Beste bizitzeko modu bat ikusi dugu, beraien bizipenak konpartitu dituzte gurekin eta hori oso positiboa dela uste dut.

    Gehien gustatu zaidana, beraien eguneroko bizitza ikustea da. Aurreko urtean Manoviva proiektuarekin murgildu ginen batzuk, baina ikuspegi zeharo desberdina ikusi dugu aurten. Lehengo urtean beraiekin lan egiten genuen, baina ez genuen beraien bizitzari buruz hitz egiten. Aurten, solaskide, lagun edo laguntzaile bihurtu gara eta horrek bai beraiei eta baita guri ere bizipoza eskaini digu. Hala ere, esan beharrean nago, gu joatearekin batera jarrera ere aldatu dutela beraiek ere. Hauen eguneroko bizitzan guztiz ez gara murgildu, astero bi ordutan ezin baita hauek egunero bizitzen dutena ikusi. Gainbegiratu bat besterik ez dugula eman uste dut, nahiz eta esperientzia polita izan.

    Gehien harritu nauena bigarren pisuko gaixoen jarrera da. Bizitza gogorra izan dute gehienek, kontatu digutenez, eta hala ere, bizitza irribarrez ikusten dute. Guk alaitu beharko geniela hauei egunerokotasuna uste nuen, baina aurreiritzi faltsua zen. Gaixoek alaitu gaituzte, bueltan ezer eskatu gabe. Guk era batera edo bestera bada ere, eskolagatik bultzatuta geunden jaistera; nahiz eta gero ederki pasa. Hauek ez zuten zertan gurekin harremanik izan, baina besoak irekita agurtzen gintuzten ostegunero.

    Erabiltzaileek transmititu ahal izan dutena, aurrez esan bezala, esperientzia ahaztezin eta positibo bat izan da. Jarrera on batekin joan nintzen, eta hobeagoarekin atera. Beraien politikari buruzko ikuspegiak azaldu dizkigute egunkaria irakurtzen ari ginela, mimika egin dugu adin gehien zeukatenekin, istorioak kontatu dizkiogu elkarri…

    Uzturre zentroak aukera ona ematen die, etxean gaizki egotea baino aukera hobea baita. Zaintzaileak ondo moldatzen dira,arduratsuak dira eta behar dutena ematen die. Positiboa da zentroa, pertsona ez badago etxean egoteko adina ondo. Gauza gutxi aldatuko nituzke, baina zerbait aldatzekotan, planifikazioa litzateke. Aurretik prestatuta egon behar duela uste dut zer egin ostegun bakoitzean. Bestela, dena ondo antolatua dago.

    Egun hauek eskaini didatena, pertsona irekiagoa eta jarrera hobeagoa izaten da. Hauen egoera konprenitu behar duzu, eta ezinbestean jarrera aldatu beharra daukazu. Honek asko irakatsi dit, pertsona desberdinekin toleranteak izaten. Ez gaixo daudenekin bakarrik, egoera sozial desberdina dutenei ere hobeto konprenitzen edo ulertzen ikasi dut, toleranteagoa izaten. Esperientzia oso ona eta urteetan mantendu behar dena, nahiz eta ondoren, bertan boluntario izan nahi ez dudan; oraingoz behintzat.

    LEIRE AZKUE

    ResponderEliminar
  11. Nere esperientzia ona izan da es zen espere nuena baiana ona izan da momento gehienetan.Gehien gustatu zaidana izan da nere laguntza eskertu didaten pertsonak ezagutzea beraiekin egotea eta beraiek zekiten gauzak berriz irakastea edo beraiek neuri irakatsi dizkidatenak.

    Gehien arritu nauen gauza izan da, pertsona batzuek beraien arazo mentalak ezagutzen dituztela eta kontzientziatuta daudela ezin izango dituztela konpondu baina hori guztia jakinda egunero superatzen saiatzen dira eta dauzkaten arazo horiekin bizitzen saiatzen dira.Askorentzat oso berandu da ze beraien egoera mentala momentu batera iritsi da non ez direla beraiek, beste pertsona desbernin batean bilakatzen dira.Besteak badaukate berriro ere beraiek ziren bezala izatera ailegatu baiana hau lortzeko mentzalizatu egin behar dira eta beraien arazoen soluzio bilatu behar dute Uzturreko langileen laguntzarekin.

    Nik ez nuke ezer aldatuko.Bertan egotea beste bizipen bat izango da niretzat, bere momentu txarrekin eta bere momentu onekin.Emendikan aurrera beste modu batean ikusiko dut mundu hau.


    Alvaro larrarte



    ResponderEliminar
  12. Uzturre

    1.-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Nire esperientzia espero nuen baino hobeagoa izan da. Bertan bizitako guztia oso ondo egon da eta berriro joateko gogoekin geratu naiz, beraz esperientzia honen ondorioz berriro joatea espero dut bertako jendearekin egoteko.

    2.-Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Esperientzia berri honen alderik hoberena, adineko jendearekin eta gaixotasun mentalak dituzten jendearekin egotea izan da. 5 asteko esperientzia honen, aldatu egin nau. hobera, konturatu naizelako oso jende onaz eta alaiaz beteta dagoela Uzturre eta haiekin egoteak zoriontsuago egin nauela.

    3.-Zerk harritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena bertako giro ona izan da. Beti pentsatu dut bertako jendea tristea zela eta ikusi dut denetarik dagoela, baina gehien nabaritzen dena bertan, giro hona da.

    4.-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Bertan ezagututako jendea eskuzabala eta alaia dela iruditu zait, beti daude alde batetik bestera bertako jendea alaitzen (edo behintzat saiatzen), animatzen eta kezkatzen. Batzuk gehiago inplikatzen direla dirudi, baina azkenean denak kezkatzen dira eta hori da benetan garrantzia duena.

    5.-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Zentro honek bertako jendeari dibertitzeko edo entretenimendu bat eskaintzen die. Bertan egonda ez dira bakarrik geratzen eta hainbat gauza egin ditzakete, adibidez, beste pertsonekin hitz egitea, edo gazteekin egotea. Usten dut benetan beharrezkoa dela holako zentroak edukitzea, eta oso ideia hona iruditzen zait gazteok bertara joatea bertakoekin egoteko.

    6.- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Lehenago esan bezala, oso hondo dago horrelako proiektuak egitea eta hauek mantentzea, beraz ez nuke ezer aldatuko.

    7.- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Egun hauei esker aldaketa positibo bat sentitu dut nire buruarengan, nire jarrerarengan. Pertsona hauekin egoteak alaiago egin nauela usten dut, pentsatzen dudalako hauekin egoteak alaitzen diela eta horrek pozten nau.
    Hasieran esan bezala, berriro joango naizela usten dut, eta uste dut lagun batzuk etorriko direla nirekin boluntario bezala. Haiekin komentatu nuelako bertan bizitako esperientzia eta bertara joateko ideia komentatu zutelako.

    ESTHER GARCIA

    ResponderEliminar
  13. 1-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientzia atsegina izan da. Nahiz eta hasieran ez nuen uste hala izango zenik. Baina oroitzapen onak gordetzen ditut eta oso baliagarria izan zait, beraien bizitza gertuagotik ezagutu ahal izan baitut.

    2-Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Batez ere gehien gustatu zaidana beraien poza geu ikustean izan da. Egia da, askok ez zutela espresiorik azaltzen, azken finean bakoitzak gaixotasun gradu edo mota ezberdina du. Hala ere, bi pertsaren irribarreak nahikoak izan dira gure egonaldia ahaztezina izateko.

    3-Zerk arritu zaitu gehien?
    Batzuen aldarte aldaketa izan da gehien harritu nauena. Askok dituzten gaixotasunen ondorioz, modu batera edo bestera jokatzen dute. Askotan serio egoten dira edo humore txarrez. Baina hara joatean, geu han izateak bakarrik beraien aldartea aldatu zuen, errutinatik kanpoko ekintza bat baitzen. Baina gehien harritu nauena bertan ezagututako zahar baten memoria izan zen. Berarekin egon ginenean, zegozkion ariketak egin ordez, gurekin hasi zen hizketan eta bere gaztetako kontuak azaldu zizkigun. Gainera, geografia, esaera zahar eta abarren ezagutza ikaragarria zuela erakutsi zigun. Bitxia izan zen, benetan txundituta utzi gintuen.

    4-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Askok umorez eramaten dute bertan lan egitea. Azkenean, lan horretan beharrezkoa da. Ikusi dudanagatik lan paregabea egiten dutela iruditu zait. Euretako bat gaixotasun mentalak zituen pertsona baten arazoa azaltzen hasi zitzaidan eta gaixoekin ondo aritzen zela iruditu zitzaidan.

    5-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Pertsona zaharrak nahiz gaixotasun mentalak dituzten pertsonak beraiek bezalako pertsonekin tratatzeko aukera dute. Gainera, bertan beraietaz arduratzen dira eta bakoitzaren beharrak betetzen dituzte, agian familiak ezin duelako edo ez nahi duelako. Bestalde hainbat ekintza egiten dituzte: hala nola, hirukideko proiektuarena.

    6-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Pentsatzen jarrita ez nuke ezer aldatuko. Gustura sentitu naiz eta proiektu aparta dela esango nuke.

    7-Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Uzturre bezalako zentru batera joatean asko ikasi dudala esango nuke. Lehen, halako zentruak beste modu batera ikusten nituen, tristeagoak eta “hotzagak”, ospitale baten gisa. Baina guztiz kontrakoa izan da. Bertan dauden pertsonak, zaharrak nahiz gaixotasun mentalak dituztenak ondo zainduta daude eta ekintza asko dituzte egunean zehar egiteko. Honek adinekoen gaixotasunak eta arazo mentalak hobeto konprenitzen lagundu didate.
    Aurrerantzean, horrelako kasu batekin topatu ezkero, enpatia gehiago edukiko dudala uste dut. Eta nik ezin badiot aurre egin, badakit horrelako zentruak existitzen direla eta bertan nik agian eman ezin diodan laguntza jasoko duela.

    “Ha sido una experiencia gratificante. El solo ver la sonrisa de algunas personas ha hecho que yo sonriera más, y que haya cambiado mi idea acerca de estos centros. Gracias por recibirnos con los brazos abiertos, y por tratarnos como si estuviéramos en casa. Mila ezker denoi!!”

    HEBE AGUILAR

    ResponderEliminar
  14. Uzturre Zentroa: Hasieran esan zigutenean Uzturre zentrora joan behar ginela bost egunez, ez zitzaidan ideia asko gustatu. Lehenengo egunean jaitsi ginenean ez nengoen oso konbentzituta baina gustura egon nintzen eta bueltatzeko gogoarekin atera nintzen. Bost egun hauek oso politak eta interesgarriak izan dira. Pertsonalki asko laguntzen dizu. Zentroan dauden bai pertsona helduak eta bai gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat eguneroko monotoniatik ateratzeko aukera bat da. Gainera ilusioz eta pozik hartzen gaituzte. Beraientzat gazteria ikustea eta beraiekin momentu jakin batzuk konpartitzen dituztela jabetzea oso polita da. Eta ez hori bakarrik, askotan gugandik hain urruti ez dagoen gaixotasun mentalen mundua gertuagotik ezagutzeko aukera ematen digu.Askotan guk konturatu gabe ere irribarrea bakarrik beraiei ez diegu guk ateratzen, beraiek guri ere ahal duten guztia eskaintzen digute eta guk beraiekin bizi ditugun momentuak barnean eramateko modukoak dira.

    Zentroan eginiko bost eguneko esperientziarik politena gaixotasun mentaleko pertsonekin egon ginenean izan zen. Solairu guztietatik pasa ondoren hobekien konpondu naizenekin beraiekin izan da. Alde batetik nekiena baino askoz ere gehiago ikasi dudalako gaiari buruz eta konturatu naiz pertsona onak eta zentzudunak direla gu guztiok bezala. Beraien bizitzan gertatutako gauza konkretu batzuk, beraien bizitza guztiz aldatu zuen baina Uzturren bizitza normala eramaten saiatzen dira eta gurekin beraien momentuak konpartitzera oso interesgarria izan zen. Eta bestetik, beraiei ere gure bizitzaren gora beherak jakitea gustatzen zaie eta beraiekin hori konpartitzea ere asko gustatu zitzaidan.

    Gehien harritu nauena nik pertsonalki eginiko aldaketa izan da. Beste zerbait neukan buruan eta azkenean gu bezalako pertsonak direla eta gurekin momentu batzuk elkarbanatzen sentitzen duten poza eta era berdinean guk ere bizitzen duguna ez nuen uste hain esperientzi ona izango zenik.

    Uzturre Zentroa, bai pertsona heldu eta gaixotasun mentaleko pertsonentzat aukera oso politak eskaintzen dituzten zentroa da. Egunean zehar ekintza ezberdinak egiten dituzte, jolasak, eguneroko gauzak, garbiketa, pelukeria… eta garrantzitsuena, beste pertsonekin erlazionatzeko aukera izaten dute. Zentrora leku askotako jendea joaten da beraien gogoa eta zerbitzuak eskaintzera eta hori bertako pertsonentzat oso garrantzitsua da.

    Proiektu honetan ez nituzke aldaketa gehiegirik egingo baina bai solairu bakoitzean egoteko aukera zabalagoa eskainiko nuke. Bost egunetan solairu guztietatik pasatzen da eta ez dago denbora asko benetan eguneroko bizitzan zer egiten duten ikusteko. Esan bezala, horretaz gain ez nuen ezer ez aldatuko proiektu oso polita eta aukera polita iruditzen zaidalako


    Oso esperientzi polita iruditu zait eta pertsonei irekitzen lagundu dit, gehien bat arazoak dituzten pertsonei. Hemendik aurrera, espero dut egunen batean bueltatzea eta beraiekin momentu gehiago konpartitzea.
    Izaskun Egilegor

    ResponderEliminar
  15. 1-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Nire esperientzio oso ona izan da, gendeari aolkatuko niokeen gauza bat izango zergatik eta Uzturretik atera ondoren sentitzen duzun sentsazioa oso satisfaktorioa da.

    2-Zer da gehien gustatu zaizuna? Gaixo mentalei aurkeztu behar zuten lanean parte hartzea zuzenketak egiten.

    3-Zerk arritu zaitu gehien?Gaixoek beraien gaixotasunari buruz ain lasai hitz egitea inungo lotxarik gabe.

    4-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Oso ona

    5-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Aukera asko ematen dizkie adibidez egun guztia zentroan pasa beharren eskursioak egitea eta baita ere egunero jartzen dizkien ariketak beraien gaixotasuna geroz eta matxoago hezi dezan.

    6-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Nik amona bat dut zentroan eta 4. solairuan egoten da, nik bera bisitatzera aukera eduki genuenean oso denbora gutxi egon ginen bere solairuan eta ez zitzaiten batere ongi iruditu gutxi etsi bezala egin dituztela hematen du.

    7-Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?Pertsona gaixoak ezagutzen lagundu dit, baita gaixotasuna bai pertsona ere zergaitik gaixotasun baten ez du oztoporik jarri behar pertsona bat ezagutzerakoan.Nik proiektu onekin jarraituko nuke oso lagungarria baita bizitzarako
    Ander Aguirrezabal

    ResponderEliminar
  16. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    -Esperientzia polita eta interesgarria izan da. Gainera lehen aldia izan denez, interesgarriagoa bihurtu zen.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?

    - Gehien gustatu zaidana adnekoekin boloetan ibiltzea izan zen eta gustura egin nuen beste gauza hauei lan bat egiten laguntzea izan en(lehiaketa baterako). Hau oso bitxia eta interesgarria iruditu zitzaidan.

    • Zerk arritu zaitu gehien?

    -Beraien zoriontasuna,izan ere, nik uste nuen amargatuago bizko zirela ez dituztelako aukera berdinak eta batzuk medikamenduen menpe(baldintzatuta) bizi direlako eta hau arritu egin ninduen eta era batera, poztu.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    -tratu oso onarekin tratatzen zuten pertsonak zeuden baina veste eratakoak ere.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    -Era guztietako aukerak ematen dizkie nahiz eta ez eman libertate osoa. Adinekoei denetarik ematen diete eta behar duten guztia eskaintzen deta eta gaixoei ere, eta aukera batzuk hauek dira: Lan egitea, Grupoko terapiak egtera, Paseatzea, Dibertitzea...


    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nire ustez ez du aldaketarik behar, izan ere, guk hauekibn erlazionatzen gara era egokian eta hau da helburua eta beraz, ez du behar aldaketarik. Hala ere, denbora gutxi dela esan dezakegu.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    -Benetan nolakoak diren jakin ahal izan dugu eta hórrela aukera berriak eskaintzen dizkigu: bisitatu eta lagundu. Esperoet horrelako aukera berriak eskuragarri edukitzea.

    JON ARRANZ

    ResponderEliminar
  17. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    -Esperientzia oso ona eta uste nuena baina interesgarriagoa. Aspergarria eta ideia txarra iruditzen zitzaidan hasieran, zaharren egoera ez zaitelako gustatzen, baina nahiko esperientzia ona izan dela uste dut azkenean.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?

    - Gehien gustatu zaidana, beraiek gu ikustean zeukaten gogoa zen. Guk sartzerakoan nahiko aspertuta eta triste zeudela zirudien, baina gukin hobeto pasatzea
    • Zerk arritu zaitu gehien?

    -Beraien zoriontasuna,izan ere, nik uste nuen amargatuago bizko zirela ez dituztelako aukera berdinak eta batzuk medikamenduen menpe(baldintzatuta) bizi direlako eta hau arritu egin ninduen eta era batera, poztu egin nau.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    -tratu oso onarekin tratatzen dituzte, nahiz eta batzuetan pazientzia galtzea oso erraza izan.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    -Era guztietako aukerak ematen dizkie nahiz eta ez eman libertate osoa. Margotzeko, Puzleak egiteko, Hitz egiteko, Telebista ikusteko, aldizkaria irakurtzeko... aukerak. Horrela burua ere lantzen dute aiton-amonek eta hau oso beharrezkoa da.


    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Helburua guk beraiekin egotea eta laguntzea da, eta hori ondo egin dugu; beraz ez duela aldaketarik behar esango nuke.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    -Aiton-amonak hobeto ezagutzeko baliagarria izan da eta egoera desberdinetan beraiekin hitz egiteko eta desberdin jokatzeko baliagarria izan zaigula uste dut. Orain, pazientzia handia eduki behar dala eta gauzak argi eta pixkanaka esan behar zaiiela ikasi dut, hurrengo batearako baliagarria izango dena niretzat.

    JULEN VECINO

    ResponderEliminar
  18. *Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Oso esperientzia positiboa izan da horrelako proiektu batean parte hartzea. Oso gustora nago jendeari laguntzeagatik.

    *Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana bertako kideek gu joatean hartzen zuten poztasuna da. Gainera, asko gustatu zait nola dagoen preparatuta zentroa.

    *Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena bertakoek hartzen zuten poztasuna da. Gainera, oso pozik zeudela bertan iruditu zait, eta ez ziren kexatzen.

    *Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Oso esperientzia ona transmititu didate zentruko erabiltzaileek. Nik uste nuen triste egongo zirela, baina oso ondo bizi ziren bertan eta oso pozik egoten ziren.

    *Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak oso aukera ona ematen die, eta lehen esan bezala, oso pozik bizi dira bertako erabiltzaileak.

    *Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nik uste proiektua hau oso ondo dagoela. Gainera, oso positiboa da guretzat eta han daudenentzat. Aldatzekotan gu han gauden bitartean irakasle edo hango langile bat gurekin egotea da.

    *Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Pertsona gaixoak ezagutzen lagundu dit, baita gaixotasuna nola eramaten duten ere. Ez legoke oztoporik jarri behar pertsona bat ezagutzerakoan. Eta hemendik aurrera beste batzuk joango dira gure partez.

    ResponderEliminar
  19. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    -Esperientzia interesgarria izan da, eta pertsona bezala hezten lagundu dit. Gainera gauza asko ikasi ditut, eta Uzturre zentruarii buruzko aurreiritziak alde batera utzi ditut. Gainera lehen aldia izan arren asko ikasi dut.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    - Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentalak dauzkaten pertsonekin egotea izan da. Pertsona hauek beraien esperientzia gogorra kontatu digute, eta oso interesgarria izan beraiei entzutea.
    Zerk arritu zaitu gehien?
    - Gehien arritu nahuena zaharren gaixotasunak izan dira, gehienbat azken solairuan zeuden zaharren egoera izan da. Hara iristerakoan nahiko inpaktatuta geratu nintzen, bertakoak ez direlako gauza asko egiteko gai.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    - Oso esperientzia polita trasmititu didate, egun guztietan zear asko lagundu digute, eta zer egin behar genuen esan digute momentu oro. Beraiekin asko ikasi dut, eta beti laguntzeko prest zeuden.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    -Uzturren oso ondo tratatzen dituzte bertakoak, eta ariketa ezberdinak egiteko aukera ematen die, gehienbat bigarren solairukoei. Gainera gazteekin programa hau partekatzeak laguntza asko ematen die, kanpoko jendearekin hitz egiteko eta komunikatzeko aukera ematen dielako.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    -Agian proiektua beste modu batean antolatuko nuke. Ikasle guztiei pare bat aldiz joateko aukera emango nieke, eta gero, gustatu zaienei errepikatzeko aukera emango nieke, badagoelako horrelako jarduerak gustuko ez dituen jendea.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    -Benetan nolakoak diren jakin ahal izateko aukera izan du. Eta asko ikasi dugu Uzturreko ikasleekin. Beste ikasleekin proiektu berdina egiten saiatuko nitzake, gazte guztiek esperientzia hontaz goza dezaten.
    Unai Eraso

    ResponderEliminar
  20. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Oso esperientzia positiboa izan da horrelako proiektu batean parte hartzea. Oso gustora nago jendeari laguntzeagatik.

    *Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana bertako kideek gu joatean hartzen zuten poztasuna da. Gainera, asko gustatu zait nola dagoen preparatuta zentroa.

    *Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena bertakoek hartzen zuten poztasuna da. Gainera, oso pozik zeudela bertan iruditu zait, eta ez ziren kexatzen.

    *Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Oso esperientzia ona transmititu didate zentruko erabiltzaileek. Nik uste nuen triste egongo zirela, baina oso ondo bizi ziren bertan eta oso pozik egoten ziren.

    *Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak oso aukera ona ematen die, eta lehen esan bezala, oso pozik bizi dira bertako erabiltzaileak.

    *Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nik uste proiektua hau oso ondo dagoela. Gainera, oso positiboa da guretzat eta han daudenentzat. Aldatzekotan gu han gauden bitartean irakasle edo hango langile bat gurekin egotea da.

    *Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Pertsona gaixoak ezagutzen lagundu dit, baita gaixotasuna nola eramaten duten ere. Ez legoke oztoporik jarri behar pertsona bat ezagutzerakoan. Eta hemendik aurrera beste batzuk joango dira gure partez.

    MIKEL GARMENDIA

    ResponderEliminar
  21. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia polita eta interesgarria izan da. izan ere jende nola bizi de bertan ikusi baitugu.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zentroan eginiko 4eguneko gehien gustatu zaidana et esperientzia politena gaixotasun mentaleko pertsonekin egon ginenean izan zen. Hala solairu guztietatik pasa ginen eta solairu eta bakoitza zerbait berria erakusten zugun. Konturatu naiz pertsona onak eta zentzudunak direla gu guztiok bezala.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    zentroan bizi direnek erakusten duten zoriontasuna.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Umorez ikusten zaie gehienei. Azkenean, lan horretan beharrezkoa da. gaizoekin ondo konpontzen direla ikusten da eta harreman estua dutela

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Etxean jendeak zaindu ezin duen jendea zaintzeko aukera ematen die. Bertako Zaintzaileak ondo moldatzen dira,arduratsuak dira eta behar dutena ematen die. Gauzak naiko ondo antolatuta daude.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldaketa handirik ez nuke egingo. Egitekotan gauzak pixka bat organizatuago egotea joaten garenerako.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Oso esperientzi polita iruditu zait eta irekitzen lagundu dit, gehien bat arazoak dituzten pertsonei.

    AIMAR ITURBE



    ResponderEliminar
  22. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia ona izan da, gu gazteok, zentroko pertsonekin izan dugun harremana. lehenengo aldia izan denez oso interesgarria izan da ikustea nolako bizitza izaten duten horrelako lekuetan.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana izan da adineko pertsonekin egotean, beraien istorioak kontatzen zituztenean eta beraiei lagundu al izatea.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu zaidana izan da naiz eta bertan egon familia gabe, zoriontsuak direla eta bertakoekin harreman ona izaten dutela.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso ona.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera asko ematen dizkiete adineko pertsonek etxean egon beharrean egun osoa, bertara joaten dira eguna pasatzera eta ariketak egitera, beste batzuetan zentroan egun osoa pasa beharrean eskurtsioak antolatzen dituzte beraiek ondo pasatzeko.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Proiektu onetatik ez nuke gauza askorik aldatuko, aldatuko nukeen gauza bat izango litzake, denbora gehiago edukitzea solairu bakoitzean, gehiago ezagutzeko eta bertakoak gehiago ezagutzeko.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Oso esperientzia ona izan da, beraiek nola bizi diren eta zein egoeratan bizi diren ikusteko. Hemendik aurrera badakit gaixotasun bat ez dela oztopo bat bizitza normal bat eramateko. Proiektua hau oso baliagarria izan da eta berarekin jarraituko nuke beste kuertsoek esperientzia hau bizi ahal izateko.

    Jaime Limousin

    ResponderEliminar
  23. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia oso polita izan da. Gutako bakoitzak nire ustez ez zekien zer zen benetan hara joatea eta gure bizimoduak eta beraienak desberdinak direla konturatzea. Hasieran egia esa, ez zitzaidan asko gustatu ideaia baina lehenengo egunean hara iritsitakoan, beraiek ikusi eta poztu egin nintzen. Zergatik? Beraiek nahiz eta gaixotasunak eduki alaitasuna trasmititzen dizute.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gaixotasun mentalekoekin egotea gustatu zait gehiena zeren eta barre asko bota genituen beraiekin oso aktiboak eta hiztunak direlako. Esan nahi dudana da, ezin ditugula adineko pertsonekin konparatu, azkeneko hauek jada oso geldi eta isilak ziren. Ulertzekoa da.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien arritu didana izan da, gurekin horrela egotea, hau da, hasiertaik pentsatu nuen gu ikusitakoan gaizki tratatuko zigutela beraiek zituzten gaixotasunengatik baina guztiz kontrakoa izan da dena. Gu ikusi eta oso pozik jartzen ziren, guk beraie indarra ematen genielako. Baita ere oso esperientzia gogorra izan da, zeren eta nahiz eta beraien bizitzatan ez zenuen nahi jarri, beraiekin egonda beraien barruan sentitzen zinen eta gogorra zen. eta ordun zure gauza guztiak baloratzen zenituen.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Esperientzia oso ona transmititu didate eta denak oso egoera onean daude oso ondo zaintzen dituztelako. Erabiltzaileek ere oso ondo tratatzen gaituzte gu eta baita beraine monitoreak ere.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Oso aukera onak ematen dituzte, hau da, beraien gurasoak izango balira bezala tratatzen dituzte guztiak eta hori oso ondo dago beraiek hori behar dutelako. Egun eta gaua daude beraien disposizioara eta gauza asko eraskusten diete guztiei.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Ez nuen ezer ere ez aldatuko baina hasieran esan beharra dago oso gogorra dela horrea iristea eta denekin komunikatzea eta ezin dizue obligatu lasai asko jokatzea zeren eta hango batek hori esan zigun eta hasieran asko kostatu zitzaigun eta ondoren dena desberdina izan zen eta oso gustura azkenean baina hasieran kostata. Oso ondo dena egia esan.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Aportatu didana da benetan nolakoak diren jakitea eta horrela aukeratu berriak eskaintzen dizkigute: bisitatzea eta laguntzea. Horrelako gehiago egitea ez da gaizki egongo baina nahi duenak jutea edo ez. Hemendik aurrera horrelako arazorenbat edukitzean beraietaz gogoratuko gara eta oso ondo dago.

    PD: Oso esperientzia polita izan da denera, benetan. Eskerrik asko horrelako esperientzia bizitzea uzteagatik.

    ANE CAMPOS

    ResponderEliminar
  24. 1-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia hau aukera paregabea iruditu zait adineko pertsonekin zein gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin tratatzeko. Ni lotsatia izanik, Uzturrera joan baino lehen uste nuena baino gutxiago kostatu zitzaidan haiekin kontatuan jartzea, agian konfidantza eta lasaitasuna transmititzen zutelako.

    2-Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gaixotasun mentalak zituztenekin argazki lehiaketa baterako argazkiak ateratzen eta haien pisua dekoratzen eon gineneko goiza izan zen gehien gustatu zitzaidana, eta egun batzuk beranduago lehiaketako sariaren bila Donostiara joan behar genuela esan ziguten eta horrek ere alaitu gintuen.

    3-Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien inpaktatu zidana izan zen azken egunean alzheimerra zuten pertsonekin egon ginenean. Banekien oso gaixotasun fuertea zela baina ez nintzen inoiz egon alzheimerra zuen pertsona batekin.

    4-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Hango residenteek benetan transmititu ziguten gazteekin gogoa dutela eta gehienek gogotsu kontatzen ziguten nola izan den beraien bizitza Uzturrera iritsi arte eta baita ere Uzturren daudenekoa.

    5-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Adineko pertsonei zein gaixotasunak dituztenei asko laguntzen die Uzturre zentroak. Alde batetik, gaixotasunak dituztenei sendatzen laguntzen diete eta bestetik, adinekoak haien familiakoak izango balira bezala zaintzen dituzte. Eta honetaz aparte, residenteekin ekintza ezberdin ugari egiten dituzte.

    6-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Egia esan proiektu hau oso ondo dago pertsona ezberdinekin egoteko, lehen esan bezela. Baina ere esan beharra dago batzuentzat oso gogorra izan daitekeela gehienbat gaixotasunak dituzten pertsonekin egotea. Hala ere, ez nuke ezer aldatuko.

    7-Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Benetan aportatu didana izan da benetan pertsonak ondo ezagutzea, eta beraienganako aurreirizirik ez edukitzea.
    Hemendik aurrera gustatuko litzaidako noizbehinka Uzturrera joatea bisitatxo bat egitea.


    AINHOA RUEDA :)

    ResponderEliminar
  25. 1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat ia gehiengoak ez bezala, ez zen lenengo aldia izan Uzturrera joaten nintzela. Lehenengo kontaktua Uzturrerekin manosvivas proiektuarekin izan zen. Beraz, ez zen berria niretzat. Hala ere, bi proiektu honei esker, asko ikasi dut; bertako jendearekin bizitzako gauza txikiak partekatzen eta ez hori bakarrik, bertakoak daramaten bizimodua baita ere. Bertako jendeak bizitza gaur eta orain bizi behar dela ikusarazi dit. Izan ere, zentroan dauden askok, bizitzaren azken urratsean daude eta ikusi dezakezu, askori irribarrea ezin diezula kendu. Gainera, gauzak ez direla desaprobetxatu behar erakutsi dit. Orokorrean, asko gustatu zait bertan egotea, eta batez ere, haiekin denbora pasa izana behar zutenean lagunduz.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Pertsona bakoitzak bizitza aurrera ateratzeko izan dituzten istorioak asko gustatu zaizkit. Baita gazteak zirenean egiten zituzten ekintzak edo beraien familiaz hitz egiten zidatenean oso gustura entzuten nien. Edozein pertsonarekin partekatu ahal izan ditugun gauza txikiena ere gustatu zait. Bai bigarren solairuan daudenak, eta baita besteetan daudenak ere, gauzak beste modu batera bizitzen dituztenez, daukazuna baloratzen laguntzen dizu. Gehienek, bizitza oso azkar pasatu zaiela adierazten dizute eta minutuak aprobetsatu behar direla.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?
    Gure aldetik egin duguna asko baloratu dute, baina gurekin parte hartzeko transmititu duten interesa izan da gehien harritu nauena. Batzuei gehiago kostatu zaie besteei baino, baina orokorrean, oso ondo egon dira nirekin. Nik pentsatzen nuen gehiago kostatuko zitzaiela gurekin harremanetan jartzea, baina batzuek interesa piztu dute gugan. Izan ere, guretzat inongo esfortzurik suposatu ez duenak, haientzat gurea baino handiagoa da.

    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Niretzat Uzturrera joatea esperientzi berria eta aberasgarria izan da. Horri esker, erresidenteekin kontaktuan jartzen ikasi dut. Gainera, ohartu naiz oso lan gogorra dela beraiekin egunero egotea eta pazientzia ikaragarria eduki behar dutela zentruko erabiltzaileek .

    5.Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Dudarik gabe, zentruak laguntza asko eskeini dezake. Nabaria da Uzturren giro atsegina dagoela eta zaintzaileak oso atseginak direla. Hori oso garrantzitsua denak oso gustura egoteko eta tratu txarrak ez edukitzeko.. Denak errespetuz tratatuak dira, eta hori nahiz eta horrela behar izan, askotan ez da baloratzen. Hango pertsonei erraztasun handiak ematen dizkie zentruak eta beraientzak horrelako toki bat edukitzea opari bat da.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Egia esan, proiektu hau hasieratik iruditu zitzaidan oso interesgarria eta gogo handiak nituen berriro ere, erresindeteekin batera egoteko batzuekin harremana nuelako eta harreman hori izaten jarraitzeko balio izan dit. Horrelako zentruetara joan izateak pertsona bezala heldu egiten dizun moduan, asko irakasten duzu ekintza asko egiten dituzulako. Beraz, ez nuen ezer aldatuko eta jendea bertara joatea animatuko nuke; proiektu polita delako.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Gehien aportatu didana heldutasuna eta elkartasuna izan da. Arazoak dituzten pertsonak gu bezain normalak direla erakutsi dit zentruak. Pertsona zaharrekin egoteak zure etxeko zaharrenekin beste tratu bat izaten erakusten dizu. Bizitzan ez direla betirako egongo eta ondorioz, zaintzeko behar hori pizten dizu zure barruan. Ahala dudan neurrian, aukera baldin badaukat, horrelako esperientzietara irekitzen saiatuko naiz oso aberasgarriak direlako. Oso gustura egon naizenez, ez litzaidake batere inportako laguntza.

    LEIRE IGUARAN

    ResponderEliminar
  26. -Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia baliagarri bat izan da nire ustez. Hasieran en zuen uste hala izango zenik. Beraien bizitza hobeto ezagutzen dut eta oso oso interesgarria iruditu zait. Nire ustez mundu guztiak horrelako esperientzia bat bizi izan behar du.

    -Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana da, beraien ilusio aurpegia gu azaltzean. Edo batzuen motibazioa gauzak egiteko nahiz eta oso ondo ez egon. Gainera beraien irribarreak asko pozten zuten. Egia da ere batzuetan gorputz txarra geratzen zaizula batzuen egoerakin baina hala ere askok alaitasuna eskaintzen zuten.

    -Zerk arritu zaitu gehien?

    Nahiz eta gaixo egon. batzuen motibazioa. Baina gehien arritu nauena bertan ezagutu nuen amona baten motibazioa izan da. Inauterietako eskulanak egitean bera hoberena izan nahi zuen. Edo beste amona baten istorioak.

    Beste aldetik, oso ondo zaintzen dituztela esan behar da. Barrutik ez nuen horrela ezagutzen zentro hau eta etxean bezala tratatu digute.



    -Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Asko apreziatzen diet. Asko balio dute nire ustez pertsona horiek. Umore eta pazientzia asko dute eta bokazioa ere. Gainera asko transmittitzen die beraiei. Asko balio dutela erakusten diote eta hori asko baloratzen dut.


    -Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Beraietaz arduratzen dira eta beraien beharrak asetzen dituzte. Ekintza asko egiten dituzte. Eta gauza asko transmititzen die.


    -Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Egia esan oso interesgarria dela iruditzen zait eta oso ondo bideratuta dagoela proiektua.

    -Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Asko ikasi dut Uzturre zentruan, lehen agian, beste modu batera ikusten nituen, lehen ospitalak zirela uste nuen. Baina argi dago ondo bizi direla eta ez direla ospitaleak. Noski etxean hobeto bizi zarela baina ia ia etxean bezala bizitzen dira. Askatasun asko du pertsona bakoitzak zentruan.

    Arazo mentaleko pertsonak hobeto ezagutu ditut, askoz hobeto. Azken finean, askok zu bezala pentsatzen dute gai askotan eta gainera kultuak dira.

    Hemendik aurrera badakit hontan ez dudala lan egingo ez dudalako balio lan hontarako, baina esperientzia paregabe eta ahaztezin bat izan dela argi dago.

    AMAIA GUTIERREZ

    ResponderEliminar
  27. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Uzturre zentroan egotea eta hango pertsonekin astean pare bat ordu pasatzea atsegina izan da. Hasieran ez nuen gogo askorik baina azkenean ikusi dut bertan bizi diren pertsonek gurekin dauden bitartean oso ondo sentitzen direla eta horrek butzatu nau beste egunetan gogo gehiagorekin joatea.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentaleko pertsonekin egotea izan da. Beraiei buruz beste irudipen bat nuen baina beraiekin wii-an jolasten eta beste hainbat gauza egiten ohartu naiz ez direla nik pentsatzen nuen bezela. Oso pertsona irekiak dira eta askotan zerez hitz egin ez jakin eta beraiek hurbiltzen ziren zuregana.

    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena gaixotasun mentalen gora beherak izan dira. Egun batean gaixo horietako bat alai eta asko hitz egiten zuen baina hurrengo astean joan eta oso triste eta ixil zegoen. Horrek nahiko inpaktua sortu dit ez nuelako pentsatzen horrelako gora beherak edukitzea izatea zuela horrelako pertsona batek.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Iruditu zait bertako erabiltzaileak oso ondo bizi direla bertan eta ez dutela ezeren faltarik. Egia da horrelako zentru batean bizitzea inori ez zaiola gustatzen baina horrelako zentro asko daude eta Uzturre zentroa oso egokia iruditzen zait zere bertan hainbat ekintza egiten dira bai gaixoekin baita adineko pertsonekin ere.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Lehen esan dudan bezela, Uzturre zentroak hainbat aukera ematen diete gaixoei eta adineko pertsonei. Bertan lan egiten dutenak ere ekintza horietako askoetan parte hartzen zuten eta hori bertan bizi diren pertsonentzat oso positiboa da. Ekintza horietako bat gu ostegunetan bertara joatea izan da eta ikusi dudanez ekintza hau oso ona da beraientzat.

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Proiektu honek ez du iongo aldaketarik behar nire ustez. Aldatuko nuen gauza bakarra 4.solairuan denbora gehiago egotea izango zen. Beraiekin oso denbora gutxi egon ginen eta haientzat ere ez zen batere txarra izango gurekin denbora gehiago pasatzea.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Oso esperientzia ona iruditu zait niri ere irikitzen lagundu didalako. Esperoet hemendik aurrera horrelako proiektuen aurrean lagundu eta aurrera ematen saiatzea.

    JULEN BASAGOITIA






    ResponderEliminar
  28. Uzturrera jaistearen ideia hasiera hasieratik oso esperientzia polita iruditu zitzaidan, gehienbat lehendik nituen iritziak egia ote ziren ziurtatzeko balioko zidalako. Eta horrelaxe izan da. Gainera beste bizimodu mota bat ezagutzeko aukera izan dugu, beraiekin hitz eginez eta horrela beraiek ere gehiago ezagutuz.

    Ez zait gauza konkretu bat gustatu gehien, orokorrean beraien bizimodua eta elkarbizitza ikusi eta konpartitzea asko gustatu zait. Egia da, gaixotasun mentalak zituztenekin gehiago zentratu naizela, baina hori niretzat egoera hau arraroagoa eta batez ere berriagoa delako izan da; bestelako kasuak, esaterako alzheimerra zuten pertsinena oso gertukoa delako niretzat nahiz eta kasu bakoitza guztiz desberdina dela ikasi dudan.

    Gehien harritu nauena, bigarren pisuko gaixotasun mentalak zituzten pertsonek azaldutako jarrera izan da. Ez nuen uste bizitzan izan dituzten egoera zailak jasan ostean beraien etorkizuna han positiboki ikusiko zutenik eta bestalde, guri entzuteko eta guk esandakoa egiteko jartzen zuten jarrerak ere asko harritu nau. Lehen uste nuen ez zigutela inolako kasurik egingo guri, baina aurreiritzi hau guztiz baztertu dut beraiekin egon ostean.

    Erabiltzaileek esperientzia ahaztezin eta positibo bat transmititu didate. Zentrora leku askotako jendea joaten da beraien gogoa eta zerbitzuak eskaintzera eta hori bertako pertsonentzat oso garrantzitsua da. Egunean zehar ekintza ezberdinak egiten dituzte eta garrantzitsuena, beste pertsonekin erlazionatzeko aukera izaten dute.

    Nire ustez Uzturre zentroak oso aukera ona ematen du, etxean bakarrik eta gaizki dauden pertsonentzat. Gainera, bizitzan bizi izan ez dituzten esperientziak bizitzeko aukera ere ematen die, lagun berriak egiteko aukeraz gain. Eta garrantzitsuena, bertan duten arreta oso ona da bertako langileengatik.

    Proiektu honetan aldaketa gutxi egin behar direla uste dut, baina faltan gehien botatzen dudana solairu bakoitzean denbora gehiago egotea izango litzake. Bestela, behin lehengo aldiz solairu guztietatik pasa ostean, norberak nahi duen solairuan egoteko aukera izatea oso polita izango litzateke. Esan bezala, horretaz gain ez nuen ezer ez aldatuko proiektu oso polita eta aukera polita iruditzen zaidalako

    Esperientzia honek asko aportatu dit. Batetik, irekiagoa eta toleranteagoa izaten ikasi dut eta bestetik, arazoak dituzten pertsonen aurrean jarrera hobea izaten erakutsi dit. Gainera, beraien lekuan jarri eta pentsatzera ere bultzatu nau. Uste dut denek probatu beharko luketen esperientzia bat dela eta espero dut urteetan irautea eta hazten joatea.

    ANE ETXANIZ

    ResponderEliminar
  29. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzi oso baliagarria izan da niretzat proiektu honetan parte hartzea adineko pertsonei gehiago hurbildu naizelako eta bere bizitzak nolakoak diren hobeto ezagutu dudalako. Oso ezezaguna zen giro batean barneratu gara eta gazte gutxik duten esperientzia bizi dugu.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana beraiekin hizketan egotea izan da. Beraiek beraien bizitzaren zatitxoak kontatzen zizkiguten eta guk beraiei gure bizitzetako beste bat eta hórrela pasa ditugu egunak. Gainera, hizketan ibiltzen ginen bitartean eskulanak egiten genituen eta oso dibertigarria izan da.

    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena izan da adinekoek gurekin hitz egiteko duten erraztasuna izan da. Gu ez ezagutu arren lasai asko hasi dira gurekin hizketan eta oso persona irekiak direla. Asko gustatzen zaie bere gauzetaz hitz egitea baina baita gure bizitzetaz ere jakinmina zuten eta gauza asko galdetzen zizkiguten.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ezin hobea izan da ez nuelako espero horrelakoa izango zenik. Uzterre zentruko erabiltzaileak adinekoak izan arren batzuk oso pozik eta alai bizi dira eta beti irribarre bat eskeintzen dizute. Hala ere, badaude beste batzuk tristeago daudenak ez daudelako beraien familiarekin baino hau gertatzen denean bertako langileak segituan animatzen saiatzen dira eta ahal dutena egiten denak pozik egoteko.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturreko zentroa aukera paregabea da adineko pertsonak eta egoera antzekoan daudenak elkartzeko eta elkarrekin bizitzeko. Uste dut oso onuragarria dela ez direlako lekuz kanpo sentitzen eta gainera oso zaintzen dituzte. Eskulanak eta tailerrak egiten dizkiete entretenitzeko eta horrek zerbaitetan lanpetuta egotea behartzen die. Egia da agian ez dela beraien etxea baino batzuek beraien bigarren etxea bezala dute zentrua.

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Orokorrean ez nuke proiektu honi buruz ezer aldatuko iruditzen zaidalako ondo dagoela. Proiektuaren helburua adineko pertsonekin erlazionatzea da eta beraien bizimodua nolakoa den jakitea eta nire ustez proiektu bere horretan helburuak betetzen ditu eta gianera eskulanak eta antzeko tailerrak egiten ditugu beraiekin entretenitzeko.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Aportatu didatena egun hauek izan da adineko pertsonei gehiago ulertzea eta baita beraien garaiko bizitzak ezagutzea ere. Oso bizitza desberdina bizi izan dute persona horiek eta orain badakigula zer sentitzen duten eta nola bizi izan duten dena, adineko pertsonak hobeto ulertzen ditudala usted ut eta agian nere amona ere hobeto ulertuko dut aurrerantzean badakidalako gutxi gorabehera nola sentitzen den eta nolakoa den bere bizitza.

    OLGA ARRUABARRENA

    ResponderEliminar
  30. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia oso polita izan da priektu honetan parte hartzeak. Bertako bizitza nolakoa den ikusteko.Hasiertatik guztura hartutako proiektua izan da eta esperientzia polita iruditzen zait.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentaleko pertsonekin egondako eguna eta beraien bizikidetzak kontatzerakoan. Beste aldetik, aiton- amonekin egindako manualitateak, beraien ilusio aupergian ikusteak eta gustura zeudela ere ikusteak. Edota edozein pertsonarekin hitz egiteak beraien bizitza ezagutuz.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?
    Pertsonen gora beherak ikusteak, egun batean alai ikusteak eta beste batean oso serio ikusteak. Gaixotsun mentaleko pertsonen aldetik, bizitza normala eramateko gai direla ikusteak eta bizitako esperientzia horiek alde batera uzteak eta bizitza berri bat hasteko prest daudela.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Erabiltzaileak ahal duten guztia egiten dute, bertakoek ondo sentiarazteko. Gertuko laguntza eman eta beti beraiekin egoteko prest daudela, pertsona guztiekin tratu gertuak edukitzeak. Benetan,miresgarria.

    5.Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera asko ematen dizkie, eguneroko bizitza normala ematea, taldeko giroan egoteak, horrela bakarrik ez sentitzeko eta norbait zure ondoan edukitzeak. Hainbat ekintza ezberdin egiten ditutzte( ariketak,terapiak,eskulanak…)

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nuen gauza bakarra,solairu batean denbora gehiago egoteak, azken batean ia ez du denborarik ematen denak ondo ezagutzeko. Baina egia esan,proiektu oso ona iruditzen zait eta ez nuke beste aldaketarik egingo.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Oso esperientzia ona izan da niretzat, pazientzia eta alaitasunez, laguntzeak oso erraza dela. Ikusteak nola eskertzen dizute zu han egoteak ere oso polita izan da.
    Holako beste esperientzia bat agertzen badaa, errepikatzeko prest nago dudarik gabe, Uzturre proiektua oso proiekto polita da.

    NAGORE DAVILA

    ResponderEliminar
  31. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Lehengo urtean ere egon nintzen uzturre zentruan Manosvivas proiektuarekin, baina inondik ere hau esperientzia erabat berria izan da. Pisu guztietan dagoen jendearekin egoteko aukera izan dugu, eta esan beharra daukat batzuen egoerak inpaktatu egin nauela. Aberasgarria izan da oso eta nik uste denok eduki beharko genukeela horrelako esperientzia bat bizitzeko aukera apur bat sentsibilizatzeko.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana Uzturren bertan lan egiten dutenek erresidenteak nola tratatzen dituzten ikustea izan da. Izugarrizko tratu pertsonalizatua dute, denei behar duten moduan laguntzen ahalegintzen dira eta tratamentuak eta egiten duten gauza oro pertsonalizatua da. Nire ustez, behintzat, gauza polita da oso.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?

    Egia esan ez nau ezer bereziki arritu, agian txikia nintzenetik amarekin urtero erresidentzian batera joaten nintzelako. Baina egia da batzuk hain gaixo egonda bizitzeko daukaten gogoa eta ganora txalogarria dela. Zenrtu batean egon eta askok bizitzeko gogoa galdu eta tristetu egiten dira baina batzuk izugarrizko hitz jarioa dute eta gurekiko jarrera ere oso polita da.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentruko erabiltzaileen artean denetarik dago. Badaude oso ixilak eta itzalita bezala daudenak, baina badago oso jende jatorra ere. Azken horiek zentruari izugarrizko bizia ematen diote eta niri ere poztasuna ematen zidaten. Bizitzeko gogoa transmititzen dute eta momentu eder bat pasarazi zidaten.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak zahartze duin bat eskaintzen die eta horretaz gain egun osoan zehar bakarrik eta aspertuta egon beharrean euren adinekoen artean ondo pasatzeko aukera ematen die. Bakoitzak beharrezko tratamenduak jasotzen ditu eta jokuak eta ondo pasatzeko ariketak egiten dituzte. Egiten duten guztia, noski, bakoitzaren gaitasunen araberakoa da. Horretarako daude bertako langileak, laguntzeko eta eurei konbersazioa emateko, hori baita gehienek gehien eskertzen dutena; hitz egiteko norbait edukitzea.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Agian ia bi ordurako ariketa desberdin gehiago egiten ahaleginduko nitzateke. Izan ere, niri gertatu izan zitzaidan jolas batzuetan jolasten egon bertakoekin, tarteka ere hitz egiten, eta iristea momentu bat non eurak aspertu samar dauden eta ez daukaten eskainitako joku hori egiteko gogoa. Bestela dena oso ondo dagoela iruditu zait.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?

    Nik uste niri bezain beste aportatu diela besteei esperientzia honek pixka bat helduago izateko. Azken finean, beste generazio batekin erlazionatzea ona da bai eurentzako eta bai guretzako. Guri eurak asko ikasteko aukera ematen digute, jendearekin tratatzeko esperientzia ezinhobea da.
    Ni, pertsonalki, prest nago ahal dudanetan bertara joan eta hangoei ahal dudan moduan laguntzeko. Horrelako proiektuak erabat politak eta aberasgarriak dira, baina esan beharra daukat momentutxo batzuk igarotzeko joango nitzatekeela, ez askoz ere gehiago. Izan ere, jendea gaixo ikusteak denbora askoan agobiatu egiten nau.

    ANDREA OLAZABAL

    ResponderEliminar
  32. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Lehengo urtean ere egon nintzen uzturre zentruan Manosvivas proiektuarekin, baina inondik ere hau esperientzia erabat berria izan da. Pisu guztietan dagoen jendearekin egoteko aukera izan dugu, eta esan beharra daukat batzuen egoerak inpaktatu egin nauela. Aberasgarria izan da oso eta nik uste denok eduki beharko genukeela horrelako esperientzia bat bizitzeko aukera apur bat sentsibilizatzeko.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana Uzturren bertan lan egiten dutenek erresidenteak nola tratatzen dituzten ikustea izan da. Izugarrizko tratu pertsonalizatua dute, denei behar duten moduan laguntzen ahalegintzen dira eta tratamentuak eta egiten duten gauza oro pertsonalizatua da. Nire ustez, behintzat, gauza polita da oso.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?

    Egia esan ez nau ezer bereziki arritu, agian txikia nintzenetik amarekin urtero erresidentzian batera joaten nintzelako. Baina egia da batzuk hain gaixo egonda bizitzeko daukaten gogoa eta ganora txalogarria dela. Zenrtu batean egon eta askok bizitzeko gogoa galdu eta tristetu egiten dira baina batzuk izugarrizko hitz jarioa dute eta gurekiko jarrera ere oso polita da.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentruko erabiltzaileen artean denetarik dago. Badaude oso ixilak eta itzalita bezala daudenak, baina badago oso jende jatorra ere. Azken horiek zentruari izugarrizko bizia ematen diote eta niri ere poztasuna ematen zidaten. Bizitzeko gogoa transmititzen dute eta momentu eder bat pasarazi zidaten.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak zahartze duin bat eskaintzen die eta horretaz gain egun osoan zehar bakarrik eta aspertuta egon beharrean euren adinekoen artean ondo pasatzeko aukera ematen die. Bakoitzak beharrezko tratamenduak jasotzen ditu eta jokuak eta ondo pasatzeko ariketak egiten dituzte. Egiten duten guztia, noski, bakoitzaren gaitasunen araberakoa da. Horretarako daude bertako langileak, laguntzeko eta eurei konbersazioa emateko, hori baita gehienek gehien eskertzen dutena; hitz egiteko norbait edukitzea.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Agian ia bi ordurako ariketa desberdin gehiago egiten ahaleginduko nitzateke. Izan ere, niri gertatu izan zitzaidan jolas batzuetan jolasten egon bertakoekin, tarteka ere hitz egiten, eta iristea momentu bat non eurak aspertu samar dauden eta ez daukaten eskainitako joku hori egiteko gogoa. Bestela dena oso ondo dagoela iruditu zait.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?

    Nik uste niri bezain beste aportatu diela besteei esperientzia honek pixka bat helduago izateko. Azken finean, beste generazio batekin erlazionatzea ona da bai eurentzako eta bai guretzako. Guri eurak asko ikasteko aukera ematen digute, jendearekin tratatzeko esperientzia ezinhobea da.
    Ni, pertsonalki, prest nago ahal dudanetan bertara joan eta hangoei ahal dudan moduan laguntzeko. Horrelako proiektuak erabat politak eta aberasgarriak dira, baina esan beharra daukat momentutxo batzuk igarotzeko joango nitzatekeela, ez askoz ere gehiago. Izan ere, jendea gaixo ikusteak denbora askoan agobiatu egiten nau.

    ANDREA OLAZABAL

    ResponderEliminar
  33. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Lehengo urtean ere egon nintzen uzturre zentruan Manosvivas proiektuarekin, baina inondik ere hau esperientzia erabat berria izan da. Pisu guztietan dagoen jendearekin egoteko aukera izan dugu, eta esan beharra daukat batzuen egoerak inpaktatu egin nauela. Aberasgarria izan da oso eta nik uste denok eduki beharko genukeela horrelako esperientzia bat bizitzeko aukera apur bat sentsibilizatzeko.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana Uzturren bertan lan egiten dutenek erresidenteak nola tratatzen dituzten ikustea izan da. Izugarrizko tratu pertsonalizatua dute, denei behar duten moduan laguntzen ahalegintzen dira eta tratamentuak eta egiten duten gauza oro pertsonalizatua da. Nire ustez, behintzat, gauza polita da oso.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?

    Egia esan ez nau ezer bereziki arritu, agian txikia nintzenetik amarekin urtero erresidentzian batera joaten nintzelako. Baina egia da batzuk hain gaixo egonda bizitzeko daukaten gogoa eta ganora txalogarria dela. Zenrtu batean egon eta askok bizitzeko gogoa galdu eta tristetu egiten dira baina batzuk izugarrizko hitz jarioa dute eta gurekiko jarrera ere oso polita da.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentruko erabiltzaileen artean denetarik dago. Badaude oso ixilak eta itzalita bezala daudenak, baina badago oso jende jatorra ere. Azken horiek zentruari izugarrizko bizia ematen diote eta niri ere poztasuna ematen zidaten. Bizitzeko gogoa transmititzen dute eta momentu eder bat pasarazi zidaten.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak zahartze duin bat eskaintzen die eta horretaz gain egun osoan zehar bakarrik eta aspertuta egon beharrean euren adinekoen artean ondo pasatzeko aukera ematen die. Bakoitzak beharrezko tratamenduak jasotzen ditu eta jokuak eta ondo pasatzeko ariketak egiten dituzte. Egiten duten guztia, noski, bakoitzaren gaitasunen araberakoa da. Horretarako daude bertako langileak, laguntzeko eta eurei konbersazioa emateko, hori baita gehienek gehien eskertzen dutena; hitz egiteko norbait edukitzea.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Agian ia bi ordurako ariketa desberdin gehiago egiten ahaleginduko nitzateke. Izan ere, niri gertatu izan zitzaidan jolas batzuetan jolasten egon bertakoekin, tarteka ere hitz egiten, eta iristea momentu bat non eurak aspertu samar dauden eta ez daukaten eskainitako joku hori egiteko gogoa. Bestela dena oso ondo dagoela iruditu zait.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?

    Nik uste niri bezain beste aportatu diela besteei esperientzia honek pixka bat helduago izateko. Azken finean, beste generazio batekin erlazionatzea ona da bai eurentzako eta bai guretzako. Guri eurak asko ikasteko aukera ematen digute, jendearekin tratatzeko esperientzia ezinhobea da.
    Ni, pertsonalki, prest nago ahal dudanetan bertara joan eta hangoei ahal dudan moduan laguntzeko. Horrelako proiektuak erabat politak eta aberasgarriak dira, baina esan beharra daukat momentutxo batzuk igarotzeko joango nitzatekeela, ez askoz ere gehiago. Izan ere, jendea gaixo ikusteak denbora askoan agobiatu egiten nau.

    ANDREA OLAZABAL

    ResponderEliminar
  34. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Lehengo urtean ere egon nintzen uzturre zentruan Manosvivas proiektuarekin, baina inondik ere hau esperientzia erabat berria izan da. Pisu guztietan dagoen jendearekin egoteko aukera izan dugu, eta esan beharra daukat batzuen egoerak inpaktatu egin nauela. Aberasgarria izan da oso eta nik uste denok eduki beharko genukeela horrelako esperientzia bat bizitzeko aukera apur bat sentsibilizatzeko.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana Uzturren bertan lan egiten dutenek erresidenteak nola tratatzen dituzten ikustea izan da. Izugarrizko tratu pertsonalizatua dute, denei behar duten moduan laguntzen ahalegintzen dira eta tratamentuak eta egiten duten gauza oro pertsonalizatua da. Nire ustez, behintzat, gauza polita da oso.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?

    Egia esan ez nau ezer bereziki arritu, agian txikia nintzenetik amarekin urtero erresidentzian batera joaten nintzelako. Baina egia da batzuk hain gaixo egonda bizitzeko daukaten gogoa eta ganora txalogarria dela. Zenrtu batean egon eta askok bizitzeko gogoa galdu eta tristetu egiten dira baina batzuk izugarrizko hitz jarioa dute eta gurekiko jarrera ere oso polita da.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentruko erabiltzaileen artean denetarik dago. Badaude oso ixilak eta itzalita bezala daudenak, baina badago oso jende jatorra ere. Azken horiek zentruari izugarrizko bizia ematen diote eta niri ere poztasuna ematen zidaten. Bizitzeko gogoa transmititzen dute eta momentu eder bat pasarazi zidaten.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak zahartze duin bat eskaintzen die eta horretaz gain egun osoan zehar bakarrik eta aspertuta egon beharrean euren adinekoen artean ondo pasatzeko aukera ematen die. Bakoitzak beharrezko tratamenduak jasotzen ditu eta jokuak eta ondo pasatzeko ariketak egiten dituzte. Egiten duten guztia, noski, bakoitzaren gaitasunen araberakoa da. Horretarako daude bertako langileak, laguntzeko eta eurei konbersazioa emateko, hori baita gehienek gehien eskertzen dutena; hitz egiteko norbait edukitzea.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Agian ia bi ordurako ariketa desberdin gehiago egiten ahaleginduko nitzateke. Izan ere, niri gertatu izan zitzaidan jolas batzuetan jolasten egon bertakoekin, tarteka ere hitz egiten, eta iristea momentu bat non eurak aspertu samar dauden eta ez daukaten eskainitako joku hori egiteko gogoa. Bestela dena oso ondo dagoela iruditu zait.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?

    Nik uste niri bezain beste aportatu diela besteei esperientzia honek pixka bat helduago izateko. Azken finean, beste generazio batekin erlazionatzea ona da bai eurentzako eta bai guretzako. Guri eurak asko ikasteko aukera ematen digute, jendearekin tratatzeko esperientzia ezinhobea da.
    Ni, pertsonalki, prest nago ahal dudanetan bertara joan eta hangoei ahal dudan moduan laguntzeko. Horrelako proiektuak erabat politak eta aberasgarriak dira, baina esan beharra daukat momentutxo batzuk igarotzeko joango nitzatekeela, ez askoz ere gehiago. Izan ere, jendea gaixo ikusteak denbora askoan agobiatu egiten nau.

    ANDREA OLAZABAL

    ResponderEliminar
  35. 1-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia hau aukera ona iruditu zait adineko pertsonekin eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin egoteko. Nik hasieran uste nuena eta orain beraekin egon eta gero dudan ikuspuntua eta iritzia guztiz desberdina da. Uste nuena baino gutxiago kostatu zitzaidan haiekin hitz egitea, lasaitasuna transmititzen zidatelako

    2-Zer da gehien gustatu zaizuna?

    esperientzia honetatik gehien gustatu zaidana Uzturre zentroan geunden bitartean eginiko ekintzak dira. Adineko pertsonei eta gaixotasun metalak dituzten pertsonei langutzeak pozik eta gustura egotea sentituarazi ninduten.

    3-Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien inpaktatu zidana alzheimerra zuten pertsonekin tratatu behar genuenean izan zen. Banekien alzheimerra zaila tratatzeko gaixotasuna zela baina ez nintzen inoiz egon alzheimerra zuen pertsona batekin. Baita alzheimerra zuten pertsonen jokabidea guregan. Batzuek negar egiten zuten eta veste batzuk berriz, oso ondo moldatzen ziren.

    4-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Hango erabiltzaileek benetan trasmititu zigutena edo beintzat niri trasmititu zidatena gurekin egoteko gogoa zutela, beraien bizia kontatzeko goga zutela eta gurekin hitz egiteko goga zutela. Gainera normaltasun guztiz hitz egiten ziguten

    5-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Adineko pertsonei zein gaixotasunak dituztenei asko laguntzen die Uzturre zentroak. Alde batetik, gaixotasunak dituztenei tratatzen laguntzen diete eta bestetik, adinekoak haien familiakoak izango balira bezala zaintzen dituzte.

    6-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Egia esan proiektu hau oso ondo dago pertsona ezberdinekin egoteko, lehen esandudan bezala. Baina ere esan beharra dago batzuentzat oso gogorra izan daitekeela gaixotasunak adibidez alzheimerra duten pertsonekin tratatzea. Nire ustez egun gehiago jeitsiko nintzateke Uzturrera.

    7-Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Benetan aportatu didana izan da benetan gaixotasunak dituzten pertsonak ondo ezagutzea eta beraiekin egun batzuk zoragarriak pasatzera.
    Hemendik aurrera gustatuko litzaidako noizbehinka Uzturrera joatea bisitatxo bat egitea edota kalean beraiekin topatzean kasu egitea.

    Marina de la Iglesia

    ResponderEliminar
  36. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Hasieran ez nekien esperientzia hau gustukoa izango zen ala ez, inoiz ez nuen horrelako proiektu batean parte hartu. Nik izandako esperientzia uzturre zentroan oso atsegina izan da. Mota guztietako jendea ezagutu dut eta jendeak dituen arazo ezberdinei buruz jakin.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Uzturre proiektuan gehien gustatu zaidana pertsona helduekin izandako harremana da. Beraien bizitzeko modua erakutsi eta azaldu didate eta beraien etxean egon ez arren, alaitasunez hartzen dute eta lagun oso onak egin.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena azken solairua izan zen. Azken solairuko emakume batekin hitz egitea oso gogorra egin zitzaidan, ez baitzuen elkarrizketa oso eta jarraitu bat jarraitzeko ahalmena. Egia da, hango jendeak ilusioa duela eta beraien familiari buruz arro hitz egiten dute.

    Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroan lan egiten dutenak lan egokia egiten dute. Gauzarik garrantzitsuena beraien alaitasuna da eta mota guztietako pertsonekin egoteko gaitasuna. Langileek familia bat osatzen dute Uzturren zentroan dauden guztiekin batera.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak aukera ugari ematen die han dauden guztiei. Egunean zehar ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Ekintza hauek oso baliagarriak dira, egunero ekintza berriak egitera bultzatzen baitie.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Pertsonalki, nik ez nuen ezer aldatuko. Egia da, ez dugula guztiekin denbora asko egoterik izan eta batzuetan denbora gehiago egotea gustatuko zitzaidala. Solairu bakoitzean ez genuen denbora gehiegirik pasatzen eta beraien eguneroko bizitza ondo ikusteko aukera ez zuen ematen.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Egun hauek uzturren pasatzea interesgarria izateaz aparte, pertsona modura hezten laguntzen dizu. Pertsona batek izan ditzakeen arazo ezberdinak ikusteko eta arazo horrek zein konponbide edo zer nolako bizitza egin dezakeen ikusteko aukera ematen dizu arazoei aurren egin ondoren.
    ITXASO CEBERIO

    ResponderEliminar
  37. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Ebaluaketa hontan Uzturre zentruan egon niz eta esan dezaket esperientzia hau oso aberasgarria izan dela esan dezaket, pertsona ezberdinak ezagutzeko aukera izan dudalako eta hauekin ondo pasa dudalako.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitdana Uzturre zentroko langileen giroa izan da. Ez nekien hain beste maita zitzaketela bertako residenteak eta horrekin sorpresa handia hartu nuen.

    3. Zerk arritu zaitu gehien?
    Gezurra izango zen ez badut onartzen bertako jendeak harritu nauela gehien, Baliteke gaur egungo gizartean Uzturre zentru modukoen pertzepzioa ez dela horrelakoa eta nik jendea esperientzia honetara animatuko nuke.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Lehen esan bezala, hauen lan egiteko gogak gustatu nau gehien eta horrek asko animatu ninduen zentruan negoen bitartean.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Beraietaz arduratzen dira bihotz-bihotzez eta beraien beharrak asetzen dituztela uste dut perfekzioan. Ekintza asko egiten dituzte, arrauna egiteko aukera barne eta gauza asko transmititzen die.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Nik ez nuen ezer aldatuko, ekintza globalean oso ondo baitdago eta aberasgarria izan dautekelakoaren ustea dut.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?
    Nik uste gogo nahikoak jarri dittut bertakoan ondo egon daiteezen eta esan daiteket beraiekin oso gustura egon naizela. Bestalde egia da batzuetan agobiatyu egin naizela jendea gaixo ikustearekin eta ez dut uste niretzako lana denik.

    Xabi Jauregi

    ResponderEliminar
  38. - Esperientzia oso ona izan da ire barnean hobeto sentitu naizelako eta horrela bizitza gehiago baloratzea ikasi dut. 80 urte betetzen ditudan hunea edozein momentuan ailatu daiteke beraz bizitza disfrutatzea izango da hemendik aurrera egingo dutena.
    - Gehien gustatu zaidana aiton-amonen alaitasuna da. Nahiz eta residentzia batean egon berain humorea eta animoak ikaragarri arritu didate.
    - Gehien arritu zaitena izan da, nik residentzienganako ikuspuntu oso desberdina nuela. Nik pntsatzen nuen bertan ez zutela gelditu nahi eta beraien seme-alabaen bete-beharrez bertan daudela. Nire irudia asko aldatu da, Uzturren oso ondo zainduak daudelako eta gainera bertako zaintzaileak oso jatorrak direlako eta errespetuz eta profesionaltasunez lan egiten dutelako
    - Asko hezi nahiz esperientzia honekin, bizitzeko alaitasuna piztuta baneukan, oraindik eta gehiago piztu zait.
    - Aukerak asko izan dira. Batetik, aiton amonen bizi ohiturak ezagutu ditut, bestetik, beraien jarrera bizitzarekiko eta azkenik, nola moldatzen diren eta zer nolako gauzak egiten dituzten ikusteko aukera izan dut
    - Ez nuke ezer aldatuko. Oso ideia ona izan da, gazteentzako batez ere. Pertsona helduei, errespetua eskaini behar zaiela, eta gainera beraiek pertsona bezala asko indartzen direlako.
    - Esan dudan bezala, Uzturrek gauza asko eskaini dizkit, eta batez ere bizitzan ilusioa edukitzeko garrantzitsua dela. Hemendik aurrera, zentru gehiagota bisitatzera joango naiz.

    ResponderEliminar
  39. -Oso esperientzia aberasgarria izan da proiektu honetan parte hartzea. Asko ikasi dut gaixotasun mentalen inguruan eta aiton-amonek bertaz egiten dutez bizitzaz. Pertsona orori gomendatuko nioke proiektu honetan parte hartzea.

    -Gehien gustatu zaidana aiton amonekin izandako tratua izan da. Oso ondo pasatzen nuen beraiekin hizketan eta oso interesgarriak eta aberasgarriak iruditzen zitzaizkidan haiek kontatzen zituzten istoriotxoak. Hala ere, gustora egon naiz gaixo mentalekin ere.

    -Gehien harritu nauena bertan dauden pertsonek zentruan eramaten duten bizitza da. Ez nuen uste hainbeste gauza egiten zituztenik eta ez nuen uste inolaz ere kalera hainbeste ateratzen zirenik bertan ibiltzera.

    -Uzturreko erabiltzaileak oro har oso gustura daude bertan daramaten bizitzarekin. Gehienak adin antzekoa dutenez ondo pasatzen dute elkarrekin ariketak egiten eta beraien artean hitz egiten.

    -Uzturre zentroak aktiboak sentitzeko aukera ematen die erabiltzaileei, batez ere aiton amonei. Bertan oso ondo zainduak eta atendituak daude eta ez zaie ezer falta. Familia beti familia den arren, hemengo bizitzak ez dio ezer enbidiatu beharrik familietan edukiko luketen bizitzengandik.

    -Proiektu honen inguruan gauza gutxi aldatuko nituzke. Zenbait ariketa gehiago egingo nituzke eta ariketen programa anitzago bat egingo nuke. Bestela, proiektu egokia iruditzen zait.

    -Uzturre zentruak asko aberastu nau pertsona bezala. Gauza asko ikas ditut baliagarriak izango zaizkidanak bizitzan zehar eta oso ondo pasatu dut. Hemendik aurrera ez dakit gehiago joango naizen ala ez, baina gustatuko litzaidake.

    IÑIGO ALCORTA

    ResponderEliminar
  40. • Esperientzia aberasgarria. Gaur egungo gazteok ez dakigu zelan bizi diren aiton-amonak, ezta zenbat eskertzen duten egiten dizkiegun bisitak. Gainera, zaharren gaztetako istoriotxoak ezagutzeko une aparta izateaz gain, egunerokoaz deskonektatzeko une zoragarria izan da. Dena-dela, badakit zaharrei zaintzea ez dela nire etorkizuneko bokazioa izango, ez baitut neure burua horrelako lan batetan ikusten.

    Gaixotasun mentalei buruz, iraganean jasandako bizitza zailaz ohartzen zara eta haien arazoei aurre nola egin zien ikusten duzu (ez da erraza). Zaharrekin ez bezala, gaixotasun mentala duen jendearekin egongo nintzateke; 5 egun hauetan gustorago egon naiz hauekin, behintzat.

    Horretaz gain, Uzturre bezalako gerontologiko batek zer nola funzionatzen duen eta bertako langile zein aiton-amonen/gaixotasun mentalen egunerokoa ikusteko aukera ezinhobea da. Halaber, zaharrei egindako bisitetan konturatzen zara, egoitza erosoa izanagatik, zein ondo bizi garen gure gurasoekin etxean.

    • Gaixotasun mentalekin egotea gustatu zait gehien. Iraganean egindakoaren ondorioak ikusi ostean bizitza normala egiteko zein ondo moldatzen diren harrigarria da. Gainera, aiton-amonen istoriotxoak interesgarriak izan arren, gaixotasun mentaleko pertsonekin gehiago entretenitzen nintzen.

    • Arestian esan bezala, gehien harritu nauena gaixotasun mentalekoen iraganeko bizimodua izan da. Drogak, alkohola... Gehiegizkoa zen gaztetan kontsumitzen zutena! Eta... gaur egun jada ondo daude! Ze ondo! Jakina, zailtasun mordoa topatu zituzten iraganean baina, orain ondo dauden bitartean, hori gutxienekoa da.

    • Uzturreko bezeroek zerbitzu mordoa dituzte heuren eskura: eguneko zentroa, egoitzan egoteko aukera, kalera irteteko aukera, tailerrak, irteerak, bingoa...

    Dena-dela, ez dut uste aiton-amonak %100an ondo pasatzen eta gustura zeudenik. Etxean eta etxekoekin baino hobeto ezin dezakezu inon egon eta gauza bera gertatzen zaie aiton-amonei. Egia da lagun berriak egingo dituztela eta ekintza asko egingo dituztela baina... segituan sentituko dute familiaren hutsunea.

    Gaixotasun mentala duen jendeari dagokionez, aiton-amonak baino gazteago dira eta aukera gehiago dituzte heuren egunerokoan. Nire aburuz, aukera gehiago dago bigarrenak egotea gustura eta ondo pasatzen lehenengoak baino. Bestalde, gaixotasun mentaleko jendeak kalera irteteko aukera gehiago dutela uste dut; beraz, edozein unean kaleko lagunekin gera daitezke.

    • Aurreko galdera esan bezala, aiton-amonek hamaika gauza egin ditzakete: kalera irten, eguneko zentroan egon, ariketak, marrazkiak, bingoa. Wiia... Gerontolokikoko langileak edo auxiliarrak ere oso adeitsuak dira eta haiekin solastea atsegina da haientzat.

    • Batetik, proiektua oso interesgarria, aberasgarria eta polita da. Dena-dela, nire ustez ez litzateke derrigorrezkoa izan behar. Nahikoa da zerbait derrigorrezkoa jartzea jendeak gustura ez egiteko. Sarritan, hobe da nahi dutenak joatea gusturago joango direlako eta zaharrekin eta gaixotasun mentaleko pertsonekin giroa hobea, politagoa eta naturalago izango delako.

    Bestetik, ikasle bakoitza aiton-amon batekin egotearen kontua aldatuko nuke. Pertsona guztiak ez gara berdinak: batzuei gehiago kostatzen zaie ezezagun batekin hitz egitea... Badakit bien arteko harremana sortzeko ikasleak banaka jartzea dela baina... ez al dago beste aukeraren bat? Niri ez zait okurritzen baino...

    • Laburbilduz, alaitasuna. Gauza berriak ikasi ditzazkezu horrelako esperientzia batekin; hala nola, gauza gutzirekin zein ondo konformatzen diren zaharrak zein gaixoak.

    Nahiz eta esperientzia polita izan, hemendik aurrera ez dut ezer egingo. Zaharrekin egoteko asko balio ez dudala ikusi dut. Halere, gaixoekin nahiko ondo moldatu naizela nabaritu dut. Dena-dela, niri gehien gustatzen zaidana umeekin egotea da; beraz, ez dut Uzturre bezala gerontologiko, ospitale edo horrelako lekuetan ibili nahi.


    Andoni Pagola

    ResponderEliminar
  41. • Esperientzia aberasgarria. Gaur egungo gazteok ez dakigu zelan bizi diren aiton-amonak, ezta zenbat eskertzen duten egiten dizkiegun bisitak. Gainera, zaharren gaztetako istoriotxoak ezagutzeko une aparta izateaz gain, egunerokoaz deskonektatzeko une zoragarria izan da. Dena-dela, badakit zaharrei zaintzea ez dela nire etorkizuneko bokazioa izango, ez baitut neure burua horrelako lan batetan ikusten.

    Gaixotasun mentalei buruz, iraganean jasandako bizitza zailaz ohartzen zara eta haien arazoei aurre nola egin zien ikusten duzu (ez da erraza). Zaharrekin ez bezala, gaixotasun mentala duen jendearekin egongo nintzateke; 5 egun hauetan gustorago egon naiz hauekin, behintzat.

    Horretaz gain, Uzturre bezalako gerontologiko batek zer nola funzionatzen duen eta bertako langile zein aiton-amonen/gaixotasun mentalen egunerokoa ikusteko aukera ezinhobea da. Halaber, zaharrei egindako bisitetan konturatzen zara, egoitza erosoa izanagatik, zein ondo bizi garen gure gurasoekin etxean.

    • Gaixotasun mentalekin egotea gustatu zait gehien. Iraganean egindakoaren ondorioak ikusi ostean bizitza normala egiteko zein ondo moldatzen diren harrigarria da. Gainera, aiton-amonen istoriotxoak interesgarriak izan arren, gaixotasun mentaleko pertsonekin gehiago entretenitzen nintzen.

    • Arestian esan bezala, gehien harritu nauena gaixotasun mentalekoen iraganeko bizimodua izan da. Drogak, alkohola... Gehiegizkoa zen gaztetan kontsumitzen zutena! Eta... gaur egun jada ondo daude! Ze ondo! Jakina, zailtasun mordoa topatu zituzten iraganean baina, orain ondo dauden bitartean, hori gutxienekoa da.

    • Uzturreko bezeroek zerbitzu mordoa dituzte heuren eskura: eguneko zentroa, egoitzan egoteko aukera, kalera irteteko aukera, tailerrak, irteerak, bingoa...

    Dena-dela, ez dut uste aiton-amonak %100an ondo pasatzen eta gustura zeudenik. Etxean eta etxekoekin baino hobeto ezin dezakezu inon egon eta gauza bera gertatzen zaie aiton-amonei. Egia da lagun berriak egingo dituztela eta ekintza asko egingo dituztela baina... segituan sentituko dute familiaren hutsunea.

    Gaixotasun mentala duen jendeari dagokionez, aiton-amonak baino gazteago dira eta aukera gehiago dituzte heuren egunerokoan. Nire aburuz, aukera gehiago dago bigarrenak egotea gustura eta ondo pasatzen lehenengoak baino. Bestalde, gaixotasun mentaleko jendeak kalera irteteko aukera gehiago dutela uste dut; beraz, edozein unean kaleko lagunekin gera daitezke.

    • Aurreko galdera esan bezala, aiton-amonek hamaika gauza egin ditzakete: kalera irten, eguneko zentroan egon, ariketak, marrazkiak, bingoa. Wiia... Gerontolokikoko langileak edo auxiliarrak ere oso adeitsuak dira eta haiekin solastea atsegina da haientzat.

    • Batetik, proiektua oso interesgarria, aberasgarria eta polita da. Dena-dela, nire ustez ez litzateke derrigorrezkoa izan behar. Nahikoa da zerbait derrigorrezkoa jartzea jendeak gustura ez egiteko. Sarritan, hobe da nahi dutenak joatea gusturago joango direlako eta zaharrekin eta gaixotasun mentaleko pertsonekin giroa hobea, politagoa eta naturalago izango delako.

    Bestetik, ikasle bakoitza aiton-amon batekin egotearen kontua aldatuko nuke. Pertsona guztiak ez gara berdinak: batzuei gehiago kostatzen zaie ezezagun batekin hitz egitea... Badakit bien arteko harremana sortzeko ikasleak banaka jartzea dela baina... ez al dago beste aukeraren bat? Niri ez zait okurritzen baino...

    • Laburbilduz, alaitasuna. Gauza berriak ikasi ditzazkezu horrelako esperientzia batekin; hala nola, gauza gutzirekin zein ondo konformatzen diren zaharrak zein gaixoak.

    Nahiz eta esperientzia polita izan, hemendik aurrera ez dut ezer egingo. Zaharrekin egoteko asko balio ez dudala ikusi dut. Halere, gaixoekin nahiko ondo moldatu naizela nabaritu dut. Dena-dela, niri gehien gustatzen zaidana umeekin egotea da; beraz, ez dut Uzturre bezala gerontologiko, ospitale edo horrelako lekuetan ibili nahi.


    Andoni Pagola

    ResponderEliminar
  42. Uzturre zentroan igarotako denbora oso aberasgarria iruditu zait. Hasieran eguneko zentroan nahiko arraraoa sentitu nintzen hasieran bertakoak oso irekiak iz zirelako gehienak. Hala ere, denbora bat pasa eta gero ireki egin ziren, asko hitz egin eta gero baina nahiko esperientzia ona iruditu zitzaidan. Geroago beste pisuak bisitatu eta gero, oso esperientzia ona bizitzeko aukera izan nuen. Azkenean gehien gustatu zitzaidana bertakoen bizitza entzuten eta atentzioa prestatuz sortzen zitzaien poza.

    Uzturre zentroak pertsona bezala garatze aukera eman dit eta oso esperientsia aberasgarria iruditzen zait eta ahal dutenak probatzea animatzen ditut.

    Gainera, bertako erabiltzaile gehienak oso zabalak izan dira eta gure hasierako egoera aladatzen eta gu ere askatzen eta desberdinak izaten lagundu zigun.

    Proeiktu honetatik aldatuko nukeena da bertakoekin denbora guztian zentro barruan egon beharrean kanpora atera eta beraiekin beste esperientzia modu bat bizitzea izango litzate aproposena. Hala ere, uste dut oso zaila izango litzatekeela horrelako ekintza bat aurrera eramatea eta gauzatzea.

    Hemendik aurrera uste dut ekintza honengatik desberdin`pentsatzen lagunduko ditela eta gauzak beste modu batera ikustea eta pertsona zahar batekin hitz egiterakoan beste modu batera ulertzen.

    Nestor Hernandez

    ResponderEliminar
  43. 1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Oso esperientzia interesgarria eta aberasgarria iruditu zait, zaharren eta gaixotasun mentalen munduari buruz oso informazio gutxi nuen, eta iniziatiba honek asko lagundu dit gai hauei buruz gehiago jakiteko. Gainera, zaharrek, beste pertsonen eta gazteen konpainia asko baloratzen dutela ikusi dugu.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Niri gehien gustatu zaidana aiton-amonekin berriketan egitea izan da. Istorio oso interesgarriak dituzte eta historia errepasatzeko aukera paregabea izan da zaharrek kontatzen zizkiguten "batalitak" entzunez. Askok oso humore ona dute eta asko egin dugu barre beraiek egindako bromekin eta txisteekin. Oso ondo pasa nuen adinekoekin paperak mozten eta gero kate luze bat egiteko denak pegatzen.

    3.Zerk arritu zaitu gehien?

    Nahiz eta urte asko eduki, (askok 80-90 urte inguru) oso humore ona dute eta oso baikorrak dira. Lehenengo aldiz joan ginenean, guk ez genuen inor ezagutzen, eta beraiek egin ziguten sarrera txiki bat gu leku hura ezagutu genezan. Momentu orotan sentitu nintzen gustura eta oso solasaldi luze eta gustosoekin pasatzen genuen denbora. Beraien artean ere oso eskuzabalak dira eta beti albokoa laguntzeko prest daude.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Lehen aipatu bezala, oso esperientzia polita eta baikorra iruditu zait, hasieran nuen iritzia eta orain, hau idazten ari naizen bitartean dudana, oso desberdinak dira. Oro har, oso gustura ibili naiz eta oso ondo pasatu dut jende horren artean, esperientzia guztiz errekomendagarria.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Gaixoen eta adinekoen arteko elkarlana bultzatzen du zentro honek, bata besteari laguntzen erakusten saiatzen dira eta denbora pasatzeko baliabide asko dituzte barien esku: Wii-a, boloak, marrazkiak...etabar

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Asistenteen laguntza gehiago eskertu izango nukeen, batez ere lehengo egunetan, lehenengo egunean adibidez, zaharrekin hitz egiten geudenean, pixka bat deseroso sentitu nintzan, izan ere, ez nekien zertaz hitz egin hasiera batean eta ezin nezakeen edozer gairi buruz hitz egiten hasi. Jokoetan barietate pixka bat ondo egongo litzateke ere, bertan dauden jokoak ondo daude, baina nik pare bat gehiago jarriko nituzke.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?

    Zentro hauetaz nuen iritzia guztiz aldatu da, hasiera batean nazkatuta bizi zirela uste nuen, adinekoek batez ere, baina Uzturre zentroko langileek eta asistenteek lan paregabea egiten dute denek ondo pasa dezaten. Dibertigarriak iruditu zaizkit bertan pasatako bost egunak eta oso esperientzia aberasgarria iruditu zait.

    Mikel Suso

    ResponderEliminar
  44. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Esperientzia oso positiboa izan da eta gauza berri asko ikasi ditugu bertan bizi diren pertsonetaz. Nik uste dut horrelako zentro eta bertan bizi diren pertsonengan ditugun aurreiritziak alde batera utzi eta benetan horrelako zentro baten funtzionamendua nolakoa den ikasteko balio izan duela eta hori oso garrantzitsua da begiak irekitzen laguntzen digulako.


    Zerk arritu zaitu gehien?

    Asko arritu nauena 2. plantan zeuden gaizotasun mentalak zituzten pertsonen arteko harremana izan da. Elkarren artean oso harreman ona dute eta oso lagunak dira, eta ziurrenik pertsona hauentzako ingurune horretan bizitzeak, familia handi bat izateak, oso onuragarria izan daiteke.
    Ganera pertsona haeuk izan duten bizitza gogorraren ondoren nire ustez zentro honetan lasaitasuna aurkitzen dute eta honek eta lagunarteak bizitza normal bat egitea ahalbideratzen diete.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroak erabiltzen duten pertsonek gauza ezberdinak trasmititu dizkidate. Alde batetik aiton- amonen trasmititu didatena bizitza gogor bat izan da, hau da euren bizitzan zehar lan asko egin izana. Halara ere esan beharra dauka eiton-amona horiek euren etxeetan euren familiarekin hobeto egongo zirela, azken batean norberak bere familiarekin egotea baino ingurune hoberik ez dago.
    Bestalde,lehen esan bezala, gaixotasun mentalak dituzten pertsonek elkarren arteko adiskidetasuna trasmititu didade, hots, beraiek dira elkarren sentimentuak ondoen ulertzen dituztenak egoera antzekoak bizi izan dituztelako eta ondorioz elkarren arteko harremanak oso estuak dira.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturreko zentroak aukera ematen die etxe bat izteko.
    Aiton-amonek euren burua lanenan mantenzteko ariketak egiten dituzte eta hori oso osasuntsua da beraientzat. Halña ere nire ustez aiton-amonak norberan bere etxean bizitzea izango zen onuragarriena, hala ere egian da hori familia bakoitzaren esku dagoela , baina nik hauekin irteera geiago egingo nituzke pozik egon daitezen, zentroan ez baitute askatasun handirik.

    Gaixotasun mentalak dituztenek ordea, lehen esandako familia osatzeko aukera emateaz gaina irteera asko egiten dituzte eta esperientzia asko izaten dituzte, gainera, euren denboralibrean kalera atera eta bizitza arrunt bat izateko aukera ematen diete.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Proiektu hau oso esperientzia egokia da eta edonori gomendatuko nioke. Hala ere esan beharra dut, proiektuan parte hartzean dagoen talde bakoitza agian txikiagoa izan beharko lukeela askotan pertsona asko gaudelako leku berean. Horretaz gain ez nuke proiektun ezer ere aldatuko oso egokia dela uste dudalako

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Gutako askok ez dakigu Uzturre bezalako zentro batek nola funtzionatzen duen, inoiz ez baikara horrelako leku batean izan. Proiektu honek horrelako leku bat ezgutu eta bertako jendeak nolako bizitza duen gertutik ikusteko aukera eman digu. Hala ere, esperientzia polita izateaz gain naiko gogorra izan da eta ondorioz aurrerantzean ez dut neure burua horrelako lan bat egiteko balio dudanik ikusten oso egoera zailak ikusten baitira askotan.

    AMAIA ZABALETA

    ResponderEliminar
  45. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Ez nuen beste munduko gauzik espero, horrelako zentro batean baina hala ere nere esperientzia aberasgarria izan da. Nik izandako esperientzia uzturre zentroan oso atsegina izan da. Mota guztietako jendea ezagutu dut eta jendeak dituen arazo ezberdinei buruz jakin, ze nahiz eta arazo hauek imajinatu ez nituen sekula horrela imajinatuko. Egoera garbi ikusi dut.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Uzturre proiektuan gehien gustatu zaidana pertsona helduekin izandako harremana da. Beraien bizitzeko modua erakutsi eta azaldu didate eta beraien etxean egon ez arren, alaitasunez hartzen dute eta lagun oso onak egin.Giro ona dutela uste dut eta beraien bizitza arinago egiteko aukera aproposa. Beraz gehien gustatu zaidana, zentroko giroa eta bertakoei ematen zaien bizitza da.

    3.Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena azken solairua izan zen. Azken solairuko emakume batekin hitz egitea oso gogorra egin zitzaidan, ez baitzuen elkarrizketa oso eta jarraitu bat jarraitzeko ahalmena. Beste gauzek ere harritu naute. Gaixotasun mentalak dituzten gaixoek zituzten gorabeherak dira. Egun batetan pozik zeuden eta bestean haserre edo triste, aldarte aldaketa bortitzak zituzten beraz. Harritu naien beste gauza bat adineko pertsonek zuten bizi grina da, eta nahiz eta batzuk ia mende bat eduki oraindik ondo zeuden eta elkarrizketa bat mantentzeko gai ziren.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentruko erabiltzaileen artean denetarik dago. Beraien egoera oso ona ez denez gehienetan normala da aatik batzuk umore onez ez egotea. Badaude oso ixilak eta itzalita bezala daudenak, baina badago oso jende jatorra ere. Azken horiek zentruari izugarrizko bizia ematen diote eta niri ere poztasuna ematen zidaten. Bizitzeko gogoa transmititzen dute eta momentu eder bat pasarazi zidaten. Poztasuna transmititzen ziroten zentruari eta beraitz gaitzak ahaztuta beste pertsonak pozten saiatzen ziren. benetan jende jatorra.

    5.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ezin hobea izan da ez nuelako espero horrelakoa izango zenik. Uzterre zentruko erabiltzaileak adinekoak izan arren batzuk oso pozik eta alai bizi dira eta beti irribarre bat eskeintzen dizute. Hala ere, badaude beste batzuk tristeago daudenak ez daudelako beraien familiarekin baino hau gertatzen denean bertako langileak segituan animatzen saiatzen dira eta ahal dutena egiten denak pozik egoteko.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Agian ia bi ordurako ariketa desberdin gehiago egiten ahaleginduko nitzateke. Izan ere, niri gertatu izan zitzaidan jolas batzuetan jolasten egon bertakoekin, tarteka ere hitz egiten, eta iristea momentu bat non eurak aspertu samar dauden eta ez daukaten eskainitako joku hori egiteko gogoa. Bestela dena oso ondo dagoela iruditu zait.

    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Aportatu didatena egun hauek izan da adineko pertsonei gehiago ulertzea eta baita beraien garaiko bizitzak ezagutzea ere. Oso bizitza desberdina bizi izan dute persona horiek eta orain badakigula zer sentitzen duten eta nola bizi izan duten dena, adineko pertsonak hobeto ulertzen ditudala, nahiz eta oso garbi ez hainbat egoera ulertzen dut orain.

    Pablo Beriain

    ResponderEliminar
  46. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Egun hauetan bizi izan dugun esperientzia oso ona izan da, aberasgarria. Eguneroko gure bizimoduan normalean egoten ez garen jendearekin egon gara, bai adineko pertsonekin eta baita gaixotasun mentalak dituztenekin ere. Eta ez dut uste guretzako esperientzia ona bakarrik izan denik, baita han daudenentzat ere. Normalean beraiek ez dituzte jende gazteen bisitak jasotzen, beraien familiakoenak edo lagunenak bakarrik. Horregatik, beraientzat ere jende berria ezagutzeko eta monotoniatik ateratzeko modu bat da.



    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zitzaidana gaixotasun mentalak dituztenekin egon ginenekoa izan zen. Normalean gaixotasun mentalak entzuten ditugunean atzeraka egiten dugu, ezagutzen ez ditugunez beldur pixka bat ematen digulako. Baina beraiekin egon ginean ikusi genuen oso dibertigarriak direla, eta beraiekin oso ondo pasa daitekeela. BI egunetan egon ginen beraiekin. Lehenengoan Manosvivaseko blogarekin lagundu genien eta bitartean beraien istoriotxoak kontatu zizkiguten. Bigarrengoan, gure azkeneko eguna izan zen eta beraiekin Wii-an jolasten egon ginen. Beraiek gurekin ere oso ondo pasatzen zutela ikusi genuen.



    Zerk harritu zaitu gehien?

    Gehienh arritu nauena beraien artean nola laguntzen diren ikustea izan zen, eta beraien artean dagoen talde giro ona. Nahiz eta batzuk beraien bizitza independenteki egiten duten, beste askok beraien artean gauza asko egiten dituzte eta beraien esperientziak kontatzen dizkie batak besteei.



    Nolako espeirentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Esperientzia oso positiboa izan da, joaten ginen bakoitzean irribarre batekin jasotzen gintuztelako, eta gure kontuak entzuteko gogoarekin. Eguneko zentrokoekin egon ginenean, beraiek eskulanak edo fitxak betetzen zituzten bitartean, gure ikasketez eta bizitzaz galdetzen ziguten, eta beraiek beraien kontuak kontatzen zizkiguten.



    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak etxean zaindu ezin dituztenei konpainia eta goxotasuna emateko aukera ematen die. Ez da bakarrik bertan egoteko toki bat; ekintza asko antolatzen dituzte beraientzat: irteerak, tailerrak... oso aktiboak dira. Gainera, pertsona bakoitzaren beharrei egokitzen zaie eta zerbitzu asko dituzte zentroaren barruan.



    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Orokorrean oso ondo antolatuta dagoela uste dut, baina agian egun batzuetan zerbait antolatuta egon beharko litzateke. Ondo dago beraiekin eseri eta lasai hitz egitea, baina nire ustez denok batera elkartu eta gauzak egin beharko genituzke.



    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Beraien bizitza beste era batetara ikusarazi dit. Lehen pentsatzen nuen gaixo mentalak tratatzeko pertsona zailak zirela, baina orain ikusi dut oso jatorrak direla. Gainera, konturatu naiz asko laguntzen diegula adineko pertsonei, guk gauzak kontatzean asko entretenitzen direlako eta gure zain egoten direla irrikitan.



    AMAIA ELIZEGI

    ResponderEliminar
  47. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Orokorrean esperientzia interesgarria izan da. Aurretik nituen aurreiritziak alde batera utzi ditut eta beraien eguneroko bizitza hobeto ezagutu dut. Zalantzarik gabe, denontzat onuragarria izan den esperientzia izan da hau, izan ere, onartu beharra dago, seguru aski gure kabuz egingo ez genukeen ekintza bate dela. Beraien txikitako esperientziak ezagutu ditugu eta gaur egungo gizartea eta oraingo gizartearen arteko desberdintasuna ikus ahal izan dugu. Orokorrean esperientzia positiboa izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana beraien bizipena eta beraien bizitza ezagutzea izan da. Gauza asko ditugu ikasteko beraiengandik.Beraien bizipenak kontatzen zizkiguten edota gure adinarekin zer errealitate bizi zuten. Hori ezagutzea gustatu zait gehien. Gainera beraien eguneroko bizitza ezagutzea ere gustatu zait.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena bigarren pisuko gaixoak izan dira, gehienbat beraien jarrera. Beraien bizipen gogor eta zailak aparte, bizia zer umorearekin eta zein alaitasunarekin bizi duten ikusteak harritu nau. Beti eskuzabalik agurtzen gintuzten, irribarre batekin aurpegian, naiz eta beraien bizitza zaila izan. Horretaz gain, zaharrek zituzten hainbat jarrerak ere harritu naute. Inoiz ez digute bizkarra eman eta beti egon dira gurekin denbora pasatzeko prest.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Erabiltzaileek esperientzia ahaztezina eta positiboa transmititu didate. Beti egon dira hor guri laguntzen edozein momentutan edota zer egin ez genekienean guri laguntzen. Gainera beti egon dira umorea jartzen, egoera zailetan ere. Orokorrean nahiko alaiak eta jatorrak dira.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak izugarrizko aukera eman die zaharrei, izan ere, familia askok askotan ezin diete behar duten atentzio guztia eman, eta hemen, atentzio guztiak dituzte. Gainera bertako langilieak arduratsuak eta jatorrak dira orokorrean, eta ondo tratatzen diete zaharrei, behar dituzten gauzekin ahalik eta gehien laguntzen.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Ez nituzke gauza asko aldatuko, izan ere, antolamendua nahiko ondo dago egina. Aldatuko nukeen gauza bakarra batzuetan bertako langileek duten jarrera izango zen. Batzuetan ez dute ulertzen gu ez gaudela ohituta horrelako egoeratan egoten, eta ez dela oso atsegina batzuetan bi ordu bakarrik pasatzea hainbat aiton amonekin edo gaixoekin. Aproposena gutxiez zure gelakide batekin egotea izango litzatekeela usted ut, modu horretan irekiago egoteko.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Niretzat esperientzia positiboa izan da orokorrean, naiz eta batzuetan zaila iruditu aiton-amon batzuekin eegotea beraien egoerak tristura handia sentiarazten zidalako. Persona irekiagoa izaten lagundu dit zentzu batean eta asko ikasi dut beraiengatik. Hala ere, onartu behar dut batzuetan ez naizela ondo edo gustora sentitu zahar batzuek zuten jarreragatik. Batzuetan kosta egin zait, izan ere batzuk nahiko ezkorrak dira eta piska bat deprimitzen zuten. Bigarren solairuko gaixoekin ordea ez dut hori sentitu, beraiekin oso gustora egon naiz. Egia da esperientzia positiboa izan dela,baina ez dit ezer berezirik transmititu edota ez dut bertara berriro joateko irrikarik, beraz, ulertzen dut batzuk oso gustora egotea bertan, baina nik uste dut ez dela nire tokia.

    ANE ETXEBERRIA

    ResponderEliminar
  48. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da niretzat,Uzturren dauden pertsona guztiak nola bizi diren ikusi dugulako, eta eguneroko lanetan lagundu diegulako. Oso aukera ona izan da guretzat bai osasun mentalak dituzten pertsonak, bai aiton amonen bizitzak nolakoak diren ezagutzeko.

    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana da pertsona guzti horiek asko eskertu zigutela beraiekin denbora pixka bat pasatzea, laguntza txiki bat bakarrik eskaintzearekin nahikoa zen beraientzat alaitasunez eskerrak emateko. Baita ere asko gustatu zaidana izan da beraien bizitzatan jasandako esperientzia eta istorio asko kontatu zizkigutela eta beti irribarre batekin.

    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena bigarren pisuan zueden pertsonen egoera izan da, zer nolako arazoak dituzten eta nola bizi diren, lagun berriak egin dituztela bertan, oso harreman onak dituztela denen artean eta horrek asko laguntzen diela zentroan bizitzerako orduan. Harritu nauen beste gauza bat izan da, ekintza ugari egiten dituztela Uzturre zentrotik kanpo, adibidez pelikulak ikustera joan edo igerilekura… Eta nire ustez oso onuragarria izan daiteke.

    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Uzturre zentroko eralbiltzaileak gauza asko transmititu dizkidate, adibidez aiton amonek oso ondo egoten direla denak batera, nahiz eta batzuetan pentsatu hobeto egongo zirela beraien familiekin, eta esan daiteke arrazoia daukatela, askoz hobeto daudelako beraien familiekin, baina nire ustez Uzturre zentroak aukera paregabea eskaintzen die lagun berriak egiteko.

    Eta aldiz, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak transmititu didatena izan da lagun artean bizi direla eta oso gustura gainera. Ekintza eta lan asko egiten dituztela denak batera eta beraien artean asko laguntzen direla.

    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Lehen esan bezala Uzturre zentroak aukera paregabea eskaintzen die lagun berriak egiteko, eta beraien arteko harremanak hobetzeko. Baita ere egunero ariketak eta lanak egiten dituzte eta hori oso onuragarria da beraientzako. Gaixotasun mentalen kasuan gauza asko egiten dituzte adibidez zinemara joan… eta nire ustez hau ere oso onuragarria da, askoz hobeto daudelako kanpoko ekintzak egiten badituzte.

    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nukeen gauza bakarra izango litzateke bigarren solairukoei eskaintzen zaien bezala kanpoko ekintzak egitea, aiton amonek ere horrelako aukera ere izan beharko luketela, askotan ez dutelako nahi ematen zaizkien ariketak egin, eta horrela ekintza ezberdinak eginez askoz hobeto egongo zirelako.

    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Egun hauek aportatu didaten gauzetako bat izan da, orain badakitela nola sentitzen diren gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta baita ere lagun artean egoteak asko laguntzen duela. Aportatu didaten beste gauzetako bat izan da aiton amonek asko eskertzen dutela laguntzea eta beriekin hitz egitea, horrela bizi izandako esperientziak kontatzen dizkigutelako eta bitartean entretenitzen ari direlako hizketan.
    Lucia Fonseca

    ResponderEliminar
  49. 1-Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da orokorrean, gustura joaten nintzen ostegunetan eta han geudenean ere ondo pasatzen nuen aiton-amonekin edo gaixoekin hitz egiten. Gainera, hara joateak pertsona horien errealitatea zein den konturatzea eragin dit, eta uste dut hemendik aurrera nire inguruan dauden aiton-amonak beste era batera tratatuko ditudala.

    2- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentalak zituzten pertsonekin hitz egitea izan da, ikusten duzulako gaztetan hartutako ohitura batzuk zien kaltegarriak izan daitezkeen heldutasunera iristerakoan, tabakoa edo alkohola adibidez. Gainera, aste batean aurreko astean egondako solairu batera joatean bisita bat egitera eta hango aiton-amonek poztu egiten zirela ikustea ilusioa egin zidan, gure lana baloratzen zutela konturatu nintzelako.

    3-Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena zalantzarik gabe, hango jendea zenbat pozten zen gu ikustean izan da. Ostegunero guri itxaroten ari zirela ikusten zen. Horretaz aparte, pertsona bakoitzak atentzioa pertsonalizatua duela ikusteak ere harritu nau, ez nekielako horrela zenik. Bakoitzak duen arazoa hobetzeko, edo ez okertzeko ariketa edo ekintza batzuk egiten dituzte.

    4-Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Ona izan da gehienetan, beti bezala, badago baten bat gustura ez dagoena, baina pisu bakoitzean pertsona bat bakarrik izaten zen hori esaten zuena. Gainera, hango langileak oso jatorrak zirenez eta pozik joaten zirenez lan egitera, beraiei poz hori kontagiatzen zieten.

    5-Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera ona dela iruditzen zait, oso ondo tratatzen dituztelako, eta lehen esan bezela, bakoitzaren arazoa hobetzeko ariketa pertsonalak egiten dituztelako. Horretaz gain, kalera normaltasunez irten dezakete eta zentrotik kanpoko lagunekin edo familia kideekin geratu.

    6-Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Badakit garrantzitsua dela Uzturre zentroko solairu guztietan egotea eta han dauden pertsona guztiak ezagutzea, baina nire ustez hobea da bakoitzak nahi duen solairura joatea eta han pasatzea aste guztiak. Horrela, lehen astean solairu guztietatik bisita bat egin eta gero, astero gehien gustatzen zaizun solairua aukeratu eta han egingo zenuke lan.

    7-Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Lehen esan dudan bezala, konturatu naiz garrantzitsua dela aiton-amonei kaso gehiago egitea, batzuetan bakarrik sentitu daitezkelako. Horregatik, hemendik aurrera nire inguruan dauden aiton-amonak edo gaixoak beste era batera tratatzen saiatuko nahiz. Gainera, tabakoa eta alkohola txarrak direla ikusi dugunez eta gaixotasunak eragin ditzaketela, ohitura horiek ez hartzen saiatuko naiz.

    Maria Muñoa

    ResponderEliminar
  50. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Oso esperientzia ona eta baliogarria, horrelako proiektuekin konturatzen da bat pertsonak edo momentuak gehiago aprobetxatzen. Bertako pertsonak ikusita edota beraien egoerak ikusita laguntzeko edo zure denboraren zati bat eskeintzeko gogo asko ematen dizkizu.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidan gauzetariko bat atton- amonen edo osasun mentalak dituzten pertsonen positibotasuna edo duten alaitasuna izan da. Beti beraien gaztetako (edo ez ain gaztetako) esperientziak kontatzeko prest egon dira. Horretaz gain beraiek ere asko eskertu dute gure denboraren zati bat haiei eskeintzea.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Lehenik arritu nauen lehenengo gauzetariko bat izan da atton-amon batzuk kontatzen zidaten moduan, askok Uzturre zentroan egoteagatik pentsatzen dutela familiarrek alde batera uti dietela, eta nire ustetan ez da horrela gero familiar horiek bisitatzera joaten baitira. Horretaz gain eskulan asko egiten dituzte eta hori beraien sormena edota imaginazioa lantzeko oso aproposak iruditu zaizkit.( 2. solairuan ez nintzen egon)
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso esperientzia ona transmititu ditdate, alde batetik denbora asko pasatzen dute atton-amonekin, gauz asko erakusten dizkiete, lagun berriak egiten lagundu, hitz egitera bultzatu..gainera zerbait behar badute hor egoten dira beti.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Aukera ugari eskeinzen dizkie, lehen esan dudan modura eskulan ugari egiten dituzte sormena lantzeko, lagun berriak egiteko aukera paregabea da.. Gainera uste dut eskursioren bat ere antolatu zutela, meriendak ere egiten dituzte..

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Egia esan oso sentsazio onarekin geratu nahiz bertan egiten dituzten gauzekin. Agian aiton -amonentzat kanpoko ekintza gehiago antolatuko nituzte, batez ere, leku berriak ezagutzeko, paseatzeko..Horretaz gain egiten dutenarekin sentsazio onarekin geratu naiz.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Agian proiektu honek aportatu nauen gauz garrantzitsuenetariko bat izan da, nere denbora besteei eta batez ere behar dutenei gehiago eskeintzen, egia da guretzat agian denbora asko dena beraientzat ez dela ezer, hau da, beraiengatik izango balitz orduak eta orduak pasako lituzkete gurekin hitz egitene dota eskulanak egiten..eta hori da askotan guri, gazteei , gehien ematea kostatzen zaiguna, denbora. Horregatik hau guztia ikusita eta bertan igarotako egunen ondoren pentsatzen dut proiektu hau urte askotan zehar egiten jarraitu beharko lukeela.

    Elixabete Garmendia

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. # Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
      - Uzturrera joatearen esperientzia pertsonalki oso aberasgarria iruditu zait. Nahiz eta familiako kide bat egoitza batean eduki, ez du Uzturrerekin zer ikusirik. Horretaz gain, pertsona ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut eta hori beti da eskertzekoa, bizimodu ezberdin bat duten pertsonak beti dutelako gauzak eta egoerak bizitzeko ikuspuntu desberdina.

      # Zer da gehien gustatu zaizuna?
      - Mota desberdinetako jendea ezagutu ahal izatea, adinduetatik, gaixotasun mentalak duten pertsonak arte. Beraiekin hitz egin ahal izatea eta elkar pixkat gehiago ezagutzea, batez ere 2. solairuan dauden pertsonekin, horiekin izan delako harreman gehien matendu dudan pertsonak. Beste alde batekin eskertzekoa da nola, bertako jendearen poztasuna gu ikustean.
      # Zerk arritu zaitu gehien?
      - Alde batetik asko harritu zidana, azkeneko pixuki gaixoen egoera izan zen. Tristea da ikustea nola jendea zahartzen dijoan einean, beraien egoera okertzen dijoa, erabateko independentzia galdu arte. Beste alde batetik, bertako jendea, denak zentro berdinean egonda nola egon litezken kontrako ideiak beraien bizimoduarekiko. Batzuen ustez, oso gustora zeuden, bertan erabateko erosotasuna zuten bizimoduari dagokionez, besteak berriz, intimidade falta zutela zioten, eta azkenenan beraiek lantzen zituzten ekintzak oso errutinarioak ziren, eta aspertzerarte eraman diete.
      # Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
      - Egia esan, nik ez dut kontaktu handia eduki haiekin, baina gehiengoei ikusten zitzaien oso gustora zeudela bertan lanean, eta bertakoei "kariño" handiarekin tratatzen zieten. Batez ere 2. solairuan zeudenak ziren nik gehien ikusi nituenak, baina bai, nahiz eta batzuek nahiago luketen beraien etxeetan bizi, nik uste dut, bertako lankideak saiatzen direla, adinduak eta gaixoak ahalik eta erosoen sentitzen, etxean egongo balira bezala.

      # Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
      - Askotan pertsonak, urtean pasa ahala, bikotekideak hiltzen joaten zaie, eta euren seme-alabek beraien bizitza dute, eta nahiz eta ahaleginak egin atton-amonekin egoteko, askotan hauek bakarrik sentitzen dira. Horregatik Uzturre zentroak, eskaintzen dieten gauzetako bat da, bakardade sentimendu hori galtzeko aurkera. Nahiz eta askok pentsatu bertara eraman ezkero senideren bat, abandonatu egiten dela, ni ez nago batere ados, zeren horren laguntzarekin senideak ahal dutenean joatea daukate, eta senideak ez daudenean, beste pertsonekin harremana izateko aukera dute.
      # Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
      - Nere ustez hauetariko askok, "askatun" falta dute. Hau da, egunero jarraitu behar dute errutina bat, eta ekintza batzuk landu behar dituzte. Egia da, ekintza asko oso lagungarriak direla beraien garunerako baino kalera ateratzea eta zentruan ez dauden beste pertsonekin erlazionatzea ere oso garrantzitsua dela uste dut.
      # Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
      - Esperientzia honi esker ikasu dut, beste motako bizimoduaz jakiteaz gain, ezagutzea ere lortu dut. Nere ustez aukera hau eskaintzea oso garrantzitsua da, niri behintzat oso aberasgarria iruditu zait, asko ikasi dudalako.
      Hemendik aurrera, gustatuko litzaidake ezagutu ditudan pertsonak kalean ikusten baditut behintzat hauekin 5 minutu badira ere pixka bat hitz egitea.

      IDOIA TOLOSA

      Eliminar
  51. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzi oso ona izan da niretzat, Uzturren dauden pertsona guztiak nola bizi diren ikusi dugulako, eta eguneroko lanetan lagundu diegulako. Beraien egunereko bizitza ikusi ahal izan dugu.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Benetan gustatu zaidana zera da, nola beraien aurpegiak aldatzen ziren edozer gauzetaz hitz egiten genuen beraiekin. Benetan astean egiten duten gauza hoberena izango da beriaentzako eta hori oso ondo dago gure pertsonalitatea finkatzeko
    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena bigarren pisuan bizi diren pertsonen egoera izan da. Uzturrera hainbat arazo zituztelako joan ziren, eta bertan lagun berriak, ikasi, ondo pasa… dezakete. Hori oso ondo dago aurretik zituzten arazoei aurre egiteko
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentroko eralbiltzaileak gauza on asko irakatsi dizkigute.Eskulanak, ariketak... egiten dituzte beraien burmuina erabili ahal izateko, eta honek buru erabiltzea eskatzen die. Hala ere, Uzturre zentroak hainbat gauzetan aldatu beharko luke.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Lehen esan bezala Uzturre zentroak aukera paregabea eskaintzen die lagun berriak egiteko, eta beraien arteko harremanak hobetzeko. Hala ere, batzuetan ez gara gustora joaten egiten duen eguraldia edo ondoren azterketa bat badugu.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nukeen gauza bakarra izango litzateke bigarren solairukoei eskaintzen zaien bezala kanpoko ekintzak egitea, beste pisukoek ere horrelako aukera ere izan beharko luketela, askotan ez dutelako nahi ematen zaizkien ariketak egin, eta horrela ekintza ezberdinak eginez askoz hobeto egongo zirelako. Beste aldaketa bat nire ustez obligatorioa ez izatea izango zen. Teorian nahi duena joan daiteke baina gero praktikan, joan ez nahi duzula esaten baduzu obligatu egiten dizute
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Aportatu didaten zerbait zera da, badakitela nola sentitzen diren gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta baita ere lagun artean egoteak asko laguntzen dietela. Beste aportazio garrantzitsu bat zera da, nola aiton-amonek eskertzen zizuten laguntza eskaintzen bazenie.

    Hasier Etxabarri

    ResponderEliminar
  52. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Bizi izan dugun esperientzia oso ona izan da, baliogarria. Ezagutzen ez dugun jendearekin egon gara, bai adineko pertsonekin eta baita gaixotasun mentalak dituztenekin ere. Guretzat eta han daudenentzat ere esperientzia ona. Normalean beraien familiakoen edo lagunen bisitak bakarrik jasotzen dituzte beraz gu denok joateak bisitan beraientzat ona izan da. Beraientzat egunero egiten dituzten lanetatik ateratzeko modu on bat izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Aiton amonekin izandako tratua izan da gehien gustatu zaidana. Oso ondo pasatu dugu beraiekin hizketan eta oso gustora entzun ditugu haiek kontatzen zituzten istorioak.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien arritu didana gurekin izan duten tratu ona izan da, an zegoen jendeak ez zutela naiko jende gaztea beraiengana joatea eta ez zigutela kasorik egingo uste nuen baño guztiz kontrakoa izan da Gu ikusi eta oso pozik jartzen ziren.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Bertan dauden zaintzaile eta medikuek alduten geiena egiten dute bertakoek ondo sentiarazteko. Beti beraiekin egoteko prest daude eta laguntzeko. Oso lan ona egiten dute.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Dena oso ondo dagoela iruditzen zait eznuke ezer aldatuko. Bakarrik azken egunean eskursio bat egitea proposatuko nuke guztiok bertako aiton amonekin.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Nola bizi diren eta ezgenekizkien gauz asko ikasi diutugu, baita kontatu dizkiguten gauzekin bizitzari buruzko gauz asko. Espero dut emendik aurrera ere horrelako gauz gehiago egiteko aukera izango dudala.

    Iñigo Garaikoetxea




    ResponderEliminar
  53. • Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia oso interesgarria izan da niretzat, aurreiritzi asko baztertu ditut eta holako zentro bateko eguneroko bizitza ikusteko aukera izan dut. Esperientzia positiboa izan da eta eskolak aukera hau emango ez baliguke ez nuke inoiz horrelako zentro bat barrutik biziko.
    • Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana beraien eguneroko bizitza ikustea da. Beraiei gerturatzean segituan hasten zen elkarrizketa bat eta alaitasuna transmititzen dute. Baina bertan pasatako denbora laburrarekin, bi ordu astero, ez da nahikoa egunero bizitzen dutena ondoa preziatzeko.
    • Zerk arritu zaitu gehien?
    Arrigarriena bigarren solairuko gaixoek bizitzaz duten ikuspuntua iruditu zait. Gehienak arazo handiak izan dituzte beraien bizitzetan baina hala ere irrifarre egiten dute. Nik uste nuen guk alaituko geniela beraiei baina oker nengoen, beraiek alaitu naute. Gainera gu derrigortuta geuden Uzturrera jaistera baina beraiek gurekin egotera e zeta gustura egon dira gurekin. Horrekin esan nahi dudana da, asko arritu nauela pertsona irekiak direla ikustea.
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia oso ona transmititu didate, lehen esan bezala. Bizi pasarteak elkarbanatu ditugu, bromak, jokoak… eta guzti horrek beraien egoera hobeto ulertzen eta aurreiritziak kentzen lagundu didate.
    • Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera handia ematen die, bertan dauden pertsona gehienak ez dira beraien kabuz balio eta bai gaixoentzat eta baita familientzat ere laguntza handia ematen dute. Bertan ondo daudelako eta beraiek gustura sentitzen direlako. Gainera ekintza asko egiten dituzte.
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Gauza kondo antolatuta daudela uste dut, baina zenbait pertsona Uzterreko gaixoen zenmbait egoera gertutik bizitzen ar idira eta horiei aukeratzeko aukera emango nieke; edo eskolan geratzea edo erabakitako plantan geratzea.
    • Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Lehen esan bezala,gauza positibo asko eskaini dizkit esaperientzia onek. Aurreiritziaz kentzea, bertako bizitza ezagutzea, ondo pasatzea, bertakoei ulertzea… Gauza positibo asko aportatu arren, nire etxean horrelako egoera antzeko bat pasatzen ari gara eta niretzat gehiegi da. Baina ez dut deskartatzen egun batean horrelako leku batera joatea boluntarioki.

    IRATI ARBURUA

    ResponderEliminar
  54. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Oso esperientzia ona izan da. Izan ere, nahiz eta bakarrik 5 egun egon, aiton-amonen zein gaixotusan mentalekoen bizimodua eta esperientziak ezagutu zitut. Han ikasitako guztia, baliogarria iruditzen zait pertsonalki hazteko.


    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentalekoekin egondakoa izan da. Izan ere, beraien alaitasuna, positibotasuna... kontajiatzen zidaten eta oso ondo pasatu nuen beraiekin hizketan.


    Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien arritu ninduena, positiboki, izan zen gu hara jutean zer nolako jarrera zuten. Asko pozten ziren gu hara joaten ginenean eta arritu egin nintzen izan ere, joaten ginen lehenengo aldia zenez, lotsatuago egongo zirela espero nuen baina segituan hasi ginen edozer gauzari buruz hitz egiten.
    Horretaz gain, azken solairuak arritu ninduen zeren eta ez nekien hainbesteko lana esaktzen zuenik eta hain gogorra izan litekeenik.


    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Orokorrean ona izan da, nahiz eta batzuetan, gustura ez dagoen norbait topatu. Gustura ez daudenak esaten zuten, aspertu egiten zirela eta familiarekin egotea nahiago dutela. Azken finean, jarrera hori ularkorra da baina azkenean momentu honak pasatzen dituztela onartzen zuten. Horretaz gain, hango langileak oso jatorrak dira eta beti aiton-amonak eta gaixotasun mentalekoak alaitzen saiatzen dira.


    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturrek aukera zabala eskaintzen die. Langileek oso ondo zaintzen diete eta egonaldia paregabea izateko hainbat ekintza egiten dituzte, eskulanak, ariketak, irteerak... Gainera, jerde gehiago ezagutu dezaten aukera ona da.


    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nahiz eta oso egun onak pasa ditudan, gauza bat aldatzea ondo etorriko litzakeela iruditzen zait. Adibidez, aiton-amonekin egoterakoan, pertsona bakarra 3 edo 4ekin egotea ez zait oso ondo iruditzen izan ere, norbait inkomodoa sentitu daiteke, zer esan ez dakiela, beraz bakoitza aiton-amon bakarrarekin edo birekin egotea egokiagoa iruditzen zait.



    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Egun hauek asko aportatu didate errealitatea zein den ikusteko, eta horrela humanoago jokatzeko nire egunerokoan inguruko jendearekin. Nire denbora besteei eskeintzea da gehien gustatu zaida, eta nola nire laguntza baliogarria izan den beraientzat.
    Hemendik aurrera, gehiago laguntzea gustatuko litzaidake, oso esperientzia ederra iruditu zaidalako besteentzat ni baliogarria izatea.


    Myriam Lizarralde

    ResponderEliminar
  55. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Onuragarria. Izan ere, lehenengo aldia izan baita gaixo mentalekin eta adineko jendearekin tratatu dudala.Interesgarria iruditu zait mundu berri hau ezagutzea, eta nola oraindik bizitza on bat eta entretenigarri bat izan dezaketen.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitena beraiekin hitz egitea izan da. Gure bizitzak elkarbanatzea eta beraien gazte abenturak entzutea. Ilusio osoz kontatzen zituzten, eta oso guztora hitz egiten dute gazte jendearekin. Asko gustatu zaizkit ere beraiengatik jasotako aholku batzuk.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    5.pisua gogorra egin zait. Izan ere, bertako askok ez ziren gai bere kabuz mugitzeko eta asko inpresionatzen du. Bestetik altzeimerra duen jendea ere ikusi eta ezagutu dut. Gaixotasun hau oso gogorra egiten da ikustea.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso ondo tratatu digute. Adi egon dira momentu guztietan ekintzak ondo ateratzeko eta beti galdetu izan digute ea ondo gauden edo zerbait falta zaigun. Bestetik, asko saiatu dira ikasleak (gu) zentrokoekin erlazionatzea eta gure artean hitz egitea. Batzuei asko kostatu baitzaie irekitzea.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroak bizi kalitate hobea eskaintzen die nire ustez. Adin batera iristean sarritan bakardadean eror zaitezke. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait jendea etxean sartuta ez egotea eta jendearekin erlazionatzea eta ekintzak egitea.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Orokorrean oso ondo dago. Baina gure artean hitz egin dugunaren arabera batzuek agian nahiago zuten bigarren oisua, besteek bosgarrena... Hori dela eta agian ondo etorriko litza gure preferentziak galdetzea eta hurrengo astetan gustoko lekutan egotea. Beti ere pisu batean norbaitek nahi izango balu noski. Horrela nire usteez, gustorako joango ginake eta ilusio handiagoz biziko genuke. Baina ulertzen dut zaila dela bakoitzak nahi duen pisua lortzea.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    Ondo dago estilo desberdineko jendea edo mundua ezagutzea eta ez ahaztea hauek ere entretenitzeko eta ondo pasatzeko eskubidea dutela; gu bezala edo gehiago. Hemendik aurrea nire aiton-amonak edo inguruko helduak errespetuz tratatuko ditut eta beraiekin disfrutatzen saiatuko naiz. Gaixoei dagokionez argi daukat drogak eta tabakakoak sor ditzaketen menpekotasuna. Beraz, kontu haundiz ibiliko naiz holako kontuekin

    LEIRE ZUBELZU

    ResponderEliminar
  56. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    -Oso esperientzia ona eta polita izan da. Gauza asko ikasi ditut eta leku
    horretara jeisteak, asko pentsatzearaztea egin dit, zeren bertan konturatu naiz
    heldua egiten zarenean ze nolako arazoak eduki ditzazkezun eta drogen
    eraginengatik zer al zaizun gertatu. Nere ustez, uzteurrera jeisteak, oso
    baliogarria da, gauza askotaz jabetzen zarelako.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?

    -Alde batetik, gehien gustatu zaitena, aiton-amonei lanak egiten lagundu
    dietenean izan da, ba adibidez: matematikak, lengua... Eta bestetik, jende
    helduekin sortzen den harremana. Ni leku honetan gauza asko ikasi ditut eta bati
    baino gehiago estimu asko hartu diet.

    3.Zerk arritu zaitu gehien?

    -Egia esan, gehien harritu didana izan da, pertsona bat heldua egiten denean,
    nolakoa bihurtzen den, hau da, beti esan didate, pertson abat heldua egiten
    denean, ume bat bezala bihurtzen dala eta gauzak ahaztu egiten zaizkiela, eta
    bueno,azkenfinean hori denek dakigu, baina ez da berdina, zuk momentu hori
    bizitzea edo kanpotik ikustea. Honekin esan nahi dudana da, kanpotik ikustea
    oso erraza dela, baina gero hor egoteak eta hori bizitzeak, ba pentsaraztea
    egiten dizuela eta momentu horietan gauza askotaz konturatzen zarela eta
    jarrera horiek, asko arritu nautela.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    -Ba esperientzia oso polita eta ona eta leno esan dudan bezala, oso baliagarria
    dela bertan egotea eta hor egoteak, merezi duela.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    -Aukera onak ematen die. Badago jende asko dagoena ezin dutenak gauzak egin
    beraien kabuz eta leku horietara joaten direnean, ba laguntza asko daukate eta
    agian beraiek bakarrik ezin dituzten gauzak egin, ba zentru honetan, gauza
    horiek egitera laguntzen diete eta ez bakarrik beraiei; familia askori ere asko
    laguntzen die, bere familiako norbait hor egoteak, zeren eta lasaitasun hadia
    ematen die familia askori, jakiteak, bere aita, osaba... edo familiako norbait, leku
    seguru batean dagoela eta ondo zainduta daudela.

    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    -Ba egia esan ez dakit. Orain ez dakit zer aldatuko nukeen.

    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

    -Gauza onak aportatu dizkit eta uste dut, hemendik aurrera nere pentsatzeko
    modua asko aldatuko dela, leno esan dudanagatik. Ez dalako berdina, kanpoko
    pertsona bat esatea edo zuk hori guztia bizitzea.

    Edurne Beldarrain

    ResponderEliminar
  57. 1. Proiektu honetan parte hartzeko aukera atsegina izan da niretzat. Alde batetik Uzturre zentroaren eguneroko funtzionamendua ikusi dugulako, eta bestetik uzterreko zaharrekin eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin egon garelako. Haiei esker beraien egoera eta eguneroko bizitza hobetu ulertu dugu eta beraiekin momentu onak pasatzeko aukera eskaini digute; beraien gaztaroko esperientziak kontatuz adibidez.
    2. Gehien gustatu zaidana da beraiekin egoten ginenean nola pozten ziren gu han ikusteaz eta beraiekin egoteaz. Batzuk esaten ziguten goiza azkarrago pasatzen zitzaiela gu han egoteagatik eta entretenigarriagoa zela gu bezalako gaztetxoekin denbora tarte batez egotea.
    3. Gehien harritu nauena gehienbat azkeneko eguna izan zen, bosgarren pisura igo ginenean. Bertan gaixotasun mentalak zituzten gaixoak zeuden eta horietako asko lotuta egon behar ziren bestela ihes egiten saiatzen zirelako. Baina agian gehien harritu nauena beraiek guganako zuten jarrera izan da. Gaixotasun mentaleko pertsonak eta pertsona zaharrak, nahiz eta batzuetan umore txarrez egon beti gurekin egoteko prest zeuden eta beraien gaztetako esperientziak edo eguneroko ekintzei buruz guri kontatzeko gogotsu.
    4. Askok umore honez eramaten dute bertan egoteak. Niri adibidez bertan lan egitea gogorra egingo zitzaidala uste dut baina beraiek oso ondo pasatzen dute bertako gaixoekin txantxak eginez edo eguneroko gauzetan laguntzen. Beraien lana gustatzen zaie eta hori notatzen zitzaien zaharrekin egoten zirenean. Eta pertsona zaharrak eta gaixotasun mentaldun pertsonak oso gustura daude beraien zaintzaileekin.OK
    5. Uzturre zentroak bai zaharrentzat edo gaixotasun mentalak dituztenentzat oso aukera paregabeak eskaintzen dituen zentroa dela uste dut. Bertan ondo zainduta eta bakoitzaren gaixotasunez arduratzen dira. Egunero ekintza ezberdinak egiten dituzte denbora pasatzeko, eta jende berria ezagutzeko aukera dute. Gainera familien bisitak jasotzen dituzte eta beraiekin kafe bat hartzera joaten dira edo bueltatxo bat ematera.
    6. Egia esan proiektu honen inguruan ez nuke ezer aldatuko . agian aste gehiago joateko aukera horrela denbora gehiago dugu bertako solairuak hobeto ezagutzeko eta zaharrekin gehiago harremanetan jartzeko. Egun pare batzuk bakarrik gehitu beharko zirela uste dut.
    7. Oso esperientzi polita izan dela iruditu zait eta mundu guztiak noizbait probatu beharko lukeen zerbait. Honi esker pertsona bezala hazi garela uste dut, honi esker ez ditut pertsonak juzgatuko ezagutu gabe. Zeren Uzturren ikasi dudana da naiz eta gaixotasun mentalak edo zaharrak egon oraindik pertsona onak eta atseginak izaten jarraitzen dutela eta pertsona bat juzgatu baino lehen hobe da benetan pertsona hori ezagutzea.

    María López de Murillas

    ResponderEliminar
  58. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Pertsonalki ez zait erraza egin helduekin eta arzodunekin aritzea, baina aberasgarria dela uste dut. Etorkizunean gerta dakigukeen egoera baten aurrean, agian, egoeraren aurean jokatzeko esperientzi bat izan daiteke.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Centro de dia gustatu zain gehien, bertan dauden helduak beraien etxeetan daudenez, beraien jarrera eta bizitzarekiko ikuspegia desberdina da. Horregatik gurekin jokatzeko modua ere desberdina zen. Han egiten dituzten ekintzak beraien burua eta gorputzarentzako ere onak direla uste dut, eta gu bezalako gazteekin egotea ere positiboa izan daiteke beraientzat, helduak ez diren beste pertsonekin tratzeagatik.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Bertako lagileekin duten jarrera ona, beraien artean hitz egiteko era eta tratua. Helduak zaintzeaz gain, helduen lagunak ere baziren eta pertsona gazteekin tratu ona edukitzeak alaitu egiten ditu. Beraien arteko tratua ere ona iruditu zait, nahiz eta lehenagotik elkar ez ezagutu lagun eta kide onak zirela iruditu zait, nahiz eta batzuetan liskarrak eduki.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Gu joaten ginenean, alaitu egiten ziren eta gu joatearen zain zeuden batzuetan. Batzuek gustora zeudela bertan esaten zuten, gehienak, baina beste gutxiengo txiki bat handik joateko gogoarekin zegoen, beraz orokorrean esperientzia ona.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Ia-ia bizitza normala egiteko aukera daukate bertan betiere beraien autonomia mailak mugatzen du hori. Gainera familiak ere bisita egitera joan daitezke. Prestatutako ekintzak positiboak dira eta antolatutako plan modua oso egokia da beraien egoerarako. Gainera heldu bakoitzak bere tratu pertsonala dauka bere beharren arabera.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Nahi ez duenak ez joateko aukera izatea. Btazuentzat esperientzia gogorra izan baita beraien senideren baten egoera gogoratu dutelako. Beraz hurrengo urtera begira, ekintza boluntario bezala planteatuko nuke.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?
    Nahiz eta gogorra egin, veste errealitate bat ezagutu dut, eta agian bizitza ikusteko ikuspegia ere aldatu zait zertxobait. Baita zorte ona dugula komturatu naiz, etxean helduak zainduko dituen inor ez izan arren, badakigu ondo zainduko dituzten lekuak daudela eta beraien bizitza hobetu dezakegula.
    ARAS KARAKUS

    ResponderEliminar
  59. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Bizitzan zehar baliagarria egingo zaidan esperientzia dirudit, bertako egunerokoa ezagutu eta bertan parte hartzea aberasgarria izango da etorkizunerako.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zahartzaroan gaudenen hor ateak irekita daudela ikustea eta aukera ona dela ohartzea. Zahartzaroaz gain, arazo mentalak dauzkaten pertsonek ere lekua dute Uzturren.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Ez dela monotonia huts batean erortzea bertan sartuz gero, hau da, lehen uste nuen behin horra sartuta egunerokotasuna berdina izango zela baina ikusi dut hainbat ekintza egiten direla, horrela, monotonia alde batera utzita.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Denetik dago bertan baina ikus daiteke ez daudela ez triste ezta egoera txarretan ere. Elkarren artean ondo moldatzen dira eta zoriontsu direla argi ikusten da.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Egunerokotasunea hainbat gauza ez berdin egiteko. Etxean egin ez ditzaketen gauzak egiteko aukera ematen diete eta horiek eskertzen dutela argi dago.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Nahiz eta gustura egon, bost egun jutea asko iruditzen zait. Azken eguna izan zen baliotsuena denentzat, kurtso oso elkartu eta hara jun. Behin edo bitan joanez gero talde txikitan hobeto.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik
    aurrera zer?
    Zahartzaroan eta arazo psikologikoekin duten pertsonekin tratua edukitzeak nure etorkizuna beste era batera ikustean laguntzen dit. Zaharrekin zein konportamentu eduki, hauek zoriontsu eta alaiago izateko. Azken batean edonorri etxeangerta dakioken egoera baita.
    Andoni Arregi

    ResponderEliminar
  60. Proiektu honetan parte hartzea benetan aberasgarria izan da, beren kabuz gauzak egin ezin dituzten pertsonak ondo bizi daitezkeela ikusi eta ikasi dudalako eta fisikoki nahiz mentalki arazoak eduki ditzaketen helduen situazio desberdinak ikusi ahal izan ditudalako.
    Gehien gustatu zaidana, aiton-amonekin hitz egitea izan da, beren bizitzako esperientziak entzutea alegia. Gaixotasun mentalak zituzten pertsonekin hitz egiten ere oso gustora sentitu naiz, nahiz eta biziztza gogorra izan duten beraiekin egoten eta konpainia egiten lagundu egin diedala sumatu baitut.
    Gehien harritu nauena berriz, burutik sano dauden pertsona batzuk zaharretxean egotea izan da. Bestalde, amnesiak guztiz gaixo utzi dituen gaixoek ere guztiz harritu naute, bostgarren pisuan daudenak, hain zuzen ere.
    Uzturre zentruko erabiltzaileek, esperientzia erabilgarri eta berria transmititu didate, aiton-amonak nola tratatu eta beren lana nolakoa izango litzatekeen adieraziz. Gainera, honek etorkizunean zertan lan egin daitekeen ikusten ere lagun diezadake.
    Honez gain, Uzturre zentroak bertako pertsonek orain duten bizitza ezagutzeko eta zaharretxe baten funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen du, baita bertako langileen lana ezagutzeko. Izan ere, egiten dituzten tailerrak ezagutu ahal izan ditugu eta psikologo, auxiliar, labanderia... langileen lana ezagutu ahal izan dugu.
    Proiektu hau luzeagoa izatea aldatuko nuke, nahiz eta egun bakoitzean pertsona desberdinekin egoteko aukera izan, motza geratzen delako eta benetan gehiago lagundu ahalko genukeelako. Egia da, beste edozein egunetan joateko aukera ematen digutela, baina ez ginateke bakarrik joatera ausartuko eta gutxiago denbora gutxian ezagutu ditugun aiton-amonekin egotera. Gainera agian, ez dira zutaz gogoratuko.
    Amaitzeko, Uzturre zentroak beraz, zaharretxeetako lana ulertzeko eta aiton-amona eta gaixo mentalen egoera ulertzeko esperientzia eduki ahal izatea aportatu dit. Hemendik aurrera, besteen errealitatean gehiago fijatuko naiz eta pertsona hauekin tratu berezia edukitzen saiatuko naiz, konbertsazioa emanez eta diotena entzunez.
    Leire Alargunsoro Maiztegi

    ResponderEliminar