2012/01/11

Hirugarren txandakoen ebaluaketa

Dagoeneko erdiak pasa gara Uzturre zentrotik. Hau azkar azkar doa eta konturatzerako bereak eman du. Oraingoan hirugarren txandakoei dagokizue ebaluaketa idaztea. Nahiz aurreko urtean bukatu hona hemen hausnarketan lagungarri izan daitezkeen zenbait galdera: Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk arritu zaitu gehien? Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak? Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Eta hemendik aurrera zer?

12 comentarios:

  1. Aitor Jimenez Iparraguirre12 de enero de 2012, 1:45

    En mi opinion estuvimos muy bien aunque hemos estado menos dias. Yo creo que esto nos viene bien para conocer otras realidades que no queremos ver o si las conocemos para conocerlas de mas cerca. Yo al principio la verdad no queria ir, por pereza, por que me parecia que seria un rollo o por que conocia otras residencias que no eran como esta, pero ahora que he ido volveria a ir sin ninguna pereza, es mas se me ha hecho corto. En otras residencias la gente que esta alli no dispone de tantas tecnologias y a los pacientes parece que se les trata como un grupo en vez de tratar de uno en uno y ayudarles segun a cada uno su enfermedad. A mi la verdad me ha aportado muchimo que estuviera tratando con una persona que estaba en una silla de ruedas y te pidiera ayuda, comentar con la gente mayor nuestra juventud y la suya, hablar con una persona que tiene dificultades para hablar o hacer un puzzle con una persona que no ve y le tuviera que dar las piezas del puzzle a la mano. Yo creo que este centro es muy diferente y por algo esta teniendo el resultado que tiene. yo la verdad no encuentro muchas cosas para cambiar lo unico asi que diria es el poco tiempo que hemos ido ya que nosotros solo hemos ido tres veces. Por otro lado hay que nombrar el centro de dia, que nosotros hablabamos con la gente y estaban muy ilusionados, muchos nos decian que en vez de estar en casa sin salir o sin hacer nada, salian y en el centro se entretenian aunque fuera viendo la tele con mas gente. Yo creo que teneis que seguir adelante con este proyecto y suerte!

    ResponderEliminar
  2. Esperientzia oso polita izan da, gehien gustatu zaidana da uzturren dauden pertsonei oso ondo tratatzen dietela han dauden langileak,uzturrera joan aurretik beste perspektiba neukan uzturreri bueruz,uste nuen okerrago egongo zelabaina oso berria daeraikuntza eta oso ondo dago.Harritu zaidana gehien da eskizofreniakoekin negoenean batzuek pentsatuarazininduten asko zeren eta nere lagun batzuek ere erretzen dute substantzia horiek eta ez det nahi horre buka daitezen.Lehen esan dudan bezalaoso gertu daude beti eta oso ondo tratatzen diete.Aukera oso ona etzean egonbeharrean osogaizki ba hara joaten dira eta haiek bezalako pertsonekin egoten dira eta hobeto pasatzen dute.Egia esan, ez nuke oraingoz ezer aldatuko, oso ondo dago zentroa eta horrela mantenduko nuke.Ba aportatu didana da, adibidez gure adinako pertsonakjoan daitezkelaegun pasa hara eta haiekin geratu oso pozikjartzen direlako eta niri personalki asko gustatzen zait.Hemendik aurrera ba, adibidez batzuk nahi dute ikasi ba umeekin ikasi eta hori egin beharrean ba geratu daitezke uzturren lan egiten.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez, oso esperientzia ona izan da, gauz asko ikasi ditut iraganeako. Adibidez gaixotasun mentalak dituztenekin, ikasten da asko drogetako munduan ibiltzen bazera nola gelditu dezakezu. Esperientzia oso interesgarria iruditzen zait, lehenengo egunean gaixotasun mentalak dituztenekin egon ginez eta urrengotan adin handikoekin. Gaixotasun mentalak dituztenekin oso ondo egon nintzen, bakoitzak bere esperientzia kontatzen baizuen eta hauek gaixotasun mentalarekin gelditu ziren, gehienek, drogetan ibili zirelako. Horregatik esaten det oso interesgarria dela zeren eta, tristeza asko jasaten duzu haiei ikustean, eta orain lagunak badituzu drogetan sartuta daudenak, ikusten duzu horrela buka dezaketela... Pertsona helduekin ere oso gustura eta entretenigarria izan zen, bakoitzak bere bizitza kontatzen baizuen, eta guztiek urte asko daukatenez, asko kontatzeko zuten, gainera oso jatorrak dira.
    Niri asko harritu nauena da, oso pertson irekiak direla eta oso pozik bizi dira.
    Nik ez nuen ezer aldatuko, oso ondo dagoela iruditzen zaidalako, gainera bakoitzak bere logela du eta oso ondo tratatutda daude.
    Aportatu nauena da erreflionatzea daukatenarekin eta jakitea pertsona batzuk gaixotasun mentala eduki arren beste pertsona bat bezela bizi dezaketela, eta hauek oso zoriontsuak dira naiz eta eduki gaixotasun hau.
    Oso aukera ona ematen die, askotan bere familiarren ezin dute mantendu pertson hauek, eta zentro hau da egiten duena, pertson hauek bere etxean baldin bazeuden bezela egotea.

    ResponderEliminar
  4. En mi opinion la experiencia a sido algo que nunca lo voy a olvidar, yo creo que la gente (al igual que yo hice) tiene una imagen muy equibocada respecto a las personas como los de uzturre; yo al principio desconfiaba un poco pero despues de conocerlos puedo decir que el loco era yo al desconfiar de ellos. Lo que más me a gustad? Es dificil decir, todo a sido muy divertido e original, cada día era diferente pero siempre divertido como el día anterior. Pero para mi lo que más me a emocionado a sido ese compañerismo tan cercano que tienen entre ellos, y creo que todos tenemos algo que aprender de ellos. Nosotros no tenemos ese compañerismo que tienen ellos, ellos se cuidan como si fuesen familia,mientras que nosotros solo como compañeros de clase y eso es algo muy frío.

    Las personas que trabajan en Uzturre son muy profesionales y son muy amables con los pacientes e visitates. Son como familiares que respetan mucho a dichos pacientes.

    Yo creo que Uzturre nos a aportado algo muy bonito e interesante respecto a la vida a todos. No son como nostros que queremos más y más, sino, que se conforman con cualquier cosa y ademas están dispuestos a prestar ayuda a otras personas. Ademasn los pacientes de Uzturre nos han dado unos consejos muy valiosos sobre la vida y de lo cruel que puede ser.
    Como ya he dicho antes lo que más me a sorprendido a sido el comportamiento de los pacientes, ya que era muy diferente a lo que pensaba

    ResponderEliminar
  5. Oso esperientzia aberasgarria eta boluntariotzarako mundua ezagutzeko aukera izan da. Gaixoen eta edadetuen mundua oso urruti eta nirekin ez zetorrela, ezezagunak bezala ikusten nuen hasiera batean, eta zentro hauetako lana iluna eta inongo ilusiorik gabea zela. Uzturre zentroan gaixoekin eta aiton-amonekin kontaktuan jartzean ez nituen urruti sentitu eta beraien esperientziak entretenigarriak egin zitzaizkiten. Eta gainera, han lanean ari diren pertsonak oso jatorrak eta bere lana (edo boluntaritza) oso gustora egiten zutela ikusi nuen. Horrela nire hasierako prejuizioak bertan behera geratu ziren.

    Gehien gustatu zaitena eta harritu nauena da jakitea oso tratu humanitarioa jasotzen dutela ingresatuek,familia handi batean bizi direla ematen du. Gainera, gaixotasun mentalak dituztenak ez daude egun osoa Uzturreko zentroaren menpe, libreak dira beraien lanak eta aktibitateak egiteko, batzuk beheko pisuko adineko jendea animatzen eta aktibitateak egiten dituzte.

    Hemendik aurrera gaixotasunen eta hirugarren adineko jendea beste begi batzuekin ikusteko aukera eman dit esperientzia honek, eta hurrengo urteetan eskolak esperientzia hau bultzatzen jarraitzea espero dut.

    Gracias por habernos acogido con los brazos abiertos y espero que sigáis participando en otros concursos de tartas (estaba buenisima!). Un saludo a todos.



    Carlos Moreno (2. txandakoa)

    ResponderEliminar
  6. Proiektu honetan parte hartzeak ezagutzen ez nuen zerbait ezagutzeko aukera eman dit. Hasieran, harritu egin nintzen erlijioko klaseetan hau egingo genuela esan zigutenean baina ez zitzaidan gaizki iruditu. Esperientzia pasatakoan,adineko eta gaixotasun mentala duten pertsonen eguneroko bizitza ezagutzeko oso baliagarria dela iruditzen zait.

    Orokorrean, iritzi positiboa daukat esperientzia honi buruz. Agian, laburregia izan da, gainera gurea laburragoa (3 egunekoa bakarrik) eta nire ustez, hobeto egongo litzateke luzeagoa izango balitz, beraiekin konfiantza hartzeko eta bai beraiek eta bai guk, gusturago egoteko. Gehien gustatu zaidana da gehienak oso irekiak eta jatorrak direla eta gurekinoso ondo portatu direla. Asko harritu nau beraien gaixotasunei buruz hitz egiteko duten erraztasuna, ez da batere erraza izan behar jendearen aurrean horrelakozerbaiti buruz hitze egitea. Beste alde batetik, Uzturre zentroan lan egiten dutenak oso lan ona egiten dutela uste dut, gaizki daudenean asko animatzen diete. Azken finean, haiei esker atera dira aurrera. Uzturre zentroa hainbat aukera ematen dizkiete baina garrantzitsuena nire ustez, beraien arazoa berdinak dauzkaten pertsonekin egoteko ematen dieten aukera da.

    Lehen esan dudan bezala, laburregia izan da esperientzia; beraz, iraupena aldatuko nuke baina horretaz aparte, ez nuke ezer gehiago aldatuko.

    Adriana Limousin

    ResponderEliminar
  7. 6. Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?

    Proiektu hau oso ongi dago orokorrean, baina, denbora gehiago beharko luke egon bizipenetarako. Argi dago ezin dela, eta horregatik, eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen. Bestetik, bete genituen inkestetan boluntariotzarako prest egongo ote ginatekeen galdetu ziguten, eta horretarako bidea irekitzerik balego, oso aberasgarria litzateke guztiontzat. Azkenik, inkestak euskaraz pasako balira ere oso egokia litzateke. Neroni prest nago euskaratze lanak egiteko, ziur diot.

    7. Eta hemendik aurrera zer?

    Ni oso mugitua naiz izatez, eta mila gauza egin behar izaten dut, baina, tartea hartuko banu, boluntario egingo nintzateke, eguneko zentroko edo buruko gaitzak dituztenekin. Oso gustukoa izan dut haiekin egotea, eta nik dudana gehitu nahiko nieke haien bizitzei.
    Beste aldetik, Uzturre zentroak berak Tolosako beste hainbat ekintzetan parte aktibo behar du izan. Badago jendea Uzturren kalera irteteko moduan dagoena, eta, posible balitz, adibidez, Topic-eko emanaldietara, kultur tailerretara, pelikulak ikustera… irten litezke. Hala ere, ni ez naiz nor ezer esateko, proposamena hor doa.



    Iñigo Azkue Liceaga, Batxilergo 2 C

    ResponderEliminar
  8. Aurrez esan beharra dut, proiektu hau asko gustatu zaidala, eta hazi eta hezi egin nauela. Galdera bat kendu egin dut, testuinguruaz erantzuna dagoelako. Eskerrik asko aukerarengatik.

    1. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

    Ikastetxe honek denbora askoan izan duen proiekturik interesgarrienetakoa iruditzen zait. Uzturre zentroa oso leku berezia da, arrazoi nahiko ulerterrazengatik, eta nire burua zentroko hainbat egoeratan ikustea oso aberasgarria iruditu zait. Nire uste apalean, honelako proiektuak benetan dira garrantzitsu, eskolako ekintzez (ekintza dei bageniezaieke) gain dauden errealitateak ongi ezagutu nahi baditugu. Eskolan ikasitakoak ez du ia ezer balio ondo erabiltzen ikasten ez badugu.

    2. Zer da gehien gustatu zaizuna?

    Gehien gustatu zaidana, dudarik gabe, esperientzia izatea bera izan da. Ez du parekorik Uzturre zentrora joateak eta bertakoekin aurrez aurre egoteak, ez du preziorik gizakume horien guztien egoeraz jabetzeak eta gu zeinen ongi bizi garen ikusteak, ez du parekorik horretaz guztiak konturatzeko aukera izateak. Gaur egungo gizartea oso gizarte “tolerantea” da, oso errespetukorra, egoera guztiekin. Bada, hori zalantzan jartzea lortu dut nik honekin. Konturatu naiz lehen gauzak ziren bezala esaten zirela, hau da, “niri ez zait batere gustatzen zaharrekin egotea” entzutean, berez hori esan nahi zela. Gaur egun, ongi gelditze horretan buru-belarri sartuta gabiltzan honetan, baietz esan eta hitz eman eta gero hitza jatea da doktrina. Horretaz konturatu naiz eta hori da gehien gustatu zaidana, duda izpirik gabe.

    3. Zerk harritu zaitu gehien?

    Harritzea estereotipoak kentzearekin lotu dut nik. Gutako askok pentsatzen genuen (oraindik ere hala pentsatzen duenik izango bada ere) Uzturreko jendea munstro moduko zerbait-edo izango zela. Frogatu dugu gure azalean ez dela horrela. Uzturreko jendea oso jende arrunta da, gaixotasun bat duena, baina, denok bezala, bi hanka eta sentimenduak dituena. Beldur moduko bat nuen, neroni buruz ariko naiz, zer aurkituko ote nuen, eta azkenean neure burua aurkitu dut. Nire burua noraino hel zitekeen jakin ahal izan dut.

    4. Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?

    Laguntasun sentipena izan da niretzat han zegoena. Benetan ni neu sentitu naiz han egondakoan. Inork ez zaitu gaizki begiratzen, inork ez dizu errurik igortzen, inor ez zaizu biraoka hasten, batez ere, errespetua dagoelako gauza guztien gainetik beti. Lasaitasun egoera batean sartzen nintzen zentroan, ez dakit, bizitza gaixotasunean sartzen denean, nik ez dakidan arren imajinatu egiten dut, beste zerbait bihurtzen da. Gizakoiago egiten da. Ez da komeni inorekin haserre egotea, ez da komeni nork bere burua zuritzea. Ez dakit, giro etxekoi eta gizakoia sentitu dut Uzturren.

    5. Zer nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?

    Uzturre zentroa (nik beste zentrorik ez dut ezagutzen) oso leku irekia iruditu zait. Asko gustatu zait aldizkariaren kontua, egileei beren ideiak azaltzeko aukera ematen zaielako, eta horrek beren buruekin ongi sentiarazten dielako. Askatasun sentsazioa niri eman didaten bezala, bertakoei ere ematen dietela iruditu zait. Beren bizitza beste nolabait pasatzeko aukera emateak eskubide beharko luke izan.

    ResponderEliminar
  9. Oso esperientzia polita irudito zait Uzturre zentroan parte harttzearena, izan ere, bertan jende oso jatorra eta desberdina ezagutu ditugu eta gainera, gauza asko ere ikasi ditugu beraiekin.

    Oso dinamika polita iruditu zait, baina motza. Gainera Batzuk ez dugu beesteek izan dituzten egunak eduki, beste gauza batzuk izan ditugulako eta hori esperientzia txartu egin du, oso motza eginn delako niretzat behintzat.

    Oso pertsona interesateak ezagutu ditut os denbora laburrean, eta agia beraiengaako nituek pentsaerak desberdinak dira orain. Oso gustura egon naiz beraiekin eta ez nue uste hain erraza irudituko zitzaidala beriekin egotea, erlazionatzea eta ondo pasatzea ere.

    Oso gomendagarria iruditzen zait esperentzia,positiboa eta irakasgarria, eta ez dut dudarik, nire bizitzan zehar horrelako egoera gehiago biziko ditudala.

    MARTA TEIJEIRA

    ResponderEliminar
  10. Aurten Hirukidek antolatutako proiektu hau oso baliagarria dela pentsatzen dut. Hainbat arrazoi daude, baina batik bat,gure egunerokotasunean aurkitu ditzazkegun arazoak gertutasunez ezagutzeko ezinbestekoa da, eta hauei aurre egiteko ematen den laguntza mota eta pertsona horiek nola laguntzen duten ezagutzeko ezinhobea.

    Boluntariotza gure bizitzen parte den pertsona guztientzat pentsatzen dut oso aukera interesgarria izan dela, esperientzia berriak sortu ditugula eta aurrerantzean ikasi dugun guztia praktikara aplikatu dezakegula. Horrela, benetako errealitatea ezagutzen dugu, edozein pertsonaren azalean (eta ezezaguna izatea ez da parte negatiboa) jartzea lortu du honelako ekintza batek.

    Gehien gustatu zaidana,egin ditugun ekintzen artean inplikazio gehiena behar duena dela da. Parte hartu nahi ez duenak, izan ere, Uzturrera jaitsi baina ez da saiatuko pertsonekin harremanik izaten, baina benetan gustora egin dugunok, harreman hori sentitu dugu, lagun berriak egiteko aukera eta etxetik kanpo helduak nola bizitzen diren ikusi izan dugula.

    Uzturreko gazteeta helduek esku zabalik hartzeak izugarri harritu ninduen. Gauza da, nire ustez inork ez duela gustoko nola bizi den ikustea joatea,bizitza arrunt batez daramaten bitartean. Baina ikusi izan duguna da, ahal den moduan, bai eraman dezaketela bizitza arrunt bat, hau da, lanera joan, zerbait hartzera joan, wii-an jolastu..eta hori gaur egun abantaila oso handia da. Beraz, asko pozten naiz dauden aurrerapenen ondorioz lortu ahal izan den bizitza kalitatea pertsona hauei dagokienez.

    Lehen esan bezala, gertutasuna bultzatu da, eta baita sentsibilitatea ere. Izan ere, denok pentsatuko dugu gure aiton-amonak edo gertuko norbait izan daitekela hor dagoena, eta sentipen horrek asko xamurtzen gaitu. Giro polit hori bizitzeko aukera edukitzea, eta noski baita guztien artean egiten dituzten ekintzak ere (tartak egin, eguberrietan apaindu, aldizkari txiki bat argitaratu..). Oso oso interesgarria da.

    Uzturre zentroan hainbat ekintza ezberdin egin daitezkeela konturatu naiz. Lehen aipatu bezala, taldekotasuna bultzatzen dute, denen artean gauzak egitea eta gainera, egindako ekintza horiek bailagarriak direla jakinaraztea (adibidez, tarta lehiaketa bat irabazi zuten). Beraz, esan daiteke,aukera handia dagoela egunerokotasunari dagokionez.

    Proiektu honen inguruan aldatuko nukeena da, gehiegi inplikatuta ez zeuden pertsonak, gehiago parte hartzea, eta jadanik inplikatuta egon diren horiek ere dena ematea. Baina hori bakoitzaren esku dago, norberak ikusi behar baitu zer egiten duen bere bizitzarekin. Eta nik, argi dut, nire bizitzako zati bat boluntariotzari eskaini nahi diodala.

    Hemendik aurrera, gauza asko ditut buruan. Konturatu naiz boluntariotza mota ezberdinak daudela, eta gehienbat, gu bezala izateko aukera ez duen jendeari laguntzea eta euren erreakzioa ikustea ezin dela munduko diruarekin aldatu. Eta nik hori bizi izan du, kirikiño aisialdia taldearekin, beraz, honekin jarraitu nahiko nuke, eta benetan betetzen nauten ekintza horiekin aurrera jarraitzea.

    Nerea Sanz Carrillo

    ResponderEliminar
  11. MIRIAM ARANDIA ARNAL

    Imajina ez genezakeen esperientzia izan dugu, ikastetxeak eta Uzturre zentroak antolatutako proiektu honi esker. Gainera, horrelako zentro baten berri izan dut orain arte ezagutu ez dudan bati buruz. Egia esan, Uzturre zentroak hainbat sentipen berri eskaini dizkigu, hala nola, jende ezberdinen arteko laguntasun giroa, errespetua, maitasuna eta, nola ez, gaixotasun batzuen berri izatea. Honekin batera, adineko pertsonekin egoteko parada ere izan dugu eta benetan pozgarria iruditu zait, batetik, eurekin konpartitu genuen uneagatik, izan ere, momentu horretan eurentzako denbora-pasa bat bihurtu ginen eta baita euren jolas-tresna ere; izugarri disfrutatu genuen. Bestetik, gure burua hemendik urte batzuetara imajinatzeko beste aukera bat iruditu zitzaidan.

    Arritu didanak, batik bat, gaixoekin edukitako egunak izan dira: inoiz pentsa ez nezakeen pertsonak dira. Ikaragarri ondo pasa nuen eurekin esperientziak konpartitzen, hizketan edo jolasean. Oso jatorrak eta umore onekoak dira denak eta aurpegietan duten irribarre hori inoiz ez galtzea espero dut. Adorea dute, benetan, gizarte zail eta konplikatu honi aurre egiteko, eta modu bateratuan errazagoa delakoan nago, hango harreman on eta sendoari esker.

    Uzturre zentroak ez du soilik jendea hartzen, baizik eta pertsonak maitasun osoz tratatzea lortzen du. Esan bezala, jende arteko batasunak aurrera egiteko bidea eskaintzen du eta honi bertako laguntzaileen lana ere gehitu behar zaio: hauek sekulako bihotza dute euren burua besteei eskaintzen.

    Honekin guztiarekin pertsona bakoitzak duen garrantziaz jabetu naiz, eta norbera mundu ezberdin bat dela ere bai. Beraz, aurrerantzean errespetu osoz jokatzea konprometitzen naiz gaixo, adindu edo edoizenekin.

    Proiektu honi buruz ez dut inolako kexarik. Agian aipagarria litzateke esatea denbora gutxi izan dugula, gure taldeak batez ere, eurekin egoteko, izan ere, 2 egonalditan izan naiz han, baina izan naizen 2 aldiak baliogarriak eta, noski, ahaztezinak izan dira.

    ResponderEliminar
  12. Hasteko, egun gehiago egotea gustatuko litzaidake, baino hala ere esperientzia oso polita izan da eta gure etorkizunerako oso baliagarria. Hasieran ez zitzaidan oso ideia ona iruditu, baina orain ikusten dudanez, proiektu ona izan da, eta pertsona haien egoera ikusteko aukera eman digu.

    Iritsi ginen momentutik jaso genuen tratu ona eta berotasuna paregabekoa izan zen, eta hori izan zenuen gustukoena izan nuena. Hala ere, han zeuden pertsona batzuen egoera txarra asko harritu ninduen hasieran, baino gero pertsona hauek benetan zoriontsuak direla ikusi nuen, inguruan zituzten pertsonei esker, eta hau benetan lasaitasuna eta baikortasuna transmititzen zuen.

    Aukera paregabea ematen du bertako jendeari laguntzeko, eta ez bakarrik hori, baizik eta bizitzari buruzko gauza garrantzitsuak ikasteko. Aldatuko nukeen gauza bakarra bertakoek hobeto ezagutzeko izandako denbora da, benetan pertsona interesgarriak eta jatorrak zirelako.

    Hemendik aurrera adimen urriko pertsonak eta pertsona pertsona helduak gehiago baloratuko ditut, eta norbait laguntzen dudan bakoitzean , esperientzia hontaz gogoratuko naiz eta harro sentituko naiz.

    Gillen Goikoetxea

    ResponderEliminar