2013/01/24

Teleberrian agertutako erreportaia

Abenduko ostegun batetan eitbko kamarak etorri ziren gurera eta ondorengo erreportaia emititu zuten eguerdiko teleberrian.



1 comentario:

  1. Irene Lopez
    1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientzia baliagarria izan da. Izan ere, askotan iruditzen zaigu gaixoen mundua gugandik urruti dagoela edota soilik beraiekin erizaintza edo auxiliar graduren bat daukan pertsona bat egon daitekeela. Esperientzia honen bitartez ikasi dut nahi duen edozein pertsona egon daitekeela beraiekin denbora pasa.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna? Aiton-amonak oso irekiak direla eta erraz hasten direla hizketan. Hau da, nik uste nuen egoera ezatseginagoa egingo zitzaidala baina guztiz kontrakoa izan da.

    3.Zerk arritu zaitu gehien? Jende heldua segituan aspertzen den bezala, oso azkar dibertitzen dira ere. Hau da, ezer gutxi eginda jada pozik sentitzen direla berehala.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Aiton-amonekin dinamikoa izan behar dela eta ez zarela soilik hizketan egon behar denbora pasan. Noizbehinka, gaiaz aldatzea komeni dela bestela asko aspertu eta luzatu egiten baitira.

    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Aukera paregabea da jende helduarentzat, bereziki, familiak pertsona hori mantendu ezin duenean. Gainera, jende helduari egunak oso luzeak egiten zaizkio eta Eguneko Zentroak dauden pertsonentzako ere han eguna pasatzea oso aberasgarria da: beren burmuina lantzen baitute eta erlazio sozialak edukitzen baitituzte.

    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Aldatuko nukeen gauza bakarra da txakurrarekin egoteko txandak egitea. Izan ere, nire ustetan jende askok txakurrekin egon nahi zuen eta beti berdinak egon direnez ez dira alde horretatik aukera asko eman.

    7. Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Asko ikasi dut edadeko jendearen inguruan, bere ohituren inguruko xehetasunen berri izan dut eta bereziki beraien historia jakin dut (nondik datozen, zein familiatakoak diren, ze ohitura dituzten eta zein ohitura zituzten antzina, gerra aroko kontakizun latzen berri ere izan dut!).

    8.Eta hemendik aurrera zer? Egia esateko, asko gustatzen zait edadeko jendearekin aritzea iruditzen baitzait asko eskertzen dutela. Baina zoritxarrez denboraz larri nabil eta ikasturte honetan behintzat ezin naiz joan. Ea etorkizun batean astirik daukadan!


    ResponderEliminar