2013/04/25

Azken bi txandak Uzturre zentroan

Aurtengoak eman du berea. Kurtsoa amaitzear dago eta bigarren urtez, Uzturreko batxiler 2ko esperientzia amaitu da. Fruitu asko eman dituela eta emango dituela zihur gaude. Hona hemen, bertan pasa duzuen esperientziaren ebaluaketa galderak. Animo eta ea zuen bihotzean txertatu den esperientzia aurrera jarraitzen duen. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

20 comentarios:

  1. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia berria izateaz gain, ikasteko eta pertsona bezala hazteko balio izan duen esperientzia dela esango nuke. Bizimodu desberdin batzuk ezagutzeko baliagarria izan zait.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Pertsona desberdinak ezagutzea gustatu zait, askok bizitzari aurre egiteko egiten dituzten esfortzu eta indarrak kontuan hartzea eta eredutzat hartzea.

    3.Zerk arritu zaitu gehien?
    Erraztasun handiz ireki dira eta edozer gauza kontatzeko konfiantza dute eta gainera, asko baloratzen dute gure aldetik egiten dugun esfortzu txikia.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    esperientzia paregabea; bizitza gogoz hartzea bultzatzen dizute eta momentu bakoitza aprobetxatzea oso garrantzitsua dela ikasi dut.

    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Zentroak laguntza asko eskeini dezake, argi eta garbi ikusten da gehienak gustura daudela han, eta erraztasun handiak ematen dizkie.

    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    ez nuke ezer ez aldatuko, oso proiektu interesantea eta erakargarria iruditzen zait, denboraz laburra izatea da kontran duen gauza bakarra baina kurtxoa motxa dela ere kontuan hartu behar da.

    7.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Lehen esan bezala, asko ikasi dut eta batzuk bizitzeko duten indarra eredugarri izan nahiko nuke. Gure partetik gure denboraren bi ordu eman ditugu soilik, baina, askoz gehiago jaso dugu truke.

    8.Eta hemendik aurrera zer?
    ahal dudan neurrian, horrelako esperientzietara irekitzen saiatuko naiz.

    ResponderEliminar
  2. 1- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Esperientzia berri bat izan da, agureekiko dugun urruntasuna apurtu duena, eta haiengana gerturatzeko beldur, desinteres edota ezagutza faltarekin amitu duena.
    2- Zer da gehien gustatu zaizuna? Gehien gustatu zaidana, ez dela ekintza aspergarri bat ohartzea izan da. Hasiera batean aspertu egingo nintzela uste nuen baina lehen egunean konturatu nintzen uste nuena baino dibertigarriagoa izango zela.
    3- Zerk harritu zaitu gehien? Egunerokotasunean egin behar dituzten ekintzak burua lantzeko. Ez nuen uste bertako langileek hainbeste insistuko zietenik bertakoei ariketak eta abar egiten; hau da, derrigortu. Baina ondo iruditzen zait.
    4- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek? Oso ona orokorrean. Batzuk ez zuten bertan egon nahi, baina ez Uzturren eta ez beste zentro baten ere. Gehiengoa gustura zegoen eta beraiek ziren lehenengoak dudarik gabe esaten.
    5- Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak? Bertan bizitzeko aukera, beraien egoera antzekoetan dauden pertsonekin, oso garrantzitsua beraien bizitza sozialerako.
    6- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Gutako bakoitzak badaki zer egin behar duen eta gaizki iruditu zait zentroko pertsonarenbatek guri agindu eta non eseri esatea adibidez. 18 urte ditugu eta badakigu zertara goazen, gehienak oso jatorrak ziren arren momentu batzuetan derrigortua sentitu nintzen.
    7- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak? Agureekiko eta gaixoekiko distantziarekin apurtzea eta jakinduria. Aiton amonekin eta gaixoekin nola tratatu ikasi dugu geure kabuz eta modu praktiko batean, esperientzia pixka bat lortu dugu.
    8- Eta hemendik aurrera zer? Agure eta gaixoekiko urruntasuna apurtua dugu eta gehiago erlazionatuko gara. Gainera gaixoetako asko paseoan ikusten ditut kalean eta beti egiten gara kaso elkar, polita da.

    MAIALEN ZUBILLAGA

    ResponderEliminar
  3. Proiektu honetan parte artzea izugarrizko esperientzia ona eta polita izan da niretzat.ikasteko aukera ezinobea, eskolarekin joango ez bagina nire kabuz ez dut uste Uzturrea joatea okurrituko zitzaidanik eta ez naiz damutzen joan izanaz. Bertan bizi direnen pertsonetaz asko ikasi dugu. Asko gustatu zait txakurrekin egin genuen dinamika eta nola residenteak gurekin iriki egiten diren eta beraien anekdotak eta historioak kontatzen dizkiguten.
    asko arritu nau nola pertsona bat zurekin normal dagoen hitzeiten eta gero bapatena eskizofrenia duela esateak. Leno agian eskizofreniko baten gana ez dakit gerturatuko nitzan beldurra emango zidalako baina erakutsi eta demostratu digute pertsona guztiz normalak direla eta edozenei gertatu dakiokeela.
    Uzturreko erabiltzaileek oso sentsazio onak transmititu dizkidate. oso pozik jartzen ziren beraiekin egotera joaten ginenean eta gurekin itzeiten hasten ziren inongo arazorik gabe eta ilusioz beteta.
    Uzturre zentroari esker beraien gaitasunak lantzen dituzte eta memoria eta beste hainbat gauza lantzeko jokuak eta dinamikak egiten dituzte. gainera edozein momentutan zeozer behar badute laguntza eskura daukate.
    nire ustez egun gehiagotan jeitsi beharko ginateke ni adibidez ez naiz pisu guztietatik pasa eta beraiekin nengoenean motza egiten zitzaidan.
    uzturre zentruan pasa ditugun egun hauek gaixotasun mentalei buruz geneuzkan tabu batzuk kentzeko balio izan digute. gainera edadeko pertsonei gerturatzeko ere balio izan digu. esperientzia oni esker gure burua gehiago irekitzen da eta asko ikasi dugu.
    hemendik aurrera, pertsona batek gaixotasun metal bat duela esaten badizu hobeto ulertuko diogu eta ez diobu beldurra edukiko. gsinera egunen batean agian uzturretik pasako gara bixita bat egitera.
    Iara Duran Goikoetxea

    ResponderEliminar
  4. Oso esperientzia aberasgarria izan da Uzturre zentrora joatea, hau da aiton amonenekin, gaixotasun mentalak zituztenekin eta muxukan elkartearekin klase orduak pasatzea. Zentroko pertsonen bizitza ezagutzea eta hauekin denbora pasatzea oso modu egokia iruditzen zait gure bizitzako ikuspegia zabaltzeko eta denbora gehiago joan beharko ginela uste dut bertara joatea klasean egotea baino askoz gehiago aportatzen digulako. Historiako garai ezberdinak eta jendea nola bizi zen ezagutzeaz gain, arazoak dituztenen edo pertsona helduen bizitza nolakoa den ezagutzeko aukera paregabea da.

    Gehien gustatu zaidana aiton-amonen hitz egiteko askatasuna eta beldur eza izan da beraien bizitza eta esperientziak gurekin konpartitzen zituztelako eta ez ziren lotsatzen egindako gauzetaz. Muxukaneko txakurrekin pasatako denbora ere asko gustatu zait gauza harrigarriak egiten zituztelako.

    Gehien harritutakoa gaixotasun mentalak dituzten pertsonen normaltasuna izan da; egia da baten bat espero nuen bezalakoa izan dela gaixotasuna oso aurreratua zuelako, baina orokorrean gu bezalako pertsonak dira elkarrizketa normal bat mantentzeko gai direnak.

    Uzturre zentroan bizi ziren pertsonak nahiko pozik zeudela ematen zuen ez delako kartzela bat konpartitzeko etxe bat baizik. Zaintzaileak beraietaz asko arduratzen ziren eta garbitu eta zaintzeaz gain, beraien bizitzetaz ere interesatzen ziren horrela beraien etxeetaz gutxiago oroitzen direlako. Zentroa oso garbi zegoen eta horrek bizimodua errazten die gustuago egoteko. Beraien egoeratan dauden pertsonekin bizitzeak eta tailerrak egiteak lagundu egiten die horrela ez direlako egun osoa ezer egin gabe pasatzen eta beste pertsonekin hitz egiteko aukera dute. Erreabilitazio saioek ere asko laguntzen die ariketa dinamikoak egiten kalera atera ezin dutenei.

    Aldatuko nukeen gauza bakarra gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin denbora gehiago pasatzea izango zen hauen esperientziak ezagutzea oso garrantzitsua iruditzen zaidalako drogak edo beste hainbat faktorek ekarri ditzaketen ondorioak ezagutzeko.

    Hemendik aurrera zentro batean dagoen pertsona bati bisita egitea gutxiago kostatuko zait esperientzia gustatu zaidalako eta ilusio handia egiten diela ikusi dudalako.

    LEIRE GUERRICO

    ResponderEliminar
  5. 1.Nire ustez esperientzia berria izan da nire ingurukoen bezalakoa. Niri asko gustatu zait eginkizun hau, datozen urteetan egitea ondo egongo litzake. Pertsona guztietatik ikasi dezakegu edozer gauza.
    2.Gehien gustatu zaidana bertakoekin hitz egiterakoan izan da nahi eta ondo ez egon pertsona oso adeitsuak dira.
    3.Arritu nauenak dauden gaixotasun kasuak, mota askotakoak eta gradu desberdinetakoak daude.
    4.Bertakoek oso jator jokatu dute gurekin, dena ondo antolatua zuten eta sekulako lana egiten dute pertsona hauekin tratatzean.
    5.Egia esan ia bizitza normal bat eskaintzen diete. Bizi berdina egin dezakete, baino esan daiteke askatasun gutxigoa dutela, zaintzapean egon behar dutelako.
    6.Ez nuke ezer aldatuko bakarrik beste egun batean jutea hobeto izango litzateke baino klase orduek hori eragotzi egiten dute. Poztu egiten dituzte beraiekin egondako momentuak, beraiei entzuten dakizkiten pertsonak, alegia gu. XD
    7. Pertsona helduak edota gaixoak duten bizitza ezagutzea, pertson desberdinak ezagutzea, beraiekin hitz egitea, beraiei entzutea,... eta bertatik irtetean egia esan hobeto sentitzen nintzen.
    8.Bisitak egin ditzazket baina noiz ez dakit. Familiko bat ere ba dut bertan horrek bultzatuko ninduke alde batetik bertakoei bisita egitera.
    Imanol

    ResponderEliminar
  6. Nire uste, proiektu honetan parte hartzeak izugarrizko motibazioa piztu dit zaharrekin egoteko. Nik uste nuen, lan hau egiteak nahiko aspergarria izango litzatekeela baina konturatu naiz, mundo hau, beste mundo bat dela eta beraiei zoriontsu egiteko bi ordu astean egon behar badira, ba ez da kostatzen hain beste ordu horiek betetzea. Berez, nire esperientzia oso ona izan da eta gauza asko ikasi ditut, adibidez: bakoitzaren bizitzaz kotilleatu dut, historiaren gauzak ere ikasi ditut, beraiekin jolastea, berba egitea eta gauza gehiago ere egin ditut. Gehien arritu nauena beraiek gurekin izan duten tratua izan da. Uste nuen, beraiek askoz bordegoak (nolabait esanda) egongo zirela. Uzturreko erabiltzaile batzuk bordeegiak dira baina betse batzuk aldiz, oso jatorrak dira aiton-amonetaz asko preokupatzen direlako eta beraiekin denbora pasatzen dutelako.
    Proeiktu hau oso atsegingarria eta ez nuke ezer aldatuko. Ohar bate san nahiko nuke proiektu honi buruz: jendeari motibazio gehiago emateko eta Uzturrera joateko b este ekintza batzuk burutuko nituzke. Uzturre zentroan egoteak persona hobe bat egin nau eta beraiekin elkartzea eta beraiekin egotea atsegina egin zait. Pentsatzen nuen, proeiktu hau okerragoa izango zela eta ez nintzela gustura egongo baina beste idei batekin etorri naiz beraiekin egon ondoren.
    Hemendik aurrera, gustatuko litzaidake beraiekin ekintza batzuetan parte hartzea eta ahal dudanean bixita bat egingo dut. Beraz, mila esker uzturreko egonaldi honengatik.

    NOEMI ALONSO

    ResponderEliminar
  7. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia polita izan dela uste dut. Astean behin 2 ordutan uzturrera joan garenetan oso ondo pasa dut; bestalde bertako jendeak ere oso ondo parte hartu du eta denon artean talde polita osatu dugu.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana Uzturre zentroko langileak gaixoekin duten harreman ona izan da.
    Gaixoei ez zaie ezer ere ez falta, oso ondo daude atendituta eta egunero gauza berri bat irakasten saiatzen dira.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena izan da zentroan dauden pertsonak beren gaixotasuna normal normaltzat hartzen dutela.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Bertako erabiltzaileek esperientzia ona transmititu dute. Beti norbait geneukan konpainia egiten eta hitz egiten. Errespetuz jokatu dute gu guztiokin eta hori eskertzekoa da.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak ematen dien aukera bere gaixotasuna sendatzeaz gain nire ustez da sozialki hobeto sentitzea eta bakarrik ez egotea da.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nukeen gauza bakarra denbora da. Oso motza geratzen da eurekin pasatzeko denbora.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Nire ustez proiektu hau aportatu dit denak berdinak gerala, norbait gaixotasun bat badauka ez da alde batera utzi behar horrengatik, lagundu egin behar zaio.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Noizbehinka joaten saiatuko naiz, bertako gaixoak laguntzeko eta eurekin denbora pasatzeko asmoz.

    Xabi Ruiz

    ResponderEliminar
  8. Nire kasuan, asko gustatu zaidan proiektu berria ezan da. Asko ikasi dut esperientzia onekin. Proiektu honetatik gehien gustatu eta gehien baloratu dudana izan da, eskaini diguten arreta eta eskertzeko modua. Izan ere, guri asko kosta ez zaigun ekintza batengatik eskertu diguten guztiak asko hunkitu ziten. Gehien harritu didana izan da, nola gu iritsi bezain pronto beraiek zain zeuden gurekin egoteko gogo izugarriarekin. Oso ondo tratatu digute Uzturren, eta hori eskertzekoa da. Uzturrek, mota askotako pertsonei ematen dio denbora on bat pasatzeko aukera. Bai bertan dauden atxon-amonei eta beraiekin egon nahi dutenei. Ez nuke ezer aldatuko proiektu honetaz ondo dagoela iruditzen zait, ez da denbora asko egoten garena baino asko aportatzen dizu. Orain, ez dut denbora horrelako proiektu batean parte hartzeko baina ez dut aurreragoko proiektu gisa baztertzen.

    olatz lopez

    ResponderEliminar
  9. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Aukera berri bat izan da, eta esperientzia moduan asko gustatu zait.
    Beste ikuspuntu batetik ikusteko eta bertako jendearengana hurbiltzeko aukera eman digu, asko gustatu zait.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zer nolako gertutasuna eman digute gehiengoak, ez gaituzte ezertaz ezagutzen eta askok beraien historiak kontatzen zizkiguten beraien bilobak izango bagina bezala.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Gu inondik ezagutu gabe eskeini ziguten gertutasuna.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroa'
    Gaixotasun eta edade antzekoak dituzten pertsonak beraien artean erlazioanetzo aukera.Gainera ekintza desberdinak egiten dituzte beraien egunerokoan ahalik eta hobetoen pasa dezaten.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko proiektu honi buruz, baina nahiko motxa egin zait.

    7- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?
    Pertsonei laguntzea nola hezi dezakeen pertsonak. Pertsona baten ondoan jarri, bere historiak entzun eta pozik egin duzu pertsona hori. Zoriontsu egitea eta laguntzea oso erraza da eta ez du ezer kostatzen.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Asko gustatu zaidanez ekintza hau, ez dut baztertzen horrelako proiektu batean parte hartzea.

    Alba Arreseigor

    ResponderEliminar
  10. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

  11. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    esperientzia berria izan da denontzat, batez ere horrelako lekuetan ez garenantzat egon.
    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    gehien gustatu zaidan gauza da batzuen animo positiboa nahiz eta arazoak eduki.Bizitzari aurre egiteko indarra oso handia daukate.
    3.Zerk arritu zaitu gehien?
    amona aitona batzuk gu bezelakoak zirela gazteetan, nik uste nuen oso desberdinak zirela; eta ez zituztela gure bizimodua eta pentsamenduak.
    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    esperientzia positiboa trasmititu egin diate. gehienak bizitzari baietz esaten diote.
    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    egunean zehar entrentenitzeko aukera, lagunak egiteko aukera, jende berria ezagutzeko.
    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    joaten garen egunetan deskanso bat edukitzea tartean.
    7.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    8.Eta hemendik aurrera zer?
    espero dut oso ondo ditzaiela dena eta aukera sortzen bada ikusiko ditugu kalean edo uzturren.

    JORGE RODRIGUEZ

    ResponderEliminar
  12. Nire ustetan, esperientzia izugarria iruditu zait hemen lagundu ahal izatea. Uzturreko jendearekin lanean eta laguntzen egon ahal izateak aukera berriak ireki dizkigu eta oso esperientzia ona iruditu zait. Gehien harritu nauena, Uzturreko jendeak eskaini digun denbora eta arreta izan da, asko eskertzekoa da hau.
    Uzturre zentruko erabiltzaileek esperientzia oso ona eman digute, eta asko ikasteko aukera izan dugu. Bai boluntaritzaren, bai lan munduaren inguruan asko ikasi dugu. Uzturre zentroak emandako aukerari esker, asko ikasteko aukera izan dugu boluntaritzaren inguruan, eta bertakoekin egoten, laguntzen eta elkarlanean egoten ikasi dugula uste dut. Besteei laguntzen ikasi dugu eta Uzturreko jendearekin lanean egoteko aukera izan dugu, beraiek guri beraien esperientzia kontatzeko eta erakusteko.
    Aldatuko nukeen gauzetako bat, denbora libretako ariketak eta denborapasak ezberdinagoak izatea, elkarrekintza gehiago inplikatzen duten zerbait egitea izango litzateke. Esperientzia berri honek, boluntariotzarako lana egiteko nahia piztu dit eta behar gehiago dutenei lagundu nahi izatea aportatu dit. Eta etorkizunean, ez nuke baztertuko boluntaritza lana egiteko ideia. Denborak ikusiko du, baino asko gustatuko litzaidake horrelako zerbaitetan parte hartzea.

    NAGORE AZKUE

    ResponderEliminar
  13. 1. Niretzat Uzturre zentrura joan izateak eta bertako jendearekin bizitzako gauza txikiak partekatzeak asko erakutsi izan dit bizitzarako. Bertako jendeak bizitza gaur eta orain bizi behar dela ikusarazi dit. Izan ere, zentruan dauden askok, bizitza bukatzear dutenez, gauzak ez direla desaprobetxatu behar erakutxi dit. Asko gustatu zait bertan egotea, eta batez ere, haiekin denbora pasa izana.
    2. Pertsona bakoitzak bizitza aurrera ateratzeko izan dituen istorioak gustatu zaizkit gehien. Edozein pertsonarekin partekatu ahal izan ditugun gauza txikiena ere gustatu zait. Bai bigarren solairuan daudenak, eta baita besteetan daudenek ere, gauzak beste modu batera bizitzen dituztenez, daukazuna baloratzen laguntzen dizu.
    3. Gure aldetik egin duguna asko baloratu dute. Horrek asko arritu nau. Izan ere, guretzat inongo esfortzurik suposatu ez duenak, haientzat “izugarrizkoa” da. Horrek behin eta berriz bertara joatea bultzatzen zaitu; egindako lanak hainbeste pertsonei irrifarra atera izanak asko merezi izan duelako.
    4. Oso esperientzia ona; besteontzat bizitzea aberasgarria dela erakutsi digute, eta ez diruaren zentzuan. Lehen aipatu dudan bezala, bizitza momentuan bizi behar dela erakutsi digute.
    5. Dudarik gabe, zentruak laguntza asko eskeini dezake. Nabaria da hango denak oso gustura zeudela, eta inorrek ez zuela inorekin tratu zatarrik. Denak errespetuz tratatuak dira, eta hori nahiz eta horrela behar izan, askotan ez da baloratzen. Hango pertsonei erraztasun handiak ematen dizkie zentruak.
    6. Egia esan, ez nuke ezertxoere ez aldatuko. Oso proiektu interesgarria iruditu zait, eta horrelako zentruetara joan izateak pertsona bezala heldu egiten dizun moduan, asko irakasten dizu. Beraz, jendea bertara joatea animatuko nuke; proiektu polita askoa delako.
    7. Zer aportatu? Ba lehen aipatu bezala, heldutasuna eta elkartasuna. Arazoak dituzten pertsonak gu bezain normalak direla erakutsi dit zentruak; lehenagotik neukan ideiaren kontrakoa alegia. Pertsona zaharrekin egoteak ere zure etxeko zaharrenekin beste tratu bat izaten erakusten dizu. Bizitzan ez direla betirako egongo ikusarazten dizu, eta ondorioz, zaintzeko behar hori pizten dizu zure barruan.
    8. Ahala dudan neurrian, horrelako esperientzietara irekitzen saiatuko naiz. Oso gustura egon naizenez, ez litzaidake batere inportako laguntza

    LARRAITZ

    ResponderEliminar
  14. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzak esperientzia berria izan da. Lehenago ez nuelako aiton-amon eta gaixoekin lanik egin. Esperientzia polita ere izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, beraiek gu ezagutu gabe zuten gurekiko zuten konfiantza izan da. Eta, horrekin batera, guk egindako lana baloratzen jakiten zekitela.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien arritu zaidana beraiek guganako zuten kondiantza zen. Eta, guk egiten genuena, positiboki baloratzen zekitela.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentruko erabiltzaileek esperientzia ona transmititu didate, eta ikasteko aukeraeman didate.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Eguneroko bizitza "normal" bat emateko aukera ematen die, eta horrekin batera, beraien antzeko dauden beste pertsonekin egoteko aukera.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Proiektu honen inguruan ez nuke ezer aldatuko. Oso ideia ona iruditzen zait eskolak priektu hau eskeintzea, eta aukera hau aprobetsatu behar dela iruditzen zait.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Uzturre zentruak boluntariotza gehiago lantzea aportatu dit.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Hemendik aurrera boluntariotza gehiago lantzen saiatuko naiz, ahal dudan neurrian.

    Ana Malkorra

    ResponderEliminar
  15. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Proiektu hau berria izan da niretzat. Inoiz lehenago ez nuen parte hartu aitona-amonekin edo pertsona mentalekin eta niretzat izugarrizko esperientzia izan da, asko ikasi dudana eta gauzak beste begi batez ikusten lagundu didana. Beti gazteak agureengandik oso urruti daudela esaten da eta proiektu honek hori horrela ez izaten lagundu digu.

    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Ekintza oso dinamikoa izan dela iruditu zait eta hori asko gustatu zait. Ostegun bakoitzean pisu ezberdin batera joaten ginen, eta horrela pertsona ezberdinak ezagutu genituen eta beraien bizi esperientziak asko gustatu zitzaizkidan.

    3.- Zerk harritu zaitu gehien?

    Gehien harritu nauena zera izan da, hasiera batean pentsatzen nuela ez nintzela gustura joango eta aspertu egingo nintzela baina ez zen horrela izan. Ez nuen pentsatzen horren gustura ibiliko nintzenik. Gainera, bertako agureak asko ireki ziren eta ez zuten arazorik izan gurekin hitz egiteko.

    4.- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?

    Esperientzia paregabea, non asko ikasi duten. Oso gustura egoten ziren Uzturren eta guri ere horrela transmititzen ziguten. Bizitza izugarria dela eta hori probestu behar dela ere transmititzen ziguten, gu oraindik gazteak garelako eta asko geratzen zaigulako bizitzeko.

    5.- Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Beraiek bezalako beste pertsonekin egoteko aukera ematen die eta hori oso garrantzitsua da, beraien esperientzia ondokoarekin konpartitu dezaketelako. Horrez gain, bakarkako atentzioa ere eskaintzen die non edozein motako laguntzak dituzten.

    6.- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Gauza pare bat aldatuko nituzke. Badago jendea ez dena gustura joaten Uzturre zentrora, beraz, ez badu joan nahi, bi saio bakarrik joan dadin eta gero askatasuna utzi beharko litzaioke nahi dena egiteko: eskolan geratzeko edo Uzturrera bueltatzeko, ez bada gustura joaten askotan hobea izaten delako ez joatea eta listo. Horrez gain, guk, ikasleok, badakigu zentro hartara zertara joaten garen, eta agureekin hitz egin behar dugula eta abar eta horregatik, ez zait guztiz egokia iruditzen hango enkargatua denbora guztian guri aginduak ematen egotea.
    Bestela, ez nuke ezer ere ez aldatuko, proiektua oso aberasgarria baita.

    7.- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?

    Lehen esan bezala, proiektu honek asko lagundu dit eta gauza asko ikasi ditut honi esker. Agure askok eta gaixoek duten bizi indar hori transmititu didate eta beraien esperientzia askotatik ere zertxobait ikasi dut.

    8.- Eta hemendik aurrera zer?

    Gehiago ezagutu dudanez gaixoen eta agureen mundua, esperientzia horietara gehiago animatuko naiz. Gainera, proiektu hau lehen esperientzia moduan oso erabilgarria izango zait eta horrela badakit, horrelako proiektu gehiagotara animatzen saiatuko naizela boluntario bezala.

    IRENE ARRILLAGA OLANO

    ResponderEliminar
  16. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia berria eta ona izan da nire ustez, lehenengo aldia izan delako aiton-amonekin eta gaixoekin lan egiten dudala, eta ikasi egin dudalako nola egin behar den lana Uzturre bezalako zentru batean.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana izan da gaixo eta aiton-amon askok duten indarra nahiz eta ez egon egoera onenetan. Gainera, gustatu zait anhiz eta gu ez ezagutu hitz egiteko duten konfiantza eta gogoa.

    3.Zerk arritu zaitu gehien?
    Asko arritu nauena izan da asko baloratu eta eskertu dutela gu beraiei laguntzea joan izana eta gogo handiz eta konfiantza askorekin kontatu digutela beraien esperientziak bizitzan.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Uzturre zentruko erabiltzaileek esperientzia positiboa eta berria transmititu didate eta gainera, zentruko jendearekin nola egin behar den lan erakutsi didate.

    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Lagun berriak ezagutzeko aukera, egunean zehar ez aspertzeko ekintza desberdinak egiteko aukera, ondo pasatzeko aukera eta tratu ona jasotzeko aukera ematen die Uzturre zentroak.

    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Egia esan, ez nuke ia ezer aldatuko, proiektu interesgarria eta polita iruditu zaidalako pertsona helduentzako eta gaixotasunak dituzten pertsonentzako, baino uste dut gehiago atera beharko liratekeela kalera, zentruan sartuta egon beharrean egun guztian zehar.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Esperientzia berri bat eta polita aportatu dit nire bizitzan, eta helduekin nola egin behar den lan erakutsi dit.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Esperientzia berri hau eta gero, pertsona helduei edo gaixotasunak dituzten pertsonei gehiago laguntzen saiatuko naiz eta jendeari esperientzia hau bizitzera animatuko dut.

    JAVI CEBERIO

    ResponderEliminar
  17. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Proiektu hau berria izan da niretzat. Inoiz lehenago ez nuen parte hartu aitona-amonekin edo pertsona mentalekin eta niretzat izugarrizko esperientzia izan da, asko ikasi dudana eta gauzak beste begi batez ikusten lagundu didana. Beti gazteak agureengandik oso urruti daudela esaten da eta proiektu honek hori horrela ez izaten lagundu digu.

    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Ekintza oso dinamikoa izan dela iruditu zait eta hori asko gustatu zait. Ostegun bakoitzean pisu ezberdin batera joaten ginen, eta horrela pertsona ezberdinak ezagutu genituen eta beraien bizi esperientziak asko gustatu zitzaizkidan.

    3.- Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien harritu nauena zera izan da, hasiera batean pentsatzen nuela ez nintzela gustura joango eta aspertu egingo nintzela baina ez zen horrela izan. Ez nuen pentsatzen horren gustura ibiliko nintzenik. Gainera, bertako agureak asko ireki ziren eta ez zuten arazorik izan gurekin hitz egiteko.

    4.- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Esperientzia paregabea, non asko ikasi duten. Oso gustura egoten ziren Uzturren eta guri ere horrela transmititzen ziguten. Bizitza izugarria dela eta hori probestu behar dela ere transmititzen ziguten, gu oraindik gazteak garelako eta asko geratzen zaigulako bizitzeko.

    5.- Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Beraiek bezalako beste pertsonekin egoteko aukera ematen die eta hori oso garrantzitsua da, beraien esperientzia ondokoarekin konpartitu dezaketelako. Horrez gain, bakarkako atentzioa ere eskaintzen die non edozein motako laguntzak dituzten.

    6.- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Gauza pare bat aldatuko nituzke. Badago jendea ez dena gustura joaten Uzturre zentrora, beraz, ez badu joan nahi, bi saio bakarrik joan dadin eta gero askatasuna utzi beharko litzaioke nahi dena egiteko: eskolan geratzeko edo Uzturrera bueltatzeko, ez bada gustura joaten askotan hobea izaten delako ez joatea eta listo. Horrez gain, guk, ikasleok, badakigu zentro hartara zertara joaten garen, eta agureekin hitz egin behar dugula eta abar eta horregatik, ez zait guztiz egokia iruditzen hango enkargatua denbora guztian guri aginduak ematen egotea.
    Bestela, ez nuke ezer ere ez aldatuko, proiektua oso aberasgarria baita.

    7.- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?
    Lehen esan bezala, proiektu honek asko lagundu dit eta gauza asko ikasi ditut honi esker. Agure askok eta gaixoek duten bizi indar hori transmititu didate eta beraien esperientzia askotatik ere zertxobait ikasi dut.

    8.- Eta hemendik aurrera zer?
    Gehiago ezagutu dudanez gaixoen eta agureen mundua, esperientzia horietara gehiago animatuko naiz. Gainera, proiektu hau lehen esperientzia moduan oso erabilgarria izango zait eta horrela badakit, horrelako proiektu gehiagotara animatzen saiatuko naizela boluntario bezala.

    IRENE ARRILLAGA OLANO

    ResponderEliminar
  18. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Irene Arrillaga Olano

    ResponderEliminar
  19. Irene Lopez
    1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Niretzat esperientzia baliagarria izan da. Izan ere, askotan iruditzen zaigu gaixoen mundua gugandik urruti dagoela edota soilik beraiekin erizaintza edo auxiliar graduren bat daukan pertsona bat egon daitekeela. Esperientzia honen bitartez ikasi dut nahi duen edozein pertsona egon daitekeela beraiekin denbora pasa.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna? Aiton-amonak oso irekiak direla eta erraz hasten direla hizketan. Hau da, nik uste nuen egoera ezatseginagoa egingo zitzaidala baina guztiz kontrakoa izan da.

    3. Zerk arritu zaitu gehien? Jende heldua segituan aspertzen den bezala, oso azkar dibertitzen dira ere. Hau da, ezer gutxi eginda jada pozik sentitzen direla berehala.

    4. Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Aiton-amonekin dinamikoa izan behar dela eta ez zarela soilik hizketan egon behar denbora pasan. Noizbehinka, gaiaz aldatzea komeni dela bestela asko aspertu eta luzatu egiten baitira.

    5. Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Aukera paregabea da jende helduarentzat, bereziki, familiak pertsona hori mantendu ezin duenean. Gainera, jende helduari egunak oso luzeak egiten zaizkio eta Eguneko Zentroak dauden pertsonentzako ere han eguna pasatzea oso aberasgarria da: beren burmuina lantzen baitute eta erlazio sozialak edukitzen baitituzte.

    6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Aldatuko nukeen gauza bakarra da txakurrarekin egoteko txandak egitea. Izan ere, nire ustetan jende askok txakurrekin egon nahi zuen eta beti berdinak egon direnez ez dira alde horretatik aukera asko eman.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Asko ikasi dut edadeko jendearen inguruan, bere ohituren inguruko xehetasunen berri izan dut eta bereziki beraien historia jakin dut (nondik datozen, zein familiatakoak diren, ze ohitura dituzten eta zein ohitura zituzten antzina, gerra aroko kontakizun latzen berri ere izan dut!).

    8. Eta hemendik aurrera zer? Egia esateko, asko gustatzen zait edadeko jendearekin aritzea iruditzen baitzait asko eskertzen dutela. Baina zoritxarrez denboraz larri nabil eta ikasturte honetan behintzat ezin naiz joan. Ea etorkizun batean astirik daukadan!

    ResponderEliminar
  20. 1.- Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Ekintza hau guztiz berria izan da niretzat. Bolondres gisa ez nuen parte hartu sekula, eta aitona-amonekin izandako esperientzia hau interesgarria izan da oso; modu kolektiboan beharrean dauden beste pertsona batzuei laguntzeari. Ekintza mota hauekin, laguntzen ikasten baitugu.

    2.- Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Proiektu honek zeukan praktikotasuna gustatu zitzaidan bereziki; hau da, pisu ezberdinetara joanez eta hainbat jolas eginez, aiton-amonekin geneukan erlazioa azpimarratzen da, eta hauek erlazionatzeko garaian ere asko errazten zigun honek.

    3.- Zerk harritu zaitu gehien?

    Gehienbat harritu ninduena, zentruan zeudenen egoera izan zen; hau da, hasiera batean joan baino lehen, egoera askoz ere arriskutsu edo larriagoak ikusiko genituela, baina azken batean, ez nuen horrelakorik ikusi, jendea oso ondo zainduta baitago hor.

    4.- Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?

    Haiek bereziki, nahiz eta hor egoten diren egoera batzuk ikusita eta batzuetan eduki behar duten pazientzia ikusita, asko erakutsi zidan beti alai eta humoretsu egotearen egoera hori. Hau da, ez zuten irribarrea ezpainetatik galtzen sekula, eta horrek garrantzia handia dauka nire ustez, han daudenei, alaitasuna ematen dietelako bereziki.

    5.- Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Haiek bezalako pertsonekin egoteko aukera ematen die hauei, eta horrez gain, oso ondo zaintzen dituzten zerbitzua ematen die bertakoek. Hauek ez dira aspertuta sentitzen bertan lagunak egiten baitituzte hainbat ekintza desberdinen bitartez.

    6.- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nik bai aldatuko nukela zerbait: hau da, badira ikasle batzuk gustura joaten ez direnak. Hauei, hasieran joateko esango nieke eta berak ikusiko luke handik aurrera ea benetan joan nahi duen bertara, zeren eta batzuk behartuta bezala joaten baitira, eta hori ez dago oso ondo, bolondres izenean baitoaz. Hala ere, honetaz aparte, ez nuke ezer ere ez aldatuko, proiektu hau oso interesgarria iruditzen baitzait, hau da, gazteak bolondres moduan barneratzea.

    7.- Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?

    Gauza asko ikasi ditut honi esker eta hainbat balore barneratu ditugu guztiok: elkartasuna, elkarbanatzea etab. Bertako batzuek duten esperientzia propiotik ere asko ikasi dut.

    8.- Eta hemendik aurrera zer?

    Egia esan betidanik izan dut nire barnean bolondres aritzearen gogoa. Lehengo urtean, lehen sorospen kurtsoa egin nuen, eta aurten aukerarik badut, mendi sorospen kurtsoa egitea gustatuko litzaidake, ea aukerarik badudan.

    JULEN AZKUE ORIA

    ResponderEliminar