2012/03/22

Bostgarren txanda


Azken aurreko txanda ere pasa da. Horaingoan 13 pertsona egon zarete Uzturre zentroan. Ea ba zer diozuen eta nola erantzuten duzuen galdera hauei.


Hona hemen ebaluaketa lagungarri izan daitezkeen zenbait galdera: 


Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
Zer da gehien gustatu zaizuna? 
Zerk arritu zaitu gehien? 
Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? 
Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? 
Eta hemendik aurrera zer?

8 comentarios:

  1. Oso esperientzia ona izan da eta ondo pasatako momentuak eduki ditugu.
    Dena oso ondo dago prestatuta eta zentro hortako pertsonak oso jatorrak dira gehien gustatu zaidan gauza terraza izan da.
    pertsona gazteak egotea edozer arazorengatik.
    Oso jatorrak denak barre asko egin dezakezu istorieta guztiekin.
    aukera oso onak nik uste dut ez dute ezergatik kexatu.
    ez nuke ezer aldatuko dena ondo dago.
    esperientzia oso onak eta nolakoa izan dezaken bizitza kasu batzuetan.
    bizitza jarraitu beharko da eta ahal degunean lagundu behar dutenei.

    ResponderEliminar
  2. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zerk arritu zaitu gehien?
    Beraien jarrera, beti irribarre batekin daude, bizitzeko era polita da.Beraiek egunerokoan zerbait egiten dute distraitzeko eta beraien gustoko gauzak egiten dituzte eta dinamika hori ondo dago.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Ona, gauza bat dela esaten duten jendea arazo horietan zein muturretara iritxi daitekeen, baina gero ezautzen dituzunean beste gauza bat da, beste ikuspuntu bat hartzen duzu.
    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
    Denbora librea, jolasak, familiakin joateko eskubidea, gauza horiek elkarbizitza fomentatzen dute.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Joku edo jolas diferentek egotea.
    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Bizitza beste era batean ikustea, dena ez dela esaten duten bezelakoa, ezagutu egin behar da.
    Eta hemendik aurrera zer?
    Laguntza behar dutenei lagundu eta beti gauza honak egiten saiatuko naiz ahal dudan neurrian.

    María Ortega

    ResponderEliminar
  3. Asko gustatu zait Uzturrrea jaistea, zeren eta ezezagunak nituen errealitateak eta egoerak ezagutu ditut. Dena gustatu zait aste bakoitzean gauza ezberdinak eginten genituen etadenak interesanteak ziren. Arrigarria irudituzait nolako erreztasuna duten Uzturren bizitzen direnak bearien historiak kontatzeko eta batzui zein egoerak eramandieten Uzturrea bizitzea.Uzturre zentroak bizitza normala egiteko aukera bikaina ematen die, denek antzekoarazoak dituzte e elkarrekin oso ondo moldatzen direnez familia antzekobat sortu dute bizitzarekin aurrera jarraiutzeko ahal duten moduan. Denbora gehiago egotea gustatuko litzaidake zeren eta oso motza egin zait bakarrik lau aste izatea. Gaixotasun mentalei buruz ikuspegi berria sortu dit uzturren igarotako denborak eta gure aiton-amonekin denbora gehiago pasa behar dugula.

    Hemendik aurrera ikuspegi ezberdina izango dut Uzturren ikusitako guztiari esker eta ahal dudan moduan egoera horietan daudenak laguntzen saiatuko naiz. Baita ere gustatuko litzaidake bisitaren bat egitea berriro Uzturren bizitzen direnei.

    Irati Urretavizcaya.

    ResponderEliminar
  4. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Nire ustez aberasgarria izan da uzturre zentroko pertsonekin egotea asko ikasi dugulako beraien inguruan.Erlijio bezalako ikasgai batean garrantzitsua da horrelako gauza praktikoak egitea azkenean beraiei ere onuragarria zaielako bisitak jasotzea eta egunerokotasunetik pixkat aldentzea. Baliogarria da zerbait desberdina egitea pixkat aldatzeko eta gainera zerbait ikastea gure bizitzarako.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Generalean asko gustatu zait dena baino pertsonalki 3.pisua gustatu zitzaidan gehienbat aitona-amonak oso irekiak zirelako eta beraien esperientziak modu ireki batean kontatu zizkigutelako. Horretaz gain ere, lehenengo egunean 2. pisuan egon ginen eta asko gustatu zitzaidan ere bertako pertsonak ezagutzea. Ez genuen uste horrelakoak izango zirenik eta egia esan oso gustora egon ginen beraiekin hizketan eta esperientziak elkartrukatuz.

    Zerk arritu zaitu gehien?

    Nik pentsatzen nuen modu indibidualista batean egiten zutela beraien eguneroko bizitza baina aldiz, gehienbat taldean egoten dira eta tarte txiki bat dute beraien logelan bakarrik egoteko. Gainera, bisita ugari jasotzen dituzte eta bertako langileak oso ondo tratatzen dituzte. Kalera irteteko ia eskubide guztia dute eta behar duten guztia ematen diete. Beraz, nahiz eta beraien etxea faltan bota egia esanondo zaindurik daude han.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?

    Egia esan pena ematen zuen batzuk beraien etxean egon nahi zutela entzutean baina hala ere, ondo zaindurik zeudela ikusi eta gero gehienak zoriontsuak direla pentsatu dut. Zentroa oso ondo zegoen eta bertan zeuden pertsonak nahiz eta laguntza behar madu batean edo bestean, ondo bizi direla ikusi dut eta nahiz eta zentru batean bizi bizitza normal bat daukatela. Denak ondo portatu dira gurekin.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?

    Zaintzeaz gain, behar duten atentzio guztiak eskaintzen dizkiete eta beraien etxeetan bakarrik egon beharrean, bertan beste pertsonekin daude kontaktuan eta ez daude bakarrik. Gainera, etxera bueltatzeko aukera daukate asteburuetan eta ahal duten guztia ematen diete ahalik eta pozien egon daitezen.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Nire ustez, proiektua ondo dago baina agian hobeagoa izango litzateke talde handiagoak egitea eta zentrua bisitatzeko aukera gehiago edukitzea azkenean 4 egun gutxi direlako.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?

    Aberasgarria izan da aiton-amonak eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak ezagutzea eta beraien bizimodua ulertzea. Gure ikuskera mmundu horren inguruan aldatu egin da eta orain beste modu batean ikusten dugu beraien bizimodua eta sentimenduak.

    Eta hemendik aurrera zer?

    Ahal dudan neurrian besteei laguntzen saiatuko naiz eta batez ere jakinda nere amona ere batzuetan bere etxean bakarrik egoten dela, berari konpainia gehiago egiten saiatuko naiz. Gainera, zentrura joaten saituko naiz bertako pertsonekin denbora gehiago pasatzeko.

    Mirari Ortega

    ResponderEliminar
  5. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Eskolak prestatu duen ekintza honetan parte hartu dudan lehengo aldia da eta oso esperientzia onekoa izan da. Adin ezberdinetako pertsonekin egoteko aukera izan dugu eta beraiei ere ondo etotzen zaie gazteen bisitak edukitzea.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Generalean pisu guztietan oso eroso sentitu naiz eta ez dakit esan dezakedan zein gustatu zait gehien zeren eta pisu guztiak ezberdinak ziren eta bakoitzean gauza ezberdinak sentitu eta ikasten ziren.

    Zerk arritu zaitu gehien?
    Ba, kanpoko ikuspegia oso ezberdina dela benetan errealitatea ezagutzen duzunean. Tratua beste era batekoa zela uste nuen eta eskizofrenia gaixotasuna beste era batekoa zela uste nuen baina esperientzia honek gauzak diren bezala ikusten lagundi dit, hau da, ez dela hain arriskutsua.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Batzuk eroso daude bertan laguntza jasotzen dutelako eta gutxienez denbora pasa eta ekintzak egiteko aukera izan ditzaketelako baina askok ere ez dira eroso sentitzen zeren eta bakarrik sentitzen direlako eta hango pertsonek ba laguntza behar dute, norbait ondoan dagoela sentitu, maitatua sentitu ahal izateko eta bakarrik ez sentitzeko.

    Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Era askotako aukerak: egun pasa egoteko, zainduak izateko, sendatu ahal izateko, mota guztietako ekintzak egiteko (jokuak, eskulanak...)

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Esperientzia berri bat dela boluntarioa izatea eta beraiei laguntzeaz aparte edo adiskidetasuna transmititzeaz aparte,aukera paregabea da jakiteko beste ekintza motak asko dauela bestei lagundu diezaiekena adib boluntaritza eta niri oso kontentu utzi nau esperientzia honek.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Denbora soberan badut, noizbehinka bisita egitera joatea gustatuko litzaidake.

    Irati Agüero :)

    ResponderEliminar
  6. Hasieran ez negoen oso konbentzituta baina denbora pasa ahala gehiago gustatu zait eta azkenean ez nuen bertatik joan nahi eta bueltatu nahi nuen.Asko gustatu zait eta berriro egingo nukeela uste dut. Gehien gustatu zaidan jendearen ondoan egotea eta beraiei laguntzea izan da, beraien eguneroko bizitza ikusteak ere lagundu egin nau.Eta gaixotasun mentalak zituztenak gehiago ezagutu ditut eta ez dira jendeak uste duen bezalakoak.Pertsona normalak dira medikamenduak hartzen badituzte, beraz ez da ezer gertatu beharrik. Gehien arritu nauena, izan da gu bezela bizi direla eta betebeharrak dituztela baina baita eskubideak ere. Ez direla itxita bizi. Uzturre zentruko erabiltzaileek esperientzia normala transmititu didate normal bizi baitira lehen esandako moduan. Uzturre zentroak aukera asko ematen ditu, telebista ikus daiteke, jolastu egindaiteke, hitz egin eta azken finean eguneroko gauza normalak egin daitezke bertan. Ekintza desberdinak ere egin daitezke. Ez nuke ezer aldatuko proiektua eta eginkizuna ondo daude behar duten pertsonei laguntzeko. Eta oso ondo pasatu dugu, laguntzeaz gain, dibertitu egin garelako. Lehen esandako moduan, aportatu didana izan da jendeari laguntzea eta entretenitzea. Ekintza desberdin bat egiten lagundu dit inoiz egin ez nuenaeta jende berria ezagutzen lagundu didana. Hemendik aurrera ez dakit zer egingo dudan, esperientzia ona izan da baina ez dakit nahiko denbora izango dudan berriro bisitan joateko. Ez dakit zer egingo dudan hemendik aurrera. ANDER EZQUERRO GARMENDIA

    ResponderEliminar
  7. Nahiz eta esperientzia motza iruditu zitzaidan oso baliagarria eta aberasgarria denbora berean. Oso gustura aritu nintzen uzturreko jendearekin, oso atseginak dira eta gurekin gustura daudela ikusten da, beraiekin denbora motz baina intentsoa izan da. Gainera, beraiek eskertzen dute gu boluntario izatearen kontua!

    Nahiz eta, egoera deserosoak pasa izan ditudan, gehienbat dena ondo joan da. Gehien gustatu zaidana gaixo mentalen pisua izan da, bertan eroso sentitu naiz gustiz, eta gainera pentsatuarazi egin dit, gaixoetako asko drogen kontuarengatik daude eta beraien bizi guztian pastilak hartzen eta medikuak egunero bigilatuak izan beharko dira; eta hori guztia bide oker bat aukeratu zutelako gaztetan. Gaztetan, kontzientziatua ez zaudenean, gauzak berin zaizkizunean, dena jakitekoa duzunean... hau da, gu gauden egoeran.

    Nire ustez, begiak irekitzen dizu horrelako leku batean egoteak, bizitzaren ondorioak ikusten direlako. Alde batetik, bizitzaren amaiera, bizitza luze bat atzean duten agureena. Eta bestetik, bide txar bat hartzeagatik bizi den egoera.

    Oso giro ona dagoela pentsatzen dut eta bertan bizi direnak pozik daudela somatzen da. Gainera, eraikina berria da eta "komodida" asko ditu.

    Aurrera begiratuz, bisitaren bat egitea gustatuko litzaidake, ea azterketak bukatutakoan joan naitekeen, lagunak egin ditut eta. Gaixo mentalekin behin baino gehiagotan kalean topatu eta denbora onak pasa ditudalako.

    SARA SAN SEBASTIAN

    ResponderEliminar
  8. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ona izan da. Nahiz eta hasieran ez zitzaidan asko gustatu baina behin horko dinamika eta giroa ikusita asko gustatu zait. Niretzat esperientzia berria izan da eta berriz ere errepikatuko nukeena. Hala ere, zentrora bertara joan baino lehenago ez nuen usten denak elkarrekin hain ondo moldatuko zirenik baina begiak ireki dizkit proiektu honek.

    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Gehien gustatu zaidana eskizofrenikoekin egotea da. Oso jatorrak dira eta beraien artean oso ondo moldatzen dira. Helduekin egotea ere asko gustatu zait. Berain esperientziak kontatu zizkiguten; baina, debekatuta zeukaten beraien bizitzako gauza tristeak kontatzea. Eta ikusten zen oso ondo bizi zirela bertan eta hainbat gauza dauzkate dibertitzeko eta ez aspertzeko.

    Zerk harritu zaitu gehien?
    Hasieran uste nuen orokorrean ez zituztela jokoak eta irtenaldiak egingo, baina esan ziguten bazeukatela, eskizofrenikoak behintzat, ateratzea beti ere abisatzen bazuten. Eta beraien artean zeukaten tratu onak ere asko harritu ninduen. Eta bestalde, medikamentuak ondo hartuz gero pertsona normalen jarrera daukate eskizofrenikoek.

    Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    Oso pertsona ezberdinak dira eta bakoitzak gauza desberdinak transmititu dizkit. Gehienak edo ia denak gustura zeuden, hala ere, eskizofreniko batek etxera joatea nahiago zuela esan zuen eta alde horretatik familiaren babesa eta maitasuna faltan botatzen dutela iruditu zitzaidan. Eta beste batzuk etxera joateko desiratzen zeuden. Baina horretaz gain oso gustura zeuden.

    Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Pertsona helduak eta eskizofrenikoak bezala pertsonak zaintzeko eta arreta eskaintzeko aukera ematen du. Bertara gaixoak edo helduak joan daitezke eta hauek normalean etxean ezin dutelako egon edo beraien kargu ezin direlako egin bertara joaten dira. Eta gaixotasunaren arabera etabar pisu batean edo beste batean jartzen dituzte.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Orokorrean dena ondo dagoela iruditu zait, beraz, ez nuke inongo aldaketarik egingo.

    Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak?
    Esperientzia berria izan da eta ez nuen inoiz imajinatu eskolarekin horra joango ginenik. Eta nire aurreko pentsamendua eskizofrenikoez aldatzeko balio izan dit. Ez nuen espero hain jatorrak eta atseginak izango zirenik.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Denbora dudanean bisitaren bat egitea gustatuko litzaidake.

    Nerea Garmendia

    ResponderEliminar