2011/11/14

Bigarren txandakoen ebaluaketa

Dagoeneko 1. ebaluaketa bukatu da eta 2. txandakoek ere aurreko astean amaitu zenituzten zuen Uzturreko saioak. Orain ebaluaketa egiteko garaia iritsi da. Hona hemen hausnarketarako proposatzen genituen galderak.


Zer nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
Zer da gehien gustatu zaizuna?
Zerk arritu zaitu gehien?
Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Zer nolako aurkera ematen die Uzturre zentroak?
Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
Zer aportatu dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? 
Eta hemendik aurrera zer?

9 comentarios:

  1. Proiektu honetan parte hartzea baliagarria izan zaigu adineko pertsonen mundua eta gaixotasun mentalaren mundua ezagutzeko, niretzat, behintzat, ezezagunak zirenak. Beraz, guztiz berria izan den esperientzia oso aberasgarria iruditu zait.

    Gehien arritu nauena bi mundu hauetatik neukan ideia, erralitatean, erabat desberdina dela, okerreko ideia nuen.
    Proiektu hau egiteko ideia proposatu zigutenean ez nuen oso aurpegi ona jarri,gainera, beldur pixka bat nuen ez nekielako zer nolako egoerarekin aurre egin izan beharko nuen.Ez nekien zein izango zen hango jendearen egoera. Bertan egon eta gero nire ideia erabat aldatu da batez ere gaixotasun mentaleko pertsonekin. Pertsona nahiko "normalak" direla konturatu nahiz eta ez zaiela inolako beldurrik eduki behar, beraiekin hitz egiten lasai asko egon zaitezkeela.

    Asko harritu nauen beste gauza bat da bertan lan egiten duten langileek nolako maitasun eta errespetuarekin tratatzen dituzten bertan daudenak. Ez nuen pentsatzen banan bana hainbesteko arreta jarriko zietenik eta hainbeste maiteko zituztenik.

    Uzturren egon eta gero konturatu naiz bertan bizi direnak ez direla bakarrik sentitzen eta beraien etxeetan bakarrik egon baino lehenago han obeto daudela.Goizero ekintza desberdinak egiten dizkiete,beraz, ez dira aspertzen, asko entretenitzen dira.

    Hasieran aipatu dudan bezela proiektu hau oso aberasgarria izan da adineko pertsonen mundua eta gaixotasun mentalaren mundua ezagutzeko. Espero dut eskolak eta Uzturre zentroak proeiktu honekin jarraitzea, zeren, ni bezalako ikasle asko egongo dira bi mundu hauek benetan nolakoak diren ezagutzen ez dutenak. Eta esperientzia honen ondorioz horrelako zentroetan laguntzeko prest egongo direnak.

    Gracias por darnos esta oportunidad.
    Un saludo, Ane Gutierrez.

    ResponderEliminar
  2. Nire ustez, proiektu hau oso baliagarria izan da eta oso gustora egon naiz eskolako proiektu honetan parte hartzen. Oso esperientzia ona izan da, gauza asko ikasi baititugu. Edadeko pertsonekin eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin gure denbora elkarbanatzean gauza asko ikasi ditugu, eta gaixotasun mentalei buruz eta adineko pertsonen gaixotasunei buruzko gaixotasunen "tabua" kentzea lortu dugu.

    Gaixotasun mentalei buruz ez nekien asko eta proiektu honek mundu horren ateak ireki dizkit. Horretaz gain, gaixotasun mentalak dituzte pertsonen eguneroko bizitza ezagutu dut eta beraien gaixotasunarekin zein ondo moldatzen diren ikusi dut.Nola bizi diren, zer egiten duten beraien egun normal batean oso interesgarria iruditu zait baina benetan harritu naunena beraien gaixotasunari buruz hitz egiteko erreztasuna izan da. Adineko pertsonak dituzten gaixotasunei buruz gehiago nekien baina ala ere zaharren egoitza batean nola bizi diren ezagutzeko balio izan dit. nahiz eta gai honetaz gehiago jakin alzeimer gaixotasunak ekarri ditzazken ondorioak nire begiekin ikusteko aukera izan dut eta oso gaixotasun gogorra dela konturatu naiz.

    Uzturre zentruan dauden pertsonak beste mundu bat ezagutzeko aukera eman didate. Nahiz eta denak beraien etxeetan askoz hobeto egon ikusten da Uzturre zentruak gauza asko eskeintzen dizkietela eta bizitza oso arina egiten dietela. Hainat edadeko pertsonek sentitzen zuten bere familiak ez zietela mantendu nahi baino nere ustez familiak pertsona batzuei behar duten guztia ezin diete eman. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonei aukera asko ematen die zentruak, adibidez lanera joan daitezke eta lehiaketetatan parte hartzen dute,adibidez tarta lehiaketan (oso tarta goxua egin zuten )

    Niretzat oso denbora gutxi dela uste dut, 4 egunetan ezin dela hore dena ondo ezagutu eta oso laburra egin zait. baino badakigu oso zaila dela horrelako gauzak egitea eta esfortzu handia dela.

    Uzturre zentroak gauza asko aportatu dizkigu denoi baino batez ere horrelako zentruak ezagutzeko baliagarria izan zaigu, gehienek (ni barne) ez baikenuen horrelako zentrurik inoiz ezagutu. hortaz gain edadeko pertsonen eta gaixotasun mentala dutenen munduari ateak ireki dizkit eta oso interesgarria dela iruditu zait, agian, etorkizun batean, gaixotasun mentala dutenekin lana egitea gustatuko litzaidake.

    Asko gustatuko litzaidake bertara bueltatzea.

    Gracias por compartit estos días con nosotros, un saludo.

    Andrea Fernández de Antona

    ResponderEliminar
  3. Oso esperientzia ona izan da zentro batena dagoen jendearekin erlazionatzea zeren kontutratzen zara ez dela jendeak esaten duen bezalakoa.

    Zentroo osoa gustatu zait baina batez ere bigarren solairua. hasieran beldurtuta bezala joan ginen zeren gaixotasun bat duten pertsonak dira baina beraiekin egoterakoan konturatzen zara beste edonor bezalakoak direnla eta daukaten fama ez dela zihurra.

    medikuek eta bestelakoek bestarn dauden pertsonekin duten tratua zeren lagun bat izango balitz bezala tratatzen dute eta hori beraientzako oso ona da asko laguntzen dielako.

    Esperientzia paregabea eduki dut. Beraiei laguntzenibili gara, aldizkaria nola daramaten erakutxi digute, gimnasia egun dugu... espero baino askoz obeto paas dut daukadan pena 4 egun bakarrik izatea izan da! medikuaren despatxoa egun guztian zehar irekita dago norbaitek berarekin hitz egin nahi badu eta hori nere ustez beraientzat osos ona da.

    Egia esan ezer eznuke aldatuko zeren esperientzia pertsonal honek guri asko laguntzen digu jendea ezagutzeko eta aukera bat emateko naiz eta ibnoprrek kontrakoa esan eta pena ematen dit lehenago ez hasi izana proiektu hau jende gehiagok ulertzeko nolakoa den hor egotea.

    Komprenditzea pertsona batek gaixotasun bat eduki harren pertsona bat dela edonor bezala eta ez begiratzea gaizki horrelako gauzen gatik zeren horrek asko mintzen die guri bezala. Nere pentsamendua guztiz aldatu da honi dagokionez. baita ere ulertzeak edadeko pertsonentzako residentziak onak direla eta beraiekiko tratua ezin hobea dela zeren baraiekin dauede egun osoa ezer ez gertatzeko.

    Asko eskertzen diet horrelako gauza bat erakustea zeren niretzako oso garrantzitsua izan da. horain uler dezaket nolakoa diren horrelako zentro bateko egunak. horrelako zentruetan dauden boluntarioei ulertzen diet zerenmerezi du hori egitea pertsonen gatik

    Un saludo a todos y muchisimas gracias!!

    irati gonzalez

    ResponderEliminar
  4. Neretzako esperientzia hau baliagarria izan da agureen bizitza edota gaixoen bizitza residentzia baten nolakoa izango litzatekeen ulertzeko.

    Nere ustez, bigarren pisuan dauden jendeaz nuen idea aldatu da. Ez nituen horrelakoak espero,eta lehenengo eta azken pisuko agureak oso harrituta utzi ninduten. Hala ere, gehien gustatu zaidana bigarren pisuko jendea ezagutzea izan da, eta zergatik dauden orain egoera horretan.

    Gehien arritu zaitena, lehenengo eta azken pisuko jendea da. Pertsona bakoitzak bere arazoak zituelako.Gainera,nahiz eta ez oso gazteak izan horrelako arazoekin hasi daitekeela ulertu det.

    Pisu guztiak oso desberdinak dira, bakoitzak zerbait ona dauka. Adibidez, bigarrengo pisuko jedeak oso ondo hartu ninduten eta bizitzarako aholku oso baliagarriak eman zizkiguten.

    Uzturre zentroak, beste gaixoekin edo agureekin harremanetan jartzeko aukera ematen die edo beraiek bezala sentitzen diren pertsona gehiago ezagutzeko aukera.

    Proiektu honetan ez nuke ezer aldatuko, egia esan, dena gustatu zait. Hala ere, esperientzi hau motzegia iruditu zait.
    Pertsonalki, agureak edo gaixo batek nolako bizitza daukan erresidentzia batean ikasi det. Eta han lana egiteko eduki behar dituzun ezaugarri garrantzitsuk, hau da, han lana egiteko ez dira pertsona guztiak balio. Agureak edo gaixoak ondo eta errespetuz tratatu behar dituzu.

    Hemendik aurrera gaixotasun zehatz hori dauzkaten pertsonak beste begi batzuekin begiratuko ditut.

    Muchas gracias por esta esperiencia que para mi ha sido realmente importante.

    Maialen Lorence

    ResponderEliminar
  5. Uzturrera egindako irteera hau oso baliagarria izan zaigu, esperientzia ezin hobea.. Hirugarren adineko eta gaixotasun mentala duten pertsonekin egoteak asko irakatsi digu. Hasieran proiektua azaltzera etorri zirenean, beste pentsamendu bat neukan, baina Uzturren igarotako lau egun hauek bestelakoak izan dira.
    Lehen esan bezala, oso baliagarria izan zaigu eta gauza on asko atera ditzakegu. Nire ustez, gehien harritu nauena beraien ausardia izan da, hau da, beraien gaixotasunari buruz hitz egiterakoan duten erraztasuna. Nire ustez ez baita batere erreza bizi duten egoera hori kontatzea eta besteekin elkarbanatzea. Baina, horrekin batera, aipatzekoa da ere, gehien gustatu zaidana izan dela, beraien egoerak eta sentimenduak ezagutu baititugu, eta zergatik iritsi diren egoera horretara.
    Uzturre zentroak eman digun aukera hau oso ona eta polita izan da. Bertako arduradunak oso arduratsuak dira eta beraiei esker mundu hauek ezagutu ahal izan ditugu. Gainera alaitasuna eta aurrera jarraitzeko gogoa transmititzen diete erabiltzaileei eta nabari da beraiek oso gustura daudela zentroan.
    Zerbait aldatzekotan denbora aldatuko nuke, oso laburra iruditu baitzait. Asteko bi ordu hauek motxak geratu baitzaizkit.
    Beraz, Uzturre zentroak balore positiboak aportatu dizkit.Eguneroko bizitzan ez gauden pertsonekin egoteko aukera izan dugu eta oso baliagarria izan zaigu.Geneukan iritzia ezabatu eta pertsona normalak direla eta bizimodu normala dutela ohartu gara.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet bertakoei, eman diguten aukerangatik eta beraien denbora guri eskaini digutelako. Eskerrikasko eta espero dut hemendik aurrera ondo egotea eta aldizkaria aurrera egitea. Besarkada bat

    Elene Santos

    ResponderEliminar
  6. Parte hartzea oso ondo iruditu zait eta esperientzia oso ona dela pentsatzen dut horrelako zentruak ikustea nahiz eta, batzuetan, hango jendea bestelakoak esan.

    Pisu batzuetan, lan egiten zuten jendea, oso arrera ona zeukaten hango pertsonekin. Arrera maitakorra zuten.

    Asko arritu nau hango jendearen komentario batzuk esaten ez zaiela gustatzen egiten dutena. Baina, egia esan, arrazoi pixka bat dute. Ni ere aspertuko nintzateke egun guztietan gauza berak eginez.

    Niri asko gustatu zait han egoteak eta hango jendeak zergatik dauden hor jakiteak, horregatik esperientzia ona dela esan behar dut.
    Ez dakit asko aukerei buruz, nire ustez aukera gehiago eduki behar lituzkete, baina ez nago oso zihur. Adibidez gurekin egon nahi ez zutenak behartuta ziruditen, eta hori ez zait ondo iruditzen.

    Zentruari buruz informazio gehiago eman beharko zen (residenteak zer egiten duten..), hango jendearen iritzia ere jakin beharko genuke eta langileena.
    Zentruan egoteak informazioa eman dit zentruari buruz eta horrelako kasuei buruz.
    Hori asko miresten dut.

    Un saludo a todos los del zentro =)

    Alex Azurza

    ResponderEliminar
  7. Zentro honetara etortzeko aukerak, bertan bizi direnen bizimodua ezagutzen lagundu digu. Oso beharrezkoa iruditzen zait, horrelako heziketa ezin dugulako jaso klaseetan edo honi buruz hitz egiten. Ikusi eta bizi behar den gauza dela uste dut, eta oso baliagarria izan zaigu, lehendik genituen aurreusteak ezezteko.

    Gure adinean, honelako proiektuetan parte ez hartzea da ohikoena, oso zaila baita honelako gauzetan sartzea gaztea eta adintxikikoa izanda. Gainera, gure usteak aldatzen ditu, pertsonak ezagutzen ditugulako eta ez ideia orokor bat (gaixotasunena, zahartzaroarena...)

    Asko gustatu zait nola onartu gaituzten bertakoek eta nola eskertzen zuten gure konpainia. Beren bizitza esperientzia ezagutzea bizitzaren ikuspuntu berri bat erakusten digu; honelako kasuak gugandik oso gertu daudela konturatzeko. Asko harritu nau gugan jarri duten konfiantza, gu ume batzuk baino ez garelako eta ezer gutxi dakigulako. Hala ere, esperientzia oso aberasgarria izan da; guk berez ezer egin ez dugun arren, gu egotearekin nahikoa zela zirudielako.

    Bertan bizi ziren pertsonen eguneroko bizimoduaz ere ikasi dut, esaterako; egunero zer egiten duten, ze tailer, ze ekintza... Nire ustez, zentroak lana bikaina egiten du egunero bertan bizi diren guztiei bizitza ahal duten moduan errazten. Honelako ekimenek bertakoen irudimena eta eguneroko lana bultzatzen du, gauza oso interesgarriak sortzen direla.

    Horrez gain, pertsona bakoitzari arreta berezia eskaintzen zioten eta hori eskertzekoa den gauza da. Mota desberdinetako pertsonak bizi direnez, ezin zaie denei berdin tratatu eta asko gustatu zitzaiten langileek nola jokatzen zuten. Bai erizainak, medikuek eta bestelakoen tratua oso ona zen eta nabaria zen bere lana gustuko zutela, eta hori pertsonekin igartzen da.

    Nire ustez, aukera hau ematen jarraitu beharko lukete, oso aberasgarria iruditzen zaidalako eta ohituta ez gauden zerbait ikusten dugulako. Asko ikasi dugula uste dut eta bizi beharreko esperientzia da; alderdi oso desberdinak erakusten dituelako.

    Eskerrik asko eta hurrena arte.

    Ainhoa Zaragüeta

    ResponderEliminar
  8. Niretzat proiektu honetan parte hartzea oso baliagarria izan da. Hirugarren adineko eta adimen urriko pertsonekin egotea esperientzia ezin hobea izan da beraien bizimodua ezagutzeko.

    Azkeneko pisuan egindako bisita, gaixoei buruz nuen iritzia aldatzeko oso baliagarria izan da niretzat, ez nuen hori espero, beste zerbait pentsatzen nuen beraietaz eta oso harrituta gelditu nintzen.

    Medikuen tratua izan zen gehien harritu ninduena, lagunak bezala tratatzen zituzten eta beraiekin oso ondo portatzen ziren. Gaixoentzat tratu hori oso lagungarria zen.

    Ez nuke ezer ez aldatuko, proiektu hau oso aberasgarria da pertsona hauentzako. Hala ere, informazio gehiago eman beharko zen jendea pertsona hauetaz duen iritzia aldatzeko eta pertsona hauek duten egoera hobeto ulertzeko.

    Asko aportatzen du bisita hau, horrelako zentruak ezagutzeko eta bertako gaixoak ezagutzeko aukera izatea oso polita da. Gainera esperientzia hau oso intesgarria iruditzen zait.

    Gracias a todos por esta experiencia inolvidable!

    Asier Gonzalez

    ResponderEliminar
  9. Esperientzia berritzailea eta produktiboa iruditu zait hau, arazoak dituzten pertsonak errespetatzen eta baloratzen ikasi baitugu. Orain arte barrera moduko bat zegoen, hurrunago sentitzen nituen, baina orain nire ondoan ikusten ditut.

    Gehien gustatu zaidana gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin aritzea izan da, eta zein ondo dauden ikusteak harritu nau gehien. Pertsona normalak bezala bizi dira, eta argi damutzen dira beren bizitzan egindako akatsez; honela guk ikasi egiten dugu akats berdinak egin baino lehen.

    Gustatu zait nola egiten den lan behar dutenekin, eta esperiantzia guztiz ona iruditu zait edozeinentzat, edozeinen pentsamendua alda dezake honelako zerbaitek.

    Agian zertxobait luzatuko nuke, laburra egiten baita. Gainera, gure txandakoak 3 egun bakarrik joan gara, beste taldeko 4 egunen ordez.

    Orokorrean, asko ikasi dut egun hauetan, dagoeneko ez ditut modu berezi batean begiratzen pertsona hauek, beste edozeini bezela baizik.

    Ez dakit Uzturrera itzuliko naizen Etorkizuna hurbilean, baina seguruenik bai gustatuko litzaidakeela beste noizbait honelako proiektu batean parte hartzea.


    Gracias a todos por ayudarme a cambiar mi punto de vista; ahora os veo a todos como a un igual, y me doy cuenta de lo realmente equivocado que estaba antes.

    Un abrazo fuerte y muchas gracias a todos, de verdad ;)

    IÑIGO SANZ

    ResponderEliminar