2013/01/24

2012-2013 kurtsoko bigarren txanda

Bigarren taldekoek ere egin duzue zuena. Esperientzi aberasgarria izan delakoan guztiontzako gaude, bania ebaluaketa txiki bat egiteko garaia iritsi da. Ea zer diozuen ba? Hona hemen pista bezala botatzen dizkizuegun galderak. Eskertzeko momentua ere bada, bai ikasle eta Uzturreko langile eta erabiltzaileei. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

21 comentarios:

  1. Oso ekintza positiboa zoragarria eta gomendagarria iruditu zait. Hirugarren adineko pertsonen eta gaixo mentalen zentroei buruz genuen ideia askori aldatu zaigu, eta horregatik, esperientzia beste kurtsoetan egin behar dela pentsatu dut. Gure izaera eta jarrera aldatu dugu zentroan, ahal duguna eman dugu baina asko itzuli digute bueltan. Asko gustatu zait eta erabilgarria dela uste dut. Zentroan langile-interno harremana asko gustatu zait, non zuzendariak denen izen-abizenak eta bizi datu batzuk zekizkien, eta horregatik konfiantzazko zentrua dirudi. Espero baina erosoago ibili gara denak bertan, eta ez dute erantzun espero bezala. Uste nuen ixilago eta nazkatuago egongo zirela baina guztiz kontrakoa izan da: asko ireki dira, haien esperientzia arazorik gabe kontatu digute eta irribarreak elkarbanatu ditugu.
    Ikasle askok aukera hau gabe ez lukete zentro bat nolakoa den ikusiko, eta sorpresa bat izan da nolakoak diren benetan ezagutzea Biziki gomendatzen dut hurrengo urteetan esperientziarekin jarraitzea, balore oso positiboak lortzen direlako horrelako aukerekin: kontzientzia, konpromezua, elkarbizitza.. Horrelako gauzak persona bezala hezten laguntzen dute, eta hemendik aurrera bisitatxo batzuk egingo ditugu, ziur.
    Txomin Amundarain

    ResponderEliminar
  2. 1- Esperientzia ona eta beharrezkoa iruditu zait. Nik uste, komenigarria dela horrelako zentroetan nolako bizimodua dagoen eta nola bizi diren ikustea. Gu horrela, konturatzen gara askotan gutxiezten ditugunak, ez direla gutxiezteko jendea.
    2- Gehien gustatu zaidana beraien arteko erlazioa izanda. Beraiek elkar ezagutzen dute eta elkarri laguntzeko prest daudela ikusten da. Horrez gain badute ezagutzen ez dutenengan konfiantza lortzeko balioa ere.
    3- Gehien arritu nau, beraiek eduki dituzten arazoengatik hitz egitea lortzen dutela, nahiz eta oso zaila egiten zaien iraganaz hitz egitea, elkarrenganako konfidantzari esker ahal duten hura lortzen dute.
    4- Esperientzia oso ona eragin didate, ikusten da arazoa dituzten arren, elkarrengan ekintzak egiteko ez dute arazorik eta oso jende ona dago.
    5- Elkar hobeto ezagutzeko aukera eman diela iruditzen zait, uste dut beraien familiatan batek baino gehiagok gauzak zailago izango zituela, eta horrela berriz uste dut zentroko arduradunen laguntzak gauzak errazago dituztela.
    6- Ez nuke ezer aldatuko. Horrela beraiek eta baita gu ere gustora ikusten gara.
    7- Besteenganako konfiantza izatea lortu dugulakoan nago.
    8- Hemendik aurrera erabakiko dugu aurrerago zer egin. Oraindik ez dago garbi.
    Iñigo Balerdi

    ResponderEliminar
  3. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia aberasgarria izan da. Nahiz eta 5 egun besterik ez egon Uzturre zentruan gauza asko ikasi ditugu, batez ere adinduen eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonetaz nuen ideia aldatzea.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Beraiek gure presentzia asko eskertzen zutela ikustea. Gustura parte hartzen zuten guk prestaturiko ekintzetan eta lehen momentutik oso hurbilak izan dira gurekin. Horrek, konfiantza ematen zigun beraiekin egoteko eta harremana sendotzeko.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Nahiz eta beraiek konturatu gaixo daudela edo adinduak direla, beraz, beraien etxeetan bakarrik egoteko gai ez direla, euren bizitzak normal-normal eramaten dituzte eta Uzturreko zentroan beraien etxea izango balitz bezala egoten dira.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso esperientzia aberasgarria izan da. Adinduek beraien esperientziekin trasmititzen zizkiguten bizitzaren etapak eta horietaz asko ikasteko aukera eman digute. Bestalde, gaixotasun mentaleko pertsonek, bizitzan egin dituzten erruez gu jabetzea nahi zuten eta horrela arazo berdinean ez erortzea.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Beraien bizitza beste alde batetik ikusteko aukera ematen die, era positibo batean begiratzea eta horretaz gozatzea. Adinduek hainbat ekintzen bitartez garatzen edo gogoratzen zituzten bizitzako hainbat arlo, eta gaixotasun mentaleko pertsonak berriz, ekintza dinamikoagoak egiten zituzten: margotu,muralak egin, txakurrarekin egon… Ekintza hauen bitartzez, euren sormena eta gaitasunak garatzea bultzatu nahi zuten, beraz,aukera paregabea iruditzen zait euren bizitzekin modu normal batean jarraitzeko.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Motza egin zait Uzturren egondako denbora. 2 ordutan ez zuen denbora ematen ekintza batzuk bukatzeko edo nahi genuen helburua lortzeko. Beraz denbora gehiago egoteko proposatuko nuke.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Adindu eta gaixotasun mentaleko pertsonetaz nuen ikuspuntua aldatu zait. Orain, pertsona normalak bezala tratatzea ikasi dut. Hau aportazio oso garrantzitsu bat iruditzen zait, eta pertsona guztiek aldatu beharko luketeena.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Horrelako pertsonekin tratatzeko aukera badut, beraiekin nola egon jakingo dut eta beraiei beste pertsona bat izango balira bezala tratatzen jakingo dut.


    Teresa Illumbe Arrillaga.

    ResponderEliminar
  4. Bigarren txanda


    Esperientzia polita izan da niretzat, lehen kanpotik ikusten genuen mundu bat zen orain barrutik ikusi duguna; uste baino gehiago gustatu zaidana. Balore asko ikasi ditugu aste hauetan. Gehien gustatu zaidana zera izan da: zaharrekin pasa genuen denbora, zernolako istorioak kontatu zizkiguten, gertutasuna nabari zen. Gehien harritu nauena, gaixotasun mentalen egoera izan da. Oso jatorrak ziren. Honetaz gain, zentroko instalazioak oso ondo daude eta behar adina leku dago denentzat.
    Nire aburuz, esperientzia polita da bertako erabiltzaileentzat, lana oso gustuko dute eta giro polita zegoen beraien artean. Gauza bat utzi ziguten garbi: bertan lana egiteko izugarri gustatu behar zaizula horretan lana egitea, bestela jai duzu.

    Bizitza nahiko normala egiteko aukera ematen die zentroak, bai gaixotasun mentala dutenei eta baita adinduei ere. Gainera, bertan aktibitate pila bat egiteko aukera dute (Wii-an jolastea, “lavanderian” parte hartzea, abestea..)Beraz, dirua edukiz gero, leku aparta litzateke. Proiektua oso ondo dagoela pentsatzen dut, ezingo nuke hobetu; aktibitateei esker, egun dibertigarriak pasatzen dituzte eta beraien harremanak ere sendotzen dituzte. Lagunak egiten dituzte bertan, beren arazo berdina dutenak; ondorioz, elkar oso ondo ulertzen dira.

    Uzturre zentroan pasa ditudan egun hauetan, nire ikuspegia aldatu da, hoberako. Kanpotik, pelikuletan batik bat, zentro tipiko bat ez dute horrela irudikatzen. Pelikuletan, zentro aspergarriak irudikatzen dituzte, bertakoen arazoak exageratuz. Erabiltzaileen lana zaila dela pentsatzen dut; nire kasuan, lana etxera eramango nukeelako. Alde horretatik, ni oso sensiblea bainaiz.
    Beraz, eskerrik asko. Asko ikasi baitut aste hauetan.
    Leire Garmendia

    ResponderEliminar
  5. 1.Proiektu honen aurkezpena ikusi nuenean, ez zitzaidan asko gustatu. Baina horri buruz entzutea eta probatzea ezberdina da. Esperientzia espero nuena baino hobeagoa izan da. Aukera paregabea izan da pertsona helduen mundua ezagutzeko. Benetan ezberdina da zentro batean eta bere etxean bizi den helduaren bizimodua.

    2.Gehien gustatu zaidana agureekin egotea izan da. Hauek gu ikustean pozten ziren, eta poztasun hori gure artean zabaltzen zen. Orduz eta orduz hitz egin zezaketen bere gaztaroko istorio eta kuriositateei buruz.

    3.Gehien harritu nauena azken pisua izan da. Bostgarren pisuan zegoen jendearen egoera benetan damutzen zuen. Batzutan izutu ere.

    4.Uzturre zentroan lan egiten zuten jendea efizientea zen. Bertako pazienteak haiengan konfiantza zuten, eta horrek ez du bakarrik gaitasuna demostratzen, baizik eta xamurtasuna ere. Buruko arazoak dituen pertsona batek normalean ez du inorengan konfiantzarik.

    5.Uzturre zentroak agureei segurtasun osoz egoteko aukera ematen die. Beti kontrolatuta daude.

    6.5 egunetan joan ordez, gehiagotan joatea hobeto izango litzateke. Horretaz aparte, ez nuke ezer aldatuko.

    7.Alzheimer duen jendearekin egonda nengoen, baina bertako agureak egoera penagarriagoan zeuden. Bertan lan egiten zuen jendea agureekin tratu berezi bat erabiltzen zuten, xamurragoa. Hortik asko ikasi dut.

    8.Bertan boluntario lanetan aritzeko aukera egongo balitz, egunen batean joango nintzateke.

    Jon Landa

    ResponderEliminar
  6. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    -Oso ona izan da proiektu horretan parte hartzeko esperientzia hori. Beraiek gaixo daude eta beste batzuk zaharrak direlako daude hor baina beraiekin egotea ez da esperientzia txarra izan, eta horrela beraien azalean jartzea ona izan da.


    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?

    -Gaixotasun mentalak izan arren eta zaharrak izan arren oso ondo bizi dira eta horrek bizitzeko gogoa ematen dizu. Horrela ikusten duzunean urte asko dituztela eta oraindik ederki daudela motibatu egiten zara urte horietara iristeko gogoz eta irauteko.


    3.Zerk arritu zaitu gehien?

    -Jendea oso pozik egoten dela eta jendea prest dagoela gaixo dauden jendeari laguntzeko eta txakurrarekin egiten duten ariketekin ere.


    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    -Niri hor lan egitea ez litzaidake gustatuko baina hor laguntzen ikusi ditudan pertsonak oso ondo pasatzen dute gaixo jendeekin beraiei laguntzen eta esperientzia hori ona izan da guri transmititzeko.


    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?

    -Nire ustez Uzturre zentroak aukera ona ematen du zaharrak hor sartzeko. Adibidez, beti lanean dauden gurasoak ezin dute bere gurasoak zaindu eta arreta eman, orduan, zentroan sartuz laguntza ematen zaie eta ondo zaintzen dituzte.


    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    -Nik ez nuke ezer ere ez aldatuko, nire ustez, esperientzia horrela ederra izan da baina aldatuko nukeen gauza bakarra taldeak handiagoak egitea proposatuko nuke horrela denbora gehiago pasako genuke beraiekin.


    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    -Egun hauekin konturatu nahiz zahar baten bizitza ez dela ederra baina ondo bizitzen direla beraien betiko gauzak egiten eta horrela beraien bizitzak aurrera jarraitzen duela eta hori ikusi eta gero laguntzeko gogoa ematen dizu.


    8.Eta hemendik aurrera zer?

    -Hemendik aurrera ez dut uste ezer egingo dudanik esperientzia hori ez zaidalako gustatzen baina familiakoren bat zentroan egoten bada orduan lagunduko dut.


    Jon Cortajarena

    ResponderEliminar
  7. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Esperientzia oso ederra eta interesgarria izan da. Asko ikasi baitut zaharrei ta gaixo mental buruz eta beraiek jasotzen duten atentzioaz. Nahiz eta, bigarren patioan lasai egoteko aukerarik ez dugun izan.


    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Txakurrarekin ze gustura ibiltzen diren eta wii-an ibiltzea. Gaixoekin hitz egitea ere asko gustatu zait.


    3.Zerk arritu zaitu gehien?
    Txakurrarekin egiten dituzten gauzka asko harritu nau, ez bainuen uste txakurrekin ibilikoz irenik. Wii-an ibiltzeak gaixoa asko harritu nau. Baina, ikusten denez ondo datorkie txikitan eduki ez zituzten aukerak orain probatzeko. Gainera, asko gustatzen zaie.


    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Gehienek oso gustura daudela esan digute. Asko zaintzen dietela hango langileek eta ondo tratatzen dietela. Nahiz eta, iritsi zirenean, ez ziren ohitu, behin ohitu eta gero, pozik ta ondo bizi direla esan digute.


    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Beraien zahartzaroa zaharren kasuan, eta beraien tratamendua gaixo mentalen kasuan, ondo eta gustura bizitzeko aukera ematen die. Hango pertsonak kasu antzekoak dituztenez, denak batera oso pozik eta elkartuta bizi dira.


    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Nire ustez, ez dago ezer aldatu beharrik proiektu honek oso ondo funtzionatzen duelako. Beraz, espero eskolak proiektuarekin jarraitzea eta zentrukoek horrelako jarrera edukitzea.


    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Horrelako zentruak nolakoak diren jakitea eta nolako bizimodua duten erabiltzeieek jakitea. Lehen ez nekien nolakoak ziren horrelako zentruak eta asko balio izan dit.


    8.Eta hemendik aurrera zer?
    Hemendik aurrera, espero dut beraiek horrela lanean jarraitzea, baina, ez dut uste asko joango naizenik hara.

    Xabi Goikoetxea

    ResponderEliminar
  8. 1)Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da neretzat beste mundu bat ezagutu detelako eta gauza berriak ikasi ditutelako.

    2)Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaitena langileak nola motibatzen dituzte gaixoei izan da eta nola animatzen dituzten jolasetan parte hartzen

    3)Zerk arritu zaitu gehien?
    arritu nauena pertsona desberdin asko daudela arazo oso desberdinekin

    4)Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Esperientzia ona transmititu digute, batez ere hain gaizki ez dauden gaixoak, guregana gehiago urbiltzen zirelako

    5)Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Aukera asko ematen die gaixoei eta aktibitate asko egiten dute beraiekin egunero beraiek hobeto sentitzeko

    6)Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko. Iruditzen zait gaixoentzat aktibitate hauek ondo daudela beraientzat.

    7)Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Oso ondo sentitu naiz beraie laguntzen eta beraie pozik ikusten

    8)Eta hemendik aurrera zer?
    Emendik aurrera ez dut uste uzturrera bueltatuko naizenik baina gustatuko litzaidake oporretako egun batzuetan beraiengana joatea pixka bat laguntzera
    .
    IRENE LUZURIAGA

    ResponderEliminar
  9. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Nahiz eta esperientzia motsa izan, oso baliagarria iruditu zait pertsona horien bizitza ezagutzeko. Gainera, nire lehenengo esperientzia izan da eta oso polita iruditu zait. Oso gustura egon nahiz eta ez nuen uste hain giro ona egongo zela beraien artean. Gainera, beraiek gurekin gustura egon direla ikusten da eta asko eskertzen digute.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana, 5. plantan egotea izan da. Izan ere, alzeimerra edo ezintasuna duten pertsonak ezagutzea ohikoagoa da eta batzuk ezagutzen ditut. Baina, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak ez ditut ezagutzen eta asko harritu ninduen beraien jokabideak ikustea eta benetan arazo handiak dituzten pertsonak ikustea.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Taldean lan egiten dutela da gehien harrtitu nauena. Uzturrera joan baino lehen, banaka lan egiten zutela uste nuen. Gainera, gehienak, animatuta egoten ziren laguntzaileak hainbat gauzetan animatzen zituztelako. Horretaz gain, oso gaizki zeuden pertsonak ikusi nituen eta ikusi arte ez nintzen jabetzen benetan gaizki dauden pertsonak daudela.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso esperientzia ona transmititu didate beti egon direlako gure gainean beraiekin gauzak egiteko, batez ere oso gaizki ez dauden pertsonekin.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak, aukera asko ematen dizkie:beraien bizitza era positiboan ikustea, familian bezala sentitzen dira, denbora guztian zainduta daude, beraien sormena eta gaitasunak garatu ekintza desberdinak eginez…Hau da, beraiek egunero ondo sentitzea nahi dute.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer aldatuko, egiten duten guztia ondo dagoela iruditzen zaidalako

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Esperientzia berria izan da eta ez nuen inoiz imajinatuko eskolarekin horra joango ginenik. Gainera, aiton-amonen eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen bizimodua ezagutzeko balio izan dit eta gai honi buruzko nire ikuspuntua aldatu egin da.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Hemendik aurrera, nire ikuspegia aldatu denez, pertsonei gehiago laguntzen saiatuko naiz eta egunen batean, berriro joatea gustatuko litzaidake

    AINHOA ZUBELZU

    ResponderEliminar
  10. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia interesgarria izan da pertsona hauekin egotea. Asko ikasi dut proiektu honetan parte hartzen.Batez ere nire ideiak aldatu dira pertsona hauekiko. Polita iruditu zait horrelako esperientzia edukitzea eta gomendatzen dut nahi dutenentzako.
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana laguntzea izan da oso gustura egon naiz jendea laguntzen etab aita ere txakurrekin edukitako esperientzia oso interesgarri aizan da
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Nik uste nuen bertako jendea oso gaizki egongo zela denak txoro eginda baina oker nengoen. Oso jende atseginarekin egin dut topo eta oso ondo pasa dut. Hau izan da gehien harritu nauena ez nuen espero mota honetako jendea aurkitzea
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Oso atseginak iruditu zaizkit. Bazeuden hainbat pertsona nahiko gaizki zeudenak baina ala ere denak oso itxura ona zeukaten horrelako gaixotasunak edukirik.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Bertan egoteko aukera. Batez ere beraien semeentzat oso aukera ona da, askok ezin dituzte zaindu adibidez lan kontatugatik, baina zentru oni esker lasai asko egon daitezke jakinda ondo zainduta daudela.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ezer ez oso proiektu ona iruditu zait eta espero dut horrela jarraitzea ez nuke nahi hau berriz ez egite.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?
    Pertsona hauekiko ideia aldatu dut. Baita ere zentruekiko ideia aldatu dut. Lehen uste nuen horrelako zentruetan gaixoak oso gaizki tratatzen zituztela baina hau ikusirik konturatu nahiz hau ez dela horrela
    Eta hemendik aurrera zer?
    Espero dut bertako jende horrela jarraitzea eta ahal bada hobetzea baina ez dut uste berriz joan naizenik ez gustatzen ez zaidalako baizik eta denbora ez dudalako.


    Ander Juarros

    ResponderEliminar
  11. Zerk arritu zaitu gehien?

    - Gaixo batzuen egoera oso ona ez izan arren, zuten alaitasuna eta umoreak arritu nau gehien. Uzturre zentroan emandako zerbitzua oso ona zen eta gaixoen beharrak asatzeko zeuden langile guztien lana ere ez zen batere makala, guztiontzat eredu argi bat direla iruditzen zait.


    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    - Oso esperientzia ona transmititzen zuten. Gehienak alaitasuna eta gogoa transmititzen zuten. Uzturren egindako ekintzak oso dibertigarriak ez izan arren, denek zuten gogoa ekintzak burutzeko eta ez zitzaien irribarrea ahotik kentzen.


    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?

    - Aukera ezin hobea dute, Uzturren, erabiltzaileek dituzten behar guztiak asetzen saiatzen dira, beraiekin ekintzak egiten dituzte, denak gustura egoten saiatzen dira… Horrez gain, zentroan bizitzen ari direnen senideak nahi dutenean bisitan joan daitezke eta erabiltzaileentzat oso lasaigarria delakoan nago, nahiz eta bertan egon bizitzen, senideren baten bisita jasotzeko posibilitatea edukitzeak asko lasaitu diezaiokete.


    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    - Ezer ez. Dena oso ondo antolatuta dagoela iruditzen zait eta Uzturre zentroan dauden gaixo, zahar.. guztiek gure bisitak asko eskertzen dituztelakoan nago. Beraz, ez nuke ezer aldatuko orain arteko emaitzak ikusita.


    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    -Dena positiboa izan da. Zure egoera gehiago baloratzen ateratzen zara Uzturretik eta izan dituzten bizipen guztiak entzun eta gero, beraienganako errespetua handitzen da.


    Eta hemendik aurrera zer?

    -Gaixoen egoerak ikusita, hemendik aurrera errespetu gehiago edukitzen jakingo dut, beti gogoratuko naiz duten egoera zailaz eta horrek asko lagunduko dit edozein momentutan esku bat botatzeko. Horrez gain, esperientzia hau baliatuta, gure egoera gehiago baloratzen eta horrela momentuaz gozatzen ikasiko dugu.


    ANDONI ELUSTONDO

    ResponderEliminar
  12. Proiektu honetan parte hartzea interesgarria izan da.Uzturren bizi diren pertsonen eguneroko bizitza ezagutzeko aukera izan dugu.Baita edadedun pertsonekin egoteko aukera eta hauen bizitzako pasarteak adi entzun ditugu, garai hartako bizimodua ezagutuz.Gaixotasun mentala dutenekin egon gara eta hauek ere beraien bizi esperientzia kontatu digute.

    Edadedun pertsonak aktiboak edukitzen dituztela aktibitate ezberdinei esker.Baita zentroko langileen laguntzeko gaitasun handia eta lana umore handiarekin egiteak asko gustatu zait.Gainera kalera ateratzeko aukera emateak pazienteen animua hobetzen die eta hau ere asko gustatu zait ona dela pentsatzen dudalako
    Nik pentsatzen nuen modu indibidualista batean egiten zutela beraien eguneroko bizitza baina gehienbat taldean egoten dira eta tarte txiki bat dute beraien logelan bakarrik egoteko eta honek asko harritu dit.. Gainera bisita ugari jasotzen dituzte eta bertako langileak oso ondo tratatzen dituzte. Kalera irteteko ia eskubide handia dute.
    Batzuk eroso daude bertan laguntza jasotzen dutelako eta gutxienez denbora pasa eta ekintzak egiteko aukera izan ditzaketelako baina askok ere ez dira eroso sentitzen bakarrik sentitzen direlako eta hango pertsonek ba laguntza behar dute, norbait ondoan dagoela sentitu, maitatua sentitu ahal izateko eta bakarrik ez sentitzeko.
    Jende gehiago joatea ondo egongo litzateke.Solairu bakoitzean eskolako jende gutxi egoten ginen baina Uzturreko jende asko eta azkenean ez zuen denbora ematen jende guztia ezagutzeko.Bestalde egun kopurua ona dela uste dut beraz alde horretatik ez nuke aldatuko
    Lagunekin bertako pertsonengana joatea oso ondo iruditu zait konturatzen zarelako beste pertsona batekin joan dezakeelako bertako pertsonai laguntzeko edo denbora pasa egiteko.
    Hemendik aurrera badakit zentro hori hor dagoela eta bizitzan zehar norbait ezagutzen badut zentro horren beharra duela asko gomendatuko diot. Edo boluntario bezala joatea ere oso ondo egongo zen.Ginera zentro horretan dauden pertsona tabernan zerbait artzen dute batzuetan eta Uzturrera joaten naizenetik (ezagutzen ditudanez) gure artean harreman bat sortu da.Orain gehiago ezagutzen ditut.
    BEÑAT IZAGIRRE

    ResponderEliminar
  13. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Polita izan da proiektu honetan parte hartzea,pertsona horien situazioa gertutik ikusi ahal izan dugulako eta zeintzuk dira beraien bizitzako eguneroko arazoak.Horregatik usten dut guretzat esperientzia baliagarria izan dela eta ikusi dugu nolakoa da pertsona horiekiko eduki behar den tratua .
    Zer da gehien gustatu zaizuna

    Gehien gustatu zaidana beraiekin egindako ekintzetan beraiek izan duten erreakzio desberdinak ikusi ahal izana eta zentroko pertsonak gertutik ezagutzea.

    Zerk harritu zaitu gehien?

    Zentroan gaixo zeuden pertsonen artean zeuden diferentziak,hau da, residente batzuk gaixotasuni dutela ematen du et abeste batzuk ordea duten gaixotasuna segituan atzematen zitzaien.Baita ere edadeko pertsonak gauzak gogoratzeko zuten zailtasuna.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Erabiltzaile batzuk zentroaren barruan oso gustura daudela transmititu didate eta zentroaren barruan lagun talde handi bat bezalakoa dela, baina beste batzuk zentroan dauden pertsonetatik guztiz aprte bizi direla iruditu zait.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Pertsona helduak eta eskizofrenikoak bezala pertsonak zaintzeko eta arreta eskaintzeko aukera ematen du. Bertara gaixoak edo helduak joan daitezke eta hauek normalean etxean ezin dutelako egon edo beraien kargu ezin direlako egin bertara joaten dira. Eta gaixotasunaren arabera pisu batean edo beste batean jartzen dituzte.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nire ustez proiektu hau orokorrean ondo dago eta pertsona horiek nola tratatu behar diren kontuan hartuta ez nuke ezer aldatuko.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?

    Lagunekin bertako pertsonengana joatea oso ondo iruditu zait konturatzen zeralako beste pertsona batekin joan dezakelako bertako pertsonai laguntzeko edo denborapasa egiteko.

    Eta hemendik aurrera zer?

    Eskolak beste aukera bat antolatuko balu agin joango nintzateke baina nire denbora librean ez nintzateke joango han laguntzen nire burua ez dudalako imaginatzen.
    ANDER ZARAGüETA

    ResponderEliminar
  14. 1:oso esperientzia politta eta aprobetxatzekoa iruditu zait,gauza asko ikasteko aukera ematen dutelako,zentruaren barruan daudenen bizimodua eta arazoak ikusteko.

    2:gehien gustatu zaidana,haiek nola disfrutatzen eta aprobetxatzen duten guk jutea da,hau dau,asko eskertzen digutela joatea iruditzen zait,eta beste aldetik,berain arteko errespetua eta konfiantza.

    3:gehien inpaktatu edo harritu nauena da,nahiz eta arazo eta bizitza gogorrak eduki duten arren,besteeen aurrean azaltzeko gai direla,ni berain lekuan jarrita,ez dut uste gai izango nintzenik.

    4:Oso esperientzia polita transmititu didate baina garrantzitsuena bertako pertsonekiko harremana da. Beraiek transmititu zigutena da, guztiz bokazionala dela eta lan mota hau gustatu egin behar zaizula. Bestela, lana gogorra eta ezatsegina bihurtu daiteke.


    5:Uzturre zentroak ematen dien aukera bere gaixotasuna sendatzeaz gain, nire ustez da sozialki hobeto sentitzea, bakarrik ez egotea, berain artea konfiantza hartzea, zeren eta pertsona asko hauek dauden kasu berdinetan nik uste dut bakardadean erortzen direla, eta lagunak egitea onurak sortuko lituzkela uste dut berain arazoetan.

    6:Niretzat proiektu hau oso ondo dago eta oso ondo antolatuta dago, baina uste dut denbora gehiago jarri behar dutela beraiekin denbora gehiago egoteko.

    7:Nire ustez proiektu hau aportatu dit denak berdinak gerala, norbait gaixotasun bat badauka ez da alde batera utzi behar horrengatik, lagundu egin behar zaio eta tratatu normaltasunez, beraiek hori eskertuko lukete.

    8:Oso lanpeturik nagoenez, ahal dudan heinean, noizbehinka, boluntario bezala joaten saiatuko naiz, bertako gaixoak laguntzeko eta eurekin denbora pasatzeko asmoz.

    lidia rodriguez

    ResponderEliminar
  15. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Niretzat oso esperientzia ona eta aberasgarria izan da. Ez naiz inoiz horrelako leku batera joan eta aurten joan naizenean ikaragarri gustatu zait. Beraiekin egotea eta hitz egitea oso polita izan da.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana izan da beraiekin egoteagatik eman dizkiguten eskerrak. Beraiekin egon nintzenean, hasieran, batzuk ez zuten asko hitz egiten baina gero hasi ziren hitz egiten eta beraien esperientziak kontatzen eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Gustatu zaidan beste gauza bat izan da, horrelako egoera batean egonda zaharrak(gehienak) duten alaitasuna, ikaragarria da.
    3.Zerk arritu zaitu gehien?

    Gehien harritu didana da guretzat beraiekin izandako denborak ez duena ezer suposatzen, beraientzat asko izan da. astean behin bisita bat egiteak asko alaitu ditu.Beste aldetik, niretzat inpresio handia izan da pertsona batzuk hain gaizki ikustea.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Ba beraien lana ikaragarria iruditzen zait. beraiekin egunero hor egotea, laguntzea, animatzea, zaintzea...gurekin oso jarrera ona izan zuten, hasieran ez genekielako zer esan eta beraiek lagundu ziguten.

    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?

    Eman dit aukera mundu hori hobeto ezagutzeko eta jakiteko nola tratatzen dituzten pertsonak zentruan.

    7.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nire ustez, joaten garen guztiak planta guztietatik pasa behar genuke guztiekin pixka bat egoteko. Alegia, gaixoekin ez nintzen asko egon eta beraien egoera jakin nahi nuke. Baina orokorrean proiektu oso ona iruditzen zait.

    8.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    Esperientzia berri bat, momentu zoragarriak…eta gehienbat konturaraztea badagoela jendea zure laguntza esker onez hartuko duena eta benetan laguntza hori behar duena. Eta inoiz ezin ditugula horrelako pertsonak zerbait arraroa izango balira bezala begiratu edo epaitu. Eurak ere gu bezala pertsonak baitira eta gu bizi garen momentua bizi izan dutela, nahiz eta orain, batzuk, ez gogoratu.

    9.Eta hemendik aurrera zer?

    Ba hemendik aurrera badakit nola bizi diren eta nola den beraien bizitza zentruan eta asko gustatuko litzaidake esperientzia hori beraiekin konpartitzea.

    Joanna Sanchez

    ResponderEliminar
  16. 1-Esperientzia polita iruditu zait. Asko ikasi dut eta jarraitzen egiteko gomendatuko nuke, begiak irekitzen dizkizulako eta gauzaz konturatzea eginarazten dizu. Eta momentuari garrantzi gehiago ematen diezulako honelako esperientziak izan eta gero.
    2-Gehien gustatu zaidana izan da bertakoekin ekintzak burutzea eta al zen neurrian laguntzea.Horretaz gain beraien poza ikustea gure laguntzagatik.
    3-Espero nuen baino irekiagoak direla eta animatuagoak daude, eta horretaz gain ez dute arazorik beraien iraganetaz hitz egiteko eta hori asko harritu ninduen.
    4-Pertsona hobeagoa izaten konturarazi nautelako laguntzeak ondo eskertuta dagoela, eta bizitzan aurrera egiten beraiek arazo larriagoak izan dituztelako eta aurrera atera direlako.
    5-Jendea hobeto ezagutzeko aukera, laguntzekoa.
    6-Aldatuko nuke bakarra da denbora gehiago jutea pena merezi duelako eta asko ikasten duzulako,
    7-Elkarrenganako konfiantza lantzea.
    8-Ez nago ziur baino esperientzia honen ondoren pentsatzekoa eman dit.
    Iker Elola

    ResponderEliminar
  17. 1.Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Egia esan, oso esperientzia polita iruditu zait,honi esker, gaixoen eta pertsona helduen eguneroko bizitzaz jabetu naiz eta beraien paperean pixka bat jartzeko ere baliagarria izan zait.

    2.Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana,beraiekin egin ditudan ekintzak izan dira.Lehenengo egunean adibidez, gabonak gertu zeudenez, gabonen inguruko hainbat ekintza egin genituen.Eta azken egunean aldiz, iñauteriak gertu zirenez, iñauteriateko abestiak abestu genituen beraiekin batera.

    3.Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien harritu didana izan da, nahiz eta batzuek duten bizitza oso gogorra izan, denek zuten aurrera jarraitzeko eta bizitzeko gogoa eta alaitasuna.Eta denak zeuden prest zuri irribarre bat eskeintzeko.

    4.Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Gurekin denek oso jarrera ona izan dute eta beti egon dira prest guri laguntzeko.Honetaz aparte, beraien lana ikaragarria iruditzen zait, gaixoekin eta pertsona helduekin egotea egunero eta beraiek zaintzea, animatzea eta alaitasuna transmititzea oso lan positiboa iruditzen zait.

    5.Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Mundu hori hobeto ezagutzeko aukera eman dit gehienbat eta leno aipatu dudan bezela, beraien eguneroko bizitza ezagutzeko ere baliagarria izan zait.

    6.Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Egia esan ez nuke ezer aldatuko, horrela dagoen bezela ondo dagoela uste dut, baina agian hurrengo urteetan gehiago irauteko proposatuko nuke.

    7.Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Nire ustez, Uzturren egon eta gero, zure egoera ona obeto baloratzen ikasten duzu eta egunen batean zure ingurko norbaiti horrelako egoera bat suertatuko balitzaio, horri nola aurre egin obeto jakingo nuke Uzturren egon eta gero.

    8.Eta hemendik aurrera zer?
    Uzturrera bueltatzeko aukera izango banu, 2 aldiz pentsatu gabe joango nintzateke.Nahiz eta eskolarekin aukera hau berriro ez izan, lagunekon eta klasekideekin joatea aukera ona iruditzen zait, eta aprobetxatuko nuke aukera izanez gero.

    Nerea De Los Mozos

    ResponderEliminar
  18. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Nire ustez proiektu onetan parte hartzea oso ona eta interesgarria izan da. Garrantzitsua iruditzen zait horrelako ekintzak garatzea eta bultzatzea, edadeko pertsonekin hitz-egitea, jokoak egitea, gai jakin batzuk debatitzea eta beraien iritzia jakitea, beraiek izandako bizitza, gaztetasuna jakitea, bakoitzaren arazoak eta zailtasunak gainditzea eta gaizki daudenei laguntzea, poza eta bizitasuna ematea…
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Asko gustatu zait edadeko pertsonek gazteekin egoteko duten gogoa eta ilusioa eta beraien bizitza eta bizi izan zituzten egoera eta gertaerak kontatzeko nahia. Egokia eta baliagarria iruditu zait txakurrekin ekintza dinamikoak burutzea zentroko pertsonekin batera.
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Edadeko pertsona askok duten gogoa eta ilusioak asko harritu nau. Batzuk oso buru eta memoria ona dute, etengabe parte hartzen dute ezarritako ekintzetan eta kalkulu edota ariketa ezberdinak egitean trebetasun handia agertzen dute.
    Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Uzturre zentrokoek besteei nola tratatu erakutsi digute, besteekin pazientzia eta laguntzeko gogoa edukitzen.
    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Nik uste Uzturre zentroak aukera bikaina eta beharrezkoa ematen dietela arazoren bat dutenei edo edadeko pertsonei. Bertan jasotzen duten tratua oso ona da bai independenteki edo taldeka ikusirik. Eraikuntza berria da eta oso ondo prestatua dago.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez dakit ziur zer aldatuko nukeen proiektu onetan. Burututako ekintzak egokiak eta aproposak direla iruditzen zait, izan ere, ekintza dinamikoak eta ariketen zailtasuna mugatua da denok arazorik gabe hauek garatu ditzaten.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentroan konpartitzeak?
    Esperientzia ona dela uste dut ohituta ez gauden gu baina edade handiagoa dutenekin elkarlanean aritzea eta gauzak eztabaidatzea. Baliagarria da beraien zailtasunak eta arazoak ezagutzea eta hauei laguntzen saiatzea.
    Eta hemendik aurrera zer?
    Horrelako proiektuak bultzatzea beharrezkoa da gaur egungo gazteak gizarteaz duen ideia obetu eta hauek egoeraz kontziente egoteko. Aukera oso ona da eta aprobetxatu egin behar da

    Aitor Arregui

    ResponderEliminar
  19. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Esperientzia ona izan da. Eskolagatik izan ez balitz, nik ez nukeen esperientzia hau inoiz bizituko nire ingurukorenbat ez badago horrelako batean sarturik behintzat.Gainera, pertsona bezala formatzeko, horrelako esperientziak beharrezkoak iruditzen zaizkit. Hala ere, eurekin konfiantza hartu dugunerako amaitu da gure txanda beraz talde handiagoak eta denbora luzeagoak ematea ondo egongo litzateke.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana gaixo mentalekin egotea da. Zeren aiton amonak nahiz eta ondo ego narren, gaixo mentalak interesgarriagoak direla iruditu zait; edo behintzat, nire kasuan, beraiekin denbora azkarrago pasatzen zitzaidan aiton amonekin baino.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Gehien arritu nauena da nola denek baloratzen dutena gure gaztetasuna eta sasoi ona den. Iruditu zitzaidan guztiek egon nahiko zutela gure adienean eta asko baloratzen zutela guk genuen sasoia. Agian, beraiek beren garaiak faltatzen botatzen zituztelako zen eta gu ikustean beren gazte garaiez gogoratzen zirelako baino hori da gehien arritu ninduena.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso ondo portatu dira gurekin, denbora guztian egon dira gure gainean eta dudaren bat edo zerbait bagenuen, hortxe egon dira laguntzeko. Gainera beste alde batetik asko baloratzen dut beren lana.Ez du edozeinek balio lan hori egiteko eta argi ikusten zen beraien oso gustura egiten zutela beraz, oso esperientzia ona transmititu digute; baita eredua ere.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Uzturre zentroak aukeran handiak ematen dizkiela iruditzen zait. Hasteko, familia baten antzera egoteko aukera, eta garrantzitsuena; ez bakoitza bere etxean isolatuta. Eta beste alde batetik oso ondo zainduak eta entretenituak daudela ikusi nuen.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Aldatuko nukeen gauza bakarra, ez derrigorrezkoa izatea izango litzateke. Iruditzen zait horrelako gauzek boluntarioak izan beharko luketela eta nahi duenak joan zeren egon daiteke norbait ez dena gustura sentitzen leku horietan eta oso errespetagarria iruditzen zait beraz ez diguzuela derrigortu behar iruditzen zait.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Esperientzia berria izan da eta pertsona bezala pixka bat gehiago hezi naizela esango nuke.Proiektu honengatik izango ez balitz ez nukeen hau inoiz biziko eta ez nukeen jakingo nolako den horrelako pertsonen bizitza; beraz gauza berriak aportatu dizkidala esan dezaket.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Hemendik aurrera, horrelako proiektuak bultzatzen saiatu beharko genuke baina betiere boluntarioki eta inor ez behartzen.

    MAIALEN QUINQUILLA

    ResponderEliminar
  20. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Nire ustez oso esperientzia baliagarria izan da uzturrera joatearena. batzuei asko gustatu ez arren, gure denbora besteei eskaintzea oso ekintza positiboa da gu geu ere garatzeko. esperientzia honek gauza asko erakutsi dizkigu eta pertsona ezberdinekin konbibitzen irakatsi digu.


    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana adinduekin egotea izan zen. lehen egunean interno zeuden agureekin egon nintzen eta oso gustura gainera. beraiek ahaztu dute jada gauza asko nola egiten diren; esaterako, gehiketak, problema matematikoak... etab. baina guk ez dakizkigun gauza asko dakizkite, esperientziak erakusten duena bizitzan zehar.


    Zerk arritu zaitu gehien?

    gehien harritu ninduena arazoak dituzten pertsonek elkarrekin konbibitzeko duten ahalmena da. beraiek alkoholarekin etab. arazo asko izan arren elkarrekin ibiltzea gustatzen zaie eta oso konsziente dira arazo bat dutela. gainera, ahal dutena egiten dute hura konpontzeko eta oso nabaria da beraien bizitza hobetzeko nahia dutela.


    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    egia esan batzuetan oso lan nekagarria iruditu arren, baliagarria izan zait hainbat aspektutan. irakatsi dit gaztetasuna sutsuki bizi behar dugula eta bizitza bakarra izango balitz bezala bizi. momentuan ahalk eta ondoen egin behar ditugu gauzak, horiek etorkizunean ondorio handiak eduki ditzakete eta.


    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentrual beraien bizitza era egoki batean bideratzeko aukera paregabea eskaintzen die. adindueak bertan ematen dituzte orduak eta beraien adineko pertsonekin egonda entretenituta daude eta ez daude bakarrik.


    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    niri orokorrean dezente gustatu zait ekintza hau. baina hain beste egun joatea pixka bat nekagarria da. bost ostegun segido joatea ez da oso atsegina. hori egin beharrean, ordena aldatu egingo nuke; hau da, ez da beharrezkoa talde bat bost egun segido joatea, hori baino hobeto izango litzateke era aleatorio baten egitea, horrela, talde bakoitza hilabatean behien edo joanez.


    LARA ARTIGUES PUYADENA

    ResponderEliminar
  21. Hola queridos amigos de Hirukide:
    Estamos aquí reunidos:Maika, Miguel Angel, Jokin, Marian , Javi Balzola
    Maika:El lunes pasado tuvimos una agradable entrevista con Takolo en ``Goiko Irratia´´ donde nos contó su historia y el martes me lo pasé estupendamente en Manos Vivas.
    Miguel Angel:En la entrevista con Takolo me lo pasé en grande;en Manos Vivas el martes también muy bien.
    Después de la exposición de la Alondiga, expongo desde el 15 de enero hasta carnavales en el bar ``Itaie´´(estáis invitados; espero que os guste)
    Jokin:Nunca había experimentado el txontxongiio y me gusto mucho y voy muy a gusto a Manos Vivas y la experiencia de la radio está siendo inolvidable me hice amigo de Julen porque yo también trabajé en la prensa y tenemos cosas en común.
    Marian:Tal como han comentado mis compañeros tanto la experiencia de la radio , manos vivas y la relación con los alumnos de Hirukide está siendo muy interesante y cordial( que continua en la calle)
    Estuvo genial la entrevista con Takolo y esperemos que nos salga bien y divertida la acctuación de la historias de Manos Vivas.
    Javi Balzola:pienso que ha sido muy interesante la experiencia de la radio.
    La entrevista a Takolo ``Genial.
    De parte del grupo gracias por todo,esperamos con ilusión vuestra visita.
    Hasta siempre
    Los residentesde la 2ª planta de Uzturre.

    ResponderEliminar